7. Ijitoak eta beste gutxiengo kultural batzuk
I. Aurrekariak
Atal honetan Arartekoan 2011. urtean Arartekoak ijitoei eragiten dizkien kontuen inguruan aurrera eraman dituen jarduerak ditugu hizpide.
Gutxiengo kultural honek mendeetan zehar jazarpena eta arbuioa jasan ditu, azken hamarkadetan bakarrik jarri dira abian haien premiei erantzuna emango dizkieten politika publikoak baina argi dago ez direla nahikoak izan.
Pairatzen duten estigmatizazioa oraindik haien gizarte, ekonomia eta kultura arloko sustapena eragozten duen traba bat da. Zailtasun eta traba horiek gainditu dituzten eta ikasteko aukera eta lan duina edukitzeko aukera izan duten ijitoak badauden aurren, oraindik ijito asko bizi dira biziraupen zaileko baldintzetan, alegia, behar bezalako etxebizitzarik, urik, argirik gabe, beste gabezia batzuen artean. An
alfabetismo indizeak eta bizi-itxaropen txikiagoa biztanleria hori desberdintzen jarraitzen duten faktoreak dira, arteen arloan egindako ekarpenagatik eta familia-elkartasunaren balioak mantentzeagatik gailentzen bada ere.
Gizarte murrizketek eta finantza-krisiaren ziozko gizarte politiken gastu publikoa txikiagotzeak, enplegua suntsitzeak eta ez sortzeak, batez ere, desberdintasun eta gizarte desabantaila egoera handiagoan dauden pertsonei –adibidez, ijitoei, eragiten diete.
Ijito gehienek estatu kide bateko herritartasuna dute. Hortaz, kasu honetan paradoxa bat planteatzen da. Alegia, joan-etorri askerako eta egoitza eskubidea dute eta eskubide zibil eta politikoen eta erkidegoko pertsonentzako xedatutako zerbitzu eta prestazio publikoak jasotzeko eskubideen titularrak dira. Horrez gain, hainbat herri-administraziok arreta ematen diete, baita Europar Batasuneko administrazioak ere. Hala ere, pobrezia, bazterkeria eta desberdintasuna pairatzen jarraitzen dute.
Joan den urtean aipatu genuen zenbait estatu kidek –horien artean Frantzia eta Italia– hizpide izan zituztela Europar Batasunak oinarri dituen funtsak zalantzan jartzen zituzten zenbait jarduera, horien artean, egoitza askatasunari edo taldeko kanporatzeen debekatzeari eta gizarte premiei erantzuna emateko gaitasunari buruzkoak.
Frantziari buruzkoak diskriminatzailetzat jo dira etnia arrazoiengatik Europako Kontseiluaren Gizarte Eskubideen Europako Batzordeak egindako 2011ko ekainaren 28ko txosten batean. Txostenaren arabera, etxebizitza utzarazteko neurria modu jakin batean egin behar da, hau da, pertsonen eskubideak eta prozeduraren bermeak errespetatuz, baita eragindakoen duintasuna ere. Horrez gain, berriro bizilekua emateko eta hori baliatu ahal izateko laguntzak emateko urratsak eman behar dira. Batzordeak ez du uste Frantziak utzarazteko prozesuak duintasuna errespetatzen duten baldintzetan burutu dituenik, ezta beste etxebizitza bat eskaini zaienik ere. Kanporatzeari dagokionez, haren ustez, ez ziren bete taldeko kanporatzeak bidera ezin daitezkeela jasotzen duten legezko xedapenak; kanporatzeak ebazten dituzten prozedurek banakakoak izan behar dute eta pertsona bakoitzaren egoera pertsonala hartu behar dute kontuan.
Italian, Estatu Kontseiluak, herrialdeko goreneko administrazio instantzia judizialak, asentamendu nomaden inguruan larrialdi egoera ezarri zuen 2008ko dekretua ilegaltzat eta funsgabekotzat jo du. Larrialdi egoerak berekin ekarri zituen helduak eta adingabeak asentamenduetan erroldatzea, agiriak eskatzea eta egoera irregularrean zeuden pertsonen kanporatzea, baita nahitaezko utzaraztea ere. "Segurtasun publikoaren gaineko mehatxu" gisa kalifikatu zen eta, horregatik, kanpamentuetan isolatzen zitzaien, inolako arretarik eman gabe.
