3. Izaera teknologikoa:
• Adierazleen tresna ezartzea (Bussines Inteligence) Arartekoaren jarduera eta denboran duen bilakaera aztertzeko eta kalitate eta eraginkortasun adierazleekin loturiko konparaziozko txostenak egiteko aukera eskaintzen duena.
• Herritarren arretarako bulegoentzako eta telefono bidezko arreta prozesuarentzako euskarri izango den tresna ezartzea, pertsona bati buruzko informazio guztia bildu eta jasoko duena eta kontsulta eta kexen erregistroarekin eta izapidearekin bat egiteko gai izango dena.
• Arartekoaren erregistro berria ezartzea, web inguruan, agirien digitalizazioarekin lotua (Arartekoan 2010eko urtarrilaren 1etik sartutako agiri guztiak digitalizatzen dira) eta agirien kudeatzailearekin integratuta. Pasa den abenduan Erregistro Elektronikoa gaineratu zen.
• Arartekoaren egoitza elektronikoa ezartzea, herritarren zerbitzu publikoetarako Sarbide elektronikoa arautzen duen Legearen babesean.
• Arartekoaren Liburutegiaren aplikazio berria ezartzea, internet bidez katalogora sartzeko eta barneko kudeaketa eraginkorragoa bideratzeko aukera eskaintzen duen web inguruan.
• dokud-e dokumentu-kudeatzailea ezartzea: software librean garatutako tresna da. Horren bidez, dokumentu-gordailu bat sortu da Arartekoaren prozesu guztietarako, lan gune bereiziak eratuta. Gordailu horretan segurtasun eskakizunak inplementatuko dira, eta kexen izapideak jasotzen dituen aplikazioarekin integratuko da; horrez gain, sinadura-karpeta bat izango du, sinadura elektronikoa aplikatzeko eta elektronikoki sinatutako dokumentuak modu seguruan enkriptatzeko.
• Arartekoaren Web ataria hobetzea.
2011. urtean zehar weban erreformak egin dira eta aukera hauek eskaini dituzte: