4. Etengabeko hobekuntza/kalitatea/berritzea:
• Arartekoaren kalitate eta eginera onen konpromisoak. Zerbitzu karta.
Arartekoaren oinarrizko xedea da herritarrei albait kalitate handieneko zerbitzua ematea, hala denboran nola forman, modu erraz eta gardenean. Horretarako, administrazio publikoekin jartzen da harremanetan, herritarrek beren eskubideak nola baliaraz ditzaketen ikusteko.
Printzipio horiek ezartzeko —azken hamarkadetan sendotzen ari diren kudeaketa publikoko eredu askotan agertzen dira eta erreferente berezi gisa Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutuneko 41. artikulua du, halakotzat hartzen baitu administrazio on bat izateko eskubidea—, Arartekoaren eguneroko jarduera balioztatu behar da, konpromiso sorta bat hartuta, bere eginkizunak hobeto bete ahal izateko, euskal herritarrek sumatzeko moduan.
Horregatik, Arartekoak bi tresna onartu ditu:
• Arartekoaren argitalpenak hobetzea
Arartekoak formatu elektronikoarekin lan egitearen alde egin du apustu, bere argitalpen guztiak hedatzeko formatu onena eta erreferentea hori delakoan. Hala eginez gero, nabigagarria izango da atal guztietan, eta bilatzaile baten laguntzarekin nahi den informazioa aurkitu ahalko da, esteka bidezko sarrerekin, pasahitza edo administrazioak, araudia eta halako erreferentziak sartuta. Horrek bide ematen du webguneko arlo jakin batzuk beste web gune batzuekin, beste erakunde batzuekin eta abarrekin lotzeko.
Web guneari erantsitako formatu elektroniko berri hori hainbat euskarritan kontsulta eta deskarga daiteke: pdf-n, eta baita formatu irekietan ere: html, xml, csv; horiei esker, errazago erabil daiteke web orrialdeko datu irekien ataletik abiatuta, eta, modu horretan, herritarrek libreki berrerabili ahal izango dituzte.
Hain zuzen ere, berrerabiltzeko aukera horren informazioa emateko, creative commons lizentzia erantsi da Arartekoaren ondoz ondoko edizio eta argitalpenetan. Lizentzia horrekin, txosten horiek berrerabiltzeko aukera ematen da.
Orobat, bere hartan utziko dira liburu formatua eta CD euskarri digitala, baina ale gutxiago aterata.
Erabaki horiek Arartekoak orain duen filosofian biltzen dira, hau da, bere onurarako zein beste erakundeen onurarako informazioa berriz erabiltzea erraztea eta baliabideak herritarrekin partekatzea.
• Innobasqueko berrikuntzarentzat minutu 1 ekimenarekiko lankidetza:
Arartekoak ekimen horretan parte hartu du honako erronka honekin: Arartekoak gizarte agenteekin duen komunikazioa hobetu nahi dugu. Zer egin genezake? Ideia irabazlea, hainbat proposamenen arteko adostasunetik sortua, zera izan da: elkarteen eremuarekin batera diagnosi estrategikoa burutzea lankidetza plana burutzeko gizarte erakundeekin.
Beste lau ideia finalistak honako hauek izan dira:
• Ingurumena
hobetzeko sistema
Ingurumena hobetzeko sistema hau 2010. urtean hasi ginen ezartzen. Hori garatzeko erreferentzia gisa, 2004ko Ekoskan araua hautatu dugu, IHOBE Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak sustatutakoa.
Sistema hori ezartzeari dagokionez, Arartekoak konpromisoa hartu du bere jarduera eta zerbitzuek ingurumenean eragin ez dezaten neurriak hartzeko, erakundearen kudeaketan ingurumen-irizpideak aplikatuta. Konpromiso horrekin, Arartekoak ingurunea zaintzeko erantzukizuna partekatuko du administrazio publikoekin, gizarte zibileko eragileekin eta herritarrekin.
Ingurumena kudeatzeko sistema hori ezartzeko prozesuan, iaz diagnostiko bat egin genuen, Arartekoaren hiru egoitzetan egiten diren jardueren ingurumen-egoera zein zen jakiteko. Eta zenbait ekintza ezarri dira erakundearen ingurumen-portaera hobetzeko, hala nola erosketa eta kontratazio publiko berdea ezartzea, energia-kontsumoa optimizatzea eta hondakin plastikoak murriztea.