11. Talde terroristen biktimak
I. Aurrekariak
Euskal Herrian, indarkeria terroristarekin loturiko ekintzek larriki urratu dituzte, urteetan, giza eskubide o
inarrizkoenak, hala nola bizitzarako eskubidea, o
sotasun fisikorako eskubidea eta askatasunerako eskubidea, hilketen, estortsioaren eta mehatxuaren bidez. Arartekoak beti agertu nahi izan du terrorismoaren biktimengandik hurbil dagoela eta indarkeria terroristarekin loturiko egintza guztien aurka dagoela erabat.
2011. urtean, pozik egoteko bi arrazoi izan ditugu. Batetik, adierazi behar dugu, zorionez, ez dela izan ekintza terroristen o
ndoriozko hilketarik. Bestalde, geure burua zoriondu behar dugu ETA erakunde terroristak "jarduera armatua behin betiko uztea" deitu duena iragarri duelako. Komunikatu horrek terrorismoa bukatzeko eta euskal gizartean hainbeste urtean pairatu diren giza eskubideen urratze larriak eteteko itxaropena sortu du.
II. Arloa kopurutan
Aurreko urteetan gertatu den bezala, o
so kexa gutxi jaso ditugu terrorismoaren biktimen esparruan: hiru baizik ez.
Urteko txostena idazten amaitu genuen egunean kexa guztiak amaituta zeuden.
Horrez gainera, o
fiziozko jarduketa bat egin dugu.
III. Arau-testuingurua eta politika publikoa
III.1. Terrorismoaren biktimen o
rdain o
sorako eskubidea
Terrorismoaren biktimen elkarteek zabalkiro sentitu dute biktimen eskubideak berriro arautu behar direla, eta hala aldarrikatu dute. Azkenik, pozik egoteko moduan gaude, Gorte Nagusiek Terrorismoaren Biktimak Aintzatetsi eta haiei O
soko Babesa emateko irailaren 22ko 29/2011 Legea o
nartu baitute.
Bereziki aipagarria da o
nartutako arau hori Gorte Nagusietako talde parlamentario guztiek (sozialista, popularra, katalana –Convergencia i Unió–, euskalduna –EAJ-PNV–, Esquerra Republicana-Izquierda Unida, Iniciativa per Catalunya, Berdeak eta Mistoa) adostutako lege-proposamen baten o
ndorio dela. Lege berriak zenbait berrikuntza dakartza arau aldetik, eta lehendik zeuden hainbat aurreikuspen indartzen ditu. Lehenengo tituluan, honako hau nabarmendu behar da:
– Legearen helburua eta xedea, terrorismoaren biktimei o
soko babesa emateko ikuspegitik zehaztu baita.
– Memoria, duintasun, justizia eta egiaren printzipioen defentsa hartu da kontuan.
– Legea 1960ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako ekintza terrorista guztiei aplikatuko zaie.
– Mehatxatuak ere hartu ditu kontuan.
Bigarren tituluan, mehatxu terroristarik izanez gero zer neurri hartu behar diren zehazten du:
– Laguntzei, kalte-ordainei eta gainerako prestazioei buruzko informazio o
rokorra eta espezifikoa.
– Laguntza psikologiko eta psikiatrikoa.
– Premiazko o
sasun-laguntza.
Hirugarren titulua eskubide eta prestazioei buruzkoa da, eta legearen berrikuntza nagusiak jasotzen ditu:
– Batu egin dira aurreko arauetan bereiz arautzen ziren prestazioak.
– Areagotu egin da prestazioen zenbatekoa.
– Salbuespenez, epaian ezarritako erantzukizun zibila Estatuak o
rdainduko duela ezarri du, legean ezarritako zenbatekoen taula kontuan hartuta.
– Atzerrian ekintzarik pairatuz gero salbuespenezko laguntzak emango direla aurreikusi da.
– Etxebizitzetan, merkataritzarako eta industriarako establezimenduetan, alderdi politikoen, sindikatuen eta gizarte-erakundeen egoitzetan eta ibilgailuetan izan daitezkeen kalte materialak arautu dira.
