3. TXOSTEN BEREZIEN FORMATU BERRIAK
2011. urtearen hasieratik, A
rartekoaren a
rgitalpen berri guztiak gure web orrialdean sartzen dira, guztiz nabigagarria den formatuan, estekekin, eta hainbat euskarritan: pdf, html, xml. Euskarriok datuak berriz erabiltzea erraztuko dute; datu ireki guztiak (open data) kargatu a
hal izango dira eta, horrela, herritarrek edo gaia a
rdura zaien enpresek libreki erabili a
hal izango dituzte.
Ohiko copyright-a kenduz, datuak berriz erabiltzeko a
ukera hori dagoela jakinarazteko, hain zuzen ere, creative commons lizentzia gehitu zaio; horrek txostena berrerabiltzeko a
ukera onartzen du, betebehar bakarrarekin: egilea nor den a
ipatzea.
Ekimen horren bitartez, A
rartekoak bat egin du zenbait a
dministraziok −besteak beste, Eusko Jaurlaritzak− eta gizarte-konpromiso egiaztatua duten enpresa batzuek a
bian jarritako helburuarekin: hau da, denek a
probetxatzeko datuak ematea eta gehitzea, beste pertsona batzuek berriz a
probetxa ditzaten eta, bestek egindakoan oinarrituta, gauza berriak sor ditzaten.