12. Arartekoaren 12/2011 Gomendio orokorra, abenduaren 28koa. Demokrazia eta herritarrek parte hartzea. Bereziki, ingurumen-prozesuetan parte hartzea.
I. Aurrekariak
Herritarrek gai publikoetan parte hartzea demokraziaren funtsa da. Demokrazia ordezkatzailea eredu hegemonikoa izan da estatu liberalik gehienetan, zuzeneko demokrazia dagoen salbuespen gutxi batzuekin. Denboraren poderioz, eredu horrek krisian sartzeari ekin dio. Hautatutako ordezkariei boterea emateak herritarrak eta erakunde publikoak elkarrengandik urruntzea ekarri du. Horrez gain, gizarte estatu bat ezartzean eratorri diren ar
azo publikoak gehitzeak eta ar
azo publikoak kudeatzen dituen herri-administrazioak eredu burokratiko eta hierarkizatua edukitzeak etengabean gardentasun demandak eta herritarren eta gizarte zibilaren partaidetza handiagorako demandak eragin ditu.
Azkenaldian, EBko politikak garatzeko gobernantza eta administrazio egokirako eskubidea oinarri dituzten gobernu onaren printzipioak ar
i dira planteatzen Europako erakundeak. Proposamen horien bitartez lortu nahi da herritarrek konfiantza izan dezaten berriz ere erabaki-prozesuetan eta horiei legezkotasun handiagoa eman nahi zaie. Parte hartze politikoa hobetzeko formulak zuzeneko demokraziaren eta demokrazia ordezkatzailearen eremuan planteatu dira. Gainera, esan behar dugu ar
azo publikoetan parte hartzeko hirugarren espazio bat dagoela. Gomendio hau espazio horri buruzkoa da: demokrazia parte hartzaileaz ar
i gara. Eremu honetan, herritarrek administrazioaren jardunetik ondorioztatzen diren erabakietan parte hartzeko aukera planteatzen da. Erabaki horiek ez dakarte herriaren subiranotasunaren baliatzea. Erabakiak eta xedapenak dira baina gure bizitzaren oinarrizko alderdietan –adibidez, hirigintza, lurralde antolamendua edo ingurumena– oinarrizko eragina dute.
Ingurumenean izan da, hain zuzen ere, kolektibo eta eragile sozialek parte hartze gehien eskatu duten ar
loetako bat. Eremu honetan, nazioarteko tresna juridikoek (Rioko Gailurra eta Aarhuseko Hitzarmena) ingurumenean eragina daukaten erabakiak hartzerakoan parte hartzearen aldagaia sartzeko balio izan dute. Ingurumenerako NBEren 21 Agendaren babesean tokiko batzordeek sortutako gizarte ondarea dago.
Gomendio honen xedea gure ordenamendu juridikoan, bereziki, ingurumen ar
loko erabakietan, herritarren parte hartzearen gaineko hainbat hausnarketa egitea da. Horretarako, azken urteetan gai honen inguruan erakunde honen esperientzia kontuan hartuko dugu.
II. Parte hartzeko eskubidea gure antolamendu juridikoan
Espainiako Konstituzioak parte hartzearen printzipioa sartzen du Atariko Tituluan. 9.2 ar
tikuluak azaltzen du botere publikoei dagokiela bideak jartzea herritar guztiek bizitza politiko, ekonomiko, kultural eta sozialean parte hartu ahal izateko. Konstituzioak administrazio parte hartzearen eskubidearen edukia 105. artikuluan aipatzen du. Xedapen honek ezartzen duenaren ar
abera, herritarrek administrazio xedapenak egiteko prozeduran (zuzenean edo elkarteen bidez) entzunak izateko eta interesdunek administrazio egintzak egitean entzunak izateko duten eskubide honen edukia ar
autuko du legeak, bidezkoa denean, interesdunari entzunaldia emango zaiola bermatzen.
