5. Zerbitzurako eta administrazioaren jardunbide egokirako arartekoaren konpromisoak
Ararteko erakundea herritarren eskubideak eta askatasunak bermatzeko tresna gisa taxututa dago, haiek Euskal Herriko administrazio publikoekin duten harremanean.
Bere helburu nagusia, hortaz, herritarrei kalitaterik handienarekin zerbitzua egitea da, bai denborari bai formei begira, erraz eta gardentasunez, herri-administrazioekin harremanetan jarriz, herritarren eskubideak baliarazteko asmoz.
Printzipio horiek agertzen dira azken hamarkadetan sendotzen ari diren kudeaketa publikoko eredu askotan, eta erreferente berezi dute Europar Batasunaren oinarrizko Eskubideen Kartaren 41. artikulua. Artikulu horrek administrazio ona izateko eskubidea ezartzen du.
Eskubide hori beteko bada, Arartekoaren eguneroko jardunean txertatu beharra dago, konpromiso batzuk hartuz, bere betekizunak hobeto burutu ahal izan ditzan eta, gainera, euskal herritarrek an
tzeman ahal izan dezaten.
Arartekoak eman behar duen zerbitzu on hori lortzeko eskubidea bermatze aldera, hainbat tresna erabil daitezke. Horien artean, ondorengo hauek jotzen dira egokitzat:
antolaketa-eredu bat ezarri da, administrazioaren jardunbide egokiaren printzipioen arabera, eta arreta berezia eskaintzen die herritarren eskubideekin zerikusia duten konpromisoei; horrela, aurrera egin dezake bere eginkizunak betetzean lortu nahi duen kalitateko eredua lortzen.