3.1. Herriaren Defentsarien Koordinazioko XXVI. Jardunaldiak
Herriaren Defentsaria eta a
utonomietako ordezkariak biltzen dituzten Herriaren Defentsarien Koordinazio Jardunaldiak eztabaida eta gogoeta foroak dira, erakunde horien funtzionamenduari eta helburuei lotutako interes komuneko gaiei buruzkoak eta Espainiar Estatuko defentsa-erakunde guztiek dituzten a
razo sozialei buruzkoak.
Cartagenan Herriaren Defentsarien XXVI. Jardunaldiak egin ziren 2011ko ekainaren 6an, 7an eta 8an, Murtziako Herriaren Defentsariak a
ntolatuta, eta "adineko pertsonen eskubideak" izan zen jardunaldien gai nagusia.
Jardunaldi hauetara a
rartekoa, a
rartekoaren ondokoa eta erakundearen beste ordezkari batzuk joan ziren. Jardunaldien gaiak a
ztertzeko egin ziren batzarretan parte hartu zuten.
Baterako hausnarketa horri esker, botere publikoei zuzendutako jarduera-proposamen batzuk onetsi ziren, Herriaren Defentsarien Koordinaziorako XXVI. Jardunaldi horien emaitza gisa.
Koordinaziorako XXVI. Jardunaldi horiek baino lehen, hiru tailer egin ziren hiru herriaren defentsarien egoitzetan.
Gaztela-Mantxako Herriaren Defentsariak A
lbaceten a
ntolatu zuen tailerrean, a
dineko pertsonen eskubide sozio-ekonomikoak a
nalizatu eta eztabaidatu ziren, eta botere publikoen nahikotasun ekonomikoa bermatzeko manua bete behar dutela a
zpimarratu zen –bereziki egungoa bezalako krisi ekonomikoko testuinguruetan–, kontuan hartzekoa baita ELGAren datuen a
rabera 65 urtetik gorako espainiarren %25 daudela pobreziaren mugaren a
zpitik, eta bereziki a
ipagarria da emakumeen kasua, as
kotan nahikoa ez den a
larguntasun-pentsio bat besterik ez baitute izaten.
Bigarren tailerra, berriz, Palmako Uhartean egin zen, Kanarietako Herriaren Defentsa Bulegoan, eta a
dineko pertsonen eskubide sozio-sanitarioetan kontzentratu zen.
Bertan eztabaidatu zen a
dineko pertsonei osoki zuzenduriko gizarte- eta osasun-laguntzako baliabideak dituen "esparru sozio-sanitario" bat sortu eta garatu behar dela eta horretarako "mapa sozio-sanitarioak" sortu behar direla, baita a
utonomia erkidego desberdinetako a
rlo sozial eta sanitario guztietan historia kliniko elektronikoa homogeneizatu, zabaldu eta martxan jarri behar dela ere.
Hirugarren tailerra A
lacanten egin zen, Valentziako Erkidegoko Sindikaturaren egoitzan, eta topaketan a
benduaren 14ko 39/2006 legea (menpekotasunaren legea) a
dineko pertsonei nola a
plikatzen zaien izan zuten hizpide. Egokia zen gai hau tailer bereizi batean jorratzea, batetik, eskubide subjektibo bezala eskaintzen dituen prestazioen eta zerbitzuen osaketagatik, eta, bestetik, a
utonomia funtzionalaren galera ehuneko handi batean zahartasunaren ondoriozko gero eta narriadura handiagoarekin lotuta dagoelako.
Herriaren Defentsarien Bulegoek oro har a
ntzeman zuten lehenengo disfuntzioa izan zen gizarte-zerbitzuen sistema a
utonomikoen barruko tarteetako batean jasota dagoen menpekotasunaren legeak exijitzen dituen prestazioek eta zerbitzuek a
dineko pertsonei zuzenduriko eskaintza tradizionala inbaditu eta as
ebete duela, lehenagoko erabiltzaileek, menpekotasun-egoeran ez daudenek, ezin dituzte erabili eta, ondorioz, gizarte-larrialdi egoeratik kanporatuak izan dira.
Aldi berean a
dierazi zen legeak menpekotasun-egoeretarako estaldura eskaintzen duen a
rren ez duela a
utonomia pertsonala sustatzen, eta prebentzio-jarduera erabakigarria dela a
ldarrikatzen diren politika publikoen eraketarako.