Haien egoerari dagokionez, Aditu Askeen Europako Sareak gizarteratzearen inguruan aurten argitaratu duen txostena aipatu dugu, ijitoek Europan bizitzen duten egoera aztertuta. Txosten horrek esparru politikoak eta dauden gobernuaren esparruak aztertzen ditu, ijitoak gizarteratzeko estatuko estrategietan kontuan hartu beharko liratekeen oinarrizko elementuak azpimarratzen ditu eraginkorrak izan daitezen eta ijitoak gizarteratze aldera estatu mailan eta Europan lan egiteko zenbait iradokizun barne hartzen ditu.
Hizpide izan dugun beste txosten bat da Europako Batzordeak arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka egindakoa Espainiari buruzko laugarren txostenean.
ECRIk onartzen ditu Ijitoen garapenerako plana (2010-2012), Ijitoen Estatu Kontseilua edo Ijito Kulturaren Institutua abian jartzeak ekarri dituen hobekuntzak, ijito askok oraindik desberdintasuna, bazterkeria eta bereizkeria jasaten dutela egiaztatu bada ere. Horregatik, hobekuntzekin jarrai dadin an
imatzen du.
Giza Eskubideen arloan lan egiten duten nazioarteko erakundeek –adibidez, Nazio Batuak eta Europako Kontseiluak– horiek babestu, sustatzeko konpromisoak xedatu dituzte, baita bereizkeriaren aurka borroka egiteko ere (besteak beste, Europako Kontseiluaren gutxiengo nazionalak babesteko esparru hitzarmena, arrazagatiko bereizkeria desagerrarazteko Nazio Batuen Batzordearen 27. zenbakiko Gomendio Orokorra). Horrez gain, ijitoak gizarteratzeko hamarkada ere gailendu behar dugu, xedea ijitoen gizarteratzea eta gizarte eta ekonomia arloko egoera hobetzea dela kontuan hartuta. Zeregin horretan hainbat estatuk hartzen dute parte ijitoak gizarteratzeko Europako plataforma abian jartze aldera 2009ko apirilean.
Halaber, Europar Batasunak 2020. urtera arte ijitoak gizarteratzeko estatuko estrategien Europako esparru bat landu du eta urte honetan geroago aipatuko ditugun esparruetan pairatzen dituzten zailtasunei aurre egiteko estatuko estrategiak prestatu daitezen bultzatu du.
Beraz, ijitoen gizarteratzea sustatuko duten neurriak abian jartzea babesten duen lege estaldura egon badago. Hala ere, neurri horiek betearazteaz arduratzen diren herri-administrazioek ez dituzte neurriok gain hartzen.
Ijitoek pairatzen dituzten arazoen eta zailtasunen artean gizarteak haiekiko duen gaitzespena dago. Gaitzespen horrek eragin dezake herri-administrazioek lehentasuntzat ez edukitzea ijitoak gizarteratu eta laneratzeak dakartzan premiei erantzuna modu integralean emateko berariazko neurriak abian jartzea. Kultura arteko komunikazioa, gizarte arloko partaidetza, sentsibilizazioa eta komunikaziorako eta elkarren arteko harremanetarako eremuak funtsezkoak dira ijitoak gizarteratzeko borrokan.
Oso distantzia handia an
tzeman dugu legezko xedapenen, kide izandako nazioarteko erakundeetan gain hartutako konpromisoen eta errealitatearen artean. Egia da, oro har, gure estatuan zerbitzu eta prestazio publikoak modu berean eskuratzen dituztela baina neurri horiek ez dira nahikoak, ezta egokiak ere, laneratu eta gizarteratu daitezen. Izan ere, ez dituzte kontuan hartzen marjinazioari eta gizarte bazterkeriari aurre egiten urteak eta urteak daramatzan herri horren berezitasuna eta premiak. Zehazki Euskal Autonomia Erkidegoan, Ijito Herriaren Erabateko Sustapenerako eta Partaidetza Sozialerako I. Euskal Plana 2004. urtean onartu zenetik bakarrik –duela 7 urte–, ijitoen elkarteen partaidetzarekin hartutako neurrien plangintza serioa egon da. Ebaluazioan neurri asko bete ez zirela agerian jarri bazen ere. Joera hori gainditu beharrean mantendu egin da, II. Euskal Plana 2011n amaitu baita eta jakina baita neurri gehienak ez direla bete, planaren ebaluazioak islatuko duen moduan. Ijitoak edo ijito herria, hainbat talde barne hartzen dituen eta 1971. urtean lehenengo nazioarteko kongresu batean hautatu zen izendapena, "hauteskunde-indarrik" ez duen herrialde askotan zehar dagoen eta gaitzespena eta bereizkeria pairatzen duen sakabanatutako gutxiengoa da. Hortaz, arduradun politiko eta publikoen konpromiso irmoak susta dezake aldaketa.
