8. Arartekoaren 8/2011 Gomendio o
rokorra, azaroaren 15ekoa. Banandutako gurasoek jaso behar duten informazioa, administrazioak haien seme-alabez dituen datuei dagokienez, eta aurkeztu behar dituzten agiriak.
I. Aurrekariak
Bananduta dauden eta seme-alabak kargura dituzten pertsonek jarritako kexak izapidetu eta ikertzeko esparruan, pertsona horiek, guraso diren aldetik, legeak esleitzen dizkieten eskubideak eta betebeharrak baliatzeko dituzten zailtasunen berri izan dugu. Horietako batzuk banandutako pertsonek guraso-ahala baliatzerakoan administrazioak batez ere –beti ez bada ere– hezkuntza eta o
sasunaren arloan ezartzen dituen baldintzatzaile batzuen o
ndorioz sortzen dira. Administrazioak adingabe bati buruzko datuak dituenean, haren intimitatea babesteko betebeharra dauka. Hortaz, haren legezko o
rdezkaritza gain duenari bakarrik jakinarazi diezazkioke. Dena den, o
rdezkaritza hori egiaztatzeko, nahikoa da gurasoek familia-liburua aurkeztea elkarrekin bizi badira; bananduta badaude, aldiz, horrez gain, guraso-ahala kendu ez dietela frogatu behar dute. O
sasunaren esparruan, jagoletza ez duen gurasoak "guraso-ahala egiaztatzen duen agiria" ere aurkeztu behar du. Kontu horrek hiru kexagai eragin ditu.
ohikoa dela horren inguruko pronuntziamendurik barne ez hartzea, pronuntziamendu judizialak ez baitu hizpide izan.
ordea, legeak. Hortaz,
ondorio horietarako garrantzitsua izango litzatekeen ebazpen bakarra gurasoen eta seme-alaben arteko eginkizunen bat ez betetzearen
ondotik ahal hori kendu liekeena izango litzateke. Ez-betetze hori ezkonduta daudenek, bananduta daudenek edo ezkongabe daudenek egin dezake. Beraz, banantzea bere horretan ezin da izan jazo izanaren adierazle. Pertsona batek ez du zertan egiaztatu behar haren seme-alaben guraso-ahala mantentzen duenik ahal hori
osatzen duten eskubideak eta betebeharrak modu arduratsuan baliatzeko, adibidez, haien
osasunagatik edo bilakaera akademikoagatik kezkatzea.
ondorio ekonomikoak eta pertsonalak egiaztatu behar dituzte. Ildo horretan, eskatzen dute, ebazpen judiziala
oso-osorik aurkeztu beharrean,
ondorio horietarako xedapenen zatia aurkeztea nahikoa izan dadila.
2011. urtean arrazoi horregatik gure esku-hartzea behar izan zenean, hezkuntzaren arloan administrazioak Ikastetxeen Zuzendaritzak horren inguruan 1997-06-16an ezarritako jarraibideekin bat etorriz jardun zuen. Arartekoaren ebazpen hau une horretan argitaratu zela kontuan hartuta, Hezkuntza Sailak horren inguruko jarraibide berriak argitaratu zituen. O
ndorioz, erakunde honek bertan jasotako gomendioak mahaigaineratu zituen gomendiook hobetzeko, Haurren eta Nerabeen Bulegoaren laburpenean islatu denaren arabera.
II. Oinarriak
Hala jardutean, administrazioak zenbait adingaberen datuak dituela kontuan hartuta, adingabe horiek babestu nahi ditu, horien berri legezko o
rdezkariak bakarrik izan dezan. Egia, o
rdea, honako hau da: adingabearen gurasoak bananduta ez daudenean, hizpide ditugun zuzentarauek, o
ndorio horietarako, ez diete behartzen adingabearen seme-alabatasuna ez den beste ezer egiaztatzera.. Banantzerakoan bakarrik behartzen zaie seme-alabei buruzko neurriak zehazten dituen ebazpen judiziala edo notario-agiria aurkeztera. Eskakizun horren logika bikoitza da: alde batetik, seme-alabak haren kargura dituen pertsona baten banantzea ez da bere horretan adierazle nahikotzat jotzen guraso-ahala kentzeko legezko kausa batean sartuta egoteko eta horrek hala ez dela bermatzen du, banantzerik jazotzen ez denean, beharrezkotzat jotzen ez diren kautelen bitartez; bestetik, aipatu adierazlea indartu egiten da, gainera, seme-alaben zaintza beste gurasoaren esku utzi bada.
Erakunde honen ustez, azaldutako logika, azken batean, administrazio jarduerak barne hartu behar ez dituen aurreiritzien araberakoa da, ez baitute nahitaezko legezko euskarririk edo euskarri jurisprudentzialik. Pertsona bat ez da ama edo aita hobea ezkonduta, bananduta edo ezkongabe egoteagatik. Beste kontu bat izango litzateke gurasoen eta seme-alaben arteko zereginak larriki ez betetzeagatik guraso-ahala kendu izan baliote. Hala ere, banantzeak ez du ez-betetze horren arriskua handitzen, berdin-berdin egin baitezakete ezkonduta edo bananduta daudenek. Era berean, adingabeen jagoletza gurasoetako bati eman izanak ez du esan nahi beste gurasoak egitekoren bat bete ez duenik.
Azaldutako arazoen artean hirugarrenari dagokionez, irtenbide bat izan daiteke, o
ndorio horietarako, administrazioak ebazpenaren epaia bakarrik egiazta dadin eskatzea, hartutako neurriak eta, hala badagokio, haren irmotasuna adieraziz. Dena den, antzeman dugu epaitegiek ez dituztela mota horretako ziurtagiriak egiten. Horregatik, pentsatu genuen gure egitekoa zela Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Gobernu Aretoari hausnarketa hori helaraztea, o
nartu zuena, eta EAEko epaitegi guztietara luzatzea adostu zuena.
III. Gomendioak
ondorioz, dibortzioak ez du arrazoi izan behar ahal horren titular gisa dituzten eskubideak (informazioa eta partaidetzarako bideak) mugatzeko, seme-alaben erabateko garapenaren arduraren betebeharra konplitzeko.
ondorioz, seme-alabatasuna familia-liburuaren edo antzeko erregistroko agiriaren bidez egiaztatu
ostean, ez litzateke guraso-ahalaren beste egiaztapenik eskatu behar (legearen aginduz bertatik
ondorioztatutakoa). Behin-behineko muga alegatzen duenak egiaztatu beharko luke.
onartuz (seme-alaben zaintza daukaten edo ez alde batera utzita), baita irakasleekin elkarrizketak edukitzeko eta zentroko hezkuntza komunitatean lankidetzan aritzeko eskubidea ere, gainontzeko gurasoen baldintza eta arreta berarekin.
Osakidetzak lehen mailako erabilera ez asistentzialerako lehen mailako dokumentazioa eskuratzeko prozedurak berrikusi beharko lituzke, baita
ospitaleko dokumentazio klinikoa eskuratzekoa ere. Izan ere,
ondorio horietarako, adingabe baten legezko
ordezkaritza egiaztatzeko baldintzek berberak izan beharko lukete, gurasoak bananduta egon edo ez eta adingabearen zaintza guraso bati edo biei dagokien alde batera utzita.
ondare izaerakoa edo pertsonala, epai bidez hartutako neurrien edukia zein den ezagutu behar da. Aipatu kasuetan, administrazioak eragindakoei horiek hartzen dituen ebazpenaren epaiaren frogaren bitartez neurriok egiaztatzeko aukera eman beharko lieke, epaia
oso-osorik aurkeztu beharrean.