11. Arartekoaren 11/2011 Gomendio orokorra, abenduaren 26koa. Hipoteka betearazpenetatik sortutako eskualdatzeak Hiri Lurren Ba
lioaren Gehikuntzaren gaineko Zergatik salbuetsita geratzeko proposamena, eskualdatze horiek subjektu pasiboen ohiko etxebizitzan eragina dutenean.
I. Aurrekariak
Uneko egoera ekonomikoa bereziki gogorra izaten ari da pertsona askorentzat gure autonomia erkidegoan. Lana galtzeaz gain, ezin izan diote hipoteka-kredituen ordainketari aurre egin eta horrekin, ohiko etxebizitza zena galdu dute.
Etxebizitza ba
t eskualdatzea, enkante publikoan indarrez besterentzeak edo ba
nkuari esleitzeak eragin ba
du ere, eragiketa kaltegarria da zerga ikuspegitik. Hasteko, udalek familia horiei Hiri Lurren Ba
lioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga likidatu behar diete. Sortutako zerga kuota, faktore askoren mende egongo da, ba
ina zenbateko handiak islatzen ohi dituzte, ba
tez ere, eragindako familien egoera ekonomiko estua kontuan hartzen ba
da.
Pertsona horiek, egoerarengatik larrituta, Ararteko erakundearekin harremanetan jartzen dira eta akatsen ba
t egon delakoan zerga ba
t likidatu dietela adierazten digute, nolanahi ere, ba
nkuak ordaindu beharko zukeelako uste osoa ba
itute eta, aldi berean, hura ordaintzeko diru-sarrerarik ez dutela aitortzen digute.
Likidazioak ez dira gaizki igorriak egoten. Higiezina igortzen duena izaten da zergaren subjektu pasibo, eta, beraz, huraxe dago likidazio hori ordaintzera behartuta.
Erakunde honetatik euren ordainketa geroratzea eta zatikatzea aholkatzen diegu, arinagoa izaten ba
ita horrela ordaintzea aurre ez egitea ba
ino, bitartekoak ez izateagatik, eta zorra premiamenduzko bidean kobratzeko fasean sartzea.
Hala eta guztiz ere, erakunde honen ustez, konponbidea ez datza ba
ldintza egokiagoak ezartzean pertsona horiek zerga zorra ordaindu ahal izateko euren bizitza ekonomikoa guztiz suntsitu gabe eta euren iraute pertsonala arriskuan jarri gabe.
Badakigu gure tokiko erakundeek finantza eta ekonomia egoera zaila zeharkatzen ari direla. Hori ba
i, zerga horren azpian dagoen justifikazioa lurzoruaren eskualdatzearekin ondaretutako gainbalioaren zati ba
t komunitateari itzultzea ba
ldin ba
da, higiezin ba
ten indarrezko besterentzeak hipoteka betearazpen ba
tean kontrakoa adierazten du, kontribuzio-ahalmen zehatz ba
ten erabateko falta subjektu pasiboan, beraz, gure ustez, justizia materialaren ikuspuntutik, indarrezko eskualdatze horiek ez lukete zergarik izan beharko subjektu pasiboaren ohiko etxebizitzan eragina dutenean.
II. Oinarriak
EAEn zerga horren inguruko Arandia Hiri Lurren Ba
lioaren Gehitzea arautzen duten foru arauetan aurkitzen dugu gure lurralde historiko ba
koitzean.
Zerga hori, gainbalio izenarekin ezagunagoa, edozein titulu bidez eskualdatzen diren hiri lurrek duten ba
lio gehikuntza kargatzen duen zerga da, lur horien jabetza edozein tituluren bidez eskualdatzen denean edo horien gainean jabaria mugatzen duen edozein ondasun eskubide eratu edo eskualdatzen denean.
Etxebizitza ba
ten indarrezko besterentzea hipoteka betearazpenaren ondorioz jabetzaren eskualdatzea dakar esleipendun berriaren alde.
Foru arauetan azaltzen diren salbuespenek ez dute egoera hori biltzen; beraz, horrelako operazioetan, lurra eskualdatzea zerga-ordainketaren mende dago.
Maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoarekin Hitzarmen Ekonomikoa onartzekoak, ez du eragozten Ba
tzar Nagusiek zerga horren salbuespen berriak ezarri ahal izatea. Horregatik, honako hau proposatzen dugu:
III. Gomendioak
Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga arautzen duten foru arauak alda daitezen, hipoteka betearazpenetatik sortutako lurren kostubidezko eskualdatzeak zergak ordaintzetik salbuetsi daitezen subjektu pasiboen ohiko etxebizitzen besterentzean eragina dutenean.