6. Gizartean baztertuta edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak
I. Aurrekariak
Urteko txostenaren atal honetan baztertze-prozesuak nozitzen dituzten pertsonen inguruko jarduerak jasotzen dira. Prozesu horien kausak, besteak beste, desberdintasun sozial eta ekonomikoak dira. Enpleguaren suntsipena (Estatuan langabeziaren tasa %21 da; eta EAEn, %12) krisiarekin batera heldu da, eta gizartean baztertuak geratzeko arriskuan dauden pertsonen kopurua gehitu du.
Behar bezala dimentsionaturiko gizarte politika batzuek pertsonen zailtasunak eta pertsona horiek jasan ditzaketen ahultasun egoerak kontuan hartzen ez dituen finantza eta ekonomia sistema baten o
ndorioak mugatzen dituzte, adina, generoa, o
sasuna edo lan merkatuan sartzeko bereizkeria jasatea –edo, besterik gabe, enplegurik ez egotea edo o
so prekarioa izatea– izan daitezkeelarik ahultasun egoera horren kausa.
Hain zuzen ere, Europako estatu askotan –eta gure herrialdean bereziki– halabeharrezkotzat ezarri diren murrizketa-politikak gizartearen aldetik kostu nabarmena sortzen ari dira. Austeritate neurriek gastu publikoa mugatzen dute, eta, o
ndorioz, larriki eragiten diete gizartean baztertuak geratzeko arriskuan edo baztertuak dauden pertsonei. Horrez gain, neurri horiek estatuen krisia gastu publikoarekin lotzera bultzatzen dute, krisiaren kausa gastu publikoaren gehikuntza izan ez denean (bestalde, eurogunean mugak jarri zaizkio beti), espekulazioko finantza politikak baizik, behar bezala gainbegiratu ez direlako.
Egungo testuinguru ekonomikoan, diru sarrerak bermatzeko gizarte politikak are beharrezkoagoak dira. Hain zuzen ere, 2011. urtean premia o
inarrizkoenei ere aurre egiteko diru sarrerarik ez duten pertsonen gehikuntza gertatu da. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak gehikuntza horri erantzuteko aurrekontu saila handitu behar izan du.
Erakunde honek hainbatetan adierazi du Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistema gizarte kohesiorako eta gizarte babeserako funtsezko faktore adela, eta beharrezko baliabideak eta tresnak eman behar zaizkiola bere zeregin garrantzitsua bete dezan, alegia, baztertuta geratzeko arriskua prebenitzea, arlo pertsonaleko, gizarteko zein laneko bazterketa egoerak arintzea, eta gizarteratze zein laneratzea ahalbidetzea herritar eskubideak egitez erabiltzeko nahikoa baliabide pertsonal, sozial edo ekonomiko ez dutenei. Garrantzitsua da, era berean, beste baliabide eta prestazio batzuk egon daitezen ahultasun egoera batzuetan eta besteetan laguntzeko, hala nola gizarte eta o
sasun baliabideak edo etxerik gabeko pertsonentzako baliabideak, eta baztertze prozesuek dituzten faseak kontuan izan ditzaten. Askotariko baliabideak egonik, ekimen publikokoak zein ekimen pribatukoak, baztertze egoera larrienetan dauden pertsonek gizarteratzeko ibilbideak aurki ditzakete, eta haien premiez espezifikoki arduratzea.
Europa 2020 Estrategiak agregazio-adierazle berri bat zehazten du gizartean baztertuta edo txirotasunean edo halako egoeran egoteko dauden pertsonei buruz: gizartean baztertuta edo txirotasunean edo halako egoeran egoteko dauden pertsonatzat hartzen dira diru sarrera txikiekin bizi direnak eta/edo gabezia material larria nozitzen dituztenak (Europa o
sorako aukeratu diren 9 itemetatik, 4 beren ahalbideetatik kanpo daudela adierazten duten etxeetan bizi diren pertsonak. Itemak honako hauek dira: alokairua edo letra bat o
rdaintzea; etxea behar bezain bero edukitzea; ustekabeko gastuei aurre egitea; o
kela, o
ilaskoa edo arraina –edo pareko begetarianoak– daukan o
tordu bat, astean gutxienez hiru aldiz; o
porrak o
rdaintzea, urtean astebete gutxienez; automobil bat; ikuzmakina bat; koloretako telebista bat; telefono bat (finkoa edo mugikorra). Red de Lucha contra la pobreza y la exclusión social delakoaren txostenean (EAPN, Madril: "Txirotasunari eta gizarte bazterketari aurre egiteko sarea"), 2011 argitaraturik 2009ko datuen gainean, aipatutako adierazlea kontuan hartzen badugu, txirotasunean edo gizartean baztertuta egoteko pertsonen multzoa %12,6 zen EAEn. Estatuko batez bestekoa %23,4 zen (Espainiak 11. tokia du 27en Europan txirotasun handiena dutenen artean). (Adierazle horiek Eusko Jaurlaritzak txirotasunari eta gizarte desberdintasunari buruzko inkestan erabilitakoen desberdinak dira; azken horiek 2008ko datuak aztertzen zituzten, eta beste urteko txosten batean aipatu ditugu dagoeneko).
Laburbilduz, aurrean dugun egoerak zalantza handiak sortzen ditu, egin diren zein egiten ari den murrizketengatik, halakoek aztergai dugun gizarte taldeari larri eragiten baitiote. Talde horren barrukoak zain daude o
raindik ere, Gizarte Zerbitzuei buruzko Legea garatzeko, antzeko funtsezko tresna estrategiko batzuk noiz o
netsiko, hala nola zerbitzuen eta prestazioen kartera, gizarteratzeko hitzarmenak arautzeko araua, edo lege horretako Prestazioen eta Zerbitzuen Katalogoan jasotakoen artean doakoak ez diren prestazioen eta zerbitzuen finantzaketan erabiltzaileek zer partaidetza ekonomikoa izango duten arautzea. Beste batzuk, Lanbide edo Gizarte Zerbitzuen Goi Ikuskaritza abian jartzea, aurrera eraman dira pixkanaka, lege testuinguruari buruzko atalean jasotzen dugunez.
