4.1. Arartekoaren Informazio-guneak egoitza publikoetan
Arartekoak euskal herritarrei egiten duen lanaren berri emateko zereginarekin jarraitzen du, Euskal A
utonomia Erkidegoan bizi diren pertsona guztiek jakin dezaten erakunde honek zein zerbitzu publiko eskaintzen duen, eta nola izan dakiekeen erabilgarri. 2009an, A
rartekoak informazio-kanpaina bat hasi zuen, hau da, EAEko udaletxeetan informazio-gune batzuk jarri zituen, eskultura baten a
ntzeko euskarri bat, kartoi-harrizkoa, erakundearen inguruko informazio interesgarriarekin (zer den, zer egiten duen, noiz jo A
rartekoarengana, nola a
urkeztu kexa bat...).
Lehenengo fasean, informazio-gune horiek EAEko udal bakoitzean jarri ziren, ikus daitezkeen eta normalean jendea as
kotan ibiltzen den tokietan. Bigarren fasean, informazio baliabideak hiru foru a
ldundietako eta Eusko Jaurlaritzako bulegoetara bidali ziren.
Arartekoaren erakundea euskal gizarteari hurbiltzeko eta gauzatzen dituen zereginak gehiago eta hobeto ezagutzera emateko, 2011n ekimen berri bat jarri zen martxan: lau hilez behingo dibulgazioko a
ldizkari bat bidaltzea informazio-guneetara, hain zuzen. Modu labur eta entretenigarrian a
zaltzen du A
rartekoak a
zken hilabeteetan gauzatu dituen jarduera batzuk (ezohiko txostenak, gomendioak, kexak eta kontsultak...). Gainera, liburuxka zabalgarri batzuk egin ziren, eta, bertan, bost hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta a
rabieraz) jaso ziren Giza Eskubideen A
dierazpen Unibertsalaren 30 a
rtikuluak.