1.1. Txosten berezia: EAEko garraio sistema publikoak duen irisgarritasunari buruzko diagnostikoa
Martxoaren 15ean eskuratu zitzaion Eusko Legebiltzarreko lehendakariari EAEko garraio sistema publikoak duen irisgarritasunari buruzko diagnostikoa izenburuko txosten berezia. Gero, 2011ko ekainaren 15ean, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren Batzordeari aurkeztu zitzaion1.
Txostenaren gaia:
Ezinduen taldeak aurre egin beharreko arazoak ugariak eta anitzak dira: hirigintza- eta arkitektura-oztopoak; garraioetako irisgarritasuna, lan mundura sartzekoa, hezkuntzakoa, teknologia berriak erabiltzekoa; zerga neurriak; arreta goiztiarra; elbarritasun mailen balorazioa; laguntza teknikoak aukera berdintasuneko bizitza bat garatzeko...
Txostenaren helburua EAEn garraio sistema publikoak ageri dituen gabeziak eta urritasunak identifikatzea izan da, mugikortasun urriko pertsona multzoarentzat joan-etorriak seguruak eta funtzionalak izatearen baitan.
Aipatu dugun mugikortasun urriaren ideia oso honen baitan, esan daiteke egun EAEn bizi den biztanleriaren % 37,3 talde horretakoa dela. Ehuneko hori areagotuz joango da, etorkizunean Euskadin zahartze tasa areagotzea proiektatu baita. Beraz, biztanleriaren zati handi bati eragin diezaiokeen arazo baten aurrean gaude.
Diagnostiko azterlanak Euskadiko hiru lurralde historikoetako garraio publikoko sistemaren sare osoa hartzen du, hura izaera erregularrekoa eta erabilera orokorrekoa denean eta jatorria edota destinoa EAEn duenean. Hori dela eta, azterketak hauek hartzen ditu: 15 trenbide linea; martxan dauden bi tranbia sistemak (Bilbon eta Gasteizen); Bilboko sistema metropolitarra; hiri lineak, hiri artekoak eta ibilbide luzekoak hartzen dituen errepidetiko sistema, eta, azkenik, hiru euskal aireportuak.
Bertatik bertarako lan guztia elementu grafikoen bidez (argazkiak) eta ikerketa-fitxak betez egin da, eta halaxe sartu da azterlanean. Argazki eta fitxa horiei esker, xehetasun baliotsuak eskuratu dira; izan ere, garraio-sistema bakoitzean hainbat elementu konparatzea ahalbidetzen du.
Ondorioak eta gomendioak:
Lanak agerian jartzen du zer jarduera burutu behar diren lehenbailehen geltokietako sarreretan, trenbide-pasaguneetan, nasetarako sarreretan, eta abarretan benetako arrisku egoerak saihesteko edo beste zenbait gertaera saihesteko, adibidez, Euskal Herriko udalerri batzuetan taxi egokiturik ez izatea.
Txostenean ondorio zehatzen atala agertzen da, garraio-sistemen arabera bereizita. Atal hori osatzeko, bukaerako ondorio bat atera da: hain zuzen, oraindik lan asko dagoela egiteko gure autonomia erkidegoko garraio publikoan irisgarritasun unibertsala lortu nahi badugu.
Egindako diagnostikoan, behar-beharrezkoa iruditu zaigu kontuan hartzea oso garrantzitsua dela joan-etorrien katea osoan irisgarritasuna bermatzea, jatorritik helmugaraino, zenbat etapa egin diren eta zer garraiobide erabili diren alde batera utzita.
Oinarrizko ondorio gisa, honako hauek aipatu behar dira:
Gomendioak (guztira, 18) garraio sistemen arabera anto
latu dira eta, horien barruan, administrazio eskudunen edo azpiegituraren eragileen edo kudeatzaileen arabera, modu sistematikoagoan ikusteko.
1 Agerraldiaren testu osoa eskura daiteke Arartekoaren web orrialdean.