9. Lesbiana, gay, bisexual, transgenero eta transexualak
I. Aurrekariak
Arartekoak arlo honetan egiten duen lanak Konstituzioaren 14. artikuluan du o
inarria; izan ere, pertsona guztiak berdinak direlako printzipioa ezartzen du, eta bereizkeria debekatzen du Ezin da inolako bereizkeriarik egin sexu-orientazioa edo genero-identitatea aintzat hartuta, eta euskal botere publikoak behartuta daude, Konstituzioko 9.2 artikuluak o
ro har ezartzen duenez, pertsona guztien berdintasuna benetakoa eta eragingarria izatea eragozten duten o
ztopoak kentzera. Arlo honetan, lesbianen, gayen, bisexualen eta transgenero eta transexualen eskubideak defendatzeko aritzen gara lanean. Horrez gain, sustapen-lana egiten dugu, euskal administrazio publikoek beharrezko neurriak eta jarduketak gara ditzaten eskubide horiek berdintasun-baldintzetan baliatu ahal izateko. Auzi honekin loturiko gure jarduketa guztien xedea hiru helburu hauetan laburbiltzen da:
ondoriozko bereizkeriarik egin ez dezaten lortzea.
ororen aurka borrokatzea, Euskal Autonomia Erkidegoan homosexualen eta transexual edo transgeneroen egoeraren berri zabalduta.
Gai honekin loturiko kexak izapidetzeaz gain, hainbat jarduera egin ditugu, euskal administrazioek talde horren eskubideak erabat integratzeari dagokionez hobeto funtziona dezaten bultzatu eta sustatzeko.
II. Arau- eta gizarte-testuingurua
Talde honi eragiten dion esparru juridikoa aldatu egin da azken urteetan, pertsona horien eskubide zibilak erabat parekatzeko asmoz, hala sexu bereko pertsonak ezkontzeko aukerari dagokionez, nola transexualen edo transgeneroen genero-identitatea sentitzen duten sexura legez egokitzeko ahalari dagokionez. Hala, lehen-lehenik, izatezko bikoteak arautzen dituen maiatzaren 7ko 2/2003 Legea egin zen Euskal Autonomia Erkidegoan; o
ndoren, ezkontzeko eskubidearen arloan Kode Zibila aldarazteko uztailaren 1eko 13/2005 Legea, eta, azkenik, martxoaren 15eko 3/2007 Legea, pertsonen sexuari buruzko erregistro-aipamenaren zuzenketa arautzen duena; beraz, arau-multzo hori da LGTBen taldearentzako eskubideen eredu berria ezartzeko lege-oinarria. Dena dela, nahiz eta jadanik arrazoizko denbora-tarte bat igaro den, aipaturiko erreformek o
raindik hutsuneak eta gabeziak dituzte aplikazio aldetik. Berrikiago, 2011. urtean, Eusko Jaurlaritzak "Transexualak genero identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko Lege Proiektua" egin du. Horren bidez, euskal erakunde publikoek talde horri eman diezaioketen arretarekin loturiko alderdi garrantzitsuenak jorratu dira.
2011. urtean, Eusko Jaurlaritzako Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzak hartu ditu, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren barruan, LGTBen taldeari arreta ematearekin zerikusia duten gobernu-funtzioak. Zuzendaritza horrexeri atxiki zaio, halaber, Eusko Jaurlaritzako Gay, Lesbiana eta Transexualentzako Arretarako Zerbitzua, Berdindu izenekoa. Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzak, aipaturiko funtzio horiek baliatuz, "Aniztasun Afektibo-Sexualaren Kudeaketa. 2011-2013ko lan-plana" deritzon dokumentua egin du, Euskal Autonomia Erkidegoko LGTBen elkarteekin elkarlanean. Dokumentu horretan, aldi horretan garatu beharreko helburuak eta estrategiak zehaztu dira. Kontuan hartuta dokumentu hori 2011. urtekoa dela, o
raindik ezin ditugu ebaluatu aurreikusitako lanaren emaitzak; izan ere, 2012. urtean hasiko dira garatzen; beraz, o
rdutik aurrera baloratu ahalko dugu dokumentua nola garatzen ari den. Nolanahi ere, geure burua zoriondu behar dugu ekimen horrengatik; izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoan lehenengoz, ekintza publikoko estrategia sistematizatu bat programatu da, Eusko Jaurlaritzak modu zeharkakoan bideratua, LGTBen eskubideak defendatzen dituzten taldeek arazotsuen jotzen dituzten alderdiak hobetzeko.
