3. Arartekoaren 3/2011 Gomendio o
rokorra, urriaren 5ekoa. Jatorriz Europar Batasunekoak diren eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren ijitoen egonlekuetan esku hartzeko jardute-protokoloak garatzeko beharra.
I. Aurrekariak
Arartekoak hainbat kexa jaso ditu jatorriz Europar Batasunekoak diren ijitoen egonlekuek Euskal Autonomia Erkidegoan duten errealitatearen inguruan. Kexa horiek euren familiekin bizi ziren pertsona horien bizi-baldintza desegokien inguruan kezkatuta zeuden gizarte agenteek aurkeztu dituzte bereziki. Familia horiek ez zuten gizarte arretarik jasotzen.
Horrez gain, egonlekuak salatzen zituzten auzokideen kexak ere jaso ditu, segurtasun faltako sentsazioagatik eta baldintza higieniko-sanitarioengatik.
Era berean, Euskal Herrian Ijito Herriaren Erabateko Sustapenerako eta Gizarte Partaidetzarako Kontseiluan o
rdezkatutako erakundeek egonleku horietan bizi ziren pertsonen egoerarekiko kezka eta pertsona horien beharrei behar bezalako erantzuna eskaintzen dioten politika publikoak abian jartzeko premia adierazi digute.
Egonleku horiek jatorriz Europar Batasunekoak diren pertsonek o
satzen dituzte eta gehienak ijitoak dira. Euren ezaugarri komun gisa aipa dezakegu infraetxe egoeran bizi direla, bereziki jabeek utzitako eraikinetan. Eraikin horiek, askotan, industria erabilera izan zuten, eta ez dute urik ezta argi elektrikorik ere. O
rokorrean, ezin dugu esan eraikin horiek Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 25. artikuluak eta Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Itunaren 11. artikuluak, besteak beste, o
nartutako bizitza egokirako eskubidearen estandarrak betetzen dituenik.
II. Oinarriak
Europar Batasunak Hungaria, Bulgaria edo Errumania bezalako herrialdeak bere gain hartzean, herri horietako pertsonek zirkulazio askeko, egoitza askeko eta diskriminazio ezarako eskubideak eskuratu dituzte. Europar Batasunean hamar mila eta hamabi mila ijito bitartean bizi dira, gutxiengorik handiena da eta Europar Batasuneko ia Estatu guztietan aurkitzen da. Europako lurraldeetan mendeak daramatzaten arren, aurreiritziak, intolerantzia, diskriminazioa eta bazterkeria pairatzen dituzte o
raindik ere.
Pertsona horiek Europar Batasuneko Estatu batekoak dira, beraz, Europar Batasuneko o
inarrizko eskubideen gutunean zehazki o
nartutako eskubideak erabili ahal dituzte. Espainian, 240/2007 Errege Dekretua, o
tsailaren 16koa, Europako Espazio Ekonomikoari buruzko Ituna sinatu duten beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartzeari, askatasunez joan-etorrian ibiltzeari eta bizitzeari buruzkoa aplikagarria da (240/2007 ED).
Europar Batasunak jatorriz Batasunekoak diren ijitoen gizarteratzerako neurriak garatzea xedatu du. Era berean, hainbat baliabide bideratu ditu herri administrazioek eta gizarte agenteek agiri honetan aipatu ditugun o
nartutako tresnetan ezarritako helburuak bete ditzaten.
Urte hauetan zehar ijitoen egoerari buruzko ikerketak eta txostenak burutu dira, bai herri sedentario gisa bizi direnenak, gehienak baitira, bai ibiltariak direnenak; eta ijitoen gizarteratzean eragina duten jarduerak diseinatzean kontuan hartu beharreko printzipio komunak erabaki dira. Printzipio horien artean, eskualde eta toki mailako administrazioen, gizarte zibilaren eta ijitoen parte-hartzea azpimarratzen dugu.
Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren ijitoen egonlekuak egoteak herri administrazio guztien eskumena diren neurriak eskatzen ditu, eta ez soilik poliziaren eskumena direnak. Ez gara eremu publikoko erabilerari buruzko arazo bati buruz ari, ezta utzarazte bati buruz ere ez jabetza pribatuko o
ndasun higiezin bat o
kupatu izanagatik, eskubide eta betebeharrak dituzten eta zaurkortasun egoeran dauden pertsonen bizitzari buruz baizik.
Etxebizitza batean sartzeko titularraren baimena beharrezkoa da, infraetxe bat bada ere, hau da, txabola, furgoneta edo antzekoren bat bada ere, delitu goria edo utzaraztea baimentzen duen ebazpen judiziala egon ezean. Pertsona baten etxebizitzan sartzea legeak ezarritako kasuetan bakarrik gerta daiteke. Gainera, pertsonei jakinarazi behar zaie, alojamendurako beste aukerak eskaini eta errespetuz bideratu behar da, gogoan hartu beharreko beste hainbat konturen artean. Utzarazpena ezin da botere publikoek hartutako neurri bakarra izan, giza eskubideen errespetua baizik, eta bereziki, bizitza duina izateko eskubidea. Euskal herri administrazioek Europar Batasuneko, Europar Kontseiluko eta Nazio Batuetako kide izanagatik hartutako konpromisoak bete behar dituzte, hori dela-eta giza-eskubideak babesteko, proportzionaltasunez jokatzeko eta gizarteratzeko politikak sustatzeko hitzarmenak, itunak eta akordioak aplikatzekoak dira.
III. Gomendioak
Osasun Sailak eta Hezkuntza Sailak), foru aldundiek eta udalek (edo Eudelek euren
ordezkari gisa) jatorriz Europar Batasunekoak diren herritar ijitoen egonlekuetan esku hartzeko jarduera protokolo bat garatzen parte har dezaten eta, bertan, giza eskubideetarako sarrera, euren betebeharren betetzea eta etxebizitzaren bortxaezintasunarekiko eskubidea berma daitezen.
organo batean.