9. Lesbiana, gay, bisexual, transgenero eta transexualak
I. Aurrekariak
Arartekoak a
rlo honetan egiten duen lanak Konstituzioaren 14. a
rtikuluan du oinarria; izan ere, pertsona guztiak berdinak direlako printzipioa ezartzen du, eta bereizkeria debekatzen du Ezin da inolako bereizkeriarik egin sexu-orientazioa edo genero-identitatea a
intzat hartuta, eta euskal botere publikoak behartuta daude, Konstituzioko 9.2 a
rtikuluak oro har ezartzen duenez, pertsona guztien berdintasuna benetakoa eta eragingarria izatea eragozten duten oztopoak kentzera. A
rlo honetan, lesbianen, gayen, bisexualen eta transgenero eta transexualen eskubideak defendatzeko a
ritzen gara lanean. Horrez gain, sustapen-lana egiten dugu, euskal a
dministrazio publikoek beharrezko neurriak eta jarduketak gara ditzaten eskubide horiek berdintasun-baldintzetan baliatu a
hal izateko. A
uzi honekin loturiko gure jarduketa guztien xedea hiru helburu hauetan laburbiltzen da:
administrazio publikoek beren jarduera guztietan berdintasuna erabat errespeta dezaten eta sexu-joeraren eta genero-identitatearen ondoriozko bereizkeriarik egin ez dezaten lortzea.
aniztasuna erabat errespetatzeko kultura sustatzea.
aurka borrokatzea, Euskal
Autonomia Erkidegoan homosexualen eta transexual edo transgeneroen egoeraren berri zabalduta.
Gai honekin loturiko kexak izapidetzeaz gain, hainbat jarduera egin ditugu, euskal a
dministrazioek talde horren eskubideak erabat integratzeari dagokionez hobeto funtziona dezaten bultzatu eta sustatzeko.
II. Arau- eta gizarte-testuingurua
Talde honi eragiten dion esparru juridikoa a
ldatu egin da a
zken urteetan, pertsona horien eskubide zibilak erabat parekatzeko as
moz, hala sexu bereko pertsonak ezkontzeko a
ukerari dagokionez, nola transexualen edo transgeneroen genero-identitatea sentitzen duten sexura legez egokitzeko a
halari dagokionez. Hala, lehen-lehenik, izatezko bikoteak a
rautzen dituen maiatzaren 7ko 2/2003 Legea egin zen Euskal A
utonomia Erkidegoan; ondoren, ezkontzeko eskubidearen a
rloan Kode Zibila a
ldarazteko uztailaren 1eko 13/2005 Legea, eta, a
zkenik, martxoaren 15eko 3/2007 Legea, pertsonen sexuari buruzko erregistro-aipamenaren zuzenketa a
rautzen duena; beraz, a
rau-multzo hori da LGTBen taldearentzako eskubideen eredu berria ezartzeko lege-oinarria. Dena dela, nahiz eta jadanik a
rrazoizko denbora-tarte bat igaro den, a
ipaturiko erreformek oraindik hutsuneak eta gabeziak dituzte a
plikazio a
ldetik. Berrikiago, 2011. urtean, Eusko Jaurlaritzak "Transexualak genero identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak a
itortzeari buruzko Lege Proiektua" egin du. Horren bidez, euskal erakunde publikoek talde horri eman diezaioketen a
rretarekin loturiko a
lderdi garrantzitsuenak jorratu dira.
2011. urtean, Eusko Jaurlaritzako Immigrazioko eta A
niztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzak hartu ditu, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren barruan, LGTBen taldeari a
rreta ematearekin zerikusia duten gobernu-funtzioak. Zuzendaritza horrexeri a
txiki zaio, halaber, Eusko Jaurlaritzako Gay, Lesbiana eta Transexualentzako A
rretarako Zerbitzua, Berdindu izenekoa. Immigrazioko eta A
niztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzak, a
ipaturiko funtzio horiek baliatuz, "Aniztasun A
fektibo-Sexualaren Kudeaketa. 2011-2013ko lan-plana" deritzon dokumentua egin du, Euskal A
utonomia Erkidegoko LGTBen elkarteekin elkarlanean. Dokumentu horretan, a
ldi horretan garatu beharreko helburuak eta estrategiak zehaztu dira. Kontuan hartuta dokumentu hori 2011. urtekoa dela, oraindik ezin ditugu ebaluatu a
urreikusitako lanaren emaitzak; izan ere, 2012. urtean hasiko dira garatzen; beraz, ordutik a
urrera baloratu a
halko dugu dokumentua nola garatzen a
ri den. Nolanahi ere, geure burua zoriondu behar dugu ekimen horrengatik; izan ere, Euskal A
utonomia Erkidegoan lehenengoz, ekintza publikoko estrategia sistematizatu bat programatu da, Eusko Jaurlaritzak modu zeharkakoan bideratua, LGTBen eskubideak defendatzen dituzten taldeek a
razotsuen jotzen dituzten a
lderdiak hobetzeko.
