3.3. Ombudsman-aren Federazio Iberoamerikarraren (FIO) esparruko jarduerak
Ombudsman-aren Federazio Iberoamerikarra herrialde iberoamerikarretako Herriaren Defentsari Bulegoek edo Ombudsman-ek (herrialde guztietan daude, Brasilen, Txilen eta Uruguain izan ezik) eta Espainia, Portugal eta A
ndorrakoek osatzen dute. Mexikoko, A
rgentinako probintzietako eta Espainiako a
utonomia erkidegoetako defentsari bulegoak ere FIOren parte dira.
Arartekoak Federazioak urtero a
ntolatzen duen batzarrean eta XVI. biltzarrean parte hartu zuen. 2011ko topaketan Buenos A
iresen egin ziren a
zaroaren 23an, 24an eta 25ean. Topaketa horren esparruan, FIOren Emakumeen sarea elkartu zen (Julia Hernández A
rartekoko a
lboko kideak sare horretan parte hartzen du), eta emakumeen oinarrizko eskubideekin lotutako hainbat gairi buruzko manifestu bat onartu zuen, bereziki indarkeria matxistari eta emakumeen salerosketari buruzkoa zen. Era berean, genero-indarkeriari edo indarkeria matxistari buruzko mintegi monografikoa egin zen, eta, bertan, hainbat espezialistak hitz egin zuten. Topaketa horretan, defentsarien bulegoek –Arartekoak, besteak beste– beren iritzia plazaratu zuten eta a
rlo horretan egiten duten lanaren ildoen berri eman zuten. A
zkenik, Federazioaren urteroko batzarra egin zen; Iñigo Lamarca a
rartekoa FIOren Zuzendaritza Batzordeko kide hautatu zuten, espainiar estatuko defentsari eta defentsa-bulego a
utonomikoen ordezkari gisa.