– Berariaz arautu da atzerrian pairatutako kalteengatiko salbuespenezko laguntzetarako kalte-ordainen sistema.
Laugarren tituluak terrorismoaren biktimei babes soziala emateko araubidea arautzen du, hainbat eremutan:
– Osasun-laguntza.
– Lan-eskubideak.
– Euskal administrazio publikoen zerbitzupeko langileen eskubideak.
– Jarduketak etxebizitzaren arloan.
– Jarduketak hezkuntzaren esparruan.
– Terrorismoaren biktima diren atzerritarren eskubide espezifikoak.
Bosgarren tituluan, biktimek prozesu judizialetan dituzten eskubideak arautu dira:
– Doako justiziarako eskubidea.
– Informazio espezializaturako eskubidea.
– Terrorismoaren Biktimei Informazioa eta Laguntza emateko Bulegoaren funtzionamendua.
Seigarren tituluak aintzatespenak eta kondekorazioak arautzen ditu. Bereziki garrantzitsua da terrorismoaren biktimen memoriarako eskubidea aitortu izana. Horri dagokionez, honako hau aurreikusten du:
– Botere publikoen neurri aktiboak, terrorismoaren biktimak gogoratu eta aintzatetsiko direla ziurtatzeko.
– Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentro Nazional bat sortzea, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izango duela.
Zazpigarren tituluan, terrorismoaren biktimen tutoretza instituzionala arautzen da –Estatuko Administrazio O
rokorreko o
rgano baten bidez egingo da–, bai eta elkarte eta fundazioen mugimendua sustatzen ere.
Uste dugu testu o
n bat dela, terrorismoaren biktimen eskubideak eta bermeak indartuko dituena.
III.2. Terrorismoaren biktimek parte hartzeko duten eskubidea
Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko ekainaren 19ko 4/2008 Legeak 6. artikuluan Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseilua sortzea aurreikusten du. Hain zuzen, ezartzen du modu parekidean o
satu beharko dela: batetik, euskal administrazio publikoak; eta, bestetik, terrorismoaren biktimen euskal elkarte eta fundazioak eta bakearen aldeko elkarteak.
Azkenik, iaz o
nartu zuen Eusko Jaurlaritzak Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseilua sortzeko o
tsailaren 23ko 55/2010 Dekretua. Horren helburua honako hau da: "Terrorismoaren biktimen partaidetza bideratzea haiei eragiten dieten gai guztietan, bai eta administrazio publikoei arlo honetako politika zehatzak abiaraz ditzatela proposatzea ere".
2010eko apirilaren 14an, Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseilua eratu zen. O
rgano horretako burua Kriminologiaren Euskal Institutuko zuzendaria da, eta administrazio publikoetako kide gisa honako hauek daude: Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua, Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko zuzendaria, zuzendaritza honetako aholkulari-ondokoa, eta Barakaldo eta Santurtziko alkateak, Eudelen o
rdezkaritzan. Gizarte zibilaren o
rdezkari, kide bana dago terrorismoaren biktimen hiru elkartetatik –Covite, Zaitu eta
ACFSEVT–, Fernando Buesa Fundazioko o
rdezkari bat –terrorismoaren biktima baten inguruan sortutako euskal fundazioen o
rdezkari– eta Gesto por la Paz erakundeko pertsona bat, bakearen aldeko euskal elkarteen o
rdezkari.
2011. urtean, kontseilua hainbat o
kasiotan bildu da, eta, hala, foro garrantzitsua bihurtu da terrorismoaren biktimei eragiten dieten gaietan parte hartzeko eta eztabaidatzeko.
Nabarmendu behar da parte hartzeko eskubidea o
so garrantzitsua dela terrorismoaren biktimen eskubide guztiekin lotuta dagoen zeharkako eskubide gisa.
