1. Lankidetza-proiektuak:
• Arartekoaren mapak:
Software askean garatutako teknologia baten bidez, irismen handiko proiektu bat garatu da, internet bidez, mapa bisual eta interaktibo batera sartzeko aukera eskaintzen duena. Mapa horrek erabilgarritasun handiko informazioa eskaintzen du aniztasun funtzionala duten pertsonentzat garraio publikoen sistemetara fisikoki, psikikoki edo sentsorialki iristeko (Arartekoaren Txosten Berezian egindako diagnositik lortutako informazioa), Erkidegoko liburutegi publikoen inguruan (Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eskainita) eta baliabide turistikoei buruzkoa (Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak eskainita).
Proiektu hori Arartekoak baliabide informatiko propioak berrerabiltzearen alde egindako apustuaren aplikazio praktikoa da. Gainontzeko erakunde laguntzaileek partekatu nahi izan zuten eta gainera, formatu irekietan egin nahi izan zuten aprobetxamendu hori edozein interesdunek egin ahal izateko, onura komunean zein herritarren onurarako.
• E-inklusioari eta herritarren parte-hartzeari buruzko txosten berezia
Arartekoaren txosten berezi hau dela-eta, hasieratik bere metodologiaren funtsezko ataltzat jo da elkarrizketetan sakontasunez edo eztabaida taldeetan parte hartu duten adituekin zein gizarte agenteekin, elkarteekin, etab. elkarrekintzan eta lankidetzan aritzea baita herritarrekin orokorrean ere, garatzen doazen indar-ideiak eta diagnosiak partekatuz, baterako sorkuntzaren eta lankidetzaren informazioa eta gizarte kultura aberasteko helburuarekin. Bitarteko hauek erabiltzen ari dira:
• Gizarte sareak:
– 2011. urtean sarearartekoa komunikatzeko eta parte hartzeko barneko gizarte sare gisa finkatu da. Barneko informazioa antolatzeko eta dinamizatzeko aukera eskaintzen du, eta erakundearen ezagutza partekatua eta lankidetza proiektuak eta edukiak sortzea bultzatzen du.
– Andaluziako Herriaren Defendatzailearekin ezarritako lankidetza proiektua -Defentsa erakundeak sarean- mantendu da. Horri esker, bi defentsa bulegoen informazioa partekatu ahal izan da eta ingurumeneko informazioaren alorreko gizarte erakundeekin lankidetza proiektu batean aldi berean lan egin ahal izan dute.
-– 2011ko uztailaren erdialdetik, Arartekoa Twitterren etengabe ageri da. Gizarte sare horrek erakundearen jarduera nagusiak zabaltzeko aukera eskaintzen du, baita herritarrek eta gizarte erakundeek azkar elkarri eragiteko aukera ere. "Jarraitzaileen" hazkuntza azkarra (batez beste bat egunero) gizarte sareetan zoko interesgarri bat denaren seinale da.
ARARTEKOA
Twitterren
Zenbaitetan, erakundeak herritarrei zabaltzeko bidea izan litezke erakundeetan egunero edo gertakari baten harira baliatzen den ezagutza partekatzeko modua ematen duten estrategia eta bitartekoak. Helburu horixe dute gure blogek.
2011. urtean blog berriak sortu dira, e-inklusioari buruzko txosten berezia egiteko sortutakoaz gain (lehen aipatu dugu hori):
Ararteko erakundeak ekimen berriak bultzatu ditu herritarren eskubideak babesteko duen eraginkortasuna hobetzeko helburuarekin. Testuinguru honetan erakunde eta elkarteetara gehiago hurbiltzeko bideratutako ekimen hau jasotzen da. Bertan ingurumenaren zaintzaren babesari dagokion alorrean 10 elkartek parte hartzen dute, eta ingurumeneko informazioa eskuratzeko eskubidearen eremuko ekarpenak eta lankidetza azpimarratzekoak dira.
– Gaixotasun arraroei buruzko udako ikastaroa:
Ikastaro hori antolatu zela-eta, EHUko Udako Ikastaroek programaren barruan, blog hau garatu zen hala katalogatutako gaixotasunak pairatzen dituzten pertsonentzako edo ikastaroan parte hartu zein horri buruzko informazioa jaso nahi duten pertsonentzako interesekoa izan daitekeen informazioa gaineratzeko bitarteko gisa.