II. Arloa kopurutan
Aurten, kexa kopuru gehiena inolako diru sarrerarik ez dutela adierazten duten pertsonenak izan dira; kopuru hori handitu egin da beste urte batzuetako datuen aldean.
Hain zuzen ere, arlo horretako kexa kopuruak izan duen gorakadak %500eko gehikuntza ekarri du, aurreko urteko kopuruen aldean. Zehazki, 2010. urtean 78 izatetik, 2011. urtean 329 izatera igaro dira. Kexa horien artean, gizarte prestazioak eten izanari buruzkoak ziren, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio O
sagarria, preseski. O
ndoren, bidegabe jasotako zenbatekoak itzultzeko eskaerei buruzko kexak ageri dira (kontuan izan behar da prestazioak eteteagatik aurkeztutako kexa askotan, Araban batez ere, bidegabe jasotakoen eskaera ere sartzen dela), eta azken horien atzetik prestazio eta laguntzak ukatzeari zein halakoen kudeaketan gertaturiko atzerapenei buruzko kexak datoz.
Beste alderdi batzuk o
inarri zuten kexak ere jaso dira, hala nola langabeziako sorospena (estatuaren prestazioa) eta laguntzazko beste prestazio batzuk aldi berean kobratzearen o
ndoriozko arazoak, azken horiek zenbateko jakin bat gainditzen dutenean, prestazio ekonomikoak kontrolatzeko eta ikuskatzeko prozedurak, edo erabiltzaileentzako gizarte laguntza.
III. Lege testuingurua eta politika publikoak
Atal honetan, indarrean sartu diren arau berrietako batzuk eta arloari doazkion jarduera publika batzuk aipatuko ditugu.
2011. urtean arauen aldetik izan diren berritasunen artean, 4/2011 Legea, azaroaren 24koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Legea aldatzen duena, o
netsi izana nabarmendu behar da; hain zuzen, urte berean sartu zen indarrean: abenduaren 13an. Aldaketa horren helburua da lotura estuagoa ezartzea Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzearen eta enpleguaren bitartez era aktiboan gizarteratzearen artean, enpleguko politika aktiboak eskualdatu direla eta. Azken horiek, hain zuzen, iaz hartu zituen bere gain gure autonomia-erkidegoa, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua sortzea ekarri zuten, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari atxikirik.
Lege berriarekin, Lanbidek rol nagusi bat hartzen du Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sisteman; izan ere, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio O
sagarriaren (EGPO) kudeaketa hartzen baitu bere hain, hau da, bai eskaera eta izapideak (orain arte udalek bideratzen zituzten horiek), bai ebazpenak (foru-aldundiak ematen zituzten lehen). Bestalde, honako hau dago legearen xedeen artean: "lan-merkaturako sarbidea bermatzea diru-sarrerak bermatzeko prestazioa jasotzen duten pertsona enplegagarriei". Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak eginkizun hau hartzen du bere gain: "Sistemaren prestazioak jasotzen dituzten pertsonen lan-aktibazioa". Horretarako, garrantzi handia hartzen du "gizarteratze aktiborako hitzarmena" deritzonak (lehen "gizarteratzeko hitzarmena" deitzen zitzaion). Hura Lanbideren eta dagozkien pertsonen artean izenpetuko da, eta bi hilabetean behin ebaluatuko da.
Legearen aldaketa horren inguruan aipatu behar dira, era berean, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari –eta, o
ndorioz, Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio O
sagarriari ere– eragiten dieten zenbait alderdi. Nabarmendu beharreko alderdi horietako bat da errenta (DSBE) lortzeko betekizunetako bat gogortu izana, hau da, EAEn erroldatuta eta bertan benetan bizitzen egoteko epea. Hala, bada, legea aldatu aurretik, eskabidea egin baino urtebete lehenagotik erroldatuta egoteko eta EAEn benetan bizitzeko eskatzen zen. Lege berriak hiru urte eskatzen ditu, eta hori betetzen ez bada, gutxienez bost urteko lan-jarduera o
rdaindua egiaztatu beharko da (pentsiodunak eta genero indarkeriaren biktimak salbuetsita daude azken kasuan). Berdin utzi da –aurrekoa betetzen ez den kasuetarako– EAEn bost urtez jarraian erroldatuta egoteko eta bertan benetan bizitzeko eskatzea eskabidea egin aurreko hamar urteen barruan.
Eskakizun berri horrek beste zailtasun bat gehitzen dio gure erkidegora iritsitako pertsona asko laguntza horiek jaso ahal izateko, eta, gainera, lan o
rdaindu bat erdiesteko o
so garai gaitzean gertatzen da. Horrek ekar dezake premia egoeran, bai eta gizarte bazterketako egoeran ere, dauden pertsona batzuk gure babes sistemaren estalduratik kanpo geldi daitezen. Horregatik, erne egon beharko da neurri horiek gure gizartean eta, bereziki, gizarteko talde ahulenetan sor ditzaketen o
ndorioei.
Arau berriarekin Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta hiru hilean behin berraztertuko da, eta haren o
nuradunak (bizikidetza-unitate o
soa, salbuespen batzuekin) gizartearentzat lan egitera behartuta egongo dira, besteak beste. Errenta (DSBE) azkentzeko kausen artean, hirutik bira jaitsi dira egon beharreko ez betetzeagatiko prestazio eteteak, errentaren indarraldiaren bi urteetan. Era berean, kausa justifikaturik gabe egokia den enplegu bati edo lan-baldintzen hobekuntza bati uko egin zaion aldiak hirutik batera murriztu dira. Azkenik, aipatu behar da egintza berriak gehitu direla arau-hauste larria sortzen dutenei: prestazioa bere helbururako ez erabiltzea; eskale ibiltzea edo bizikidetza unitateko beste kide batzuei eskale ibiltzen uztea edo haiek ibiltzera behartzea; bidegabe jasotako kopuruak ez itzultzea.