III.3. Memoriarako eskubidea
Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko 4/2008 Legeak honela dio 8.1 artikuluan: "Euskal botere publikoek bakean eta askatasunean o
inarritutako elkarbizitza lortzen eta biolentzia erabat eta errotik deslegitimatzen lagunduko duen memoria kolektiboa ?nka dadin sustatuko dute".Horregatik, o
so pozgarri gertatu zitzaigun euskal erakundeek 2010ean Terrorismoaren Biktimen O
roimenerako I. Eguna ezarri izana. Hautatutako egunak –azaroaren 10a– karga sinboliko handia du; izan ere, terrorismoaren o
ndorioz hildakorik edo zauriturik izan ez den urteko egun bakarra da.
Oroimenerako Egunean, 2011ko azaroaren 10ean, o
roimenezko hainbat ekitaldi instituzional egin ziren, besteak beste Eusko Legebiltzarrak, Eusko Jaurlaritzak, Araba eta Bizkaiko foru aldundiek eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek antolatutakoak.
III.4. Memoriarako eskubidea udal esparruan
Hainbat alditan adierazi dugu batez ere udal esparruan baliatu behar dela terrorismoaren biktimen o
roimenerako eskubidea, hori baita herritarrengandik gertuen dagoen erakundea.
Euskadin Terrorismoaren Biktimei Erakundeek Emandako Arreta txostenean jaso genituen gomendioetako batean, hauxe adierazi genuen o
roimenerako eskubidearen inguruan: "Modu negatiboan baloratu beharra dago atentatu terroristarik izan ez duten edo herritarren artean terrorismoaren biktimarik ez daukaten udalerri askotan horiek o
mentzeko ekimenik egitea beharrezkotzat jo ez izana. Udal korporazioen konpromisoaren indar sinbolikoak, zalantza izpirik gabe, lagunduko luke terrorismoaren gaitzespen sozial eta politikoa lortzen".
Txosten horretan, hau gomendatu genuen: "Udalerri guztietan, eta, halabeharrez, biktimizazio terrorista bizi izan dutenetan, terrorismoaren biktimen memoriarako kale edo instalazio publikoak egotea sustatzea, pertsonalizatuta eta biktimaren parte-hartzearekin. Halaber, urtero, harekin zerikusia duen hezkuntza jardueraren bat antolatzea".
Zoritxarrez, txosten hau idatzi genuen garaian hamabost bat udalerritan baizik ez ziren antolatu terrorismoaren biktimak o
mentzeko eta aintzatesteko ekitaldiak. Hori bereziki da kritikagarria, hildakoak eragin dituzten atentatuak Euskal Herriko udalerri asko eta askotan egin direla kontuan hartuz gero.
Hainbatetan aipatu dugu, o
so balorazio o
narekin, Memoriaren Mapa izeneko ekimena, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak egindakoa; hain zuzen, horri esker, azken urte hauetan Euskal Herriko hainbat herri hasi dira beren udal barrutietan biktimei o
menaldiak egiten.
2010. urtean, o
rdena kronologikoan, Lasarte, Zumarraga, Markina, Getxo, Zumaia, Erandio, O
rio, Burgelu eta Beasaingo udalek egindako ekimenak aipatu ahal izan genituen, baina adierazi behar dugu 2011n azken lau horiek ez zutela egin azaroaren 10ean, Memoriaren Egun hautatu berrian, Memoriaren Mapari gehitzeko beste ekimenik. Soilik lehendik egiten ziren o
menaldien urteko jarraipen gisa egiten diren ekimen batzuk nabarmendu daitezke, hala nola Getxon eta Lasarten egiten direnak.
Horrez gain, biktima banako batzuei ere egin zaizkie o
menaldiak, familiak, lagunek edo erakunde edo alderdi politikoetako o
rdezkariek antolatuta, Euskal Herriko hainbat herritan.
Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko zuzendariak Legebiltzarrean egindako agerraldi batean, honako hau adierazi zuen Memoriaren Mapari buruz: "Udala prest agertu arren eta udal akordioren bat hartu arren, familiek berariaz hala nahi izan dutenez, erabaki dugu ez aurrera eramatea egin asmo genuen o
menaldia. Esate baterako, Amurrion, Laudion, Sestaon eta O
rdizian".