Transexualen osasun-laguntzari buruzko a
ldarrikapenei dagokienez, jadanik 2010. urtean Euskal Osasun Sistemak bere gain hartu zuen transexualen osasun-laguntza osoa, hau da, sexu berresleipenerako kirurgia ere barne hartzen duena; hori lehen ez zen sartzen Osakidetzaren osasun-prestazioen barruan, eta gaur egun Gurutzetako Ospitalean xede horrekin sorturiko unitate espezializatuak ematen du. Horrek a
urrerapen eztabaidaezina ekarri du Euskal A
utonomia Erkidegoko transexualentzat; izan ere, ez dute EAEtik kanpora joan beharrik sexua a
ldatzeko interbentzioak egiteko. Hala ere, transexualen taldeak zerbitzu horren funtzionamenduari loturiko hainbat a
ldarrikapen egiten jarraitzen du oraindik ere. Badakigu, hala a
dierazi baitigu Eusko Jaurlaritzako Immigrazioko eta A
niztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzak, a
ldarrikapen horiek Osasun Sailaren eta Osakidetzaren barruko zuzeneko a
rduradunei helarazi dizkietela, eta gaur egun a
ztertzen a
ri direla. A
labaina, erakunde honetan 2011. urtean ez dugu jaso horren inguruko kexarik, a
urreko urteetan ez bezala.
Oro har, ikusi dugu urri izan direla, eta gainera ez oso esanguratsuak, erakunde honetan 2011. urtean LGTBen eskubideei dagokienez jaso ditugun kexak, iragandako urteetan ez bezala. Horregatik, a
tal honetan ez dugu horietatik bat ere nabarmenduko. Nolanahi ere, eremu horretan lan egiten duten taldeekin harremanetan gaudenez gero, badugu modua gaur egun elkarte horiek bereziki kezkatzen dituzten a
razoetako zenbait ezagutzeko, eta gehienak a
lderdi hauekin lotuta daude: beharrezkoa dela a
dministrazio-doikuntzak egitea LGTBei herritarren eskubideak a
itortuko dizkien lege-esparru berria finkatu a
hal izan dadin, eta, horrez gain, beharrezkoa dela gizartea kontzientziatzea eta a
din goiztiarretatik heztea, sexu-joeren eta genero-identitateen a
niztasuna erabat onartzen laguntzeko.
Hain justu, uste osoa baitugu homosexualen eta transexualen eskubideen a
ldeko kultura zabaltzeko eta gizarteak berori onartzeko bidean a
urrera egingo bada haurtzarotik ezinbestean landu behar dela, erabakitasunez eta ohartuki landu ere, errealitate horren gaineko hezkuntza, a
urten bereziki a
halegindu gara lan-mekanismoak garatzen, gaur egun oraindik sexu-joerak edo genero-identitateak dakartzan bazterketa edo zailtasunak pairatzen a
ri diren haurrak, nerabeak eta gazteak laguntzeko.
III. Jarduera-plana
2011. urterako egin dugun jarduketa-planaren esparruan, a
rloan nagusiki zer jarduketa egin ditugun a
zalduko dugu. Hain zuzen, a
gerian jarriko dugu zein izan diren A
rartekoarentzat a
rretagune nagusiak LGTBen eskubideen defentsaren a
rloan.
III.1. Bilerak elkarteekin
a. Arartekoak LGTBen eskubideak defendatzen dituzten elkarteekin eta Euskal A
utonomia Erkidegoko transexualen eta transgeneroen eskubideak defendatzen dituzten elkarteekin egindako bilera orokorra
2011ko ekainean, LGTBen eskubideen esparruan lan egiten duten Euskal A
utonomia Erkidegoko talde guztiei dei egin genien A
rartekoarekin bilera bat egiteko, A
rartekoaren jarduerei eta lan-proiektuei buruz eta elkarteen ikuspegitik LGTBen taldeari gaur egun eragiten dieten eskari, a
ldarrikapen eta kezka nagusiei buruz informazioa trukatzeko as
moz. Bilera horretara elkarte hauek etorri ziren: MAGALA, EHGAM BIZKAIA, BIZIGAY, ERRESPETUZ, GEHITU, ALDARTE, GAZTEHGAM, EHGAM GIPUZKOA, LESBITORIA-GAYSTEIZ.
Bileran, A
rartekoak LGTBen eskubideak defendatzeko erakundearen lan-ildoak zein diren a
zaldu zuen. Horretarako, bertan bildutako elkarte guztiei dosier bat banatu genien: A
rartekoak esparru horretan egindako jarduketa nagusiak biltzen dituzten dokumentuen laburpena jasotzen du txosten horrek. Bertaratutako elkarteei jarduketa horietako batzuk interesatu zitzaizkien batez ere, hala nola familia homoparentalei a
dministrazio-oztopoak kentzeko A
rartekoaren gomendio orokorra, emakumeen a
rteko ezkontzen barruan jaiotako seme-alaben erregistro-inskripzioaren inguruko kontuak a
rgitzeko emandakoa (Arartekoaren a
benduaren 23ko 4/2010 gomendio orokorra, familia homoparentalei eta sexu bereko bikote edo ezkontideei a
dministrazio oztopo formalak kentzekoa), "Transgeneroen eta transexualen egoera Euskadin" txosten bereziko gomendioak, eta eskola-esparrurako LGTB a
dingabeei buruz emandako gomendioak, A
rartekoaren "Arrisku egoera berezietan dauden a
dingabeak" txosten berezian jasotakoa.
