3. Izaera teknologikoa:
• Adierazleen tresna ezartzea (Bussines Inteligence) Ar
artekoaren jarduera eta denboran duen bilakaera aztertzeko eta kalitate eta eraginkortasun adierazleekin loturiko konparaziozko txostenak egiteko aukera eskaintzen duena.
• Herritarren ar
retarako bulegoentzako eta telefono bidezko ar
reta prozesuarentzako euskarri izango den tresna ezartzea, pertsona bati buruzko informazio guztia bildu eta jasoko duena eta kontsulta eta kexen erregistroarekin eta izapidearekin bat egiteko gai izango dena.
• Arartekoaren erregistro berria ezartzea, web inguruan, agirien digitalizazioarekin lotua (Arartekoan 2010eko urtarrilaren 1etik sartutako agiri guztiak digitalizatzen dira) eta agirien kudeatzailearekin integratuta. Pasa den abenduan Erregistro Elektronikoa gaineratu zen.
• Arartekoaren egoitza elektronikoa ezartzea, herritarren zerbitzu publikoetarako Sarbide elektronikoa ar
autzen duen Legearen babesean.
• Arartekoaren Liburutegiaren aplikazio berria ezartzea, internet bidez katalogora sartzeko eta barneko kudeaketa eraginkorragoa bideratzeko aukera eskaintzen duen web inguruan.
• dokud-e dokumentu-kudeatzailea ezartzea: software librean garatutako tresna da. Horren bidez, dokumentu-gordailu bat sortu da Ar
artekoaren prozesu guztietarako, lan gune bereiziak eratuta. Gordailu horretan segurtasun eskakizunak inplementatuko dira, eta kexen izapideak jasotzen dituen aplikazioarekin integratuko da; horrez gain, sinadura-karpeta bat izango du, sinadura elektronikoa aplikatzeko eta elektronikoki sinatutako dokumentuak modu seguruan enkriptatzeko.
• Ar
artekoaren Web ataria hobetzea.
2011. urtean zehar weban erreformak egin dira eta aukera hauek eskaini dituzte:
Arartekoaren infografiak gaineratzea, urteko txostenen eta txosten berezien berriro erabiltzeko formatu berriak gaineratzea,
Arartekoaren barneko eta kanpoko laguntza sareetarako eta laguntza blog berrietarako sarbideak barne hartzea,
Arartekoaren aldizkari digitala gaineratzea eta horren harpidetza, herritarren eskubideen dekalogoa gaineratzea administrazio elektronikoaren inguruan, Herritarrek zerbitzu publikoetara sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea,
Arartekoaren egoitza elektronikoa,
Arartekoaren You Tube kanal berria, flickr kanala eta twitterreko kontua, eta
Arartekoaren emankizunen kanala barne,