Zuzendaritza honek, berriki izan diren udal hauteskundeen o
ndoren udalak berriro eratu o
stean, berriro heldu die udal erakundeekiko elkarrizketei, Memoriaren Mapa o
satzen jarraitzeko. Horretarako, interesgarria da Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak eman digun informazio hau:
HILDAKOAK ERAGIN DITUZTEN ATENTATU TERRORISTAK GERTATU DIREN UDALERRIAK
ARABA | ||
Udalerria | Hildakoak | Biztanleak |
Amurrio | 3 | 10.095 |
Elburgo/Burgelu | 3 | 596 |
Legutiano | 2 | 1.623 |
Llodio | 2 | 18.446 |
Ayala-Aiara | 1 | 2.771 |
Agurain-Salvatierra | 4 | 4.887 |
Vitoria-Gasteiz | 32 | 237.150 |
GUZTIRA | 47 | 275.568 |
BIZKAIA | ||
Udalerria | Hildakoak | Biztanleak |
Abanto-Zierbena | 1 | 9.722 |
Alonsotegi | 5 | 2.838 |
Amorebieta | 5 | 17.750 |
Areatza/Villaro | 3 | 1.135 |
Arrigorriaga | 3 | 12.183 |
Barakaldo | 10 | 99.074 |
Basauri | 10 | 42.542 |
Berango | 1 | 6.790 |
Bermeo | 3 | 16.913 |
Bilbao | 68 | 353.296 |
Durango | 9 | 28.640 |
Elorrio | 2 | 7.250 |
Erandio | 2 | 24.185 |
Ermua | 16.170 | |
Galdakao | 10 | 29.194 |
Gernika-Lumo | 8 | 16.114 |
Getxo | 15 | 80.418 |
Iurreta | 1 | 3.776 |
Ispaster | 7 | 666 |
Izurtza | 2 | 271 |
Lemoa | 5 | 3.238 |
Lemoiz | 3 | 1.037 |
Lekeitio | 3 | 7.410 |
Munguia | 3 | 16.368 |
Markina-Xemein | 7 | 4.890 |
Ondarroa | 4 | 8.815 |
Ortuella | 1 | 8.408 |
Plentzia | 1 | 4.387 |
Portugalete | 11 | 47.739 |
Santurtzi | 10 | 46.810 |
Sestao | 4 | 28.970 |
Sondika | 2 | 4.473 |
Sopelana | 1 | 12.049 |
Trapagaran | 3 | 12.262 |
Zaratamo | 1 | 1.720 |
Zalla | -- | 8.155 |
GUZTIRA | 224 | 985.658 |
GIPUZKOA | ||
Udalerria | Hildakoak | Biztanleak |
Aduna | 1 | 425 |
Alegia | 1 | 1.731 |
Andoain | 6 | 14.743 |
Antzuola | 2 | 2.170 |
Arrasate-Mondragón | 10 | 21.833 |
Aretxabaleta | 1 | 6.680 |
Astigarraga | 1 | 4.696 |
Ataun | 3 | 1.660 |
Azpeitia | 10 | 14.245 |
Azkoitia | 6 | 11.471 |
Beasain | 7 | 13.569 |
Bergara | 3 | 14.625 |
Villabona | 3 | 5.720 |
Deba | 2 | 5.346 |
Donostia-San Sebastián | 103 | 182.094 |
Eibar | 12 | 27.201 |
Elgoibar | 5 | 11.225 |
Errenteria | 19 | 38.738 |
Eskoriaza | 1 | 4.055 |
Getaria | 1 | 2.651 |
Hernani | 10 | 19.308 |
Hondarribia | 2 | 16.308 |
Ibarra | 1 | 4.307 |
Itsasondo | 2 | 653 |
Irun | 26 | 60.076 |
Lasarte-Oria | 5 | 18.015 |
Leaburu | 1 | 389 |
Legazpi | 2 | 8.660 |
Legorreta | 1.489 | |
