13. Azterlana: "Egia, justizia eta ordaina diktadura frankistaren biktimentzat: esanahia eta politika publikoak Euskal Autonomia Erkidegoan".
(testu osoa web orrialdean)
I. Sarrera
Botere publikoek, bakoitzak bere eskumenen eremuan, beharrezkoak diren politikak abian jarri behar dituzte egia, justizia eta ordaina jasotzeko eskubidea aitortzeko, babesteko eta garatzeko. Ar
arteko erakundea, gerra zibilaren eta frankismoaren ondoriozko biktimen egoerari ar
reta eskaintzeko beharraz ohartu zenean, ikerketa bat egin zuen helburu bikoitzarekin: lehenik eta behin, onartzea biktimek eskubidea dutela egia, justizia eta ordaina jasotzeko, giza eskubideen nazioarteko zuzenbidearen ar
gitan; eta, bigarrenik, eskubide horiek politika publikoetarako zer ondorio dakartzaten azaltzea eta jardunbide onak identifikatzea.
II. Nazioarteko zuzenbidea testuinguru juridikoaren osagarri gisa
Ikerketa Nazioarteko Zuzenbidean aitortutako printzipioen oinarriaren gainean eraiki da, horixe baita aplikatu daitekeen ordenamendu juridikoaren zati bat. Ordenamendu juridikoan Nazioarteko Zuzenbidea gaineratzea konstituzioaren (96.1. eta 10.2. ar
tikuluak) zein nazioarteko itunen (1969ko Itunen inguruko Zuzenbideari buruzko Vienako Hitzarmena) ondoriozkoa da. Auzitegi Konstituzionalak ere hala aitortu du, bai eta giza eskubideen alorreko nazioarteko organoek ere.
Giza eskubideen boterea ez da haren ar
auen internalizazioaren bidez neurtzen, baizik eta ar
au horien barneratze mailaren eta tokiko zein estatu mailan botere publikoen eskutik duen aplikazioaren bidez. Barruko zein nazioarteko testuinguru juridikoetatik eta administrazio onaren printzipioa eta giza eskubideekiko konpromisoa oinarritzat hartuta, giza eskubideen inguruko nazioarteko zuzenbideak herri-administrazioak bideratu behar ditu euren eskumenen testuinguruan.
III. Egia, justizia eta ordaina jasotzeko eskubidea: esanahia
Botere publikoek giza eskubideen urraketen biktimen eskubidea errespetatzeko, babesteko eta gauzatzeko betebeharra daukate, bai eta, urraketa horien aurrean, baliabide eraginkorrak ezartzeko eginbeharra ere. Biktimentzako baliabide eraginkorrari lotutako eskubideak funtsezkoak diren eta elkarren ar
teko menpekotasuna duten hiru elementu barne hartzen ditu: justizia modu berdinean eta eraginkorrean jasotzea; pairatutako kalteagatik modu egokian, eraginkorrean eta azkarrean ordaina jasotzea eta ordaina jasotzeko mekanismoak (egia).
Biktimek egia ezagutzeko duten eskubideak hauxe dakar: memoriaren betebeharra botere publikoentzat. Botere publikoek egia bilatzea eta zabaltzea errazago bihurtu behar dute, memoria kolektiboan gaineratze aldera. Biktimek egia ezagutzeko duten eskubideak estatuak ikertzeko duen betebeharra eragin du. Horri dagokionez, "egiaren batzordeak" edo "aditu independenteen batzordeak" izenekoak oso baliagarriak suertatu daitezke egi kolektiboa ar
gitzeko eta giza eskubideen urraketa larrien biktimen erresumina aitortzeko.
Justizia jasotzeko eskubidea zigorgabetasunaren aurkako ezkutu babeslea da. Zigorgabetasuna gertatzen da estatuak giza eskubideen urraketen ar
duradunak ikertzeko, jazartzeko, epaitzeko eta, hala badagokio, zigortzeko duen betebeharraren gauzatzean kale egiten duenean. Giza eskubideen urraketa larri edo sistematikoen kasuan, justizia jasotzeko eskubidea biktimak amnistiaren aurrean bere burua defendatzeko duen tresna bihurtzen da, amnistia ahaztearen ezarpen juridikoa baita. Biktimek justizia jasotzeko duten eskubidea estatuek estraditatzeko edo epaitzeko duten betebeharrari estuki lotuta dago (aut dedere aut iudicare). Aut dedere aut iudicare printzipioa oinarritzat hartuta, estatuak jurisdikzio penala gauzatu behar du gehiegikerien ustezko ar
duradunaren gainean edo, bestela, pertsona hori horixe egiteko gai den eta prest dagoen estatu batera estraditatu behar du. Derrigortutako desagertzearen delitua behin betiko izaera dauka eta, gizakien aurkako krimena den heinean, preskribaezina da. Delitu horiek ikertzea agindu bat da botere publikoentzat.