Azkenik, langabezia tasa hain altua duen lan merkatuak eta eskulana aukeratzeko lehentasunek ijitoak marjinatzen jarraituko dute. Beraz, austeritate neurriek, gizarte politikan bideratutako murrizketek ez dute iragartzen pertsona horien duintasunaren alde borrokatzen aurrera egin daitekeenik edo ijitoek tamalez belaunaldiz belaunaldi jazotzen den pobrezia eta bazterkeria zikloarekin eten ahal izango dutenik. Dagoeneko esan dugun moduan, sistema agerian ari da jartzen zaurkortasun egoerak alde batera ari dela uzten eta gizarte desberdintasunari ez zaiola ari aurre egiten, horrek gizarte kohesiorako dakarren arriskuarekin. Gogora dezagun gizarteak haren kide guztien ongizatea bermatzeko duen gaitasuna dela, desberdintasunak minimizatuz eta bazterkeria saihestuz.
II. Arloa kopurutan
Aurten jaso ditugun kexek, batez ere, etxebizitza bat edukitzeko zailtasunari eta erroldan izena emanda edukitzeko zailtasunari lotuta daude.
Urte honetan aztertutako hainbat kexek babes ofizialeko etxebizitza batetik kaleratu izana dute hizpide.
Bizikidetasun zailtasunen eta auzo batzuen hirigintza-narriaduraren gaiak jorratzen zituzten kexak ere jaso ditugu.
Kapitulu honen V. idatz-zatian aurten izapidetutako kexa esanguratsuenetako batzuk zehatz-mehatz aztertzen dira.
III. Araudi-testuingurua eta politika publikoak
Europako Parlamentuak ijitoak gizarteratzeko 2011ko martxoaren 9ko ebazpena egin zuen.
Ebazpen horrek alderdi asko biltzen ditu eta batzordeari eta estatuei proposamenak egiten dizkie ijitoen egoera aldatzeko bidea emango duten neurriak abian jar ditzaten.
Geroago, Europar Batasunak 2020. urtera arte ijitoak gizarteratzeko estatuko estrategien Europako esparru bat gauzatu du.
Batzordeak, Europako Parlamentuari, Kontseiluari, Lantalde Ekonomiko eta Sozialari eta Eskualdeetako Lantaldeari 2020ra arte ijitoak gizarteratzeko estrategia nazionalen esparruari buruz 2011ko apirilaren 5ean egindako jakinarazpena. COM (2011) 173 final
Europako Batzordeak haren web orrialdean ijitoak gizarteratzeko 15 estatu kideen estatuko estrategiak argitaratu zituen, 2011ko abenduaren 31n aurkeztutakoak (Espainiako estrategia onartzeko kontsulta bidean da, gobernu aldaketagatik atzeratu baita).
Hortaz, alde batetik, estatu bakoitzak estatu, eskualde eta tokiko mailan ijitoei eragiten dizkien politikak garatu behar ditu, baita ijitoen gizarteratzea bermatzeko eskuragarri dauden funtsen behar bezalako erabilera egiten duela ziurtatu ere. Horregatik, estatuek ijitoen gizarteratzea lortzeko egiten diren ahaleginak babestea xedatu du (Europako Gizarte Funtsa, Eskualdeko Garapen Funtsa eta Tokiko Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa, Progress programa). Horri esker, etxebizitza moduko azpiegituretan eragina duten neurriak har daitezke, baita beste eremuetan eragina dutenak ere, hala nola, osasunean, hezkuntzan eta enpleguan.
Horren guztiaren ondorioz, estatu kideek ijitoak hezkuntzan, osasunean, enpleguan eta etxebizitzan gaineratzeko jarduerak abian jarri behar dituzte.