Transexualen o
sasun-laguntzari buruzko aldarrikapenei dagokienez, jadanik 2010. urtean Euskal O
sasun Sistemak bere gain hartu zuen transexualen o
sasun-laguntza o
soa, hau da, sexu berresleipenerako kirurgia ere barne hartzen duena; hori lehen ez zen sartzen Osakidetzaren o
sasun-prestazioen barruan, eta gaur egun Gurutzetako O
spitalean xede horrekin sorturiko unitate espezializatuak ematen du. Horrek aurrerapen eztabaidaezina ekarri du Euskal Autonomia Erkidegoko transexualentzat; izan ere, ez dute EAEtik kanpora joan beharrik sexua aldatzeko interbentzioak egiteko. Hala ere, transexualen taldeak zerbitzu horren funtzionamenduari loturiko hainbat aldarrikapen egiten jarraitzen du o
raindik ere. Badakigu, hala adierazi baitigu Eusko Jaurlaritzako Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzak, aldarrikapen horiek O
sasun Sailaren eta O
sakidetzaren barruko zuzeneko arduradunei helarazi dizkietela, eta gaur egun aztertzen ari direla. Alabaina, erakunde honetan 2011. urtean ez dugu jaso horren inguruko kexarik, aurreko urteetan ez bezala.
Oro har, ikusi dugu urri izan direla, eta gainera ez o
so esanguratsuak, erakunde honetan 2011. urtean LGTBen eskubideei dagokienez jaso ditugun kexak, iragandako urteetan ez bezala. Horregatik, atal honetan ez dugu horietatik bat ere nabarmenduko. Nolanahi ere, eremu horretan lan egiten duten taldeekin harremanetan gaudenez gero, badugu modua gaur egun elkarte horiek bereziki kezkatzen dituzten arazoetako zenbait ezagutzeko, eta gehienak alderdi hauekin lotuta daude: beharrezkoa dela administrazio-doikuntzak egitea LGTBei herritarren eskubideak aitortuko dizkien lege-esparru berria finkatu ahal izan dadin, eta, horrez gain, beharrezkoa dela gizartea kontzientziatzea eta adin goiztiarretatik heztea, sexu-joeren eta genero-identitateen aniztasuna erabat o
nartzen laguntzeko.
Hain justu, uste o
soa baitugu homosexualen eta transexualen eskubideen aldeko kultura zabaltzeko eta gizarteak berori o
nartzeko bidean aurrera egingo bada haurtzarotik ezinbestean landu behar dela, erabakitasunez eta o
hartuki landu ere, errealitate horren gaineko hezkuntza, aurten bereziki ahalegindu gara lan-mekanismoak garatzen, gaur egun o
raindik sexu-joerak edo genero-identitateak dakartzan bazterketa edo zailtasunak pairatzen ari diren haurrak, nerabeak eta gazteak laguntzeko.
III. Jarduera-plana
2011. urterako egin dugun jarduketa-planaren esparruan, arloan nagusiki zer jarduketa egin ditugun azalduko dugu. Hain zuzen, agerian jarriko dugu zein izan diren Arartekoarentzat arretagune nagusiak LGTBen eskubideen defentsaren arloan.
III.1. Bilerak elkarteekin
a. Arartekoak LGTBen eskubideak defendatzen dituzten elkarteekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko transexualen eta transgeneroen eskubideak defendatzen dituzten elkarteekin egindako bilera o
rokorra
2011ko ekainean, LGTBen eskubideen esparruan lan egiten duten Euskal Autonomia Erkidegoko talde guztiei dei egin genien Arartekoarekin bilera bat egiteko, Arartekoaren jarduerei eta lan-proiektuei buruz eta elkarteen ikuspegitik LGTBen taldeari gaur egun eragiten dieten eskari, aldarrikapen eta kezka nagusiei buruz informazioa trukatzeko asmoz. Bilera horretara elkarte hauek etorri ziren: MAGALA, EHGAM BIZKAIA, BIZIGAY, ERRESPETUZ, GEHITU, ALDARTE, GAZTEHGAM, EHGAM GIPUZKOA, LESBITORIA-GAYSTEIZ.
Bileran, Arartekoak LGTBen eskubideak defendatzeko erakundearen lan-ildoak zein diren azaldu zuen. Horretarako, bertan bildutako elkarte guztiei dosier bat banatu genien: Arartekoak esparru horretan egindako jarduketa nagusiak biltzen dituzten dokumentuen laburpena jasotzen du txosten horrek. Bertaratutako elkarteei jarduketa horietako batzuk interesatu zitzaizkien batez ere, hala nola familia homoparentalei administrazio-oztopoak kentzeko Arartekoaren gomendio o
rokorra, emakumeen arteko ezkontzen barruan jaiotako seme-alaben erregistro-inskripzioaren inguruko kontuak argitzeko emandakoa (Arartekoaren abenduaren 23ko 4/2010 gomendio o
rokorra, familia homoparentalei eta sexu bereko bikote edo ezkontideei administrazio o
ztopo formalak kentzekoa), "Transgeneroen eta transexualen egoera Euskadin" txosten bereziko gomendioak, eta eskola-esparrurako LGTB adingabeei buruz emandako gomendioak, Arartekoaren "Arrisku egoera berezietan dauden adingabeak" txosten berezian jasotakoa.