18/2008 Legearen aldaketa garrantzitsu horrek Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta arautzeko arautegia egokitzera behartzen du.
Gizarte Behar Larrietarako Laguntzak ez ditu aldatzen 4/2011 Legeak, sei hilean behin betekizunak betetzen jarraitzen dela berraztertzea bakar-bakarrik. Lehenago, ez zegoen epe zehatzik ezarririk. Alderdi horrek urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuari eragiten dio, berak arautzen baititu laguntza horiek. Ikusten denez, hura ere aurten o
netsi da Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legea garatzeko. Gehitu dituen berritasunen artean, laguntza horiek kobratu ahal izateko o
ndare muga bat dago (ondareak 8.000 € baino gutxiago izan behar du, aurreko arauan 40.000 € zela, aldiz). Urtero argitaratzen da Gizarte Behar Larrietarako Laguntzetan jasotako gastu bakoitzerako gehieneko zenbatekoak ezartzen dituen eta laguntzak estaltzeko izendatutako kredituak banatzeko irizpideak ematen dituen nahiz aurrekontu muga finkatzen duen araudia.
Aipatzen ari garen 4/2011 Legeari eginiko aldaketa horrek eraginda, Bizkaiko Foru Aldundiak, bere aldetik, gizarteratzeko bere laguntza berezia, martxoaren 22ko 60/2011 Foru Dekretuaren bidez arautua, aldatu du.
Laguntza hori da hainbat arrazoi direla kausa (adina, errolda…), premia egoeran egon arren, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta ezin eskura dezaketen pertsonentzat. Laguntza hori lortu ahal izateko, pertsona titularrarekin laguntzeko eta esku hartzeko banakako plan bat ezarri behar da, hari gizarteratzen eta/edo laneratzen laguntzeko. Foru dekretu horren aldaketa abenduaren 13ko 207/2011 Foru Dekretuaren bidez gauzatu zen, eta eskatzen diren betekizunak gogortu zituen (aurrez igaro beharreko epea bizikidetza unitatea eratu zenetik, eskatzailea Bizkaian erroldatu zenetik, ...), baina laguntza behar duten eta errentaren (DSBE) babesetik kanpo geratzen diren hainbat pertsona barne hartzen ditu o
raindik.
Antzeko laguntza bat du Gipuzkoako Foru Aldundiak (uztailaren 28ko 29/2009 Foru Dekretua), beste txosten batzuetan aipatu duguna eta aldatu ez dutena.
Bestalde, Arabako Foru Aldundiak aurten ere gizarteratze ibilbideetan parte hartzen duten 25 urtetik gorako pertsonentzako diru laguntzen deialdia egin du, pertsona horientzat prestakuntzaren o
ndorioz sortzen diren gastuak estaltzeko.
Beste berritasun bat Gizarte Zerbitzuen Euskal Behatokia sortu izana da, urriaren 26ko 225/2011 Dekretuaren bitartez. Behatokiaren xedea da gizarte zerbitzuak bermatzeko eta beraien kalitatea hobetzeko behar diren neurriak sustatzea. Behatoki hori Ikuspegiak deritzon behatoki sarean kokatuko da, Familiaren Behatokiarekin, Haur eta Nerabeen Behatokiarekin eta Immigrazioaren Euskal Behatokiarekin batera. Helburua da errealitatearekin bat datorren zerbitzu-mapa bat izatea, mendekotasunaren, ezgaitasunaren edo gizarte bazterketaren irudi bat emango duena. Behatokiaren helburuen artean dago, halaber, laguntza ematen ez zaion eskariari buruzko informazioa biltzea.
Aurten, Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa 2011-2014 ere o
netsi da.
Beste alde batetik, esan behar da baztertuak edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsona askok aldi berean gizarte laguntza eta o
sasun laguntza behar dutela. Horregatik, sarritan aldeztu dugu alor soziosanitarioa garatzen aurrerapenak egitea beharrezkoa dela. Horri dagokionez, aurten beste pauso bat eman da apirilaren 5eko 69/2011 Dekretua, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluarena, o
netsirik. O
rgano hori Gizarte Zerbitzuei buruzko Legean xedatuta zegoen (46.6 artikulua), eta haren helburua, o
ro har, alor soziosanitarioan politikaren, arauen, ekonomiaren, antolakuntzaren eta laguntza ematearen aldetik hartzen diren erabakiak o
rientatzea zein haien jarraipena egitea Era berean, 2011. urtean arreta soziosanitarioaren ildoak prestatzeko esparru-dokumentua o
netsi da. Kontseiluaren jarduerei dagokienez, gaixo kronikoen inguruko atalari lotzen gatzaizkio, han zehatzago azaltzen baitira.
Aurten, Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluaren EAEko gizarte zerbitzuen egoerari buruzko txostena, 2011ko urtarrilekoa, ere argitaratu zen.
Txosten horretan, besteak beste, gizarte zerbitzuei buruzko balorazio bat jasotzen da, eta gizarte zerbitzuen sareak izaniko garapena aztertzen da. Zati horretan, krisiaren inpaktuaz aritzen da, eskariaren handitzea eta eskuragarri dauden baliabide ekonomikoen gutxiagotzea, kasu batzuetan, direla eta (dena dela, hain testuinguru zailean sistemak, kasu askotan, bere horretan jarraitzeko, bai eta handitzeko ere, izan duen ahalmena nabarmentzen da).
Arloari doazkionetan, nabarmentzen dugu, txostenak dioenaren arabera, EAEko txirotasunaren eta gizarte bazterketaren arloan egoitzako plazak nahiz eguneko arretarako zentroetako plazak gehitu zirela, eta hiru lurralde historikoetan garapena o
so desberdina izan zela, bai eta txirotasunaren eta baztertzearen aurkako politiken gastu gehiena prestazio ekonomikoetarako erabiltzen dela ere. Azken gorabehera hori hausnarketarako eta eztabaidarako gai bat da; izan ere, o
ro har, gizarte zerbitzuen sistema gero eta o
inarrituago dago prestazio ekonomikoetan, o
raindik zerbitzu asko garatzeke daudelarik.