Bestalde, Rainbow proiektuaren eduki nagusia a
zaldu genuen. Hezkuntzan esku hartzeko eta eskola-esparruan homofobiaren eta transfobiaren a
urka borrokatzeko programa bat da, eta gaur egun gure erakundea proiektu horretan sartuta dago –aurrerago xehekiago jardungo dugu horretaz–. A
dierazi genuen Euskal A
utonomia Erkidegoko LGTBen elkarte-sarearen laguntza lortu nahi genuela, gure hezkuntza-sisteman proiektu horren ondorioz sortzen diren tresna didaktiko eta ludikoak a
plikatzeko.
Horretaz gain, bilerara bildutako elkarteek a
ukera izan zuten gaur egun nagusiki zer eskatzen duten eta zer kezka dituzten a
zaltzeko. Horien a
rtean, honako hauek nabarmendu behar ditugu:
Azaldu zuten genero-indarkeria pairatzen duten emakume transexualak babesik gabe geratzen direla, emakume direla egiaztatzen duen legezko genero-identitaterik ez badute. Kontu horri jadanik heldu dio Eusko Jaurlaritzak Transexualak genero identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak
aitortzeari buruzko Lege Proiektuaren zirriborroan. Izan ere, euskal prestazioen ondorioetarako, bakoitzak sentitzen duen genero-identitatea
aintzatestea planteatzen du, nahiz eta burutu gabe egon jaiotzako sexuari dagokion erregistroko inskripzioa
aldatzeko lege-prozesua. Erakunde honek lege-proiektuaren zirriborroan jasotako
aurreikuspenek zer bilakaera duten
aztertuko du.
Aldarte elkarteak
adierazi zuen beharrezkoa dela erakundeak sexu bereko bikotekideen
arteko indarkeria kontuan hartzen hastea.
Arartekoak nabarmendu zuen garrantzitsua dela kontzeptualizazio juridiko bat izatea gizonak emakumearen gaineko nagusitasunaren
adierazpen gisa egiten duen indarkeria, edo indarkeria matxista edo generokoa, babesteko, eta iradoki genuen eztabaidaren
ardatz ez zedila bihurtu nozio juridikoak
aldatu beharra, baizik eta beste egoera batzuk kontuan hartu beharko liratekeela indarkeria-egoerak gainditzen laguntzeko gizarte-prestazioen onuradun berri gisa.
aldatzea eta prozesua hasten denetik lege-aldaketa burutzen den
arte legez igaro beharreko bi urteko
aldi horretan erakundeek pertsona horiek sentitzen duten sexua ez
aitortzearen
arazoa Errespetuz elkarteak mahaigaineratu zuen transexual-taldeen
aldarrikapen hori (izatekotan, estatuko lege-erreforma bat ekarriko luke). Euskal
Autonomia Erkidegoan, gaur egun horri buruzko beste planteamendu bat dago; hain zuzen, Transexualak genero identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak
aitortzeari buruzko Lege Proiektuaren zirriborroan jasota geratu da hori. Hala, Euskal
Autonomia Erkidegoan sexua egiaztatzeko
aukera
alternatibo bat sortu da, sentitzen den sexua legez finkatu
aurreko
aldi horretan balioko duena. Beraz, uste dugu
arazoaren konponbidea bideratua dagoela eta beharrezkoa izango dela lege-aurreikuspen horiek etorkizun hurbilean izango duten
aplikazioa kontuan izatea.
adierazi du emakume-bikote batzuei, dirudienez, Osakidetzako mediku batek ukatu egin diela eskaera hori Geroztik ez dugu izan halako beste ezein kasu zehatzen berri, baina elkarte horri
adierazi diogu erakunde hau guztiz prest dagoela kexa-espediente bat izapidetzeko, gertatzen
ari den hori egiaztatzen duen kasu konkretu bat ekartzen badigu.
arretaren kalitatea zaintzea transexualei sexua berresleitzeko zerbitzua ematen dien unitate horretan, bereziki, baina ez soilik, psikiatria-zerbitzuari dagokionez. Guk
auzi horren inguruko kexa konkretuak izapidetzeko prest geundela
adierazi genien, eta haiek
adierazi ziguten ez zitzaiela egokia iruditzen. Lerro batzuk
atzerago
adierazi dugun bezala, badakigu jadanik eskari
asko helarazi zaizkiela Osakidetzako eta Osasun Saileko
arduradunei eta gaur egun
aztertzen
ari direla
aipaturiko zerbitzua nola hobetu, elkarte horrek
adierazitako zentzuan.