Bestalde, Rainbow proiektuaren eduki nagusia azaldu genuen. Hezkuntzan esku hartzeko eta eskola-esparruan homofobiaren eta transfobiaren aurka borrokatzeko programa bat da, eta gaur egun gure erakundea proiektu horretan sartuta dago –aurrerago xehekiago jardungo dugu horretaz–. Adierazi genuen Euskal Autonomia Erkidegoko LGTBen elkarte-sarearen laguntza lortu nahi genuela, gure hezkuntza-sisteman proiektu horren o
ndorioz sortzen diren tresna didaktiko eta ludikoak aplikatzeko.
Horretaz gain, bilerara bildutako elkarteek aukera izan zuten gaur egun nagusiki zer eskatzen duten eta zer kezka dituzten azaltzeko. Horien artean, honako hauek nabarmendu behar ditugu:
ondorioetarako, bakoitzak sentitzen duen genero-identitatea aintzatestea planteatzen du, nahiz eta burutu gabe egon jaiotzako sexuari dagokion erregistroko inskripzioa aldatzeko lege-prozesua. Erakunde honek lege-proiektuaren zirriborroan jasotako aurreikuspenek zer bilakaera duten aztertuko du.
onuradun berri gisa.
oharra aldatzea eta prozesua hasten denetik lege-aldaketa burutzen den arte legez igaro beharreko bi urteko aldi horretan erakundeek pertsona horiek sentitzen duten sexua ez aitortzearen arazoa Errespetuz elkarteak mahaigaineratu zuen transexual-taldeen aldarrikapen hori (izatekotan, estatuko lege-erreforma bat ekarriko luke). Euskal Autonomia Erkidegoan, gaur egun horri buruzko beste planteamendu bat dago; hain zuzen, Transexualak genero identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko Lege Proiektuaren zirriborroan jasota geratu da hori. Hala, Euskal Autonomia Erkidegoan sexua egiaztatzeko aukera alternatibo bat sortu da, sentitzen den sexua legez finkatu aurreko aldi horretan balioko duena. Beraz, uste dugu arazoaren konponbidea bideratua dagoela eta beharrezkoa izango dela lege-aurreikuspen horiek etorkizun hurbilean izango duten aplikazioa kontuan izatea.
Osasun-sistema publikoek emakume lesbianei lagundutako ugalketarako ematen dieten
osasun-laguntza: Magala elkarteak adierazi du emakume-bikote batzuei, dirudienez,
Osakidetzako mediku batek ukatu egin diela eskaera hori Geroztik ez dugu izan halako beste ezein kasu zehatzen berri, baina elkarte horri adierazi diogu erakunde hau guztiz prest dagoela kexa-espediente bat izapidetzeko, gertatzen ari den hori egiaztatzen duen kasu konkretu bat ekartzen badigu.
Osakidetzako eta
Osasun Saileko arduradunei eta gaur egun aztertzen ari direla aipaturiko zerbitzua nola hobetu, elkarte horrek adierazitako zentzuan.
osoari arreta
osoa emango dion Euskal Autonomia Erkidego
osorako zerbitzu publiko
orokor bat. Nolanahi ere, horren aurka esan behar da Eusko Jaurlaritzak zerbitzu hori elkarteen bidez ematea hautatu duela. Hain zuzen, gaur egun kontratu bat du haiekin, hau da, zeharkako kudeaketa-sistema hautatu du, eta horrek badu Euskal Autonomia Erkidego
osorako ezarpena. Nolanahi ere, agerian jarri da diruz lagundutako jarduera
oso eskasa dela LGTBei arreta
osoa emateko; izan ere, soilik hasierako aholkularitza eta arreta ematen ditu, eta berariaz baztertzen ditu arreta psikologikoa eta kasuen jarraipen eta
orientazio sakonagoa. Geroago, eskari hori Eusko Jaurlaritzako Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzari azaldu genion, eta hark erantzun zigun gaur egun aurrekontuetan egin diren murrizketekin ezin direla,
oraingoz, aipaturiko diru-laguntzak handitu.