Aurten arrazakeriaren eta intolerantziaren kontrako Europako Batzordearen 13. zk.ko gomendioa azpimarratu nahi dugu (ECRI), an
ti-ijitotasunaren eta ijitoek pairatzen duten bereizkeriaren aurkakoa. Idazki horretan hainbat alderditan –adibidez, hezkuntza, enplegua, etxebizitza eta osasuna– horri guztiari aurre egiteko neurriak gomendatzen dira. Baita delitu arrazisten jazarpenari dagokionez ere. Gomendio horrek espazio publikoetan an
ti-ijitotasunari aurre egiteko garatu beharreko jarduera kopuru esanguratsua barne hartzen du, besteak beste, administrazioarekin harremanetan egotean, zerbitzu eta prestazio publikoak baliatzean, komunikazio baliabideetan eta informazioaren teknologiak ahalbidetzen dituen eduki arrazisten zabalkundean.
IV. Jarduera-plana
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailarekin eta Abantoko Udalarekin bildu gara. Bilera horietan, besteak beste, ijitoei eragiten dizkien kontuak jorratu ditugu. Geroago, arazook aztertuko ditugu gailendutako kexen atalean.
Vista Alegre ikastetxera hurbildu gara etxebizitzarik ez duten eta ikastetxe horretara joan ohi diren seme-alabak dituzten ijito familia batzuen egoera ezagutzeko. Familia horiei ez zitzaien berriro bizilekurik eman Sestaoko gizarte eta hirigintza arloko biziberritze planaren ondorioz. Bileran Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren txostenean, 3. epigrafean, hezkuntza arloari eragiten dioten hainbat alderdi jorratu ziren.
Aurten gizarte erakundeek esan digute kezkatuta daudela ijitoek etxebizitzaren inguruan dituzten zailtasunengatik. Horrez gain, kezkatuta daude gizarte zaurkortasun larria pairatzen ari direla egiaztatzen duten gizarte txostenak dituzten familiei etxebizitza bat esleitzeko prozedura berezietan erabiltzen ari diren irizpide murriztaileengatik. Baita Europa ekialdeko ijitoen asentamenduengatik eta errealitate berri honi erantzunik ez emateagatik ere.
Arartekoak horren harira gomendio orokor bat egin du: Arartekoaren urriaren 5eko 3/2011 Gomendio orokorra. Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren erkidegoko ijitoen asentamenduetan esku hartzeko jarduera protokoloak garatzeko premia. Bertan, ijitoek EAEn dituzten asentamenduen egoera eta haien premiarik oinarrizkoenei erantzuna emateko gabezia aztertzen dira. Halaber, aplikatzen den lege esparrua eta EBn ijitoen sustapenerako gain hartutako konpromisoak aztertzen dira. Aipatzen diren gogoeten artean dago ez dela uste neurri egokia denik nahitaezko utzaraztea. Pertsonen beharrentzat eta auzokideen harremanentzat egokia den gizarte eta komunitate mailako esku-hartzea Europar Batasuneko esparruan babesa duen prebentzio-neurria da eta nahitaezkoa da Europar Batasuneko herritar gisa eskubideen titular izanagatik. Esku-hartze faltak arazoa beste leku batera, beste herri batera, bideratzen du ez ditu betetzen Giza Eskubideen eta gutxiengoen babesaren alorrean hartutako konpromisoak eta galdutako aukera da. Gomendioak behin eta berriro azpimarratzen du ijitoek eskubideak dituztela. Asentamendu bat utzarazteak lur edo eraikin baten erabileraren gaineko ikuspegia eta hori arautzen duten legezko xedapenak bakarrik hartzen ditu aintzat. Eskubide humanitarioak pertsonen eskubideak hartzen ditu kontuan eta botere publikoak interpelatzen ditu aintzat har daitezen eta ijitoak duin bizi daitezen beharrezko neurriak abian jar daitezen.
Zehazki, hasierako urrats moduan gomendatzen zen erkidegoko ijitoen finkapenetan esku hartzeko jarduera-protokolo bat egin zedin, bertan gizarte eskubideak eskuratzeko aukera, haien betebeharren konplitzea eta bizilekuaren bortxaezintasunaren eskubidea bermatuz. Horrez gain, ijitoak gizarteratzeko estatuko estrategien Europako esparrua kontuan har zezaten eta, zehazki, Europako funtsak erabiltzeko aukera, ijitoak gizarteratzeko prozesuaren hasierako fase honi erantzuna emateko.
