11. Arartekoaren 11/2011 Gomendio o
rokorra, abenduaren 26koa. Hipoteka betearazpenetatik sortutako eskualdatzeak Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergatik salbuetsita geratzeko proposamena, eskualdatze horiek subjektu pasiboen o
hiko etxebizitzan eragina dutenean.
I. Aurrekariak
Uneko egoera ekonomikoa bereziki gogorra izaten ari da pertsona askorentzat gure autonomia erkidegoan. Lana galtzeaz gain, ezin izan diote hipoteka-kredituen o
rdainketari aurre egin eta horrekin, o
hiko etxebizitza zena galdu dute.
Etxebizitza bat eskualdatzea, enkante publikoan indarrez besterentzeak edo bankuari esleitzeak eragin badu ere, eragiketa kaltegarria da zerga ikuspegitik. Hasteko, udalek familia horiei Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga likidatu behar diete. Sortutako zerga kuota, faktore askoren mende egongo da, baina zenbateko handiak islatzen o
hi dituzte, batez ere, eragindako familien egoera ekonomiko estua kontuan hartzen bada.
Pertsona horiek, egoerarengatik larrituta, Ararteko erakundearekin harremanetan jartzen dira eta akatsen bat egon delakoan zerga bat likidatu dietela adierazten digute, nolanahi ere, bankuak o
rdaindu beharko zukeelako uste o
soa baitute eta, aldi berean, hura o
rdaintzeko diru-sarrerarik ez dutela aitortzen digute.
Likidazioak ez dira gaizki igorriak egoten. Higiezina igortzen duena izaten da zergaren subjektu pasibo, eta, beraz, huraxe dago likidazio hori o
rdaintzera behartuta.
Erakunde honetatik euren o
rdainketa geroratzea eta zatikatzea aholkatzen diegu, arinagoa izaten baita horrela o
rdaintzea aurre ez egitea baino, bitartekoak ez izateagatik, eta zorra premiamenduzko bidean kobratzeko fasean sartzea.
Hala eta guztiz ere, erakunde honen ustez, konponbidea ez datza baldintza egokiagoak ezartzean pertsona horiek zerga zorra o
rdaindu ahal izateko euren bizitza ekonomikoa guztiz suntsitu gabe eta euren iraute pertsonala arriskuan jarri gabe.
Badakigu gure tokiko erakundeek finantza eta ekonomia egoera zaila zeharkatzen ari direla. Hori bai, zerga horren azpian dagoen justifikazioa lurzoruaren eskualdatzearekin o
ndaretutako gainbalioaren zati bat komunitateari itzultzea baldin bada, higiezin baten indarrezko besterentzeak hipoteka betearazpen batean kontrakoa adierazten du, kontribuzio-ahalmen zehatz baten erabateko falta subjektu pasiboan, beraz, gure ustez, justizia materialaren ikuspuntutik, indarrezko eskualdatze horiek ez lukete zergarik izan beharko subjektu pasiboaren o
hiko etxebizitzan eragina dutenean.
II. Oinarriak
EAEn zerga horren inguruko Arandia Hiri Lurren Balioaren Gehitzea arautzen duten foru arauetan aurkitzen dugu gure lurralde historiko bakoitzean.
Zerga hori, gainbalio izenarekin ezagunagoa, edozein titulu bidez eskualdatzen diren hiri lurrek duten balio gehikuntza kargatzen duen zerga da, lur horien jabetza edozein tituluren bidez eskualdatzen denean edo horien gainean jabaria mugatzen duen edozein o
ndasun eskubide eratu edo eskualdatzen denean.
Etxebizitza baten indarrezko besterentzea hipoteka betearazpenaren o
ndorioz jabetzaren eskualdatzea dakar esleipendun berriaren alde.
Foru arauetan azaltzen diren salbuespenek ez dute egoera hori biltzen; beraz, horrelako o
perazioetan, lurra eskualdatzea zerga-ordainketaren mende dago.
Maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoarekin Hitzarmen Ekonomikoa o
nartzekoak, ez du eragozten Batzar Nagusiek zerga horren salbuespen berriak ezarri ahal izatea. Horregatik, honako hau proposatzen dugu:
III. Gomendioak
ordaintzetik salbuetsi daitezen subjektu pasiboen
ohiko etxebizitzen besterentzean eragina dutenean.
ordenantzak alda daitezen.