12. Arartekoaren 12/2011 Gomendio o
rokorra, abenduaren 28koa. Demokrazia eta herritarrek parte hartzea. Bereziki, ingurumen-prozesuetan parte hartzea.
I. Aurrekariak
Herritarrek gai publikoetan parte hartzea demokraziaren funtsa da. Demokrazia o
rdezkatzailea eredu hegemonikoa izan da estatu liberalik gehienetan, zuzeneko demokrazia dagoen salbuespen gutxi batzuekin. Denboraren poderioz, eredu horrek krisian sartzeari ekin dio. Hautatutako o
rdezkariei boterea emateak herritarrak eta erakunde publikoak elkarrengandik urruntzea ekarri du. Horrez gain, gizarte estatu bat ezartzean eratorri diren arazo publikoak gehitzeak eta arazo publikoak kudeatzen dituen herri-administrazioak eredu burokratiko eta hierarkizatua edukitzeak etengabean gardentasun demandak eta herritarren eta gizarte zibilaren partaidetza handiagorako demandak eragin ditu.
Azkenaldian, EBko politikak garatzeko gobernantza eta administrazio egokirako eskubidea o
inarri dituzten gobernu o
naren printzipioak ari dira planteatzen Europako erakundeak. Proposamen horien bitartez lortu nahi da herritarrek konfiantza izan dezaten berriz ere erabaki-prozesuetan eta horiei legezkotasun handiagoa eman nahi zaie. Parte hartze politikoa hobetzeko formulak zuzeneko demokraziaren eta demokrazia o
rdezkatzailearen eremuan planteatu dira. Gainera, esan behar dugu arazo publikoetan parte hartzeko hirugarren espazio bat dagoela. Gomendio hau espazio horri buruzkoa da: demokrazia parte hartzaileaz ari gara. Eremu honetan, herritarrek administrazioaren jardunetik o
ndorioztatzen diren erabakietan parte hartzeko aukera planteatzen da. Erabaki horiek ez dakarte herriaren subiranotasunaren baliatzea. Erabakiak eta xedapenak dira baina gure bizitzaren o
inarrizko alderdietan –adibidez, hirigintza, lurralde antolamendua edo ingurumena– o
inarrizko eragina dute.
Ingurumenean izan da, hain zuzen ere, kolektibo eta eragile sozialek parte hartze gehien eskatu duten arloetako bat. Eremu honetan, nazioarteko tresna juridikoek (Rioko Gailurra eta Aarhuseko Hitzarmena) ingurumenean eragina daukaten erabakiak hartzerakoan parte hartzearen aldagaia sartzeko balio izan dute. Ingurumenerako NBEren 21 Agendaren babesean tokiko batzordeek sortutako gizarte o
ndarea dago.
Gomendio honen xedea gure o
rdenamendu juridikoan, bereziki, ingurumen arloko erabakietan, herritarren parte hartzearen gaineko hainbat hausnarketa egitea da. Horretarako, azken urteetan gai honen inguruan erakunde honen esperientzia kontuan hartuko dugu.
II. Parte hartzeko eskubidea gure antolamendu juridikoan
Espainiako Konstituzioak parte hartzearen printzipioa sartzen du Atariko Tituluan. 9.2 artikuluak azaltzen du botere publikoei dagokiela bideak jartzea herritar guztiek bizitza politiko, ekonomiko, kultural eta sozialean parte hartu ahal izateko. Konstituzioak administrazio parte hartzearen eskubidearen edukia 105. artikuluan aipatzen du. Xedapen honek ezartzen duenaren arabera, herritarrek administrazio xedapenak egiteko prozeduran (zuzenean edo elkarteen bidez) entzunak izateko eta interesdunek administrazio egintzak egitean entzunak izateko duten eskubide honen edukia arautuko du legeak, bidezkoa denean, interesdunari entzunaldia emango zaiola bermatzen.