adierazi du Berdindu zerbitzuak ez duela eskaintzen LGTBen talde osoari
arreta osoa emango dion Euskal
Autonomia Erkidego osorako zerbitzu publiko orokor bat. Nolanahi ere, horren
aurka esan behar da Eusko Jaurlaritzak zerbitzu hori elkarteen bidez ematea hautatu duela. Hain zuzen, gaur egun kontratu bat du haiekin, hau da, zeharkako kudeaketa-sistema hautatu du, eta horrek badu Euskal
Autonomia Erkidego osorako ezarpena. Nolanahi ere,
agerian jarri da diruz lagundutako jarduera oso eskasa dela LGTBei
arreta osoa emateko; izan ere, soilik hasierako
aholkularitza eta
arreta ematen ditu, eta berariaz baztertzen ditu
arreta psikologikoa eta kasuen jarraipen eta orientazio sakonagoa. Geroago, eskari hori Eusko Jaurlaritzako Immigrazioko eta
Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzari
azaldu genion, eta hark erantzun zigun gaur egun
aurrekontuetan egin diren murrizketekin ezin direla, oraingoz,
aipaturiko diru-laguntzak handitu.
alderdi gatazkatsuenak: Ehgam Bizkaia, Gaztehgam eta Bizigay elkarteek
adierazi dute ez daudela
ados ordenantza horretan
agertzen den pertsonen sexu-askatasunei buruzko
araupetze murriztailearekin. Bereziki nabarmendu dute ordenantzako manu jakin bat polizia-kontrolerako oinarri izan daitekeela, sexu bereko pertsonek jendaurrean
afektua
adierazten badute edo sexu-harremanik badute; izan ere –kaleko prostituzioa debekatzeko
asmoz–, manu horrek zabalkiago eta definizio
anbiguoegi batekin debekatzen du pertsonen
arteko sexu-adierazpena den egintza intimo oro, baldin eta espazio publikoan egiten bada. Nolanahi ere, kontu hori gaur egun epaitegietan dagoenez, ebazpen judizialaren zain egon behar dugu, eta erakunde honek ezin du
auzi horretan esku hartu. Hala, erabaki genuen
auzi horrek
auzitegietan egiten duen bideari erreparatzea.
adineko bikote homosexualak:
Adierazi da pertsona horiek oso egoera
ahulean daudela; izan ere, izatezko ezkontidea hiltzen zaienean ez dute oinordetzarako eskubiderik, edo ezkontidea larri gaixotzen bada, ezin dute beren lotura baliarazi gaixoari laguntzeko lehentasuna izateko.
Arartekoak nabarmendu zuen garrantzitsua dela
adineko gay eta lesbiana guztiak informatzea oinordetzarako eskubideak bermatzeko dauden
aukeren inguruan (izatezko bikoteen erregistroa, ezkontza), bai eta bikotekideari dagokionez dauzkaten beste eskubide batzuen inguruan ere.
Aldarte elkarteak 2011. urtean
argitaratutako materiala oso ekimen interesgarria izan daiteke, erakundeek bultzatu beharrekoa.
azaldu du zailtasunak izaten dituztela euskarazko materialak lortzeko, ikastetxeetan zabaltzeko. Dauzkaten materialak, gehientsuenak, ingelesez, gaztelaniaz eta katalanez daude, eta testu horiek euskarara itzuli behar izaten dituzte; horretarako, erakundeen laguntza bilatzen dute.
Arartekoak konpromisoa hartu du
arlo horretan Eusko Jaurlaritzaren laguntza lortzeko.
b. Eskolako jazarpen homofobikoari buruzko bilera, Gehitu elkarteak eskaturikoa
Elkarte horrek bilera bat eskatu zigun, a
dierazteko kezkatuta zeudela haien ustez eskola-ingurunean sexu-joerari edo genero-identitateari dagokionez bestelako portaera duten haurrak as
kotan babesik gabe geratzen direlako. Jazarpen homofobikoa pairatzen zuten a
dingabe batzuen gurasoek elkartean bertan egindako salaketaren ondorioz, elkarte horretako a
rduradunak lanean hasi ziren a
razo horren inguruan, eta A
rartekoari esku har zezan proposatu zioten, protokoloak hobetzeko, bai eta ikastetxeetako irakasleak eta zuzendariak horren inguruan kontzientziatzeko ere. A
uzi horren gaineko gure esku-hartzea Rainbow proiektuaren bidez planteatu genuen –hain zuzen eskolan homofobiaren eta transfobiaren a
urka borroka egiteko sortu da–; izan ere, gaur egun A
rartekoa horretan proiektu horretan sartuta dago, eta jarraian xehekiago jardungo dugu horretaz. Edonola ere, a
urrerago Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Zuzendaritzarekin egin genuen bilera batean –hain justu Hezkuntza Saila Rainbow proiektuaren garapenean inplikatzeko–, kezka horren berri eman genion, eta a
dierazi genion beharrezkoa zela iniziatiba izatea eta neurriak hartzea irakasleek a
razo horren berri zenbateraino duten jakiteko, bai eta eskola-jazarpenari a
urre egiteko dauden protokoloen a
plikazioa hobetzeko ere, jazarpenaren a
ldagai konkretu hori kontuan hartuta, as
kotan oharkabean pasatzen baitzaie helduei.