Ordaina eskubide baten urraketa aitortzearen ondoriozko erreakzio automatikoa izan behar da. Ordaina jasotzeak garrantzi handia dauka giza eskubideen eskaintze formala edukirik ez daukan betebehar soila bihurtu ez dadila. Ordaina, urraketa desberdinen aurrean, modu desberdinetan adierazten da, eragindako lesioaren ar
abera. Ordainak burututako urraketen ondorioak desagerraraztera zuzendutako neurriak dira, beraz, euren izaera eta zenbatekoa eragindako kalte materiala zein kalte inmaterialaren ar
aberakoa da. Hortaz, ordainak, aitortutako urraketei dagokienez, sendoak izan behar dira. Ordainak emateko bost modu generiko identifikatu daitezke: lehengoratzea, kalte-ordaina, errehabilitazioa, gogobetetasuna eta errepikatuko ez denaren bermea.
IV. Egia, justizia eta ordaina jasotzeko eskubidea: politika publikoak Euskal Autonomia Erkidegoan
Ararteko erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoan, frankismoaren biktimei dagokienez, aplikatu diren zenbait politika publiko ezagutzeko aukera eduki zuen Euskadiko udal guztiei, hiru foru aldundiei eta Eusko Jaurlaritzari (Giza Eskubideen Zuzendaritza) egindako kontsulta baten bidez. Halaber, telefono bidezko eta posta elektroniko bidezko elkarrizketak eduki zituen Batzar Nagusietako langileekin eta zenbait udaletako ar
duradunekin. Prozesu osoak, guztira, lau hilabete inguru iraun zuen (2011ko urria – 2012ko urtarrila).
Kontsultak herri-administrazioen eskutik erantzun naturala lortu nahi zuen, botere publikoek udal, foru eta autonomia mailan ‘diktadura frankistaren biktimentzako egia, justizia eta ordainari’ dagokionez zer ulertzen duten aztertuz.
Herri-administrazioek aplikatu dituzten plan eta programa horiek aztertu ostean, Ar
arteko erakundeak bost patroi identifikatu zituen politika publikoetan:
argitalpenak egiteko
V. Ondorioak
a. Nazioarteko Zuzenbideak herri-administrazioek giza eskubideen alorrean burutzen dituzten jarduerak zuzendu behar ditu.
b. Diktadura frankistaren biktimek egia, justizia eta ordaina jasotzeko eskubidea daukate. Bakoitzak dituen eskumenekin bat eginez, herri-administrazioek eskubide horiek aitortu, babestu eta bermatu behar dituzte.
c. Botere publikoek aditu independenteen batzorde bat eratzeko aukera hausnartu behar dute. Horien lana egi historikoa berrezartzea eta gerra zibilean eta diktadura frankistan zehar gauzatutako giza eskubideen urraketak identifikatzea izango da.
d. Biktimek justizia jasotzeko duten eskubideari dagokionez, estatuko botere publikoek hauxe egin beharko lukete:
ardura euren gain hartu beharko lukete.
e. Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioek (udalek, foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak) biktimen inguruan hartutako konpromisoa sendotu eta euren gain hartu behar dute, batez ere, egia eta ordaina (materiala zein morala edo sinbolikoa) jasotzeko eskubideei dagokienez. Zentzu horretan, praktikarik onenak garatzeko gomendatzen da, hala nola:
f. Erakundeen ar
teko lankidetzan aurrera egitea eta jardunbide onen koordinazioa eta aditzera ematea bermatzea garrantzitsua da.
g. Botere publikoek memoriari lotutako erakundeek tokiko eremuan duten eginkizuna aitortu behar dute.
Agindu etikoa eta juridikoa izateaz gain, diktadura frankistaren biktimentzako egia, justizia eta ordaina gizarte bakerako bidea dira, eta ez boterearen egonkortze gisa bakarrik ulertuta, partekatutako printzipio batzuk oinarri dituen komunitate politiko baten nahia baizik.
Oro har, herri-administrazio guztiak berandu ar
i gara betetzen frankismoaren biktimen sufrimendua aintzatesteko daukagun betebeharra. Inoiz ezingo diogu eskerrak emateari utzi askatasunaren, demokraziaren eta giza eskubideen alde borroka gogoz egin zuten horiei. Memoria edukitzea askatasunaren iturria bizirik mantentzea da.