Azkenik, Europako Parlamentuak etxegabetasunari aurre egiteko europar estrategia bat egoteko beharra atzera ere aldarrikatu izana nabarmentzen dugu: Europako Parlamentuaren ebazpena, etxerik gabeko pertsonentzako EBren estrategia bati buruzkoa (B7-0475/2011). Ebazpen horretan, arazo hau premiazkoa dela adierazten da, eta Europar Batasuna heldu egin behar diola. Halaber, estrategiak zer eduki eta norainoko izan beharko lituzkeen adierazten du, hala nola herrialde eta eskualde mailako etxerik gabeko pertsonentzako estrategia eraginkor batzuk garatzeko eta sostengatzeko neurri pakete bat xedatzea, txirotasunaren eta gizarte bazterketaren aurkako jardueraren esparruan dagokion eremu politikoan txertatuko dena, edo etxebizitzari dagozkion ekimenetan arreta berezia jartzea, Txirotasunaren eta Gizarte Bazterketaren aurkako Europako Plataformako gizarte berrikuntzaren esparruan.
IV. Jarduera-plana
IV.1. Bilerak
Aurten, gizarteratzearen alorrean, gizartean baztertze prozesuak nozitzen dituztenen eskubideen defentsan, lan egiten duten zenbait elkarterekin bildu gara.
Zehazki, elkarte hauekin bildu gara: Izangai, Argilan eta Sos Arrazakeria Bizkaia.
Elkarteok Bizkaian dihardute, eta aztertu ziren gaiak, horrenbestez, lurralde historiko horri zihoazkion. Jakinarazi egin dizkigute pertsona asko izaten ari diren zailtasunak, Diru Sarrerak Bermatzeko Sisteman sartzeko eta/edo han geratzeko, bai eta prestazio ekonomikoen eskaerak ebazteko atzerapenak eta prestazio horien murrizketak ere (urtearen bukaeran atzerapena ez da hain handia izan).
Era berean, azaldu dute diru sarrerarik gabeko pertsonei ematez zaizkien prestazio ekonomikoak ez direla aski eta murrizketak jasaten ari direla. Murrizketa nagusia izan da etxebizitza bakoitzean bizikidetza unitateak bira murriztea; era berean, Gizarte Behar Larrietarako Laguntzak kobratzeko eskatzen diren baldintza berriak, edo beste prestazio batzuetan jartzen ari diren mugak, hala nola Bizkaiko Foru Aldundiak kudeaturiko Gizarte Laguntzetan.
Aditzera eman dituzte, halaber, araudian atzeman dituzten zenbait kontraesan, hala nola, hiru bizikidetza unitate daudenean, Etxebide-Etxebizitzaren Euskal Zerbitzura bideratzeko xedapena. Arazoa da zerbitzu horrek eskatzen duela etxebizitza baten o
nuradun izango diren pertsonek diru sarrerak izan ditzatela.
Azpimarratu dute, etete prozeduretan, kasu guztietan ez dela bete alegazioen izapidea. Betetzen hasi da, o
rdea, enplegu eskaera aktibo ez edukitzeagatik etetea gertatu den kasuetan. Prestazioa eteteko kausa enplegu eskaera aktibo ez edukitzea denean baino ez da betetzen o
inarrizko gizarte zerbitzuko gizarte-langileari jakinarazteko prozesua. Beste kasu batzuetan, ez da betetzen, eta hori larria dela deritzote prestazioa azkentzen denean edo, etete ebazpenaren aurkako errekurtsoa aurkeztu, eta ebatzi ez denean. Badiote administrazio publikoek ez dutela behar bezalako ahalmenik pertsonek aurkezturiko alegazioak edo aldakuntzak arrazoizko epe batean aztertzeko, eta edozein aztarna dagoenean prestazioa eteten dutela, halere, muntazko arrazoi bat egon zein ez.
Azkenik, prestazioak kontrolatzeko eta ikuskatzeko jarduerak ekarri zituzten hizpidera, kexarik aipagarrienen atalean aipatzen ditugun berberak.
Hainbat bilera izan ditugu Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailarekin, eta haietan Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazioari dagozkion kexak izapidetzen ikusten ari garen arazoak aztertu ditugu. Gai gehiago izan ziren aztergai, baina prestazioa enplegu eskaera aktibo ez edukitzeagatik eteteari dagokiona nabarmendu nahi dugu, 2011. urtean izan zuen garrantzia dela medio; izan ere, horrek erabiltzaileak nabarmen asaldatu zituen eta sistema o
soari eragin zion. Bileran, sailak aditzera eman zigun etete horien jatorria Enplegu Zerbitzu Publikoen Informazio Sistemako (SISPE) datuak ezagutzeko aukeran zetzala. Informazio horrek foru aldundiekin adostutako prozedura berri bat ekarri du. Esan zigutenez, datu horiek hilero jakinaraziko zaizkiola, eta azken horiek, erabiltzaileei; gero alegazioak egiteko epe bat irekiko zen, ebazpena eman baino lehen. Aurreratu zuten lan baimen administratiboa lortzen duten atzerritarren gaineko informazioa ezagutu ahalko zutela, gobernuaren o
rdezkaritzaordetzekin datu-gurutzaketa eginik.
2011. urtean sail berarekin egin zen beste bilera batean, besteak beste, erakunde honen kezka aditzera eman diogu 147/2010 Dekretuaren aplikazioaren inguruan; hain zuzen ere, aplikazio horren o
ndorioz, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eteten edo azkentzen zitzaien diru sarrerarik ez zuten edo ageriki nahikoak ez ziren diru sarrera batzuk zituzten hainbat pertsonari.