Lezo | 4 | 6.017 |
Lizarza | 1 | 656 |
Oiartzun | 9 | 9.940 |
Olaberria | 1 | 931 |
Oñati | 9 | 10.875 |
Orio | 5 | 5.143 |
Ordizia | 8 | 9.533 |
Pasaia | 11 | 16.042 |
Solaluze | 2 | 3.941 |
Tolosa | 19 | 17.932 |
Urnieta | 3 | 6.074 |
Urretxu | 3 | 6.889 |
Usurbil | 2 | 5.989 |
Zarautz | 13 | 22.470 |
Zegama | 1 | 1.517 |
Zestoa | 1 | 3.520 |
Zizurkil | 1 | 2.741 |
Zumaia | 2 | 9.261 |
Zumarraga | 2 | 9.866 |
GUZTIRA | 343 | 663.420 |
OMENALDIAK EGIN DIREN UDALERRIAK
ARABA | ||
Udalerria | Hildakoak | Biztanleak |
Vitoria-Gasteiz | 32 | 237.150 |
Elburgo/Burgelu | 3 | 596 |
GUZTIRA | 35 | 237.746 |
BIZKAIA | ||
Udalerria | Hildakoak | Biztanleak |
Bilbao | 68 | 353.296 |
Arrigorriaga | 3 | 12.183 |
Barakaldo | 10 | 99.074 |
Basauri | 10 | 42.542 |
Durango | 9 | 28.640 |
Erandio | 2 | 24.185 |
Ermua | 16.170 | |
Galdakao | 10 | 29.194 |
Getxo | 15 | 80.418 |
Markina-Xemein | 7 | 4.890 |
Ortuella | 1 | 8.408 |
Portugalete | 11 | 47.739 |
Santurtzi | 10 | 46.810 |
Zalla | -- | 8.155 |
GUZTIRA | 156 | 801.704 |
GIPUZKOA | ||
Udalerria | Hildakoak | Biztanleak |
Andoain | 6 | 14.743 |
Azkoitia | 6 | 11.471 |
Beasain | 7 | 13.569 |
Donostia-San Sebastián | 103 | 182.094 |
Eibar | 12 | 27.201 |
Elgoibar | 5 | 11.225 |
Errenteria | 19 | 38.738 |
Irun | 26 | 60.076 |
Lasarte-Oria | 5 | 18.015 |
Legorreta | 1.489 | |
Orio | 5 | 5.143 |
Tolosa | 19 | 17.932 |
Zarautz | 13 | 22.470 |
Zumaia | 2 | 9.261 |
Zumarraga | 2 | 9.866 |
GUZTIRA | 230 | 443.293 |
DATUAK
ARABA
ondorioz hildakoak izan diren herrietako biztanleak)
BIZKAIA
ondorioz hildakoak izan diren herrietako biztanleak)
GIPUZKOAN
ondorioz hildakoak izan diren herrietako biztanleak)
EHUNEKOAK GUZTIRA
Araba (275.568 biztanle) + Bizkaia (985.658 biztanle) + Gipuzkoa (663.420 biztanle)= 1.924.646 biztanle
Araba (237.746 biztanle) + Bizkaia (801.704 biztanle) + Gipuzkoa (443.293 biztanle)= 1.482.779 biztanle
EHUNEKOA GUZTIRA= % 77,04
Hildakoak: Araba (47) + Bizkaia (224) + Gipuzkoa (343) = 614
Omenduak: Araba (35) + Bizkaia (156) + Gipuzkoa (230) = 421
OMENDUEN EHUNEKOA GUZTIRA: % 68,56
* Biztanleriari buruzko datu o
fizialak, Eustat, 2009. urtea.
Herriko biktimei o
menaldiak egin dizkieten udalerrietako biztanleen ikuspegitik, ikusi dugu o
so handia dela biktimen memoria o
horatu duten herrietan bizi diren euskal herritarren ehunekoa.
