1. BERDINTASUN PRINTZIPIOA
Espainiako Konstituzioaren 14. a
rtikulua
"Legearen a
urrean berdinak dira espainiarrak, eta jaiotza, a
rraza, sexua, erlijioa, iritzia edo beste edozein egoera edo gorabehera pertsonal edo sozialarekin lotutako bereizkeria ezin da nagusi izan".
Espainiako Konstituzioaren 9.2. a
rtikulua
"Botere publikoei baldintzak bultzatzea dagozkie as
katasun eta pertsona baten eta denena batera osotzen dutenena benetako eta eragileak izan daitezen; baita galarazi edo osotasuna zailtzen dituzten oztopoak eragitea hiritargoen parte hartzea erraztea bai politika mailan, bai ekonomia, kultura eta gizarte mailan ere".
Ararteko erakundeak beti uste izan du berdintasunaren eta gizakiaren duintasuna errespetatzearen balioen a
lde egiteko, a
rreta berezia eman behar zaiola eskubideak urratzeko a
rriskurik handiena duten pertsonen egoerari: a
tzerritarrak, a
dinekoak, a
dingabeak, ezgaitasun fisiko edo psikikoren bat duten pertsonak, gaixo kronikoak, gizarte bazterkeriako egoera larrian dauden pertsonak…
Euskal herritar as
kok bete beharreko helburua izaten jarraitzen du egiazko berdintasunak, eta helburu hori lortu nahi bada, kendu egin behar dira pertsona eta talde guztien benetako berdintasun eraginkorra galarazten duten oztopoak.
Kexa as
kok, zuzenean edo zeharka, berdintasun printzipioaren balizko urratzearekin dute zerikusia.
Erakunde honek bere esku-hartzeetan a
haleginak egin ditu Konstituzioaren testuan mugatutako zioetako edozeinengatik baztertzaileak diren botere publikoen jarduerak gerta ez daitezen.
Zehaztu behar dugu sarritan berdintasun printzipioa urratzea beste eskubideetako edozeinekin lotu behar dela eta, horregatik, kasu horiez egiten den a
zterketan, batzuetan, printzipio hori ere hizpide izaten da.
Emakumeen eta gizonen a
rteko berdintasunari dagokionez, genero a
rrazoiak direla-eta egiten den bereizkeriarik larriena, indarkeria sexistaren fenomeno kezkagarria da eta emakumeen duintasun, as
katasun eta osotasun fisikoaren a
urkako eraso onartezina da.
Genero indarkeria kezka nagusietako bat da erakunde honentzat. Horrela, lehentasunezko garrantzia hartzen dute indarkeria hori desagerrarazteko borrokak eta a
haleginak, ohartzen baikara gizonen eta emakumeen a
rteko desberdintasunak sortu duela emakumeen kontrako indarkeria. A
urten ere deitoratu egin behar dugu emakume as
ko gaur egun gure gizartean oraindik pertsonen eskubideen kontrako urratze larrienaren biktima direla. Horren ondorioz, 2011. urtean hiru emakume hil dira Euskadin.
Genero indarkeriaren biktima diren emakumeen bizitzako zorigaitzak hausnar eragiten digu, berriz ere, emakumeei a
rreta eskaintzeko eta a
rtatzeko gure sistemaren gabezien gainean.
Eztabaidaezina da a
rau bidezko neurriak garrantzitsuak direla, baina horrek ez digu a
hantzarazi behar zein den funtsezko helburua: genero indarkeriaren biktima diren emakumeei kasu egiteko oraingo baliabideak hobetzea, tresna malguagoen bitartez, une bakoitzean a
zaleratzen diren beharrei erantzun dinamikoagoa eman a
hal izateko. Genero indarkeriaren a
rloan eraginik gabekoak edo eskasak gertatu diren irizpideak berriz a
ztertzeak ezin du indargabetu genero indarkeriaren kontrako borroka berdintasunezko politiken barruan txertatzeak dakarren kontzeptuzko a
urrerapena.
Bestalde, onartu beharra dago a
dministrazioek, esaterako, Bizkaiko Foru A
ldundiak, a
halegin handia egin dutela larrialdietako eta egonaldi ertain eta luzerako harrera zerbitzuak eratzeko, eta zerbitzuok oso ondo erantzuten dietela tratu txarrak jasandako emakumeen beharrei.
Urtero errepikatzen den gai bat zera da: genero indarkeriaren biktima diren emakumeek kexak egiten dituztela etxebizitza babestuak eskuratzeko exijitzen dizkieten baldintzen kontra, izan ere, benetan oso eranginkortasun gutxi dute tratu txarrak jasandako emakumeen eskaera handiari erantzuteko ezarrita dauden bideek. Irizpide horiek berriro a
ztertu behar dira, eta a
dministrazio guztiek hartu behar dute parte a
razo larri horri erantzun egokia eman a
hal izateko.
Sexuagatiko bereizkeriaren beste a
dierazpen bat izan daiteke emakumeak herriko jai nagusietako ospakizun jakin batzuetatik kanpo uztea, horretarako ekimen pribatutik a
ntolatutako emanaldiak izateari eta errotutako tradizioak izateari helduz.
2011n, ez da gogobetetzeko modukoa izan iaz A
rartekoak jaiez eta berdintasunaz egin zuen gomendio orokorraren bilakaera a
ztertzearen emaitza, ez baitute erantzun jaietako berdintasunaren gaiak eragindako udal nagusiek: Irungo eta Hondarribiko Udalek.
Orobat, zenbait a
razo a
zaldu dira funtzio publikoko sexuagatiko bereizkeria dela-eta. Horrek a
gerian jartzen du herri-administrazioek ez diotela begirik kendu behar jarduera batzuek berdintasunaren printzipioan izan dezaketen eraginari.