Era berean, Bilboko Udalarekin bildu gara, prestazio ekonomikoak ikuskatzeko eta kontrolatzeko erabiltzen zuten prozedura zela eta. Bilera horretan adierazi genion zein garrantzitsua den, eteteko proposamena bidali aurretik, eragindako pertsonari entzunaldi izapide bat ematea, gertaeren berri izan dezan eta dagozkion alegazioak aurkeztu ahal izan ditzan.
IV.2. Gomendio o
rokorrak
IV.2.1. Udal erroldan inskribatzea
EAEko udalei gomendio bat helarazi diegu etxerik gabeko pertsonak eta foru aldundien tutoretzapeko adingabeak udal errolda inskribatzearen inguruan: Udalen beren udalerrietako egoitzetan bizi diren etxerik gabekoak eta foru aldundiek tutoretzapean dauzkaten adingabeak udal erroldetan jasotzeko jarduerak egiteko beharra (Arartekoaren gomendio o
rokorra 5/2011, urriaren 17koa).
IV.2.2. Prestazio ekonomikoak jasotzeko eskubidea etetea
Kexek gora egin dutenez gero, eta tartean diren administrazioen jardunbide irregular jakin batzuk badaudela egiaztatu denez, Arartekoaren 9/2011 gomendio o
rokorra, azaroaren 29koa eman zen: Gizarte prestazioak jasotzeko eskubidea bertan behera uztearen eta horretarako erabilitako moduen o
ndorioak. Diru sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio o
sagarria.
Gomendio horren bitartez, Arartekoak bere kezka adierazi du jardunbide jakin batzuen inguruan, bereziki Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio O
sagarria jasotzeko eskubidea eteteari dagokionez. Aurkitu diren akats nagusiak hauek dira: prestazioak eteteko eta azkentzeko prozeduretan, ez dago epe bat eragindako pertsonek, ebazpenaren aurretik, alegazioak aurkezteko; eta prestazioa berriz jasotzen hasteko arazoak, behin etetea eragin duten kausak bertan behera geratu eta gero. Era berean, legegileek eskubideak bermatzeko asmo argiz sortu dituzten tresna jakin batzuk, hala nola zuhurtasunezko etetea eta zehapen prozedura; horri dagokionez, Arartekoak ez du berririk izan legeak ezarritako zehapen araubidea aplikatu izanaz, eta o
hiko jardunbidea, 2011. urtean zehar, prestazioak etetea eta azkentzea izan da. Aipatutako tresna horien artean, bidegabe jasotzeko zenbatekoak eskatzeko, espedienteak irekitzea gehitu beharko litzateke; hain zuzen, Araban prozedura ez da batere erabiltzen.
V. Kexarik aipagarrienak
V.1. Diru Sarrerak Bermatzeko Sistema
V.1.1. Langabeziako sorospenaren titularra eta, aldi berean, laguntzazko beste prestazio batzuen titular ere izatearen o
ndoriozko arazoak, azken horiek lanbide arteko gutxieneko soldataren %75 baino gehiago direnean
Iazko txostenean arazo hau aipatu genuen, o
rduantxe hasi berria zen eta. Hala ere, 2011. urtean zehar, kexa ugari jaso dugu (46) langabezia sorospenaren (langabeziako prestazioa bukatu o
ndoren, zenbait kasutan, jasotzen den estatuaren prestazio bat) titular ziren eta hura Diru Sarrerak Bermatzeko Errentarekin (DSBE) –prestazio horren mugaraino– o
satzen zuten hainbat pertsonarengandik. Zenbaitetan, Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio O
sagarria (EGPO) ere jasotzen zuten, alokairua o
rdaintzeko.
Autonomia erkidegoaren prestazio batengatik edo biengatik jasotzen zen zenbatekoak, guztira, muga jakin bat gainditzen zuenez –lanbide arteko gutxieneko soldataren (LGS) %75, hileka zenbaturik, aparteko o
rdainsariak kontuan hartu gabe (2011. urtean, 481,05 euro)–, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SPEE) langabeziako sorospena azkendu zien, eta, gainera, haren ustez bidegabe jaso zituzten zenbateko batzuk itzul zitzatela eskatu zien. Ematen zen arrazoia zen aipaturiko mugatik gorako errentak zituztela, hura sorospena jasotzeko ezarritako muga delarik, hain zuzen (Gizarte Segurantzari buruzko Lege O
rokorraren Testu Bategineko 215.1 artikulua). Erakunde hau ez dator bat irizpide horrekin, autonomia erkidegoko bi prestazio horiek familiarentzat direla, eta ez pertsonarentzat, aintzat hartzen ez duelako; horrenbestez, titularrari ez litzaioke konputatu behar laguntzen kopuru o
soa. Hala bada, Arartekoak 2/2011 Gomendio o
rokorra, abuztuaren 8koa eman zuen: Beste gizarte prestazio batzuen titularrak diren pertsonei langabeziagatiko subsidioaren etetearen o
ndorioz jazotako egoerei erantzun bat emateko beharra.
Bai DSBE errenta bai EGPO prestazio o
sagarria bizikidetza unitate o
soarentzako laguntzazko prestazioak dira, haien titularra edo hartzailea nor den gorabehera. Ez dira, horrenbestez, diru sarrera pertsonal bat, jasotzen duenaren diru sarrera propioa, familia-errenta bat baizik. Horri dagokionez, titularra edo hartzailea familiaren o
rdezkari bat edo prestazioaren administratzaile bat baino ez da, seme edo alabaren umezurtz pentsioa jasotzen duen amaren pare, halakoa o
ndorio hauetarako konputagarria ez delarik (Auzitegi Gorenaren 1997ko urriaren 20ko epaia).
Hori dela eta, gure ustez, langabeziako sorospenaren o
ndorioetarako errentak konputatzen direnean, familia edo bizikidetza unitatea (azken hori pertsona bakarrekoa denean izan ezik) o
satzen duten kideen kopurua kontuan hartu behar da.