III.2. Bilerak a
dministrazio eta erakundeekin
a. Bilera Eusko Jaurlaritzako Immigrazioko eta A
niztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzarekin
Bilera bat egin dugu zuzendaritza horrekin, eta, bertan, LGTBei dagokienez zer funtzio eta proiektu dituen a
zaldu zigun. Zuzendaritza horrek Euskal A
utonomia Erkidegoko LGTBen elkarteekin elkarlanean egindako dokumentua nabarmendu nahi dugu, "Aniztasun a
fektibo-sexualaren kudeaketa. 2011-2013ko lan-plana" izenekoa. Bertan, xeheki a
zaltzen dira a
ldi horretarako ezarritako helburuak eta estrategiak. Bestalde, 2011. urtean zuzendaritza horrek berak "Transexualak genero identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak a
itortzeari buruzko Lege Proiektua" landu du. Bertan, euskal erakunde publikoek talde horri eman diezaioketen a
rretaren inguruko a
lderdi garrantzitsuenak jorratzen dira.
Bestalde, bilera horretan, erakunde honen txosten berezietan LGTBen taldeari buruz jasotako gomendioetan ezarritako helburuak nola bete eztabaidatzen jardun genuen zuzendaritza horrekin. Hain zuzen, gomendio horiek "Arartekoak LGTB a
rloan egin dituen jarduera nagusiei buruzko dosierra" izeneko dokumentuan laburbildu ditugu. Horrez gain, familia homoparentalei eta sexu bereko bikote edo ezkontideei a
dministrazio oztopo formalak kentzeko Arartekoaren a
benduaren 23ko 4/2010 Gomendio Orokorra betetzeko moduaz hitz egin genuen. Horri buruz hurrengo epigrafean jardungo dugu. A
zkenik, Europako Rainbow proiektuaren esparruan zer lan egin dugun a
zaldu genion zuzendaritza horri, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean laguntza eskatu genion, ikastetxeetan homofobiaren eta transfobiaren a
urka borrokatzeko neurriak har zitzan.
b. Bilera Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Berrikuntza Zuzendaritzarekin
Bilera horren helburua zen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari Europako Rainbow proiektuan egiten dugun lanaren berri ematea eta haren laguntza lortzea, proiektuaren emaitzak Euskal A
utonomia Erkidegoko ikastetxeetan ezartzeko. A
rartekoarentzat, lehentasunezko helburua da –eta horretan a
haleginduko gara 2012. urtean– hezkuntza-erakundeek beharrezko estrategiak jorratzea, eskola leku ziur bat izan dadin eta a
dingabeei sexu-joera eta genero-identitatea modu as
ke eta bete-betekoan garatzeko babesa berma diezaien. Hala helarazi genion zuzendaritza horretako a
rduradunari, eta bera gure kolaborazio-proposamenaren a
lde a
gertu zen. Bilera horren ondotik, jakin dugu Hezkuntza Sailak a
bian jarritako eskolako bullyingaren a
urkako protokoloan jazarpen homofobikoa detektatzeko tresnak gehitzea proposatu duela Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak egin duen planean –lerro batzuk a
tzerago a
ipatu dugu–. Horrez gain, irakasleekin lan egitea ere proposatu du, ikasgeletan izan daitezkeen kasuak detektatzeko gai izan daitezen.
III.3. Gomendio orokorren eta txosten berezien jarraipena
a. 2009. urtean egindako "Transgeneroen eta transexualen egoera Euskadin" txosten bereziaren jarraipenari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Immigrazioko eta A
niztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzak a
dierazi digunez, Eusko Jaurlaritzak berriki egindako Transexualak genero identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak a
itortzeari buruzko Lege Proiektuan kontuan hartu ditu txosten horretan jasotako gomendioak, eta xeheki garatu ditu proiektu horretan. Ondorioz, proiektu horrek lege gisa a
rgia ikusten duenean, parametro berriak izango dira euskal a
dministrazio publikoek transexualentzako a
rretari dagokionez egiten dituzten jarduketak ebaluatzeko. A
rartekoak a
zken urteotan behin eta berriz a
dierazi du komenigarria dela transexualen eta transgeneroen a
urkako bereizkeria erauzteko tresna espezifikoak bilduko dituen bereizkeriaren a
urkako legeria bat izatea. Bada, baiezta dezakegu lege-proiektu horrek horretarako oinarriak ezarriko dituela.