V. Kexarik aipagarrienak
V.1. Udal erroldan izena ematea
Udal erroldan izena emanda edukitzeak eskubideak baliatzeko eta udalerriko herritarra izateko aukera ematen du. Oinarrizko eskubideen erabilera ukitzeaz gain, funtsezko betekizuna da zerbitzu eta prestazio publikoen eskaeran. Eskubideak erabiltzeko eskaerak arautzen dituen arautegiak erroldan inskribatuta egoteari buruzko ziurtagiria (edo errolda-agiria) ezarri du aurkeztu beharreko agirien artean, esate baterako osasunerako, doako justiziarako, beketarako eta gizarte babeserako eskubideei dagozkienak. Ijitoek beste pertsonek baino traba gehiago dituzte udal erroldan izena emateko, ez bakarrik etxebizitza bat alokairuan edo jabetzan edukitzeko zailtasunagatik, baita haien jokabidearen eta auzotar-harremanen gainean aurreiritziak eta beldurrak daudelako ere, eta, ondorioz, trabak jartzen dizkiete izena eman ahal izateko. Horregatik, izapide ditugun kexa-espedienteek elementu desberdinak eta zailtasun osagarriak dituzte ijitoei eragiten dietenean, segur aski auzotar ijito berriak edukitzeko errezeloari lotuta.
V.1.2. Erroldan izena emateko eta herritar izateko zailtasuna
Aurten udalak erroldan izena eman nahi izan ez dion familia baten kexa jaso dugu, herri horretan bizi bada ere. Familia hori gurasoek eta lau seme-alaba adingabek osatzen dute. Honakoak dira erroldan izena ez emateko udalak baliatutako arrazoiak: etxebizitzaren titulartasunaren gainean eztabaidak daude, horregatik alegatzen du herritar guztiei berdintasunezko tratamendua eman nahi diela.
Etxebizitza hori ez dago Jabetza Erregistroan jasota eta, ondorioz, hainbat bertsioa daude higiezin horren titulartasunaren inguruan eta etxebizitzaren erosketa iruzurra medio zela egin ote zen pentsatzen da, horrelakorik jazo izan bazen. Hala ere, etxebizitzaren titulartasunari buruzko eztabaida juridikoak alde batera utzita, erroldan izena emateko xedatzen den lege araubidea aplikatu behar da. Udal erroldan izena emateko gaia erregulatzen duen araudiak ez dauka zerikusirik dagokion prozedura judizialean argitu beharko diren eztabaida juridikoekin. Lege araubideak (zehazkiago Tokiko Araubidearen Oinarrien Legea, Populazio eta Lurralde Mugapenari buruzko Araudia eta Estatistika Erakunde Nazionalaren ebazpenak) bereizi egiten ditu erroldan inskribatzea eta higiezina hartzea legezkoa edo legez kontrakoa izatea. Erroldaren araudiak erroldan izena ematea benetako egoitzarekin lotzen du. Ez dago legezko arrazoirik udalak erroldan izen-ematea ukatzeko baina 2007. urtetik behin eta berriro ukatu zaie, udalerrian bizi badira ere eta seme-alabak ikastetxera joaten badira ere, eta udalak hori guztia jakin badakien arren.
Arartekoak udalari gomendio bat helarazi zion familia horri erroldan izena eman ziezaion baina txosten hau ixtera goazenean ere ez du erantzunik jaso: 2011ko abenduaren 15eko Arartekoaren ebazpena. Horren bidez, Abantoko Udalari gomendatzen zaio erroldan inskriba dezan Santa Juliana auzoan bizi den familia bat.
V.1.3. Erroldan baja ematea atzeraeraginezko ondorioekin eta eragina babes ofizialeko etxebizitza baten esleipenean
Atzeraeraginezko ondorioekin udal erroldan baja ematea erabaki duen udal baten kexa mahaigaineratu digute.
Eusko Jaurlaritzari erabaki horren berri eman zitzaion eta, horrenbestez, familia horri esleitu zitzaion babes ofizialeko etxebizitza baten ematea bertan behera utzi zen.
Arartekoak erroldan baja emateko prozedura aztertu zuen eta horren harira udalari gomendio bat helarazi zion: Arartekoaren ebazpena, 2011ko ekainaren 6koa. Horren bidez, Sestaoko Udalari gomendatzen zaio familia bat udal erroldan ofizioz bajan ematen duen ebazpena bertan behera utz dezala, familia udal erroldan mantendu dezala eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari jakinarazi diezaiola familia horrek erroldaren baldintza betetzen duela, esleitu dioten babes ofizialeko etxebizitza berehala eman diezaioten.