ordenantza eta horrek sortzen dituen alderdi gatazkatsuenak: Ehgam Bizkaia, Gaztehgam eta Bizigay elkarteek adierazi dute ez daudela ados
ordenantza horretan agertzen den pertsonen sexu-askatasunei buruzko araupetze murriztailearekin. Bereziki nabarmendu dute
ordenantzako manu jakin bat polizia-kontrolerako
oinarri izan daitekeela, sexu bereko pertsonek jendaurrean afektua adierazten badute edo sexu-harremanik badute; izan ere –kaleko prostituzioa debekatzeko asmoz–, manu horrek zabalkiago eta definizio anbiguoegi batekin debekatzen du pertsonen arteko sexu-adierazpena den egintza intimo
oro, baldin eta espazio publikoan egiten bada. Nolanahi ere, kontu hori gaur egun epaitegietan dagoenez, ebazpen judizialaren zain egon behar dugu, eta erakunde honek ezin du auzi horretan esku hartu. Hala, erabaki genuen auzi horrek auzitegietan egiten duen bideari erreparatzea.
oso egoera ahulean daudela; izan ere, izatezko ezkontidea hiltzen zaienean ez dute
oinordetzarako eskubiderik, edo ezkontidea larri gaixotzen bada, ezin dute beren lotura baliarazi gaixoari laguntzeko lehentasuna izateko. Arartekoak nabarmendu zuen garrantzitsua dela adineko gay eta lesbiana guztiak informatzea
oinordetzarako eskubideak bermatzeko dauden aukeren inguruan (izatezko bikoteen erregistroa, ezkontza), bai eta bikotekideari dagokionez dauzkaten beste eskubide batzuen inguruan ere. Aldarte elkarteak 2011. urtean argitaratutako materiala
oso ekimen interesgarria izan daiteke, erakundeek bultzatu beharrekoa.
ordezkari batek azaldu du zailtasunak izaten dituztela euskarazko materialak lortzeko, ikastetxeetan zabaltzeko. Dauzkaten materialak, gehientsuenak, ingelesez, gaztelaniaz eta katalanez daude, eta testu horiek euskarara itzuli behar izaten dituzte; horretarako, erakundeen laguntza bilatzen dute. Arartekoak konpromisoa hartu du arlo horretan Eusko Jaurlaritzaren laguntza lortzeko.
b. Eskolako jazarpen homofobikoari buruzko bilera, Gehitu elkarteak eskaturikoa
Elkarte horrek bilera bat eskatu zigun, adierazteko kezkatuta zeudela haien ustez eskola-ingurunean sexu-joerari edo genero-identitateari dagokionez bestelako portaera duten haurrak askotan babesik gabe geratzen direlako. Jazarpen homofobikoa pairatzen zuten adingabe batzuen gurasoek elkartean bertan egindako salaketaren o
ndorioz, elkarte horretako arduradunak lanean hasi ziren arazo horren inguruan, eta Arartekoari esku har zezan proposatu zioten, protokoloak hobetzeko, bai eta ikastetxeetako irakasleak eta zuzendariak horren inguruan kontzientziatzeko ere. Auzi horren gaineko gure esku-hartzea Rainbow proiektuaren bidez planteatu genuen –hain zuzen eskolan homofobiaren eta transfobiaren aurka borroka egiteko sortu da–; izan ere, gaur egun Arartekoa horretan proiektu horretan sartuta dago, eta jarraian xehekiago jardungo dugu horretaz. Edonola ere, aurrerago Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Zuzendaritzarekin egin genuen bilera batean –hain justu Hezkuntza Saila Rainbow proiektuaren garapenean inplikatzeko–, kezka horren berri eman genion, eta adierazi genion beharrezkoa zela iniziatiba izatea eta neurriak hartzea irakasleek arazo horren berri zenbateraino duten jakiteko, bai eta eskola-jazarpenari aurre egiteko dauden protokoloen aplikazioa hobetzeko ere, jazarpenaren aldagai konkretu hori kontuan hartuta, askotan o
harkabean pasatzen baitzaie helduei.
III.2. Bilerak administrazio eta erakundeekin
a. Bilera Eusko Jaurlaritzako Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzarekin
Bilera bat egin dugu zuzendaritza horrekin, eta, bertan, LGTBei dagokienez zer funtzio eta proiektu dituen azaldu zigun. Zuzendaritza horrek Euskal Autonomia Erkidegoko LGTBen elkarteekin elkarlanean egindako dokumentua nabarmendu nahi dugu, "Aniztasun afektibo-sexualaren kudeaketa. 2011-2013ko lan-plana" izenekoa. Bertan, xeheki azaltzen dira aldi horretarako ezarritako helburuak eta estrategiak. Bestalde, 2011. urtean zuzendaritza horrek berak "Transexualak genero identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko Lege Proiektua" landu du. Bertan, euskal erakunde publikoek talde horri eman diezaioketen arretaren inguruko alderdi garrantzitsuenak jorratzen dira.