b. Familia homoparentalei eta sexu bereko bikote edo ezkontideei a
dministrazio oztopo formalak kentzeko Arartekoaren a
benduaren 23ko 4/2010 gomendio orokorraren jarraipenari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Immigrazioko eta A
niztasuna Kudeatzeko Sailari gomendio orokor horretan jasotako bi gomendio nagusiak betetzeko laguntza eskatu diogu. Hala, a
dministrazio-oztopo formalak kentzeari dagokionez, gaur a
rte ezin izan dugu egiaztatu Jaurlaritzako sail guztietan zeharka jorratu ote den eskabide, inprimaki eta bestelako a
girien egoera berrikusteko ekimenik, oraindik ere bai baitira, ikusi a
hal izan dugunez, oztopo formalak familia homoparentalentzat eta bikote eta senar-emazte homosexualentzat. Bi emakumeren a
rteko ezkontzaren barruan lagundutako ugalketa bidez jaiotako haurren seme-alabatasuna legez zehazteko a
razoari dagokionez, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak, Immigrazioko eta A
niztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzaren bidez, jakinarazpen bat bidali die lagundutako ugalketa-teknikak a
plikatzen dituzten Euskal A
utonomia Erkidegoko osasun-zentro publiko eta pribatu guztiei; horren bidez, jakinarazi die a
ma lesbianek lege-egoera a
nbiguoa dutela, eta laguntza eskatu die, eragindako guztiei (teknika horien bidez seme-alabak izan nahi dituzten emakume-bikoteei) a
dieraz diezaieten beharrezkoa dela Erregistro Zibilaz a
rduratzen den epaileari haur jaioberria semetzat edo a
labatzat hartu nahi dutela a
dieraztea. Hala, uste dugu Euskal A
utonomia Erkidegoan gaur egun badela as
ki informazio etorkizunean halako egoera a
nbiguo eta kaltegarririk izan ez dadin lagundutako ugalketa-tekniken bidez seme-alabak izan nahi dituzten bikote lesbianentzat.
III.4. Arloak sustaturiko ofiziozko jarduketak
Hain zuzen, a
zken kontu horri dagokionez, hots, ezkondutako bi emakumeren ezkontzaren barruan lagundutako ugalketa-tekniken bidez jaiotako semearen edo a
labaren a
ma ez-biologikoaren a
matasuna legez zehazteari dagokionez, bere garaian egoki iritzi genion jarduketa bat egiteari, erregistroko gaur egungo jardunbideak berrikus zitezen sustatzeko; izan ere, lagunduriko giza ugalketari buruzko maiatzaren 26ko 14/2006 Legean a
uzi hori modu a
nbiguoan taxutu dela eta, jardunbide horiek ez dira uniformeak, eta zenbait kasutan, gure iritziz, bereizkeria-egoerak sor ditzakete bi emakumeren a
rteko ezkontzaren barruan.
Hala, eskumen-arrazoiengatik, 2010. urtearen a
maieran, Espainiako Herriaren Defendatzailearen esku utzi genuen oro har detektatutako a
razo hori, organo horrek lege-interpretazioa a
rgitzeko bidezkotzat jotzen zituen jarduketak has zitzan, eta horren bidez ziurta zedin erregistro zibilen jardunbidea, a
zaldutako inguruabarretan jaiotako umeen seme-alabatasuna erregistroan inskribatzeari dagokionez, homogeneoa izango dela eta guztiz bat etorriko dela Konstituzioan jasotako berdintasun-printzipioarekin.
2011ko a
zaroan, Herriaren Defendatzailearen erantzuna jaso dugu, eta, horren bidez, a
rlo horretan zer jarduketa egin dituen jakinarazi digu. Hala, a
dierazi digu Justiziako Estatu Idazkaritzari eta Berdintasunerako Estatu Idazkaritzari helarazi diotela a
uzia. A
zken idazkaritza horren erantzunik ez dute jaso, baina bai lehenarena. Erantzun horrekin bat etorriz, legeak ezartzen du a
maren ezkontideak semea edo a
laba jaio a
urretik a
dierazi beharko duela bere a
dostasuna. Baina, horrez gain, a
dierazi digute, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Orokorrak besteak beste 2008ko a
pirilaren 17ko, maiatzaren 22ko eta a
zaroaren 24ko ebazpenetan a
zaldu duenez, baliozkotzat eta nahikotzat jotzen dela a
ma ez-biologikoak umea jaio ondoren, umea inskribatzean, a
dierazitako a
dostasuna ere.
Kontuan hartuta zein garrantzitsua den Justiziako Estatu Idazkaritzaren a
zalpen hori, uste dugu komenigarria dela Herriaren Defendatzaileak emandako erantzuna Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri A
dministrazio Sailari helaraztea, hark erantzunaren edukia Euskal A
utonomia Erkidegoko erregistro zibilez a
rduratzen diren epaileen a
rtean zabal dezan.
III.5. Arlo horren inguruko giza eskubideak sustatzeko foroetan, jardunaldietan eta jarduketetan izandako parte-hartzea
a. Foro eta jardunaldietan izandako parte-hartzea
2011. urtean, LGTBen eskubideekin loturiko jarduerak edo jardunaldiak a
ntolatu dituzten hainbat forotan parte hartu du a
rartekoak. Horren guztiaren berri zehatzagoa emango dugu txosten honetako (VIII) kapituluan, erakunde honetako titularraren jarduerei buruzkoan.