Familia hori epai bidez kaleratu zen eta, ondorioz, ez zuen etxebizitzarik. Etxebizitzarik ez zutenez, senideen etxeetan bizitzen egon ziren. Hala ere, senide horiek ere kaleratu egin ziren (kasu horretan kaleratze administratiboa izan zen), hortaz, horiei ere etxebizitza uztera behartu zieten. Lau seme-alaba adingabe dituen familia bat da eta etxebizitzarik gabe egoteak oso egoera zaurgarrian utzi zituen.
Familia horrek udalari eskatu zion erroldan izena emateko gizarte zerbitzuen helbidean edo ikastetxearen helbidean, jakin bazekiten-eta Sestaon etxebizitza bat esleitu zietela. Erroldan baja ematearen ondorioz, ahulezia egoeran zeuden prestazio ekonomikoak jasotzen baitzituzten. Udalak etxebizitza bat esleitu zietela jakin zuenean, Eusko Jaurlaritzari jakinarazi zion erroldan izena emateko izapideari baja ematea ebatzi zuela atzeraeraginezko izaerarekin. Era berean, udaleko gizarte zerbitzuek foru aldundiari eskatu zioten espediente bat premiatu zezan, adingabeak babesik gabeko egoeran zeudela ulertzeagatik, hain zuzen, behar bezalako etxebizitzarik ez edukitzeagatik, eta, horrez gain, foru aldundiari jakinarazi zion diru-sarrerak bermatzeko errentari dagokion espedientean dagoeneko jasota zegoen helbidean ez zirela bizi. Foru aldundiak adierazi zuen helbidean bizi ez zirela jakin zuenean diru-sarrerak bermatzeko prestazioa eten ziela eta bidegabe jasotako kopurua itzultzeko eskatu diela.
Udalak erroldan izena emateko izapideari baja atzeraeraginezko ondorioekin emateko aintzat hartu zituen arrazoiek zerikusia zuten errentamendu kontratuaren irregulartasunen salaketarekin. Irregulartasun horiek ez ziren epai judizialaren bitartez egiazkotzat jo. Halaber, polizia-aurrekariak ere alegatu ziren.
Udalak ez zuen Arartekoaren gomendioa onartu, nahiz eta ezin izan zuen erroldan izen-emateko izapideari baja eman atzeraeraginezko izaerarekin, baja emateko data geroago izan baitzen, Erroldatze Kontseiluaren aldeko txostenaren ostean, alegia, Eusko Jaurlaritzak babes ofizialeko etxebizitza bat alokairuan esleitu eta gero. Erroldan baja emateko Erroldatze Kontseiluaren aldeko txostena behar da eta ez zegoen txosten hori atzeraeraginezko ondorioei zegokienez.
Ondorioz, Etxebizitza eta Herri Lan Sailak, Etxebizitzaren arloan aztertzen den moduan, familia horri etxebizitza eman zion. Garrantzitsua da azpimarratzea etxebizitza gainontzeko esleipendunei baino urtebete beranduago eman zitzaiela.
V.2. Babes ofizialeko etxebizitzen utzarazpen administratiboak
Babes ofizialeko etxebizitza bat zuten ijito familien zenbait kexa-espediente izapidetu ditugu. Kasu batean etxebizitza, prekario erregimenean, Eusko Jaurlaritzarena zen eta beste kasu batean, aldiz, udal batena eta erregimena alokairukoa. Herri-administrazioek utzarazpen administratiboari ekin zioten. Arrazoiak etxebizitzaren egoera kaskarra eta auzotarren artean arazoak egotea ziren.
Bi kasuetan familiek etxebizitza herri-administrazioari eman zioten, baldintza duinetan bizitzeko behar bezalako beste etxebizitza bat ez bazuten ere. Ez dugu an
tzeman jarduera okerrik egon denik. Izan ere, herri-administrazioek babes ofizialeko etxebizitzen errentamendu kontratuak ebatz ditzakete, xedatutako kausak jazotzen badira. Hala ere, gure ustez garrantzitsua da azpimarratzea ijitoek zailtasun asko dituztela behar bezalako etxebizitza bat edukitzeko. Horregatik, esku-hartze publikoa funtsezkoa da egoera hori hobetzeko. Kasu horietan etxebizitza erabiltzen ez jarraitzeko baliatu diren arrazoiek zerikusia dute etxebizitzaren "erabilera desegokiarekin" eta auzoko harremanekin. Horren ildotik, ondoriozta daiteke ijitoak direla etxebizitza galdu izanaren erantzule bakarrak.