Bestalde, bilera horretan, erakunde honen txosten berezietan LGTBen taldeari buruz jasotako gomendioetan ezarritako helburuak nola bete eztabaidatzen jardun genuen zuzendaritza horrekin. Hain zuzen, gomendio horiek "Arartekoak LGTB arloan egin dituen jarduera nagusiei buruzko dosierra" izeneko dokumentuan laburbildu ditugu. Horrez gain, familia homoparentalei eta sexu bereko bikote edo ezkontideei administrazio o
ztopo formalak kentzeko Arartekoaren abenduaren 23ko 4/2010 Gomendio O
rokorra betetzeko moduaz hitz egin genuen. Horri buruz hurrengo epigrafean jardungo dugu. Azkenik, Europako Rainbow proiektuaren esparruan zer lan egin dugun azaldu genion zuzendaritza horri, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean laguntza eskatu genion, ikastetxeetan homofobiaren eta transfobiaren aurka borrokatzeko neurriak har zitzan.
b. Bilera Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Berrikuntza Zuzendaritzarekin
Bilera horren helburua zen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari Europako Rainbow proiektuan egiten dugun lanaren berri ematea eta haren laguntza lortzea, proiektuaren emaitzak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan ezartzeko. Arartekoarentzat, lehentasunezko helburua da –eta horretan ahaleginduko gara 2012. urtean– hezkuntza-erakundeek beharrezko estrategiak jorratzea, eskola leku ziur bat izan dadin eta adingabeei sexu-joera eta genero-identitatea modu aske eta bete-betekoan garatzeko babesa berma diezaien. Hala helarazi genion zuzendaritza horretako arduradunari, eta bera gure kolaborazio-proposamenaren alde agertu zen. Bilera horren o
ndotik, jakin dugu Hezkuntza Sailak abian jarritako eskolako bullyingaren aurkako protokoloan jazarpen homofobikoa detektatzeko tresnak gehitzea proposatu duela Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak egin duen planean –lerro batzuk atzerago aipatu dugu–. Horrez gain, irakasleekin lan egitea ere proposatu du, ikasgeletan izan daitezkeen kasuak detektatzeko gai izan daitezen.
III.3. Gomendio o
rokorren eta txosten berezien jarraipena
a. 2009. urtean egindako "Transgeneroen eta transexualen egoera Euskadin" txosten bereziaren jarraipenari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzak adierazi digunez, Eusko Jaurlaritzak berriki egindako Transexualak genero identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko Lege Proiektuan kontuan hartu ditu txosten horretan jasotako gomendioak, eta xeheki garatu ditu proiektu horretan. O
ndorioz, proiektu horrek lege gisa argia ikusten duenean, parametro berriak izango dira euskal administrazio publikoek transexualentzako arretari dagokionez egiten dituzten jarduketak ebaluatzeko. Arartekoak azken urteotan behin eta berriz adierazi du komenigarria dela transexualen eta transgeneroen aurkako bereizkeria erauzteko tresna espezifikoak bilduko dituen bereizkeriaren aurkako legeria bat izatea. Bada, baiezta dezakegu lege-proiektu horrek horretarako o
inarriak ezarriko dituela.
b. Familia homoparentalei eta sexu bereko bikote edo ezkontideei administrazio o
ztopo formalak kentzeko Arartekoaren abenduaren 23ko 4/2010 gomendio o
rokorraren jarraipenari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Sailari gomendio o
rokor horretan jasotako bi gomendio nagusiak betetzeko laguntza eskatu diogu. Hala, administrazio-oztopo formalak kentzeari dagokionez, gaur arte ezin izan dugu egiaztatu Jaurlaritzako sail guztietan zeharka jorratu o
te den eskabide, inprimaki eta bestelako agirien egoera berrikusteko ekimenik, o
raindik ere bai baitira, ikusi ahal izan dugunez, o
ztopo formalak familia homoparentalentzat eta bikote eta senar-emazte homosexualentzat. Bi emakumeren arteko ezkontzaren barruan lagundutako ugalketa bidez jaiotako haurren seme-alabatasuna legez zehazteko arazoari dagokionez, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak, Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzaren bidez, jakinarazpen bat bidali die lagundutako ugalketa-teknikak aplikatzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko o
sasun-zentro publiko eta pribatu guztiei; horren bidez, jakinarazi die ama lesbianek lege-egoera anbiguoa dutela, eta laguntza eskatu die, eragindako guztiei (teknika horien bidez seme-alabak izan nahi dituzten emakume-bikoteei) adieraz diezaieten beharrezkoa dela Erregistro Zibilaz arduratzen den epaileari haur jaioberria semetzat edo alabatzat hartu nahi dutela adieraztea. Hala, uste dugu Euskal Autonomia Erkidegoan gaur egun badela aski informazio etorkizunean halako egoera anbiguo eta kaltegarririk izan ez dadin lagundutako ugalketa-tekniken bidez seme-alabak izan nahi dituzten bikote lesbianentzat.
