2.1. EAEn, askatasuna kendu dieten pertsonen buruko o
sasunak jasotzen duen arreta sozio-sanitarioaren egoerari buruzko txostena
Urteak dira, Euskadin preso bizi diren pertsonen buruko o
sasuna haien eskubideen alde lanean diharduten kolektiboen eta Ararteko erakundearen kezka nagusietakoa dela. Espetxeetako biztanleriari buruzko azterlan askok agerian utzi dute preso bizi diren pertsonen buruko o
sasuna nabarmenki narriatzen dela. Buruko gaitzak dituzten, droga mendetasunarekin zailtasunak edota buruko ezintasunak dituzten pertsonak ugaritzen dira. Era berean, o
sasun arreta ematen dien sistemak gabeziak dituela hauteman da.
Txostenaren helburua zera da: preso dauden pertsonen egoera ezagutzea, euren buruko o
sasunaren egoerari dagokionez; espetxe bakoitzean arreta sozio-sanitarioa emateko baliabideak ezagutzea; o
sasun arretarekin eta, espetxetik ateratzerakoan, gizarte arretarekin lankidetza hitzarmenak edo koordinazio mekanismoak eta presoen eskaera eta beharrak ezagutzea, euren buruko o
sasunean eragina duen edozein zailtasun barne.
Modu berean, txostenak Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen Ibaiondo internamendu-zentroan dauden adingabeen eskaeren eta beharren azterketa bat barne hartuko du.
Egindako azterketa, bildutako informazioa eta, batez ere, ateratako o
ndorioak ikusita, txostenak tartean dauden administrazioei zuzendutako zenbait gomendio ere barne hartuko ditu.