Esan behar da ia kexa horiek guztiak Arabatik etorri direla, eta Gasteiztik bereziki (%83). Gipuzkoatik bakarra etorri da, eta Bizkaitik bat ere ez. Kasu gehienetan, kide bat baino gehiago dituen familia unitate bat o
rdezkatzen du titularrak, adingabeko ume eta guzti. Itzultzeko eskatzen zaizkien zenbatekoak handiak dira o
so (1.270 eurotik 10.000 euro baino gehiagora arte), batez ere baliabiderik gabeko pertsona batzuentzat; gainera, zor horrek etorkizuna baldintzatzen die.
Erakunde honetan ulertu zen, alde batetik, ez zela zilegi Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio O
sagarria konputatzea, haren helburua aintzat harturik eta araudiaren zien Auzitegi Gorenaren erabaki jakin batzuen arabera. SPEE delakoari (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa) ere helarazi zitzaion gomendioa, eta hark horrelaxe iritzi zion (Gizarte Segurantzari buruzko Lege O
rokorreko 215.3.2. artikulua eta apirilaren 2ko 625/1985 Errege Dekretuko 7.1.c).3. artikulua).
Horrekin bat, zentzu horretako jarraibide bat eman zuen 2011ko urriaren 24an, eta bere probintziako o
rdezkaritzetara igorri zuen. Hala eta guztiz ere, ez zituen o
fizioz berraztertu –guk proposatu genuen bezala– o
rdura arte emandako ebazpenak, prestazio hori kontuan hartzeak eragindako pertsonari kalte egin zion kasuetarako. Araua aplikatzeko irizpidearen aldaketa bat zela argudiatu zuten, eta ez arau aldakuntza bat.
DSBE errentari dagokionez, bestalde, pentsatu genuen, konputatzekotan, pertsona bati –titularrari– zegokion proportziozko zatia konputatu behar zela (familia errenten zenbatekoa hura o
satzen duten kide kopuruaz zatiturik), prestazioaren helburua familiari dagokiola aintzat harturik. Are gehiago, gure aburuz, prestazio hori ez zen zenbatu behar langabeziako sorospenaren o
ndorioetarako, gure autonomia erkidegoak ematen baitu prestazioa, bere eskumenak erabiliz eta bere funtsen kontura, estatuaren funtsetara jo gabe. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SPEE), o
stera, ez du irizpidea aldatu horren inguruan.
Aurrekoaren o
ndorioz, behin Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio O
sagarria errenten zenbaketatik aterata, baina DSBE errenta o
soa titularrarentzat konputatuta, SPEE delakoaren irizpidearen arabera, honako hau da emaitza: pertsona batek edo bik o
satzen dituzten bizikidetza unitateentzako Diru Sarrerak Bermatzeko Errentak ez du ezarritako baliabide muga gainditzen, eta, beraz, langabeziako sorospena jasotzeko aukera dute. Alabaina, 3 kide edo gehiago dauzkaten unitateetan, DSBE delako errentaren zenbatekoa handiagoa da, eta, horren o
ndorioz, muga hori gainditzen da (28,33 eurogatik) eta sorospena eteten zaie. Hau da, kide gehien dituzten familiak edo bizikidetza unitateak gertatzen dira kalteturik. Gainera, jarraibide hori o
nartu baino lehen Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio O
sagarria zenbatu zitzaien familia asko zorpetuta geratu dira, erreklamatu dizkieten bidegabeki jasotako kopuruengatik. Laguntza eten eta gero, autonomia erkidegoak Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren zenbatekoa gehitu die kaltetutako familiei; beraz, bere gain hartzen ari da o
rdaindu gabeko laguntzen zenbatekoa.
Arazo hori ez da gertatuko 2012an jasoko diren kopuruetan, %7 gutxitu baita Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren zenbatekoa (abenduaren 23ko 6/2011 Legearen zortzigarren xedapen gehigarria. Lege horren bidez o
nartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko 2012. urteko Aurrekontu O
rokorrak). Horrela, gehienezko zenbatekoa −hiru edo kide gehiago dituzten familiak− ez da iritsiko lanbide arteko gutxienezko soldataren %75era.
V.1.2. Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazioa etetea araudian ez dauden arrazoiengatik
Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio O
sagarriaren prestazioak eten dizkieten zenbait pertsonen kexak izapidetu ditugu. Kasu batean, pertsonaren espediente administratiboan ez zegoen jasota alokairua o
rdaindu izanaren o
rdainagiriak aurkeztu zuenik, nahiz eta pertsona horrek o
rdainagiriak bazeuzkan; o
ndorioz, prestazioaren abonua eten zuten, eta jasotako zenbatekoak itzultzeko eskatu zioten. Ez zen egon entzunaldi izapiderik; aitzitik, prestazioa automatikoki utzi zuten bertan behera. Araudian ez dago xedaturik, eteteko arrazoien artean, alokairuaren gastua frogatzen duten o
rdainagiriak lehen sei hilabeteetan aurkezteko betebeharra; horretarako arrazoia da, o
rdea, alokairu gastuak ez justifikatzea. (Arartekoaren ebazpena, maiatzaren 25ekoa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politikako eta Gizarte Zerbitzuetako Sailari gomendatzen zaio pertsona bati etxebizitzako prestazio o
sagarriari dagokionez jaso ez duen zenbateko bat kobratzeko daukan eskubidea o
nar diezaion, etetea bertan behera utzi dezan eta modu o
kerrean jasotako prestazioak itzultzeko prozedura baliogabetu dezan.)
V.1.3. Araudian ezarritako betekizunak betetzeko zailtasunak
Jaso ditugun kexa askoren gaia izan da Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazioa o
nuradun izateko ezarrita dauden betekizunak betetzeko zailtasuna. Pertsona askok ezin o
rdain dezakete etxebizitza baten alokairuari dagokion gastua, eta ez dute frogatzen, o
ndorioz, bizileku independentea dutenik, edo ezin dute egiaztatu eskubidez dauzkaten eskubide eta pentsioen erreklamazioa, edo bizikidetza unitateko kideren bat bi o
ndasun higiezin dauzka, edo ezin froga dezakete etxebizitzako erroldako inskribapena. Administrazio publikoek o
so zorrotzak izan dira Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazioa arautzen duen araudia aplikatzen, eta, o
ndorioz, diru sarrerarik gabe eta premia egoeran dauden pertsona askok ez dute prestazio hori jaso.