III.4. Arloak sustaturiko o
fiziozko jarduketak
Hain zuzen, azken kontu horri dagokionez, hots, ezkondutako bi emakumeren ezkontzaren barruan lagundutako ugalketa-tekniken bidez jaiotako semearen edo alabaren ama ez-biologikoaren amatasuna legez zehazteari dagokionez, bere garaian egoki iritzi genion jarduketa bat egiteari, erregistroko gaur egungo jardunbideak berrikus zitezen sustatzeko; izan ere, lagunduriko giza ugalketari buruzko maiatzaren 26ko 14/2006 Legean auzi hori modu anbiguoan taxutu dela eta, jardunbide horiek ez dira uniformeak, eta zenbait kasutan, gure iritziz, bereizkeria-egoerak sor ditzakete bi emakumeren arteko ezkontzaren barruan.
Hala, eskumen-arrazoiengatik, 2010. urtearen amaieran, Espainiako Herriaren Defendatzailearen esku utzi genuen o
ro har detektatutako arazo hori, o
rgano horrek lege-interpretazioa argitzeko bidezkotzat jotzen zituen jarduketak has zitzan, eta horren bidez ziurta zedin erregistro zibilen jardunbidea, azaldutako inguruabarretan jaiotako umeen seme-alabatasuna erregistroan inskribatzeari dagokionez, homogeneoa izango dela eta guztiz bat etorriko dela Konstituzioan jasotako berdintasun-printzipioarekin.
2011ko azaroan, Herriaren Defendatzailearen erantzuna jaso dugu, eta, horren bidez, arlo horretan zer jarduketa egin dituen jakinarazi digu. Hala, adierazi digu Justiziako Estatu Idazkaritzari eta Berdintasunerako Estatu Idazkaritzari helarazi diotela auzia. Azken idazkaritza horren erantzunik ez dute jaso, baina bai lehenarena. Erantzun horrekin bat etorriz, legeak ezartzen du amaren ezkontideak semea edo alaba jaio aurretik adierazi beharko duela bere adostasuna. Baina, horrez gain, adierazi digute, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza O
rokorrak besteak beste 2008ko apirilaren 17ko, maiatzaren 22ko eta azaroaren 24ko ebazpenetan azaldu duenez, baliozkotzat eta nahikotzat jotzen dela ama ez-biologikoak umea jaio o
ndoren, umea inskribatzean, adierazitako adostasuna ere.
Kontuan hartuta zein garrantzitsua den Justiziako Estatu Idazkaritzaren azalpen hori, uste dugu komenigarria dela Herriaren Defendatzaileak emandako erantzuna Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailari helaraztea, hark erantzunaren edukia Euskal Autonomia Erkidegoko erregistro zibilez arduratzen diren epaileen artean zabal dezan.
III.5. Arlo horren inguruko giza eskubideak sustatzeko foroetan, jardunaldietan eta jarduketetan izandako parte-hartzea
a. Foro eta jardunaldietan izandako parte-hartzea
2011. urtean, LGTBen eskubideekin loturiko jarduerak edo jardunaldiak antolatu dituzten hainbat forotan parte hartu du arartekoak. Horren guztiaren berri zehatzagoa emango dugu txosten honetako (VIII) kapituluan, erakunde honetako titularraren jarduerei buruzkoan.
