10. Arartekoaren 10/2011 Gomendio orokorra, abenduaren 14koa. Abiadura murriztaileak hiri eta hiriarteko bideetan.
I. Aurrekariak
Erakunde honek, urteetan, zenbait kexa jaso ditu autonomia erkidegoko errepideetan eta hiri bideetan gehiegizko abiadurak eragiten dituen segurtasun arazoei buruz. Herritarrek arazo horretarako irtenbideak eskatu dituzte eta, beste neurri ba
tzuen artean, herri-bideetan abiadura murriztaileak jartzeko eskatu dute, oinezkoen segurtasuna hobetzeko.
Horrela, eskaera horri erantzuteko, herri eta hiri gehienetan, dagozkion bide seinaleak ez ezik, ibilgailuen abiadura murrizteko eta trafiko istripuak saihesteko berariazko gailuak instalatu dira, besteak beste: oinezkoentzako pasabide garaiak edo nabarmenduak, asto bizkarreko murriztaileak (sakanguneak), europar kuxinak, etab. Hala ere, gailu horiek izan beharreko ezaugarriak finkatzeko arau teknikorik ezean, administrazio ba
koitzak bere irizkideen arabera jarri ditu bereak, eta sistema ba
tzuen eta besteen artean dauden aldeak handiak dira, ba
ita bideen ezaugarriak oso antzekoak izan litezkeen kasuetan ere.
Bestalde, pertsona ba
tzuk kaltetuta sentitu dira oztopo horiek direla-eta, eta jarritako gailu murriztaileen ezaugarri teknikoekin duten desadostasuna adierazi dute; izan ere, uste dute arazo argi ba
t konpontzeko, gehiegizko abiadura, alegia, beste arazo ba
tzuk sortu direla, besteak beste: kalteak gidarien osasunarentzat, kalteak ibilgailuetan, zarata gehiago, irisgarritasunaren legedia ez betetzea, mugikortasun zailtasun handiagoak minusbaliotasuna dutenentzat, etab.
Aurreko gogoetei jarraituz, Arartekoak egokia iritzi zion ofizioz espediente ba
t zabaltzeari, informazioa biltzeko eta autonomia erkidegoko zenbait herri-administraziorekin haien jarduketa eta gaiari buruzko iritzia ezagutzeko. Horrela, gaiari buruzko argibideak eskatu zitzaizkien Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundiei, Bilbo, Donostia eta Gasteizko Udalei, eta Ba
rakaldoko Udalari, prentsan agertutako kexengatik, eta, azkenik, EUDEL, euskal udalen elkarteari.
II. Oinarriak
Azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretuaren bidez onartu zen martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen artikuludun testua aplikatu eta garatzeko Zirkulazio Arautegi Orokorra (ZAO). Dekretu horrek, 4. eta 5. artikuluetan, oinezkoentzako pasaguneetako konkorrak arautzen ditu, eta hauxe xedatzen du: konkorrak ez direla bide-oztopotzat joko, ba
ldin eta Sustapen Ministerioak horretarako ezarritako oinarrizko araudia betetzen ba
dute.
Esparru horretan, Sustapen Ministerioaren irailaren 23ko 3053/2008 aginduak Estatuko Errepide Sareko errepideetan abiadura murriztaileak eta alertako zeharkako ba
ndak instalatzeko arau teknikoa onartu zuen (2008ko urriaren 29ko 261. BOE). Sustapen Ministerioak berak ulertu du agindua Estatuko errepideetan soilik ezarri behar dela, ba
ina ezerk ez duela galarazten beste bide-sareen esparruan aplikatzea, azpiegitura horien ardura duten administrazioek hala xedatuz gero.
Beraz, bideetako irtenguneak ez dira oztopoak, instalakuntzen erabiltzaileen eta txirrindularien bide segurtasuna bermatzen duten heinean. Zirkulazio bide mota guztietan instalakuntza horiek egiteko derrigorrez bete beharreko oinarrizko araurik ez dagoenez gero, herri-administrazio ba
koitzak bere jarraibideak edo arauak garatu ahalko ditu, bere eskumeneko zirkulazio bideetan ba
kar-bakarrik.
Dena dela, arau propiorik ez duten eta beste administrazio ba
tzuek ezarritako arauak bere egin ez dituzten administrazioentzat, ezarri beharreko legeriaren ixteko ba
ldintza gisa, ezin da ba
ztertu osagarri gisa FOM Agindua ezartzea.
Euren eskumeneko zirkulazio bideetan abiadura murriztaileak jarrita dauzkaten herri-administrazioek euren araudi propioa izan beharko lukete, instalazio horien ezaugarri teknikoak garatzeko. Edo, bestela, gutxienez formalki araudi propiotzat hartu beharko lukete dauden araudietako ba
t, Bizkaiko Foru Aldundiak bere lurraldeko udalerrietarako berariaz xedatu duen bezala.
Ikuspuntu formaletik begiratuta, abiadura murrizteko instalazioen araudiak behar bezalako publizitatea bermatu beharko luke, eta ba
ita ere, hala ba
dagokio, eragindako erabiltzaileen eta ordezkaritza duten eta arazoak zuzen-zuzenean eragiten dien elkarteen edota kolektibo profesionalen partaidetza.
Gogoeta horiek kontuan hartuta, honako gomendio hauek egin dizkiegu gai honetan eskumena duten herri-administrazioei:
III. Gomendioak
balitz, atxiki zaizkien arau teknikoei behar den publizitatea eman diezaietela, arauketak eragiten dien erabiltzaile guztiek ezagut ditzaten.
batzordearen edo egokitzat jotzen den beste plataforma
baten bidez, eta udal elkarteen ordezkarien parte hartzearekin, abiadura murrizteko instalakuntza
bakoitzaren izen
bateratuak eta autonomia erkidegoko herri-administrazio guzti edo gehienentzat komunak izan litezkeen diseinu eta ezarpen irizpideak susta daitezela.
batzuk ezar daitezela, ahal den neurrian, halako instalakuntzen ugalketa saihesteko xedez.