Erakunde honen ustez, zorroztasun gehiagorekin aztertu beharko lirateke egoera horiek guztiak eta hartutako neurrien gaineko azterketa egin beharko litzateke. Etxebizitza baten esleipenari honako hau gehitu beharko litzaioke: familiaren egoera eta ezaugarriak, hezkuntza eta prestakuntza premiak, kultura arteko komunikazioan aurreiritziak eta zailtasunak aintzat hartzen dituzten beste neurri batzuk, hain zuzen, emaitza hori saihesteko. Familia gizarte bazterkeria egoeran gera dadin zerk eragin duen (faktore guztiak) aztertu beharko lirateke, baita horien gizarteratzea ahalbidetzeko neurri egokiak abian jarri ere. Neurri horiek komunitateari, tartean den familiari eragin behar diete eta gizarte eragile publikoen lankidetza behar da.
V.3. Etxebizitza beharra
Baldintza duinetan etxebizitza bat eskuratu ahal izateko aukera azken hamarkadetan ijito askok baliatu duten eskubide bat izan da. Hala ere, oraindik egon badaude etxebizitza duin bat ez duten pertsonak edo edukitzeari utzi diotenak. Arartekoaren funtzioen artean eskubideen betetzean –adibidez, behar bezalako etxebizitza bat edukitzeko eskubidea– an
tzematen diren gabezien inguruan arreta deitzea dago. Ildo horretan, azken urte honetan ugaritu egin dira ijitoei eragiten dieten kexak eta agian egoitza-egoera okerrera egiten ari dela agerian jartzen ari da.
Gai horren inguruan egindako txostenek (besteak beste, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Agentziaren txostena, "Ijitoen eta travelleren etxebizitza baldintzak, txosten konparatiboa 2009ko urria", baita Europako herrialde batzuetan etxebizitza baldintzei buruzko txostena ere: Standards Do Not Apply: Inadequate Housing in Romani Communities, Europa Roma Rights Centre) agerian jartzen dute ijitoek bereizkeria pairatzen dutela etxebizitza bat eskuratzerakoan eta gehiagotan bizi direla azpietxebizitzaren baldintzen oinarrizko azpiegiturarik gabe eta haien etxebizitzak legeztatzeko edo etxebizitza kalitatea hobetzeko aukerarik gabe. Haien estandarrak ez dira herritar gehienenak.
Behar bezalako etxebizitza bat eskuratzeko zailtasunaren inguruan an
tzeman ditugun arazoak honako hauek dira:
V.4. Taldeari eragiten dioten beste arlo batzuetan izapidetutako kexak, zehazki, hirigintza arloan. Jarduerak auzo degradatuenetan:
(ikusi txosten honetako II.15 kap.)
Erandioko Altzaga auzoa
Arartekoak izapidetu duen erreklamazio batean Erandioko pertsona talde batek euren bizimoduaren osasungarritasun eta segurtasun baldintza eskasak helarazten zizkiguten. Kexa izapidetzeko hainbat jarduera egin ondoren, 2011ko apirilaren 1eko Arartekoaren ebazpena eman genuen. Horren bidez, Erandioko Udalari gomendatu genion Altzagako auzoaren hiri birsorkuntzarako ahaleginekin jarrai zezala lehentasunez.
Gomendioari erantzunez, udalaren ofizio bat jaso dugu eta bertan azaltzen digutenez, ostatu ematea posible egingo duten etxebizitza libre zein babestuentzat aurreikusitako etxebizitza blokeak eraikitzeko lanekin hasiko dira.
Abantoko Santa Juliana auzoa
Arartekoak 2010. urtean gomendio bat egin zuen. Aurten jarraipen bat egin du, auzora gerturatu da eta 2011ko urriaren 9an bilera bat egin du: Abantoko Santa Juliana auzuneak gizarte eta hirigintzaren aldetik duen egoera eskasa agerian jarriz auzokide talde batek aurkeztuta erreklamazioa amaitutzat ematen duen 2010eko irailaren 20ko Arartekoaren ebazpena.
Sestaoko Txabarri, Urbinaga, Rivas-Simondrogas eta Los Baños auzoak
Arartekoak udalerria biziberritzeko prozesuaren gainean ebazpen bat egin zuen (2006ko azaroaren 6ko Arartekoaren ebazpena). Aurten gomendioaren inguruan egin dugun jarraipena kexen bitartez burutu dugu. Ildo horretan, berriro ere jakin ahal izan dugu zenbait familia etxebizitzarik gabe geratu direla, Los Baños auzoko gizarte etxebizitzatik kaleratu zen familia adibidez.