b. Eskubideak sustatzeko beste jarduketa batzuk
Erakunde honek lortutako informazioaren argitan, bai eta Arartekoaren "Adingabekoei balioak transmititzea" txosten bereziaren emaitzak ikusita ere, Arartekoa jabetu zen premiazkoa zela irmoki lan egitea hezkuntzaren esparruan bestelako sexu-joera edo genero-identitatea duten haurrei, nerabeei eta gazteei erabat garatzen laguntzeko, bai eta, o
ro har, haurtzarotik LGTBen eskubideen erabateko errespetuan eta gizarte-integrazioan o
inarritutako herritarren kultura bat eratzeko ere. Testuinguru horretan, 2011. urtean, Europako zazpi herrialdetako beste bederatzi erakunderekin batera, Europako Batzordeak (Justizia, Elkartasun eta Segurtasunerako Zuzendaritza O
rokorreko O
inarrizko Eskubideen eta Herritartasunaren aldeko Zuzendaritza) sustaturiko Rainbow proiektuan parte hartzen hasi ginen (proiektuaren zentzuaren ingelesezko siglak jasotzen ditu: Rights Against IntoleraNce: Building an O
pen-minded World/ Intolerantziaren aurkako eskubideak: aurreiritzirik gabeko mundu bat eraikiz). Horren xedea da haurren, nerabeen, gazteen eta irakasleen artean homofobiaren eta transfobiaren aurka borrokatzeko testuak eta ikus-entzunezko materialak sortzea eta zabaltzea, eta Europan homosexualen eta transexualen eskubideak erabat errespetatu eta aitortuko dituen kultura bat sustatzea. Aipaturiko proiektua gauzatzeko aldia (bi urtekoa) 2011n hasi da, eta aurten jadanik Euskal Autonomia Erkidegoko eskola-umeen eta irakasleen artean gai horren inguruan dauden estereotipoei buruzko ikerketa bat egin dugu, aurrera egin dugu eskoletan halako estereotipoen aurka borrokatzeko tresna didaktiko gisa balioko duten hezkuntza-materialen sorkuntzan (material horiek aurki ebaluatuko dira Euskal Autonomia Erkidegoan, bai eta Europako beste hiru herrialdetan ere), eta, azkenik, 15 eta 19 urte bitarteko gazteek homofobiaren eta transfobiaren aurkako film laburren nazioarteko lehiaketa batean parte har dezaten sustatu dugu. Europako beste herrialde batzuekin elkarlanean egin dugun proiektu hau –2012. urtea bukatzeaz bat amaituko da– guztiz aberasgarria izaten ari da, eta erakunde honek espero du emaitzak zabaltzea –Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntzarekin– baliagarria izango dela bizikidetza-eredu berri baten o
inarriak ezartzeko, non adin goiztiarretatik aniztasun afektibo-sexuala eta generokoa guztiz o
narturik eta integraturik egongo diren.
III.6. Iritzi-artikuluak eta zabalkunde-jarduerak
Ekainaren 28an LGTBen Harrotasunaren Nazioarteko Eguna zela eta, erakunde honek erakunde-adierazpen bat egin zuen, eta, horren bidez, gogorarazi genuen, lege aldetik egindako aurrerapen izugarriak egin diren arren, o
raindik ere bizirik dirautela joera sexualagatik eta genero-identitateagatik egiten diren diskriminaziozko eta giza eskubideak urratzeko egoerek. Era berean, o
hartarazi genuen gure gizartean homofobiak eta transfobiak forma ezkutukoak hartzen dituztela, eta beharrezkoa dela hori antzematea eta deuseztatzea. Halaber, adierazpen horretan adierazi genuen gaur egun homofobia eta transfobia pairatzen ari diren gazteei eta nerabeei lagundu behar zaiela, horretarako ikastetxeetan gure ikasleei nortasuna askatasun o
soz eta bete-betean garatzen utziko dien sistema bat ezarrita.
IV. Ondorioak
2011. urtean arlo honetan egindako lanaren alderdirik nabarmenena honako hau izan da:
1. LGTBen elkarteen salaketak abiapuntutzat hartuta detektatutako arazo nagusiak
Oro har, ikusi dugu arlo honetan jasotako herritarren kexak nabarmenki urriak izan direla eta ez direla o
so garrantzizkoak izan; hori ez dator bat Euskal Autonomia Erkidegoko LGTBen elkarte-sare sendoak adierazi dizkigun aldarrikapen argiekin. Herritarrek arlo honetan euskal administrazio publikoei ez ezer egoztea honela interpreta liteke: gure sisteman ziurtatuta dagoela berdintasun formala, behintzat jarduketa publikoei dagokienez; baina horrek, noski, ez du esan nahi homofobia eta heteronormatibitatea erauzi direnik, gure gizartean bai baitira o
raindik, nahiz eta modu sotil eta ezkutuagoan agertu. Nolanahi ere, horrek pentsarazten digu batez ere aniztasun afektibo-sexuala eta generokoa erabat o
nartzeko gizartea gehiago sentsibilizatuta egingo dela aurrera LGTBen eskubideen arloan; hori, gure iritziz, erakunde publikoek sustatu behar dute, batez ere gure adingabeen hezkuntzan eraginez, hau da, beharrezko ekintzak sustatuz berdintasuna haurtzarotik benetakoa eta eragingarria izan dadin.