Nolanahi ere, Memoriaren Mapako 2012rako ekimenak dinamizatzeko lan garrantzitsuarekin jarrai dezan animatzen dugu Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza; izan ere, ETAk indarkeria utzi o
ndoren sortu den egoera berria eraikitzeko o
inarrietako bat izan behar du terrorismoaren biktimen memoriak.
III.5. Bakean eta aske bizitzeko eskubidea: komunikabideen eta terrorismoa prebenitzeko hezkuntzaren bidez terrorismoa deslegitimatzeko biktimen interesa
Bakerako, askatasunerako eta bizikidetzarako eskubidea 4/2008 Legeko 9. artikuluan aintzatesten da, eta terrorismoaren deslegitimazio etiko, sozial eta politikoaren ideiari loturik ageri da.
4/2008 Legeak berak, 9.3 artikuluko b) eta d) idatz-zatietan, botere publikoei agintzen die bultza dezatela "hezkuntza-sistemaren maila guztietan bakearen eta giza eskubideen aldeko heziketa eta balio demokratikoen sustapena".
Halaber, botere publikoei eskatzen die jar ditzatela martxan "terrorismoaren deslegitimazio etiko, sozial eta politikorako neurri aktiboak (…), Zuzenbide Estatu demokratikoaren zilegitasuna gizartean sustatuz eta, gure askatasunen eta bakezko elkarbizitzaren berme gisa, elkarbizitza integratzailerako arauetan antolatuz".
Aurreko legealdian, bakearen kultura sustatzeko asmoz, Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzako 2008-2011 aldirako Euskal Plana o
nartu zen, eta, o
tsailaren 10eko 31/2009 Dekretuaren bidez, Giza Eskubideetan eta Bakean Hezteko Aholku Batzordea sortu zen.
2010. urtean, Bizikidetza Demokratikoa eta Indarkeriaren Deslegitimazioa (2010-2011) plana o
nartu zen, eta, horren bidez, Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzako Euskal Plana birformulatu zen.
Planak berak dio xedea herritarren jarrera aldatzeko bidean aurrera egitea dela, sistema demokratikoa elkarrekin aske bizitzeko berme gisa o
nar dadin. Gainera, bakerako hezkuntzan lehenago izandako ekimenek jarraipena izateko eta ekimen horiek sistematizatzeko borondatea adierazi da. Kontuan hartzen ditu nazioarteko o
rganismoek estatuko testuinguruarekin bat etorriz egindako gomendioak. Gobernuak berak arlo horretan egiten dituen ekintza guztiak sailen artean egiten ditu, eta are erakundeen artean ere, eta izaera horixe dago planaren o
inarrian.
Urtarrilaren 11ko 1/2011 Dekretuak aldatu egiten du Giza Eskubideetan eta Bakean Hezteko Aholku Batzordea sortzeko eta arautzeko o
tsailaren 10eko 31/2009 Dekretua, eta Bizikidetza Demokratikoa Sustatzeko eta Indarkeria Deslegitimatzeko Aholku Batzordea sortzen du. Aholku Batzorde horrek askotariko kideak ditu; izan ere, administrazio publiko hauetako o
rdezkariek o
satzen dute: Eusko Jaurlaritzako hainbat kide, foru aldundietako kide bana eta euskal udalerrien hiru o
rdezkari; bakearen eta giza eskubideen aldeko hezkuntzan lanean diharduten elkarte eta erakundeetako lau o
rdezkari; Euskadiko Eskola Kontseiluko lau o
rdezkari; pertsona bat UPV/EHUren o
rdezkaritzan; kide bat EITBren o
rdezkaritzan; eta Arartekoko o
rdezkari bat. Beraz, Arartekoak parte hartu du Kontseilu horrek 2011n egin dituen hiru bileretan. Kontseiluaren xedea da bizikidetza demokratikoarekin eta indarkeriaren deslegitimazioarekin zerikusia duten kontuei buruz eztabaidatzeko topagune izatea; beraz, egiteko esanguratsua du une hauetan.