b. Eskubideak sustatzeko beste jarduketa batzuk
Erakunde honek lortutako informazioaren a
rgitan, bai eta A
rartekoaren "Adingabekoei balioak transmititzea" txosten bereziaren emaitzak ikusita ere, A
rartekoa jabetu zen premiazkoa zela irmoki lan egitea hezkuntzaren esparruan bestelako sexu-joera edo genero-identitatea duten haurrei, nerabeei eta gazteei erabat garatzen laguntzeko, bai eta, oro har, haurtzarotik LGTBen eskubideen erabateko errespetuan eta gizarte-integrazioan oinarritutako herritarren kultura bat eratzeko ere. Testuinguru horretan, 2011. urtean, Europako zazpi herrialdetako beste bederatzi erakunderekin batera, Europako Batzordeak (Justizia, Elkartasun eta Segurtasunerako Zuzendaritza Orokorreko Oinarrizko Eskubideen eta Herritartasunaren a
ldeko Zuzendaritza) sustaturiko Rainbow proiektuan parte hartzen hasi ginen (proiektuaren zentzuaren ingelesezko siglak jasotzen ditu: Rights A
gainst IntoleraNce: Building a
n Open-minded World/ Intolerantziaren a
urkako eskubideak: a
urreiritzirik gabeko mundu bat eraikiz). Horren xedea da haurren, nerabeen, gazteen eta irakasleen a
rtean homofobiaren eta transfobiaren a
urka borrokatzeko testuak eta ikus-entzunezko materialak sortzea eta zabaltzea, eta Europan homosexualen eta transexualen eskubideak erabat errespetatu eta a
itortuko dituen kultura bat sustatzea. A
ipaturiko proiektua gauzatzeko a
ldia (bi urtekoa) 2011n hasi da, eta a
urten jadanik Euskal A
utonomia Erkidegoko eskola-umeen eta irakasleen a
rtean gai horren inguruan dauden estereotipoei buruzko ikerketa bat egin dugu, a
urrera egin dugu eskoletan halako estereotipoen a
urka borrokatzeko tresna didaktiko gisa balioko duten hezkuntza-materialen sorkuntzan (material horiek a
urki ebaluatuko dira Euskal A
utonomia Erkidegoan, bai eta Europako beste hiru herrialdetan ere), eta, a
zkenik, 15 eta 19 urte bitarteko gazteek homofobiaren eta transfobiaren a
urkako film laburren nazioarteko lehiaketa batean parte har dezaten sustatu dugu. Europako beste herrialde batzuekin elkarlanean egin dugun proiektu hau –2012. urtea bukatzeaz bat a
maituko da– guztiz a
berasgarria izaten a
ri da, eta erakunde honek espero du emaitzak zabaltzea –Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntzarekin– baliagarria izango dela bizikidetza-eredu berri baten oinarriak ezartzeko, non a
din goiztiarretatik a
niztasun a
fektibo-sexuala eta generokoa guztiz onarturik eta integraturik egongo diren.
III.6. Iritzi-artikuluak eta zabalkunde-jarduerak
Ekainaren 28an LGTBen Harrotasunaren Nazioarteko Eguna zela eta, erakunde honek erakunde-adierazpen bat egin zuen, eta, horren bidez, gogorarazi genuen, lege a
ldetik egindako a
urrerapen izugarriak egin diren a
rren, oraindik ere bizirik dirautela joera sexualagatik eta genero-identitateagatik egiten diren diskriminaziozko eta giza eskubideak urratzeko egoerek. Era berean, ohartarazi genuen gure gizartean homofobiak eta transfobiak forma ezkutukoak hartzen dituztela, eta beharrezkoa dela hori a
ntzematea eta deuseztatzea. Halaber, a
dierazpen horretan a
dierazi genuen gaur egun homofobia eta transfobia pairatzen a
ri diren gazteei eta nerabeei lagundu behar zaiela, horretarako ikastetxeetan gure ikasleei nortasuna as
katasun osoz eta bete-betean garatzen utziko dien sistema bat ezarrita.
IV. Ondorioak
2011. urtean a
rlo honetan egindako lanaren a
lderdirik nabarmenena honako hau izan da:
1. LGTBen elkarteen salaketak a
biapuntutzat hartuta detektatutako a
razo nagusiak
Oro har, ikusi dugu a
rlo honetan jasotako herritarren kexak nabarmenki urriak izan direla eta ez direla oso garrantzizkoak izan; hori ez dator bat Euskal A
utonomia Erkidegoko LGTBen elkarte-sare sendoak a
dierazi dizkigun a
ldarrikapen a
rgiekin. Herritarrek a
rlo honetan euskal a
dministrazio publikoei ez ezer egoztea honela interpreta liteke: gure sisteman ziurtatuta dagoela berdintasun formala, behintzat jarduketa publikoei dagokienez; baina horrek, noski, ez du esan nahi homofobia eta heteronormatibitatea erauzi direnik, gure gizartean bai baitira oraindik, nahiz eta modu sotil eta ezkutuagoan a
gertu. Nolanahi ere, horrek pentsarazten digu batez ere a
niztasun a
fektibo-sexuala eta generokoa erabat onartzeko gizartea gehiago sentsibilizatuta egingo dela a
urrera LGTBen eskubideen a
rloan; hori, gure iritziz, erakunde publikoek sustatu behar dute, batez ere gure a
dingabeen hezkuntzan eraginez, hau da, beharrezko ekintzak sustatuz berdintasuna haurtzarotik benetakoa eta eragingarria izan dadin.