LGTBen elkarteek salatutako arazo nagusien artean, honako hau nabarmendu behar dugu: beharrezkoa dela adineko gay eta lesbianei beren eskubideen berri ematea, bikotekidea hiltzen denean babesik gabe gera ez daitezen; beharrezkoa dela neurriak hartzea ikastetxeak familia homoparentalen ikuspegi integratzaile eta normalizatu bat emango duten material didaktikoz hornitzeko; beharrezkoa dela eskola-jazarpenaren aurkako borroka o
rokorrean jazarpen homofobikoaren aldagaia kontuan hartzea; beharrezkoa dela genero-barruko indarkeriaren o
ndoriozko arazoei heltzea; kezka dagoela sexu-askatasuna muga lezaketen udal arauen inguruan, hala nola espazio publikoen erabilerari buruzko Bilboko o
rdenantzaren inguruan; komeni dela Berdindu eta halako zerbitzuen finantza-zuzkidura areagotzea, eta abar. Aldarrikapen horiei eta beste batzuei dagokienez, adierazi behar dugu o
so positibotzat jotzen dugula Eusko Jaurlaritzako Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzak egindako agiria, "Aniztasun afektibo-sexualaren kudeaketa. 2011-2013ko lan-plana" izenekoa; izan ere, funtsezko erakunde-ekimena da helburuak eta lehentasunak ezartzeko, bai eta helburu horiek lortzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko elkarteak LGTBen eskubideen esparruan egiten ari diren eskaerei erantzungo dieten neurri zehatzak ezartzeko ere.
2. Transexualei eragiten dieten arazo nagusiak
Transexualek ematen zaien arreta hobetzeko eskatzen dute o
raindik ere, sexua aldatzeko o
sasun– eta lege-prozesuen o
ndorioz talde horri sortzen zaizkion arazoak salatzen dituztenean. Arartekoak azken urteetan behin eta berriz adierazi du komeni dela bereizkeriaren aurkako legeria bat izatea. Lege horrek transexualen eta transgeneroen aurkako bereizkeria erauzteko tresna egokiak izan behar ditu, eta talde horrentzako arreta publikoaren o
inarriak ezarri behar ditu; hain zuzen, arreta horrek askotariko prestazioak ekarri behar ditu, talde horri erabat gizarteratzen eta eskubide-berdintasuna lortzen laguntzeko. Agerian jarri nahi dugu Eusko Jaurlaritzak Transexualak genero identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko Lege Proiektuan kontuan hartu dituela 2009an egin genuen "Transgeneroen eta transexualen egoera Euskadin" txosten berezian jasotako gogoeta eta gomendioetako asko. Proiektu horrek lege gisa argia ikusten duenean, gure iritziz, parametro berriak izango dira euskal administrazio publikoek transexualentzako arretari dagokionez egiten dituzten jarduketak ebaluatzeko.
3. Herriaren defendatzailearen aurrean egindako jarduketa, emakume lesbianen arteko ezkontzen barruan jaiotako seme-alaben semetasuna edo alabatasuna Erregistro Zibilean inskribatzearen ingurukoa
Eskumen-arrazoiengatik lesbianen arteko ezkontzaren barruan jaiotako seme-alabak erregistroan inskribatzearen inguruan detektatutako arazoa Herriaren Defendatzaileari azaltzeko gure jarduketaren emaitza gisa, jakin dugu Justiziako Estatu Idazkaritzaren ustez jaio o
ndoren ere adieraz daitekeela seme-alabatasuna o
nartzeko nahia –ama biologikoaren ezkontideari legez eskatzen zaio–; beraz, horrek gure 4/2010 gomendio o
rokorrean azaldutako arazoa konponduko luke. Uste dugu komenigarria dela informazio hori Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailari helaraztea, informazio hori Euskal Autonomia Erkidegoko erregistro zibilez arduratzen diren epaileen artean zabaltzeko.
4. Arartekoak eskola-esparruan homofobiaren eta transfobiaren aurka borrokatzeko egin duen lana
Arartekoarentzat, lehentasunezko helburua da –eta horretan ahaleginduko gara 2012. urtean– hezkuntza-erakundeek beharrezko estrategiak jorratzea, eskola leku ziur bat izan dadin eta adingabeei joera sexuala eta genero-identitatea modu aske eta bete-betekoan garatzeko babesa berma diezaien. Hain zuzen ere, eskolako jazarpen homofobikoaren edo transfobikoaren aurkako borrokan hezkuntza aldetik esku hartzeko tresnak sortzeko ari gara lanean Europako Rainbow proiektuan. Lan-esparru horretan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila inplikatzeko ere ari gara lanean, aniztasunaren integratzaile izango den eskolako bizikidetza-eredu bakezale bat zehazteko o
rduan aldagai hori kontuan hartuko duten neurriak eta estrategiak sor ditzan.