• A
rartekoaren Plan Estrategikoa burutzea:
2010-2014 a
ldirako A
rartekoaren Helburu Programatikoak a
giriaren zehazpen gisa, A
rartekoaren Plan Estrategikoaren oinarrizko ildoak prestatu dira 2012-2014. urteetarako.
2012. urtean, parte hartzeko prozesu bat garatuko da, helburu estrategikoak eta plana bera onartzeko, baita 2013. urterako kudeaketa-plana ere.
• Arartekoaren prozesuen definizioa eta prozesuen mapa:
Iaz A
rartekoaren prozesuen mapa definitu ondoren, kontsulta prozesua bere modalitate ezberdinetan berriro definitzen a
urrera egin da: idatzizkoa, a
urrez a
urrekoa, telematikoa eta a
hozkoa; baita itzulpen prozesuan ere, zeharkako izaera baitauka A
rartekoko barneko jarduera guztietan.
Era berean, honako prozesu hauek birdiseinatzeko lanak hasi dira, 2012an a
maituko direnak:
– Ekintza planak.
– Herritarrekiko harremanak.
– Jarraipenak.
• A
rartekoko lan esparru bakoitzeko ekintza planak (II. eta III. kapituluetan berariaz garatuko direnak) barneko plangintza eta lankidetza tresna baliagarria bihurtu dira.