V.1.4. Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta ukatzea
Kexa bat izapidetu dugu, DSBE bat ukatzeari dagokiona. Pertsona bat beste bizikidetza unitate batekin batera bizi zen, eta, une jakin batean, premia egoera gertatu zen, eta laguntza hori eskatu zuen. Gipuzkoako Foru Aldundiak ukatu egin zion, bizikidetza unitate bat ez eratzeagatik, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko maiatzaren 25eko 147/2010 Foru Dekretuko 2. artikuluko 1. paragrafoan ez 5. artikuluan jasotakoetatik. Auzi hori aztertu zen erakunde honetan, eta ulertu genuen kasu hori aipaturiko artikuluko 3. paragrafoan sar zitekeela; hain zuzen, familiako harrera bizikidetza unitatetzat jasotzen da han. Erakunde honek iritzi zion interesdunak horretarako betekizunak betetzen zituela, baina Administrazioak ez zuen hala ulertzen, arauan denbora zenbatzeko hasierako egunari buruz interpretazio murriztailea egiten zuelako. Dekretuko 5. artikuluko 3. paragrafoak honela dio bizikidetza unitate mota horretaz: "…bizikidetza-unitate izaerari gehienez ere hamabi hilabetez eutsi ahal izango zaio, eta ezohiko kasuetan beste hamabi hilabetez luzatu ahal izango da, harrera-egoera ahalbidetu zuten baldintzek jarraitzen badute, aldez aurretik O
inarrizko Gizarte Zerbitzuek txostena egin o
ndoren". Foru Aldundiak aldi hori bizikidetzaren hasieratik konputatzen zuen, eta ez DSBE prestazioa jasotzeko eskubidearen egunetik, erakunde honek zioenez.
Azkenik, 2011ko ekainaren 22ko Ebazpena eman zen. Horren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Sailari gomendatzen zaio kontuan har dezan interesdunak diru-sarrerak bermatzeko errenta eskatu zuenean bizikidetza unitate bat o
satzen zuela eta prestazio hori lortzeko baldintzak betetzen zituela. Ebazpena o
nartu zuten, eta eragindako pertsonari DSBE o
nartu zitzaion.
V.1.5. Gizarte Behar Larrietarako Laguntzak ukatzea
Aurten kexa batzuk jaso ditugu Gizarte Behar Larrietarako Laguntzak ukatu izanaren inguruan, eskatzaileek araudi aplikagarrian ezarri baino o
ndare handiagoa zutela argudiaturik; hori berritasuna izan da, arau berria aplikatzearen o
ndorioz.
V.2. Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura
Aurten izapidetu ditugun kexak hiru lurralde historikokoak dira, baina neurri handiagoan Arabatik eta Bizkaitik datoz.
V.2.1. Prestazioa eteteko ebazpen berean bidegabe jasotako prestazioak itzuli behar direla jakinaraztea
Aurten ere nabarmentzen dugu Arabako Foru Aldundiaren jardunbidea; izan ere, ebazpen berean jakinarazten du DSBE errentaren etetea eta bidegabe jasotakoak direla irizten dien zenbatekoen itzuli beharra. Araudiaren arabera, bidegabe jasotako prestazioak itzultzeko betebeharrerako berezko administrazio prozedura bat izapidetu behar da. Horretan, behar bezala eman behar zaio eragindako pertsonari gertaeren berri, entzunaldi izapidea eman behar zaio, eta behar bezala arrazoitutako ebazpen bat eman behar da (147/2010 Dekretuko 56. artikulua eta hurrengoak). Horixe bera gogorarazi zaio Administrazioari.
V.2.2. Atzerapenak prozedurak izapidetzean
Oraindik ere ikusten dugu administrazioren bat gehiegi atzeratzen dela eskaerak izapidetzen eta DSBE prestazioa eteteagatik aurkezturiko errekurtsoan ebazten. Nahiz eta administrazio prozedurari buruzko legeak isilbidez ezesteko eta auzibidera jotzeko epeak adierazten dituen arren, berariazko ebazpen bat emateko betebeharra ere ezartzen du, eta garrantzitsua da hori epe egokia gertatzea.
V.2.3. Foru aldundiek Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio O
sagarria eteteko erabakien ebazpenetan erabiltzen duten administrazio prozedura
Arrazoi horri loturiko kexak gehitu egin dira. Hona hemen, funtsean, aurkitu diren gabeziak:
Onuradunek betekizunak betetzen dituztela kontrolatzeko abian jarri diren jarduera protokolo batzuek ez dituzte kontuan izaten araudi aplikagarrian xedaturik dauden bermeak.
V.2.4. Prestazioen kontrola eta ikuskapena
Aurten Bilboko Udalak abian jarri duen kontrolatzeko eta ikuskatzeko prozedurak o
nartutako prestazio ekonomikoak etetea eragiten du, Udaltzaingoaren parte-hartzea izaten duen txosten bat o
satu eta gero. Kexa baten egileek, arrazoi hori zela medio, jakinarazi zizkiguten gabezien artean hauek zeuden: entzunaldiaren printzipioa ez betetzea; egindako jardueren gaineko txostena edo etetea eragin duen txostenaren kopia ez ematea; eta jarduera protokoloetan ezarrita egotea 6 hilabete igaro arte prestazioak kontrolatzeko eta ikuskatzeko bulegoari atxikitako poliziak beste bisita bat egin ez dezan. Azkenik, polizia-txosten horiek aintzat hartzen dira DSBE prestazioaren eskaera berrian, nahiz eta daitekeena izan pertsonaren egoera aldatu izana. Foru aldundiak, Udalak bidalitako txostena ikusita, prestazioa eteten zuen.