Atzerritarrak eta gutxiengo kulturalak eskubideetan urradura gehien jaso ditzaketen taldeak dira, batik bat egoera a
dministratibo irregularretan dauden kasuetan.
Azterlan zorrotzetan oinarrituta ez dagoen diskurtso sozial bat zabaldu da herritarren a
rtean, a
legia, immigrazioa delinkuentziarekin lotzen da eta zerbitzu publikoak eta prestazioak gehiegikeriaz eta iruzur gisa erabiltzen dutela esan ohi da. Diskurtso hori oso kezkagarria da instituzioek eta Herri A
dministrazioek immigrazioari eta integrazioari buruz prestatzen dituzten politika publikoei eragin a
hal dielako, baita bizikidetzari eta gizarte kohesioari ere. Horregatik, garrantzitsua izango litzateke diziplina a
nitzeko ikerketak egotea, talde horrekiko bereizkeria eta gaitzespen jarreren zergatiak a
ztertzeko.
Oso egokia da Eusko Legebiltzarrak legez besteko proposamen bat onartzea Euskadiko gutxiengoen eskubideak babesteko. Immigrazioari buruzko III. Euskal Plana ere onartu da eta hainbat jarduera a
biarazi dira a
rlo horretan. Euskal politika publikoek herritarren multzo a
nitz edo inklusiboaren printzipioa hartu behar dute oinarri.
Bestalde, pertsonek kultura-identitatea izateko eta erlijio as
katasuna baliatzeko duten eskubidea errespetatu behar da, betiere oinarrizko beste eskubide batzuen a
urkakoa ez bada.
Azkenik, komeni da a
dieraztea kexa batzuk poliziak a
tzerritarrekin egindako esku-hartzeei buruzkoak direla eta, a
tzerritarren ustez, a
tzerritarrak izateagatik gertatzen direla esku-hartze horiek. Horrela, a
razo batzuk sortu dira, a
dibidez, taldeko identifikazio-saioetan parte hartzeko a
tzerritarrei deitzeko modua, a
rraza-ezaugarrietan oinarritzen diren identifikazio-kontrolak, poliziaren prentsa-oharretan ustezko gaizkileen naziotasuna a
ipatzea edo a
txiloaldia luzatzea.
Ijito herriko pertsonak oso estigmatizatutako taldea izan da tradizionalki, eta gizarte zerbitzu eta a
ukeretara gutxiago iritsi dira.
Talde hau bazterketa sozialerako a
rrisku handiena duen taldeetariko bat da. Gogoratu behar da ijitoek bereziki a
razoak dituztela etxebizitza lortzeko zailtasunengatik eta a
uzokideak a
urka a
gertzen direlako.
Euskal A
utonomia Erkidegoko Ijito herriaren erabateko sustapenerako eta partaidetza sozialerako III. Euskal Planaren (2009-2011) indarraldia a
maitu dela a
dierazi behar dugu, eta eskasak izan dira hura betetzearen a
rdura duten a
dministrazio publikoek gauzatutako neurriak.
Behar bezalako etxebizitza gizarteratzeko edozein proposamenek saihestu ezin dezakeen baldintza bat da. Familia ijitoak –eta, horrenbestez, emakume, neska-mutil eta a
dineko pertsona as
ko– etxebizitza duinerako eskubidea errespetatzen ez duten baldintzetan bizi dira. Egungo testuinguru sozial eta ekonomikoan, funtsezkoa da herri-administrazioaren esku-hartzea, behar bezalako etxebizitza bat eskuratu a
hal izateko.
Bestalde, ezgaitasunen bat duten pertsonek zailtasun larriak izaten dituzte gainerako biztanleekiko benetako berdintasuna lortzeko laneratzeari nahiz eguneroko bizitzari dagokienez. Izan ere, as
kotan ezinezkoa izaten da garraiobideetara iristea edo hiri- eta a
rkitektura-oztopoak gainditzea.
Legerian a
urrerapauso erraldoiak egin diren a
rren, homofobiak eta heterosexismo baztertzaileak, estigmatizazio eta bereizkeriaz gain, gizarte bazterkeria izugarria ere ekarri dute pertsona homosexual, gay eta lesbianen a
urka, bai eta nortasun transexualekoen eta transgenerokoen a
urka ere.
LGTB elkarteek salatutako a
razo nagusien a
rtean, honako hauek nabarmendu behar ditugu: beharrezkoa da a
dineko gay eta lesbianei beren eskubideen berri ematea, bikotekidea hiltzen denean babesik gabe gera ez daitezen; beharrezkoa da neurriak hartzea ikastetxeak familia homoparentalen ikuspegi integratzaile eta normalizatu bat emango duten material didaktikoz hornitzeko; beharrezkoa da eskola-jazarpenaren a
urkako borroka orokorrean jazarpen homofobikoaren a
ldagaia kontuan hartzea; beharrezkoa da genero-barruko indarkeriaren ondoriozko a
razoei heltzea; eta kezka dago sexu-askatasuna muga lezaketen udal a
rauen inguruan, hala nola espazio publikoen erabilerari buruzko Bilboko ordenantzaren inguruan.
Funtsezkoa da hezkuntza a
dministrazioak estrategiak balia ditzala eskola-eremuan homofobia eta transfobia desagerraraziko dela bermatzeko; eta funtsezkoa da, halaber, a
dingabeen orientazio sexualaren eta genero identitatearen garapen as
kea eta erabatekoa kontuan hartzea eskolan bizikidetasun eredu baketsua –dibertsitatea integratuko duena– definitzeko.