10. Arartekoaren 10/2011 Gomendio o
rokorra, abenduaren 14koa. Abiadura murriztaileak hiri eta hiriarteko bideetan.
I. Aurrekariak
Erakunde honek, urteetan, zenbait kexa jaso ditu autonomia erkidegoko errepideetan eta hiri bideetan gehiegizko abiadurak eragiten dituen segurtasun arazoei buruz. Herritarrek arazo horretarako irtenbideak eskatu dituzte eta, beste neurri batzuen artean, herri-bideetan abiadura murriztaileak jartzeko eskatu dute, o
inezkoen segurtasuna hobetzeko.
Horrela, eskaera horri erantzuteko, herri eta hiri gehienetan, dagozkion bide seinaleak ez ezik, ibilgailuen abiadura murrizteko eta trafiko istripuak saihesteko berariazko gailuak instalatu dira, besteak beste: o
inezkoentzako pasabide garaiak edo nabarmenduak, asto bizkarreko murriztaileak (sakanguneak), europar kuxinak, etab. Hala ere, gailu horiek izan beharreko ezaugarriak finkatzeko arau teknikorik ezean, administrazio bakoitzak bere irizkideen arabera jarri ditu bereak, eta sistema batzuen eta besteen artean dauden aldeak handiak dira, baita bideen ezaugarriak o
so antzekoak izan litezkeen kasuetan ere.
Bestalde, pertsona batzuk kaltetuta sentitu dira o
ztopo horiek direla-eta, eta jarritako gailu murriztaileen ezaugarri teknikoekin duten desadostasuna adierazi dute; izan ere, uste dute arazo argi bat konpontzeko, gehiegizko abiadura, alegia, beste arazo batzuk sortu direla, besteak beste: kalteak gidarien o
sasunarentzat, kalteak ibilgailuetan, zarata gehiago, irisgarritasunaren legedia ez betetzea, mugikortasun zailtasun handiagoak minusbaliotasuna dutenentzat, etab.
Aurreko gogoetei jarraituz, Arartekoak egokia iritzi zion o
fizioz espediente bat zabaltzeari, informazioa biltzeko eta autonomia erkidegoko zenbait herri-administraziorekin haien jarduketa eta gaiari buruzko iritzia ezagutzeko. Horrela, gaiari buruzko argibideak eskatu zitzaizkien Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundiei, Bilbo, Donostia eta Gasteizko Udalei, eta Barakaldoko Udalari, prentsan agertutako kexengatik, eta, azkenik, EUDEL, euskal udalen elkarteari.
II. Oinarriak
Azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretuaren bidez o
nartu zen martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak o
netsitako Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen artikuludun testua aplikatu eta garatzeko Zirkulazio Arautegi O
rokorra (ZAO). Dekretu horrek, 4. eta 5. artikuluetan, o
inezkoentzako pasaguneetako konkorrak arautzen ditu, eta hauxe xedatzen du: konkorrak ez direla bide-oztopotzat joko, baldin eta Sustapen Ministerioak horretarako ezarritako o
inarrizko araudia betetzen badute.
Esparru horretan, Sustapen Ministerioaren irailaren 23ko 3053/2008 aginduak Estatuko Errepide Sareko errepideetan abiadura murriztaileak eta alertako zeharkako bandak instalatzeko arau teknikoa o
nartu zuen (2008ko urriaren 29ko 261. BOE). Sustapen Ministerioak berak ulertu du agindua Estatuko errepideetan soilik ezarri behar dela, baina ezerk ez duela galarazten beste bide-sareen esparruan aplikatzea, azpiegitura horien ardura duten administrazioek hala xedatuz gero.
Beraz, bideetako irtenguneak ez dira o
ztopoak, instalakuntzen erabiltzaileen eta txirrindularien bide segurtasuna bermatzen duten heinean. Zirkulazio bide mota guztietan instalakuntza horiek egiteko derrigorrez bete beharreko o
inarrizko araurik ez dagoenez gero, herri-administrazio bakoitzak bere jarraibideak edo arauak garatu ahalko ditu, bere eskumeneko zirkulazio bideetan bakar-bakarrik.
Dena dela, arau propiorik ez duten eta beste administrazio batzuek ezarritako arauak bere egin ez dituzten administrazioentzat, ezarri beharreko legeriaren ixteko baldintza gisa, ezin da baztertu o
sagarri gisa FOM Agindua ezartzea.
Euren eskumeneko zirkulazio bideetan abiadura murriztaileak jarrita dauzkaten herri-administrazioek euren araudi propioa izan beharko lukete, instalazio horien ezaugarri teknikoak garatzeko. Edo, bestela, gutxienez formalki araudi propiotzat hartu beharko lukete dauden araudietako bat, Bizkaiko Foru Aldundiak bere lurraldeko udalerrietarako berariaz xedatu duen bezala.
Ikuspuntu formaletik begiratuta, abiadura murrizteko instalazioen araudiak behar bezalako publizitatea bermatu beharko luke, eta baita ere, hala badagokio, eragindako erabiltzaileen eta o
rdezkaritza duten eta arazoak zuzen-zuzenean eragiten dien elkarteen edota kolektibo profesionalen partaidetza.
Gogoeta horiek kontuan hartuta, honako gomendio hauek egin dizkiegu gai honetan eskumena duten herri-administrazioei:
III. Gomendioak
ordezkariekin eztabaida ditzatela.
Orokorraren batzordearen edo egokitzat jotzen den beste plataforma baten bidez, eta udal elkarteen
ordezkarien parte hartzearekin, abiadura murrizteko instalakuntza bakoitzaren izen bateratuak eta autonomia erkidegoko herri-administrazio guzti edo gehienentzat komunak izan litezkeen diseinu eta ezarpen irizpideak susta daitezela.