IV. Talde terroristen biktimek aurkeztutako kexak
Jadanik adierazi dugu terrorismoaren biktimek o
so kexa gutxi jarri dituztela. 2011n, hiru kexa baizik ez ditugu jaso.
IV.1. 2010. urtean, Frantziako marka bateko automobilen kontzesionario baten jabeak jarritako kexa aipatu behar dugu. Hain zuzen, ETAk "frantziar interesak" deituriko kanpainaren o
ndorioz, bost atentatu jasan zituen joan den mendeko 80ko hamarkadaren bukaeratik 1995era bitartean.
Gertaera horiekin lotuta, Arartekoak Frantziako Médiateur erakundean izapidetu zuen aurkeztutako kexa, eta haren iritzipean jarri zuen eraso horiek kaltetuari ekarri zioten bidegabeko egoera.
IV.2. Beste kexa batean adierazi zen 1994. urtetik 1997. urtera bitartean ETAren jazarpena jasan zuen pertsona batek Euskal Autonomia Erkidegoa utzi behar izan zuela, segurtasun-arrazoiengatik. 2011n, Euskal Herrira itzuli zen, o
so egoera ezegonkorrean, baina ezin izan zituen eskuratu ematen diren laguntzak, ez zuelako betetzen era horretako prestazioak emateko eskatzen zen gutxieneko erroldatze-aldia.
Pertsona hori Eusko Jaurlaritzako Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzara igorri genuen, haiek modu pertsonalizatuan ebaluatu eta zehaztu ahal izan zezaten zer neurri eta laguntza jasotzeko eskubidea zuen, Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko ekainaren 19ko 4/2008 Legearen esparruan.
IV.3. Gipuzkoako udal bateko zinegotzi batek erakunde honi azaldu zion alkatetzak debekatu egin ziela mehatxutako zinegotziaren bizkartzainei udal eraikinetan sartzea, eta bazitekeela horrek mehatxatua segurtasunik gabe uztea.
Azkenik, bi alderdiak ados jarri ziren sortutako gatazka hori konpontzeko; beraz, kexaren xedea desagertu zenez, Arartekoak bere esku-hartzea amaitu zuen.
IV.4. Azkenik, adierazi behar da o
fiziozko jarduketa bat egin dugula, Vitoria-Gasteizko hirian terrorismoaren biktimen o
menezko eskultura baten egoera dela eta.
Hain zuzen, terrorismoaren biktimekin egindako bilera batean COVITEko o
rdezkariak adierazi zigun kezkatuta zeudela terrorismoaren biktimen o
menezko o
bra horren egoerarekin; zehazki, muinotxo bat da, eta plaka batzuk ditu terrorismoaren biktimen izenekin. O
bra hori hondatu egin da, eta izen horietako batzuk ezabatu egin dira; beraz, horrek indargabetu egiten du "terrorismoren biktima guzti-guztiek beren izen-abizenekin duten berezitasun o
rdezkaezinaren" karga sinbolikoa.
Gasteizko Udalari galdetu genion ba al daukan ezer aurreikusirik monumentu horren inguruan. Txosten hau amaitu genuen egunean ez genuen jaso o
raindik Udalaren erantzunik.
V. Jarduera-planean aurreikusitako jarduerak
V.1. Elkarte eta fundazioekiko harremanak
Bai terrorismoaren biktimen elkarteen jarduketak, bai terrorismoaren biktimak gogoratzeko egindako fundazioen jarduketak, bai eta bakearen aldeko elkartearen jarduketak ere, zalantzarik gabe lagungarri izan dira terrorismoaren biktimak ikusarazteko eta zer egoeratan dauden eta zer aldarrikatzen duten jakiteko.
Bilera bat egin dugu COVITE terrorismoaren biktimen elkartearekin. Bilera horretan, terrorismoaren biktimen egoerari eragiten dioten gaiei buruz jardun genuen o
ro har.