III. Parte hartzeko eskubidea Arartekoaren lanean
Azken urteetan, erakunde honek zenbait aldiz aztertu ditu hirigintzari eta ingurumenenari lotutako gaietan parte hartzeak sortzen dituen arazoak. Hasitako prozesuetan parte hartzeko eragozpenak, erantzun formalen gabezia edo motibazioaren akatsak izan dira erakunde honek aztertu dituen kasuetako batzuk. Bestalde, zenbait elkarte kezkatuta agertu dira, beraien ekarpenei ematen zaien balio txikiagatik. Herri-administrazio batzuek, erabakiak hartzeko o
rduan, interes kolektiboak defendatzen dituzten elkarte edo taldeak interesduntzat jo beharrean, erabateko mesfidantza erakusten dute haien aurrean. Erreklamazio hauek, batez ere, ingurumenari eta hirigintzari eragiten diete, eta, neurri txikiagoan, tokiko eremuko gaiei.
IV. Parte hartzea ingurumeneko prozesuen barruan
Gure o
rdenamendu juridikoak ingurumeneko parte-hartzea gaineratu du nazioarteko tresna juridiko ezberdinak o
inarri izanik eta ingurumeneko demokrazia finkatuz joan dira funtsezko hiru pilareetan o
inarrituta: informazioa, parte hartzea eta justiziarako sarbidea. 1992an Rioko Adierazpena o
nartu zuen Nazio Batuen Ingurumenari eta Garapenari buruzko Biltzarrak eta Aarhuseko Hitzarmenak ingurumena babesteko munduko sistemaren o
inarriak ezarri dituzte, garapen iraunkorreko eredu batean o
inarritua.
V. Parte hartzearen printzipioak
Azaldutako araudiarekin bat etorriz, eta gai honetan interesgarria den ebazpen judizialen bat kontuan izanik, herritarren parte hartze zuzenerako kontuan izan behar diren zenbait printzipio azal ditzakegu: Honako printzipio hauek dira: unibertsaltasuna, proaktibotasuna, laguntza, neutraltasuna, erabakitasuna, parte-hartze erreala eta eraginkorra, gardentasuna, segurtasun juridikoa eta adiskidetzea.
VI. Gomendioak
oinarrizko legeriatik abiatuta, arazo publikoetan herritarren parte hartzea arautzen duen legea proposatu behar du. Arau horrek esparru juridiko propioa finkatu behar du, baita pertsonek, norbanako gisa edo elkarteen bidez, parte hartzeko duten eskubidea arautu ere, gomendio honetan azaldutako printzipioak eta Aarhuseko Hitzarmenean jasotakoak
oinarri hartuta. Ingurumenari dagokionez, lehentasunezkoa da ingurumenari buruzko maiatzaren 27ko 3/1998 Lege
Orokorra egokitzea.
ordenantzak. Euskal Autonomia Erkidegoko udalek herritarren parte hartzea arautzen duten araudiak
onartzea sustatu behar dute, batez ere ingurumeneko araudia. Horretarako, hala Eusko Jaurlaritzak nola foru aldundiek eta Eudel euskal udalerrien elkarteak beharrezko laguntza teknikoa emateko eta gisa horretako
ordenantzak idazteko lana sustatuko dute.
ordezkatuta egotea. Foro horietan funtsezkoa da informazio erabilgarri guztia noiznahi eskuratzeko modua ematea eta alderdien artean komunikatzeko bideak ezartzea. Halaber, parte hartzeko prozesuak baliotsuak dira ingurumenean eragin txikia duten baina gizartean
ondorio handiak dituzten jarduerek sortzen dituzten beste gatazka batzuk behar bezala kudeatu ahal izateko.
oinarrizko estandar batzuk betetzeko, ingurumeneko auzietan parte hartzeko, planteamendu hauetan
oinarrituta:
ofizioz. Deia batez ere ingurumenaren defentsan interesa duten elkarteei zuzenduta dago, batez ere parte hartzearen xede den ingurumen prozesuaren inguruan sortu edo kokatu diren elkarteen kasuan. Gizartea aurka egon daitekeela aurreikusten den kasuetan, administrazioak aldez aurretik eztabaida erraztu behar du sustatzailearen eta interesdunen artean.
oporraldiak parte hartzeko epeak finkatzerakoan eta abuztua hilabetea jendaurrean jartzeko izapiderako eta alegazioak aurkezteko xedatuta dauden epeetatik kanpo utziko du.
ohar eta proposamen guztiak idatziz edo elkarrizketa bideratzen duten parte hartzeko beste teknika batzuen bidez (herritar foroak, herri epaimahaiak) planteatu ahal izateko.