2.2. Euskadin, e-gizarteratzeari eta, informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez, gizartean eta eremu publikoan parte hartzeari buruzko txosten berezia
Gaur egun elkarri lotutako sare batean murgildurik bizi gara eta etengabe eta berehala edonork hainbat urtetan bereganatu dezakeena baino as
koz informazio kopuru handiagoa jasotzen dugu. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT), ezagutzaren gizartea edo gizarte sareak bezalako terminoak gure hiztegian sartu dira eta, era kontzientean edo ez kontzientean, egunero gure bizitzako a
lor guztietan a
gertzen dira (lana, gizartea, familia, etab.).
Txosten berezi honen bidez, A
rarteko erakundeak euskal gizartearen eskutik gaur egungo IKTen erabilera eta eskuratze mailaren egoera ezagutu nahi du, bai eta gizartean eta eremu publikoan IKTen bidezko parte hartze maila ere.
Era berean, erabilera eta eskuratze maila desberdinei erantzuteko a
ukera ematen duen a
dierazle multzo bat eduki nahi da, une honetan zenbait informazio iturrietan dagoen informazioa osatze a
ldera. A
dierazle horiek txostenetik ondorioztatzen diren gogoeten jarraipena eta eboluzioa erraztu behar dute, bai eta Euskal A
utonomia Erkidegoan helburu horrekin a
bian jarritako politikak monitorizatzen lagundu ere.
Azken xedea hauxe da: gomendioen a
giri bat garatzea herri-administrazioentzako. Egindako ikerketan oinarritua dagoen a
giri horrek, IKTen bidez, euskal gizartearen e-gizarteratzea eta gizartean zein eremu publikoan parte hartzea jorratzeko erronka eta ildo estrategiko berriak mahaigaineratuko ditu.
Eraketaren metodologia lankidetzan oinarritutako lan esparru baten bidez definitzen da. Bertan, tartean dauden eragile guztiek parte hartu dezakete, bai eta euskal gizarte osoak ere, ezagutza sortzeko eta, beharrezkoa izanez gero, esku-hartze politikak berriro orientatzeko, gizartea a
halduntzeko IKTen erabileraren bitartez.