1.3. Txosten berezia: EAEn norberaren autonomia sustatzeko eta mendetasunari ar
reta emateko legearen aplikazioa
Ekainaren 28an eman zitzaion Eusko Legebiltzarreko lehendakariari EAEn norberaren autonomia sustatzeko eta mendetasunari ar
reta emateko legearen aplikazioa izenburuko txosten berezia. Gero, 2011ko azaroaren 2an, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren Batzordeari aurkeztu zitzaion.3
Txostenaren gaia:
Indarrean jarri zenetik, Norberaren Autonomia sustatzeari eta Menpekotasun egoeran dauden pertsonei Ar
reta emateari buruzko Legea (AMAL) gizarte-politiketan egindako aurrerapen eztabaidaezina iruditu zaio Ar
arteko erakundeari, eta aukera egokia ere bai menpekotasun egoeran dauden pertsona guztiei gizarte-babes egokia bermatzeko.
Txosten hau eginez −osorik Ar
artekoaren berezko baliabideekin egin dugu− tresna bat sortu nahi izan dugu AMALek gure erkidegoan izan duen eragina zenbaterainokoa izan den jakiteko.
Lan egiteko metodologiak lau jarduera-mota biltzen ditu:
araudia, baita hainbat agiri espezializatu ere.
Arreta emateko sistemaren Informazio Sistema) hilero
argitaratutako datuak eta eragindako euskal herri-administrazioek emandako informazioa aztertu dira, baita ere menpeko pertsonen eta haien familia eta gizarte inguruko pertsonen ordezkari diren elkarteek, gizarte-erakundeek eta erakundeek egindako balorazioak.
Arretaz aztertu dira herritarrek egindako kontsultak eta kexak, eta ofizioz hasitako kexa-espedienteak ere bai.
Ondorioak eta gomendioak:
Menpekotasunari eta norberaren autonomia sustatzeari buruzko ar
audia ezartzea dela eta, analisi kuantitatiboak EAEren ar
gazki positiboa eskaintzen du, Estatu osoaren ar
gazkiaren aldean.
Menpekotasunaren benetako egoerak sobera gainditu ditu Estatuko Administrazio Orokorrak 2007ko maiatzean egin zituen aurreikuspenak eta balioespenak. Horrela bada, EAEn 77.352 pertsonari onartu zaie menpekotasun egoera, bere garaian aurreikusitakoei baino 22.808 pertsona gehiagori, edo, bestela esanda, aurreikusitakoei baino %41 gehiagori.
AMAL indarrean jartzeak, dirudienez, ez du lagundu azken urteotan gizarte-zerbitzuen ar
loan gure administrazioek egin duten apustu sendoan.
Antzeman dugunez, hiru lurralde historikoetan AMAL ez da berdin aplikatu, eta horrek era askotako alderdietan du eragina. Aplikazio ezberdin horrek herritarrentzat ulertezinak diren egoerak sortzen ditu eta, zenbaitetan, eskubideak modu desberdinean baliatu ahal izatea.
Autonomiarako eta Menpekotasunari Ar
reta emateko Sistema abiarazi aurretik ez zela behar bezalako plangintza egin antzematen da,
Sistemak legezko bizilekurik ez duten atzerritarren taldea bere babesetik kanpo utzi ohi du, baina batzuetan atzerritarrei edo adin txikikoei buruzko ar
audietara jotzeko adierazten du.
Ez dago informatzeko sistema zorrotzik, ezta ere sistema horretan datuak biltzeko eta ustiatzeko irizpide bateraturik.
Egiaztatu denez, funtsezko eginkizuna betetzen dute elkarteek, gizarte-erakundeek eta menpekotasun egoeran dauden pertsonak ordezkatzeko erakundeek, eta txostenerako balio handikoa izan da ar
lo horretan Ar
artekoari salatu dizkioten egoerei buruzko informazioa eskura izatea.
12 gomendio egin zaizkie, zenbaitetan gomendio-multzoak, euskal herri-administrazioei. Horietako batzuk azpimarratuko ditugu hemen:
artean dauden desorekak gaindituko direla bermatu behar da, eta gaiarekin zerikusia duten administrazioen
artean (udal, foru eta autonomia administrazioak) koordinazio egokia erraztu behar da, bereziki gizarte sistemaren eta osasun sistemaren
artean.
arazo batzuk zuzendu behar dira, edo hainbat alderdi hobetu, honako gai hauetan: baremoa aplikatzea, menpekotasun-egoera onartzeko prozedura eta sistemako prestazioak esleitzea, sistemara sarbidea izateko baldintzak, prestazio ekonomikoak onartzeko eragin-data, eta abar.
arteko bateragarritasuna ahalbidetu behar da.
3 Agerraldiaren testu osoa eskura daiteke Ar
artekoaren web orrialdean