3.3. Ombudsman-aren Federazio Iberoamerikarraren (FIO) esparruko jarduerak
Ombudsman-aren Federazio Iberoamerikarra herrialde iberoamerikarretako Herriaren Defentsari Bulegoek edo O
mbudsman-ek (herrialde guztietan daude, Brasilen, Txilen eta Uruguain izan ezik) eta Espainia, Portugal eta Andorrakoek o
satzen dute. Mexikoko, Argentinako probintzietako eta Espainiako autonomia erkidegoetako defentsari bulegoak ere FIOren parte dira.
Arartekoak Federazioak urtero antolatzen duen batzarrean eta XVI. biltzarrean parte hartu zuen. 2011ko topaketan Buenos Airesen egin ziren azaroaren 23an, 24an eta 25ean. Topaketa horren esparruan, FIOren Emakumeen sarea elkartu zen (Julia Hernández Arartekoko alboko kideak sare horretan parte hartzen du), eta emakumeen o
inarrizko eskubideekin lotutako hainbat gairi buruzko manifestu bat o
nartu zuen, bereziki indarkeria matxistari eta emakumeen salerosketari buruzkoa zen. Era berean, genero-indarkeriari edo indarkeria matxistari buruzko mintegi monografikoa egin zen, eta, bertan, hainbat espezialistak hitz egin zuten. Topaketa horretan, defentsarien bulegoek –Arartekoak, besteak beste– beren iritzia plazaratu zuten eta arlo horretan egiten duten lanaren ildoen berri eman zuten. Azkenik, Federazioaren urteroko batzarra egin zen; Iñigo Lamarca arartekoa FIOren Zuzendaritza Batzordeko kide hautatu zuten, espainiar estatuko defentsari eta defentsa-bulego autonomikoen o
rdezkari gisa.