VI. Ondorioak
VI.1. Ijitoen kasuan gizarte desberdintasunak oso handiak dira eta, horregatik, hainbat eremuetan neurri egokiak behar dira. Aurten Ijito Herriaren Sustapenerako eta Partaidetzarako II. Euskal Planaren (2009-2011) iraunaldia amaitu da. Plan horren betetzeaz arduratzen diren herri-administrazioek burutu dituzten neurri urriak aintzat hartuta, kontu horiek guztiak zergatik bete ez diren argitzeko azterketa eta hausnarketa bat egin beharko litzateke eta, edozelan ere, plana bete dadin beharrezko neurriak lehenbailehen abian jarri. Herri-administrazioen eta ijito elkarteen arteko komunikazio bideak (eta elkarrenganako ulermen aukerak) ireki dituen partaidetza-prozesu batean aurretik hausnartu, eztabaidatu eta xedatu diren jarduerak biltzen ditu planak. Xedatutakoa betetzea tartean dauden herri-administrazioen lehentasun bat izan beharko litzateke.
VI.2. Eragin dezaketen elementuen eta neurri eraginkorrak abian jartzea eragozten duten neurrien artean dago gizarte gaitzespenari lotutakoa, batez ere, ijitoek auzokide berak partekatzeren inguruko gaitzespena, baita auzotarrek tokiko autoritateei eskatzen dietela saihets ditzatela ijito auzokide berriak. Hori horrela, arduradun publikoek ordenamendu juridikoa bete behar dute auzokideen presioa alde batera utzita. Nolanahi ere, ijitoen sustapen eta gizarteratze eta laneratzerako bidea emango duten neurriek aipatu gaitzespena gutxitzen lagun dezakete. Bereizkeriaren aurkako borroka bereizkeriaren aurkako borrokaren funtsezko oinarri bat da, bakarra ez izan arren eta biak lehentasunezkoak dira gizarte kohesioa lortzeko, xede hori ongizate estatuarekiko konsubstantziala da.
VI.3. Etxebizitza ijito familia askok ez duten oinarrizko premia bat da. Emakume, haur edo adineko… asko bizitza duina izateko eskubidea errespetatzen ez den baldintzetan bizi dira eta ezin dute belaunaldiz belaunaldi murgilduta dauden bazterkeriaren gurpila apurtu. Behar bezalako etxebizitza gizarteratzeko edozein proposamenek saihestu ezin dezakeen baldintza bat da. Ijito familia askoren etxebizitza motaren eta herritar ia gehienen etxebizitzaren arteko aldea sekulakoa da. Ildo horretan, premiazkoa da ijitoei etxebizitza emateko neurriak eta haien egoera pertsonala eta kulturala aintzat hartuko dituzten beste neurri batzuk abian jartzea; neurri horiek haien partaidetza eta inplikazioarekin har daitezen eta baterako ardurak eta gizarteratzeko prozesuan aurre egitea lortzeko asmoak barne har ditzaten.
VI.4. Europako herrietan eta bideetan bizi den gutxiengo kulturala da. Aurten konpromiso bat hartu da, Europako estrategia eta nazionalak, Europako funtsekin batera aurkeztutakoa. Estatuek neurriak hartu behar dituzte eta laguntza teknikoaren eta lankidetzaren xedapenak daude. Pairatutako jazarpenaren ziozko kaltea arintzeko aukera bat da eta oraindik ijito askok jasaten duten gizarte bazterkeria egoera azaltzen du.
VI.5. Herri-administrazioaren esku-hartzea funtsezkoa da egungo gizarte eta ekonomia arloko testuinguruan behar bezalako etxebizitza bat eskuratu ahal izateko. Horrek esku-hartze integrala izan behar du, familiaren egoera eta bertako kideek dituzten premiak aintzat hartuko dituena, baita familiak auzoan duen kokapena eta auzokideen harremanak ere. Hartzen diren neurri askok ez dituzte kontuan hartzen kultura arloko elementuak. Horregatik, ez dute kultura arteko komunikazioa eta betebeharren ulermena laguntzen.
Gizarte esku-hartzeak ijitoen partaidetza behar du eta ijito familiek ardurak gain hartzea. Ijitoei eragiten dizkieten neurriek herriaren kultura ezaugarriak eta familien egoerak hartu behar dituzte aintzat.