5. Arartekoaren 5/2011 Gomendio o
rokorra, urriaren 17koa. Udalek beren udalerrietako egoitzetan bizi diren etxerik gabekoak eta foru aldundiek tutoretzapean dauzkaten adingabeak udal erroldetan jasotzeko jarduerak egiteko betebeharra.
I. Aurrekariak
Arartekoak norbanakoen kexa ugari jaso izan ditu, erroldan izena emateko zailtasunari buruz eta horrek eskubideez baliatzeko eragiten duen eragozpenari buruz. Halaber, bazterketa-arriskuan dauden kolektiboekin lan egiten duten gizarte-erakunde askok helarazi digute pertsona batzuek zailtasunak dauzkatela bizi direneko udalerriko udal erroldan izena emateko.
Arartekoak, gainera, udal erroldei buruzko zenbait jarduera eraman izan ditu aurrera, bai norbanakoen kexak izapidetzerakoan, bai o
fiziozko jarduketetan; eta udal erroldetan izena emateari buruzko beste gomendio batzuk jarraitzerakoan, gai horri buruz egin beharreko ikerketak babestu ditu.
Erroldetan izena ematea tresna garrantzitsua da etxerik ez duten pertsonak gizarteratzeko. 2008an, Europako Parlamentuak etxerik gabeko pertsonen arazoari buruzko deklarazio bat o
netsi zuen, non Europar Batasuneko herrialdeei eskatzen baitie Europan akordio batera iristea kaleetan bizi diren etxerik gabekoen fenomenoari 2015ean amaiera emateko; halaber, deklarazio horretan Europako Batzordeari eskatzen dio gai horretan zenbait jarduera abian jartzeko.
Etxerik ez izatea errealitate bat da, era berean, babesgabetasun egoeran dauden adingabeentzat. Gure kasuan, foru aldundiek adingabe horiek babesteko eta artatzeko betebeharra daukate, haien tutoretza baitute (Kode Zibileko 172. artikulua). Betebehar hori egoitza-harreraren eta familia-harreraren bitartez gauzatzen da. Euskadin, 2010ean, foru aldundiek 1033 adingabe artatu zituzten1, bertakoak zein atzerritarrak, egoitza-harreraren bidez; izan ere, haien o
inarrizko premietarako eta hezkuntza-premietarako berariazko zentroetan artatu zituzten.
Pertsona horietatik asko udal erroldetan izenik eman gabe daude. Honakoak dira izenik eman gabe egoteko arrazoiak:
ostatu harturik dauden pertsonen kopurua handiagoa izan
ohi den arren.
II. Oinarriak
Erroldako izen-emateak o
ndorio garrantzitsuak dauzka pertsonen eskubideetan, eta horren bidez bizilagunaren izaera eskuratzen da. Bestalde, eskubideez –eskubide zibiletarako, nola den parte-hartze politikoa, zein sozialetarako– baliatzeko exijitzen den zerbait da: o
sasun txartela eskuratzea, laguntza soziala, etxebizitza babestua eskatzea eta abar. Administrazio publikoekiko harremanetan eskatzen den ziurtagiri bat da, zeina funtsezko betekizuna baita zerbitzu eta prestazio publikoak eskatzeko. Besteak beste, hezkuntzarako, o
sasunerako, doako justiziarako, beketarako edo babes sozialerako eskubideez baliatzeko eskabideei buruzko arauetan aurreikusten da, aurkeztu beharreko dokumentuen artean, erroldan izena emanda egoteari buruzko ziurtagiria (edo erroldatzearen bolantea) aurkeztu behar izatea. Azken batez, erroldan izen emanda ez egoteak herritarren eskubide eta betebeharretan eragiten du.
Horrenbestez, funtzio garrantzitsuak dauzka politika publikoen tresna gisa edo administrazio publikoentzako informazio- eta kontrol-iturri gisa, eta baldintza bat da pertsonek beren eskubideak eta betebeharrak betetzeko. Hori dela eta, errolda garrantzi izugarria duen figura da, zeina ezinbesteko bilakatu baita gure autonomia erkidegoan bizi diren pertsonen eguneroko bizimodurako.
III. Gomendioak
ondorioei buruz.
orrian biltzen dituen datuak dauzkan eredu batekin: izen-deiturak; sexua; jaiotzeko tokia; ikasketak; NANa, ANZa edo pasaportea; eta datu boluntarioak, esate baterako telefono zenbakia. Gainera, eskari normalizatu horrek izena emateko data (zeina eskariarena bera baita) erroldan agertzea ahalbidetu behar du, bai eta eskatzailearengan biltzen diren inguruabar bereziak ere; honakoak, esate baterako: bizitoki efektiboaren agerpena, etxebizitza
okupatzeko titulurik ez daukan kasuetan, edo adierazitako etxebizitzak behar diren baldintzak ez betetzea, edo erroldako izen-ematean eragina izan dezaketen eta aipatu beharrekoak diren gainerako inguruabarrak.
ondoriozkoei.
ofiziozko baja aurreikusten bada, Populazioari nahiz Lurralde Mugaketari buruzko Erregelamenduko 72. artikulua eta hurrengoak bete beharko dira.
1 Eusko Legebiltzarreko Arartekoaren Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren 2010eko txostena.