1.2. Txosten berezia: arrisku egoera berezietan dauden adingabeak
Maiatzaren 3an eman zitzaion Eusko Legebiltzarreko lehendakariari Arrisku egoera berezietan dauden adingabeak izenburuko txosten berezia. Gero, 2011ko urriaren 19an, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren Batzordeari aurkeztu zitzaion.2
Txostenaren gaia:
Txosten hau Ar
artekoan urte askotan zehar eta hainbat egoeratan bideratutako segimenduzko lan jarraituaren ondorioa da. Egoera horiek guztiek izendatzaile komuna dute, partekatutako ezaugarria: haurrengan eragina dute eta, bereziki, eskubideei dagokienez ar
risku egoera berezietan dauden haur eta nerabeengan. Beraz, ez da haurrei buruzko diagnostiko orokorra, ar
risku egoera bereziko kasu jakin batzuei buruzkoa baizik. Horrek ez du esan nahi, bestalde, txosten honetan aztertu ez diren beste egoera batzuetan ere 18 urtetik beherako pertsonen eskubide-urratzerik edo hobetu beharreko alderdirik ez dagoenik.
Laburpen-txostena da, egun ar
te haurtzaroaren inguruan ar
gitaratutako Ar
artekoaren txosten berezi guztiak –edo haurtzaroari zuzenduriko atal berreziak dituztenak– etengabe aipatzen dituena. Hori dela-eta, zenbaitetan aurreko txosten monografikoen berezko luzera, sakontasuna eta xehetasuna alde batera utzi behar izan dugu txosten ar
giagoa eta zehatzagoa lortzearren, eta beharbada, baita dibulgazio maila handiagokoa ere.
Aipaturiko beste txosten berezi horietatik bereizten duen funtsezko ezaugarria hauxe da: txosten honetan beste ikuspegi bat eskaini nahi izan dugu. Ikuspegi horren bitartez, agerian jarri eta nabarmendu egin nahi izan ditugu egoera ezberdinen ar
tean dauden loturak, horien ar
tean batzuetan izaten den jarraitutasuna, horiek denek, gehixeago edo gutxixeago, partekatzen dituzten ar
azoak. Izan ere, pentsa genezake elkarren ar
tean loturarik ez duten egoeren aurrean gaudela, elkarren ar
teko erlaziorik gabeko adingabe-talde ezberdinen aurrean. Baina ez da horrela. Askotan, harrera-zentro batean gaur aurkitu dugun neskatoa edo nerabea, edo eskolatu gabe edo eskolan porrot egiten ikusi duguna, bihar barneratze-zentro batean aurki dezakegu, edo denbora jakin bat igaro ondoren, berriz aurki dezakegu, ar
risku bereziko beste egoera batean. Horrek agerian jartzen du gure gizartean oraindik ere baztertzeko benetako zirkuituak edo ibilbideak daudela, horietako askok lotura dutela familiarik ez izatearekin, familiak gaitasunik ez izatearekin edo, besterik gabe, familiak porrot egitearekin, adin txikikoari eusteko, hura hezten eta haren beharrak asetzen laguntzeko funtsezko elementu gisa.
Ondorioak eta gomendioak:
Horregatik, txostenean, azterturiko ahultasun-egoera bakoitzari bilakaerazko begiratu bat eman ostean, zeharkako elementu batzuk azpimarratu dira. Elementuok eragina dute aztertu diren sektore guztietan edo askotan, eta haien beharrei ematen zaien erantzuna baldintzatzen ar
i dira. Gure sistemetan gertatzen diren eta bereziki adierazgarriak diren 11 ahultasun dira (beraz, familia ingurunea bezalako beste elementu garrantzitsuak –funtsezkoak aztertutako egoera askotan– alde batera uzten dituzte, baita hainbat egitura faktore ere, kasu askotan ar
risku egoera berezien jatorrian daudenak):
artapen-sareen
artean erantzukizuna hartzeko eta erlazionatzeko
arazoak.
arteko koordinazio-arazoak.
ari diren edo azkar hazten diren beharrizanei erantzun egokiak emateko zailtasunak.
arreta goiztiarraren
arazoak.
argirik eza.
Txosten honetan orokorragoak diren gomendioen ar
tean honako hauek aipa daitezke:
arretan erakundeen erantzukizunak eta hirugarren sektorearen zeregina hobeto
argitzea.
arteko koordinazioa hobetzea adingabeekin izandako esku-hartzeetan koherentzia handiagoa bermatzeko bide eraginkor gisa.
2 Agerraldiaren testu osoa eskura daiteke Ar
artekoaren web orrialdean.