8. Arartekoaren 8/2011 Gomendio orokorra, azaroaren 15ekoa. Banandutako gurasoek jaso behar duten informazioa, administrazioak haien seme-alabez dituen datuei dagokienez, eta aurkeztu behar dituzten agiriak.
I. Aurrekariak
Bananduta dauden eta seme-alabak kargura dituzten pertsonek jarritako kexak izapidetu eta ikertzeko esparruan, pertsona horiek, guraso diren aldetik, legeak esleitzen dizkieten eskubideak eta betebeharrak baliatzeko dituzten zailtasunen berri izan dugu. Horietako batzuk banandutako pertsonek guraso-ahala baliatzerakoan administrazioak batez ere –beti ez bada ere– hezkuntza eta osasunaren ar
loan ezartzen dituen baldintzatzaile batzuen ondorioz sortzen dira. Administrazioak adingabe bati buruzko datuak dituenean, haren intimitatea babesteko betebeharra dauka. Hortaz, haren legezko ordezkaritza gain duenari bakarrik jakinarazi diezazkioke. Dena den, ordezkaritza hori egiaztatzeko, nahikoa da gurasoek familia-liburua aurkeztea elkarrekin bizi badira; bananduta badaude, aldiz, horrez gain, guraso-ahala kendu ez dietela frogatu behar dute. Osasunaren esparruan, jagoletza ez duen gurasoak "guraso-ahala egiaztatzen duen agiria" ere aurkeztu behar du. Kontu horrek hiru kexagai eragin ditu.
arteko eginkizunen bat ez betetzearen ondotik ahal hori kendu liekeena izango litzateke. Ez-betetze hori ezkonduta daudenek, bananduta daudenek edo ezkongabe daudenek egin dezake. Beraz, banantzea bere horretan ezin da izan jazo izanaren adierazle. Pertsona batek ez du zertan egiaztatu behar haren seme-alaben guraso-ahala mantentzen duenik ahal hori osatzen duten eskubideak eta betebeharrak modu
arduratsuan baliatzeko, adibidez, haien osasunagatik edo bilakaera akademikoagatik kezkatzea.
arrazoi batzuengatik, administrazioaren aurrean haien banantze edo dibortzioaren ondorio ekonomikoak eta pertsonalak egiaztatu behar dituzte. Ildo horretan, eskatzen dute, ebazpen judiziala oso-osorik aurkeztu beharrean, ondorio horietarako xedapenen zatia aurkeztea nahikoa izan dadila.
2011. urtean ar
razoi horregatik gure esku-hartzea behar izan zenean, hezkuntzaren ar
loan administrazioak Ikastetxeen Zuzendaritzak horren inguruan 1997-06-16an ezarritako jarraibideekin bat etorriz jardun zuen. Ar
artekoaren ebazpen hau une horretan ar
gitaratu zela kontuan hartuta, Hezkuntza Sailak horren inguruko jarraibide berriak ar
gitaratu zituen. Ondorioz, erakunde honek bertan jasotako gomendioak mahaigaineratu zituen gomendiook hobetzeko, Haurren eta Nerabeen Bulegoaren laburpenean islatu denaren ar
abera.
II. Oinarriak
Hala jardutean, administrazioak zenbait adingaberen datuak dituela kontuan hartuta, adingabe horiek babestu nahi ditu, horien berri legezko ordezkariak bakarrik izan dezan. Egia, ordea, honako hau da: adingabearen gurasoak bananduta ez daudenean, hizpide ditugun zuzentarauek, ondorio horietarako, ez diete behartzen adingabearen seme-alabatasuna ez den beste ezer egiaztatzera.. Banantzerakoan bakarrik behartzen zaie seme-alabei buruzko neurriak zehazten dituen ebazpen judiziala edo notario-agiria aurkeztera. Eskakizun horren logika bikoitza da: alde batetik, seme-alabak haren kargura dituen pertsona baten banantzea ez da bere horretan adierazle nahikotzat jotzen guraso-ahala kentzeko legezko kausa batean sartuta egoteko eta horrek hala ez dela bermatzen du, banantzerik jazotzen ez denean, beharrezkotzat jotzen ez diren kautelen bitartez; bestetik, aipatu adierazlea indartu egiten da, gainera, seme-alaben zaintza beste gurasoaren esku utzi bada.
Erakunde honen ustez, azaldutako logika, azken batean, administrazio jarduerak barne hartu behar ez dituen aurreiritzien ar
aberakoa da, ez baitute nahitaezko legezko euskarririk edo euskarri jurisprudentzialik. Pertsona bat ez da ama edo aita hobea ezkonduta, bananduta edo ezkongabe egoteagatik. Beste kontu bat izango litzateke gurasoen eta seme-alaben ar
teko zereginak larriki ez betetzeagatik guraso-ahala kendu izan baliote. Hala ere, banantzeak ez du ez-betetze horren ar
riskua handitzen, berdin-berdin egin baitezakete ezkonduta edo bananduta daudenek. Era berean, adingabeen jagoletza gurasoetako bati eman izanak ez du esan nahi beste gurasoak egitekoren bat bete ez duenik.
Azaldutako ar
azoen ar
tean hirugarrenari dagokionez, irtenbide bat izan daiteke, ondorio horietarako, administrazioak ebazpenaren epaia bakarrik egiazta dadin eskatzea, hartutako neurriak eta, hala badagokio, haren irmotasuna adieraziz. Dena den, antzeman dugu epaitegiek ez dituztela mota horretako ziurtagiriak egiten. Horregatik, pentsatu genuen gure egitekoa zela Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Gobernu Ar
etoari hausnarketa hori helaraztea, onartu zuena, eta EAEko epaitegi guztietara luzatzea adostu zuena.
III. Gomendioak
arrazoi izan behar ahal horren titular gisa dituzten eskubideak (informazioa eta partaidetzarako bideak) mugatzeko, seme-alaben erabateko garapenaren
arduraren betebeharra konplitzeko.
arteko betebeharrak ez konplitzeagatik. Banantzeak eta gurasoetako bati adingabeen zaintza emateak ez du esan nahi aipatu ebazpena hartu denik. Horren ondorioz, seme-alabatasuna familia-liburuaren edo antzeko erregistroko agiriaren bidez egiaztatu ostean, ez litzateke guraso-ahalaren beste egiaztapenik eskatu behar (legearen aginduz bertatik ondorioztatutakoa). Behin-behineko muga alegatzen duenak egiaztatu beharko luke.
arlo horretako jarduera azaldutako irizpideetara moldatu beharko lukete. Zehazki, Hezkuntza Sailak instrukzioak berraztertu beharko lituzke, bananduta eta dibortziatuta dauden gurasoei haien seme-alaben eskolako bilakaeraren gaineko informazioa jasotzeko eskubidea onartuz (seme-alaben zaintza daukaten edo ez alde batera utzita), baita irakasleekin elkarrizketak edukitzeko eta zentroko hezkuntza komunitatean lankidetzan
aritzeko eskubidea ere, gainontzeko gurasoen baldintza eta
arreta berarekin. Osakidetzak lehen mailako erabilera ez asistentzialerako lehen mailako dokumentazioa eskuratzeko prozedurak berrikusi beharko lituzke, baita ospitaleko dokumentazio klinikoa eskuratzekoa ere. Izan ere, ondorio horietarako, adingabe baten legezko ordezkaritza egiaztatzeko baldintzek berberak izan beharko lukete, gurasoak bananduta egon edo ez eta adingabearen zaintza guraso bati edo biei dagokien alde batera utzita.