III. Parte hartzeko eskubidea Ar
artekoaren lanean
Azken urteetan, erakunde honek zenbait aldiz aztertu ditu hirigintzari eta ingurumenenari lotutako gaietan parte hartzeak sortzen dituen ar
azoak. Hasitako prozesuetan parte hartzeko eragozpenak, erantzun formalen gabezia edo motibazioaren akatsak izan dira erakunde honek aztertu dituen kasuetako batzuk. Bestalde, zenbait elkarte kezkatuta agertu dira, beraien ekarpenei ematen zaien balio txikiagatik. Herri-administrazio batzuek, erabakiak hartzeko orduan, interes kolektiboak defendatzen dituzten elkarte edo taldeak interesduntzat jo beharrean, erabateko mesfidantza erakusten dute haien aurrean. Erreklamazio hauek, batez ere, ingurumenari eta hirigintzari eragiten diete, eta, neurri txikiagoan, tokiko eremuko gaiei.
IV. Parte hartzea ingurumeneko prozesuen barruan
Gure ordenamendu juridikoak ingurumeneko parte-hartzea gaineratu du nazioarteko tresna juridiko ezberdinak oinarri izanik eta ingurumeneko demokrazia finkatuz joan dira funtsezko hiru pilareetan oinarrituta: informazioa, parte hartzea eta justiziarako sarbidea. 1992an Rioko Adierazpena onartu zuen Nazio Batuen Ingurumenari eta Garapenari buruzko Biltzarrak eta Aarhuseko Hitzarmenak ingurumena babesteko munduko sistemaren oinarriak ezarri dituzte, garapen iraunkorreko eredu batean oinarritua.
V. Parte hartzearen printzipioak
Azaldutako ar
audiarekin bat etorriz, eta gai honetan interesgarria den ebazpen judizialen bat kontuan izanik, herritarren parte hartze zuzenerako kontuan izan behar diren zenbait printzipio azal ditzakegu: Honako printzipio hauek dira: unibertsaltasuna, proaktibotasuna, laguntza, neutraltasuna, erabakitasuna, parte-hartze erreala eta eraginkorra, gardentasuna, segurtasun juridikoa eta adiskidetzea.
VI. Gomendioak
arazo publikoetan herritarren parte hartzea
arautzen duen legea proposatu behar du.
Arau horrek esparru juridiko propioa finkatu behar du, baita pertsonek, norbanako gisa edo elkarteen bidez, parte hartzeko duten eskubidea
arautu ere, gomendio honetan azaldutako printzipioak eta Aarhuseko Hitzarmenean jasotakoak oinarri hartuta. Ingurumenari dagokionez, lehentasunezkoa da ingurumenari buruzko maiatzaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra egokitzea.
arautzen duten
araudiak onartzea sustatu behar dute, batez ere ingurumeneko
araudia. Horretarako, hala Eusko Jaurlaritzak nola foru aldundiek eta Eudel euskal udalerrien elkarteak beharrezko laguntza teknikoa emateko eta gisa horretako ordenantzak idazteko lana sustatuko dute.
arduradun bat ezartzeko prozesu erabakitzaileetako partaidetzan. Laguntza hori aurretik bideratu daiteke herritarrei, prozedura horiek izapidetzeaz
arduratzen diren teknikariei eta erabakiak hartzen dituzten agintariei ingurumen
arloko hezkuntza emanez.
artean komunikatzeko bideak ezartzea. Halaber, parte hartzeko prozesuak baliotsuak dira ingurumenean eragin txikia duten baina gizartean ondorio handiak dituzten jarduerek sortzen dituzten beste gatazka batzuk behar bezala kudeatu ahal izateko.
artean.
artean behintzat).
artean, esku ez hartzeko aukera kontuan izan behar da (0 alternatiba). Eztabaida prozesuak zenbait bitarteko eduki behar ditu, dokumentazio guztia eskuratu ahal izateko, eta ohar eta proposamen guztiak idatziz edo elkarrizketa bideratzen duten parte hartzeko beste teknika batzuen bidez (herritar foroak, herri epaimahaiak) planteatu ahal izateko.