LGTBen elkarteek salatutako a
razo nagusien a
rtean, honako hau nabarmendu behar dugu: beharrezkoa dela a
dineko gay eta lesbianei beren eskubideen berri ematea, bikotekidea hiltzen denean babesik gabe gera ez daitezen; beharrezkoa dela neurriak hartzea ikastetxeak familia homoparentalen ikuspegi integratzaile eta normalizatu bat emango duten material didaktikoz hornitzeko; beharrezkoa dela eskola-jazarpenaren a
urkako borroka orokorrean jazarpen homofobikoaren a
ldagaia kontuan hartzea; beharrezkoa dela genero-barruko indarkeriaren ondoriozko a
razoei heltzea; kezka dagoela sexu-askatasuna muga lezaketen udal a
rauen inguruan, hala nola espazio publikoen erabilerari buruzko Bilboko ordenantzaren inguruan; komeni dela Berdindu eta halako zerbitzuen finantza-zuzkidura a
reagotzea, eta a
bar. A
ldarrikapen horiei eta beste batzuei dagokienez, a
dierazi behar dugu oso positibotzat jotzen dugula Eusko Jaurlaritzako Immigrazioko eta A
niztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzak egindako a
giria, "Aniztasun a
fektibo-sexualaren kudeaketa. 2011-2013ko lan-plana" izenekoa; izan ere, funtsezko erakunde-ekimena da helburuak eta lehentasunak ezartzeko, bai eta helburu horiek lortzeko eta Euskal A
utonomia Erkidegoko elkarteak LGTBen eskubideen esparruan egiten a
ri diren eskaerei erantzungo dieten neurri zehatzak ezartzeko ere.
2. Transexualei eragiten dieten a
razo nagusiak
Transexualek ematen zaien a
rreta hobetzeko eskatzen dute oraindik ere, sexua a
ldatzeko osasun– eta lege-prozesuen ondorioz talde horri sortzen zaizkion a
razoak salatzen dituztenean. A
rartekoak a
zken urteetan behin eta berriz a
dierazi du komeni dela bereizkeriaren a
urkako legeria bat izatea. Lege horrek transexualen eta transgeneroen a
urkako bereizkeria erauzteko tresna egokiak izan behar ditu, eta talde horrentzako a
rreta publikoaren oinarriak ezarri behar ditu; hain zuzen, a
rreta horrek as
kotariko prestazioak ekarri behar ditu, talde horri erabat gizarteratzen eta eskubide-berdintasuna lortzen laguntzeko. A
gerian jarri nahi dugu Eusko Jaurlaritzak Transexualak genero identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak a
itortzeari buruzko Lege Proiektuan kontuan hartu dituela 2009an egin genuen "Transgeneroen eta transexualen egoera Euskadin" txosten berezian jasotako gogoeta eta gomendioetako as
ko. Proiektu horrek lege gisa a
rgia ikusten duenean, gure iritziz, parametro berriak izango dira euskal a
dministrazio publikoek transexualentzako a
rretari dagokionez egiten dituzten jarduketak ebaluatzeko.
3. Herriaren defendatzailearen a
urrean egindako jarduketa, emakume lesbianen a
rteko ezkontzen barruan jaiotako seme-alaben semetasuna edo a
labatasuna Erregistro Zibilean inskribatzearen ingurukoa
Eskumen-arrazoiengatik lesbianen a
rteko ezkontzaren barruan jaiotako seme-alabak erregistroan inskribatzearen inguruan detektatutako a
razoa Herriaren Defendatzaileari a
zaltzeko gure jarduketaren emaitza gisa, jakin dugu Justiziako Estatu Idazkaritzaren ustez jaio ondoren ere a
dieraz daitekeela seme-alabatasuna onartzeko nahia –ama biologikoaren ezkontideari legez eskatzen zaio–; beraz, horrek gure 4/2010 gomendio orokorrean a
zaldutako a
razoa konponduko luke. Uste dugu komenigarria dela informazio hori Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailari helaraztea, informazio hori Euskal A
utonomia Erkidegoko erregistro zibilez a
rduratzen diren epaileen a
rtean zabaltzeko.
4. Arartekoak eskola-esparruan homofobiaren eta transfobiaren a
urka borrokatzeko egin duen lana
Arartekoarentzat, lehentasunezko helburua da –eta horretan a
haleginduko gara 2012. urtean– hezkuntza-erakundeek beharrezko estrategiak jorratzea, eskola leku ziur bat izan dadin eta a
dingabeei joera sexuala eta genero-identitatea modu as
ke eta bete-betekoan garatzeko babesa berma diezaien. Hain zuzen ere, eskolako jazarpen homofobikoaren edo transfobikoaren a
urkako borrokan hezkuntza a
ldetik esku hartzeko tresnak sortzeko a
ri gara lanean Europako Rainbow proiektuan. Lan-esparru horretan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila inplikatzeko ere a
ri gara lanean, a
niztasunaren integratzaile izango den eskolako bizikidetza-eredu bakezale bat zehazteko orduan a
ldagai hori kontuan hartuko duten neurriak eta estrategiak sor ditzan.