Iñigo Lamarca ar
artekoak eta Nazario Oleada Bizkaiko Lurraldeko Abokatuen Elkargoko dekanoak ekainaren 20an hitzarmen bat sinatu zuten. Hitzarmenaren helburua Ar
artekoaren langileriari zuzenduriko prestakuntzaren ar
loko lankidetza zehaztea da, baita baterako jarduerak gauzatzea eta informazioa trukatzea ere.
Bizkaiko Abokatuen Elkargoak, bere Eskola Praktiko Juridikoaren bitartez, elkargoko kide diren abokatuen prestakuntza jarraitua eta espezializatua antolatzen eta kudeatzen du. Ar
artekoaren urtez, lehentasunezkoa da bere erakundea osatzen duten langile guztien prestakuntza jarraitua sustatu eta erraztea, beren zereginak gauzatzeko eskumen-, kalitate- eta espezializazio-maila bikainak lor ditzaten.