Gainera, COVITEk adierazi zuen ez zeudela ados gaur egungo arau-esparruaren zenbait alderdirekin, eta beharrezkoa zela, haien hitzetan, terrorismoaren biktimen eskubideak arautzen dituzten arauak aldatzea. Batetik, uste dute Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko ekainaren 19ko 4/2008 Legea eta berori garatzen duen 290/2010 Dekretua bost esparrutan aldatu beharko liratekeela, haien ustez beste ikuspegi batetik jorra baitaitezke, arlo horri buruzko beste arau autonomiko batzuetan egin den bezala:
a) Kalte pertsonaletarako erreparazioa eta kalte-ordaina.
b) Mendekotasun egoeren kalte-ordaina.
c) Zerga-onurak.
d) Ohorezko goraipamenak.
e) Elkarte-mugimendua.
Era berean, uste dute Gorte Nagusiek berriki o
nartutako Terrorismoaren Biktimak Aintzatetsi eta O
soko Babesa emateko irailaren 22ko 29/2011 Legeak ez diela erantzuten terrorismoaren biktimen elkarteak planteatutako aldarrikapenei.
Arartekoak konpromisoa hartu du elkarte horrekin bilera gehiago egiteko, terrorismoaren biktimen eskubideei eragiten dieten kontuez hitz egiteko.
Horrez gain, bilera bat egin dugu Gesto por la Paz erakundearekin. Bilera horretan, ETAk indarkeria behin betiko utziko zuela iragarri o
ndoren sortu den prozesuari buruz hitz egin genuen. Egiaztatu genuen beharrezkoa dela indarkeria terroristak sistematikoki mehatxatu eta urraturiko o
inarrizko eskubide funtsezkoenak (eskubiderako, o
sotasun fisiko eta moralerako, askatasunerako eskubidea) errespetatzeko kultura eta etika defendatzen eta sustatzen jarraitzea. Halaber, egiaztatu genuen beharrezkoa dela lanean jarraitzea Terrorismoaren Biktimei Aintzatespena eta Erreparazioa egiteko 4/2008 Legea garatzeko eta aplikatzeko.
Horrez gain, harremanetan egon gara zenbait fundaziorekin, hala nola Fernando Buesa Fundazioarekin, eta hainbat elkartek eta fundaziok antolatutako ekitaldi batzuetan izan gara.
V.2. Bilerak administrazio publikoekin
2011. urtean, hainbat topagune eta komunikazio izan dira Herrizaingo Saileko Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzarekin eta Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritzarekin, terrorismoaren biktimen eskubideekin eta bakearen eta bizikidetza demokratikoaren balioekin zerikusia duten kontuez hitz egiteko.
V.3. Ikerketa aplikaturako beka
2010eko txostenean adierazi genuen bezala, Arartekoak ikerketa aplikaturako beka bat adjudikatu zion Asun Merinero Sierrari, "EAEko terrorismoaren biktimen memoria eta aitorpen sozialerako eskubideak" izenburupean. Lana ia amaituta dago, eta laster argitaratuko dugu.
VI. Ondorioak
V.I.1. Arauen ikuspegitik, o
so positiboa iruditzen zaigu Gorte Nagusiek Terrorismoaren Biktimak Aintzatetsi eta O
soko Babesa emateko irailaren 22ko 29/2011 Lege o
nartu izana –Lege horren ekarpen batzuk aipatu ditugu jadanik–, eta espero dugu hori aplikatuta eta araudia garatuta terrorismoaren biktimen egoera hobetuko dela.
VI.2. ETAk "indarkeria behin betiko utziko" duela adierazi izanak hobetu egin du milaka pertsona mehatxatu eta jazarriren bizitza, eta euskal gizarte o
soari etorkizunean bakea eta askatasuna izango direlako itxaropena piztu dio.
Hasi den aro berri honetan, indarrean jarraituko dute terrorismoaren biktimen eskubide gisa o
narturiko memoria, egia eta justiziaren printzipioek, eta horiek kontuan hartu beharko dira bidezko bake iraunkor bat lortzeko.