Udal horri esan diogu kontrolatzeko eta ikuskatzeko eginkizuna administrazio publikoek egin beharreko lan garrantzitsu bat dela, administrazio horrekin harremana duten pertsona guztientzat o
narturiko berme guztiak gordez aurrera eraman behar eta ahal dena. Araudiak entzunaldirako izapidea ezartzen du etete prozeduran. Kexan aipatutako protokoloek, aldiz, ez zuten aurreikusten prozeduraren hasieraren eta hura o
inarritzeko zioen berri emateko jakinarazpenik. Udalak egindako txostenaren o
ndorioz, pertsonei o
nartutako prestazioak eten egingo zaizkie, baina gertakari berriak hartuko dira aintzat espedientea ebaztean. Horregatik, ezinbestekoa da entzuteko izapidea betetzea.
Prozedura udalak hasi badu eta berak baldin badu espedientea bideratzeko eskumena, berak bete behar du 147/2010 Dekretuko 53. artikuluan xedatutako entzuteko izapidea. Halaber, Aldundiari prozedura hasi duela jakinarazi behar dio, eta Foru Aldundiak ere, hala balegokio, holako edozein prozedura hasi duela jakinarazi behar dio udalari. Pertsonen inguruabar pertsonal eta sozialei buruzko informazioa jasotzen duten txostenak egitea ez da udaltzaingoaren o
hiko jarduketa. Gizarte diagnostikoa gizarte langileei dagokie eta, beraz, erakunde honen iritziz, poliziak gizarte esku-hartzean duten partaidetzaren edukia lehenago ezarri eta alderdi o
bjektiboetara mugatu behar da, baloraziorik gabe, hori ez baita dagokion eginkizuna. Bestalde, udaltzaingoa etxebizitza batean egoteko arrazoia, herritarren segurtasunari lotuta ez diharduenean, behar bezala azaldu behar da eta bizilekuan bizi den pertsonak o
nartu behar du. Jendeak bizilekuaren bortxaezintasunerako eskubidea daukate (EK-ko 18. art.) eta, beraz, delitu goria izan edo agindu judiziala egon ezean, eta ez da kasua, pertsonaren baimena behar da. Pertsonari, beraz, bisitaren helburuaren, prestazioa eten, aldatu edo amaitzeko espedientea egotearen eta agenteari sartzen ez uzteko daukan eskubidearen berri eman behar zaio, baita espedientearen ebazpenean horrek ekar ditzakeen o
ndorioen berri ere.
Txosten horiek froga balio betea izateko modu jakin batean egin behar dira. Froga beteko izaera hori herri-administrazioak dauzkan datuak edo funtzionarioak "in situ" egiaztatutako egitate o
bjektiboak daudela islatzen duten agirietarako mugatuta geratu behar da. Horren o
ndorioz, udalak egiaztatuta dauzkan datuak eta, halakorik balego, funtzionarioak berak bisitan egiaztatu dituen beste egitate o
bjektiboak baino ez ditu txostenak jaso behar. Txostenak beste edukirik baleuka txostenean jaso duen uste o
soa izanarazi edo o
ndorioa aterarazi dioten frogak edo elementuak agertu behar lirateke.
Pertsonak prestazioa aldatu, eten edo amaitzeko prozeduraren izapidetzearen egoera ezagutzea eskatuko balu, informazio hori helarazi behar litzaioke. Era berean, prozeduran dagoen txosten baten kopia eskatzen badu hura lortzeko eskubidea dauka. Kontuan izan behar da pertsonek edonoiz daukala prozeduraren izapidetzearen egoera ezagutzeko eta bertan dauden agirien kopiak lortzeko eskubidea daukatela, AJ-APELeko 35 a) art.
Eskabideak ezesteak lege xedapenak bete behar ditu. Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeak ez du eperik xedatzen prestazioak berriz ezin eskatu ahal izateko, eta horrek zentzua dauka, gizarte bazterketako egoerei aurre egiteko jarduerak baitira.
Bilboko Udalak erantzun zigun gure gogoetak kontuan izango zituela, eta, horrenbestez, espediente horretan esku hartzeari utzi genion. Hala eta guztiz ere, prozedura horren inguruko kexa batzuk jaso ditugu o
raindik, eta haiek izapidetan daude.
Aipatzekoa da, halaber, gizarte prestazio bat eteteari dagokion kexa bat, gomendio bat sorrarazi zuena. Etetearen arrazoia polizia-txosten batean o
inarritzen zen, eta, txostenaren arabera auzokide batek adierazi zuen erreklamaziogilea gizon batekin bizi zela, gizarte langileari horren berri eman gabe. O
ndorio hori auzokidearen adierazpenetik atera zen, erreklamaziogileak etengabe jasaniko tratu txarren lekuko ere o
men zelarik. (Arartekoaren ebazpena, 2011ko ekainaren 13koa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako eta Gizarte Zerbitzuetako Sailari gomendatzen zaio araudiak ezartzen dituen berme guztiak aplikatu ditzala, diru-sarrerak bermatzeko errenta, etxebizitzarako prestazio o
sagarri eta gutxieneko bermerako laguntza prestazio bat atzeraeraginezko o
ndorioekin eten den kasu batean).
V.2.5. Udal gizarte zerbitzuek erabiltzaileei emandako gizarte arreta
Aurten, O
inarrizko Gizarte Zerbitzuen erabiltzaile bati emandako arretaren edukiaz eta moduaz eginiko kexa bat izapidetu dugu, eta hura ebaluatzeko eskatu dugu. (Arartekoaren ebazpena, 2011ko apirilaren 19koa. Horren bidez O
rioko Udalari gomendatzen zaio burutu duen gizarte esku-hartzea ebalua dezan eta, beharrezkoa balitz, o
ndare erantzukizunezko prozedura o
fizioz has dezan eta beharrezkoak diren neurriak abian jar ditzan pertsona batek dagozkion eskubideak erabiltzeko eta gizarte arreta egokia jasotzeko aukera izan dezan).
Ebazpenean aditzera eman genuen Arartekoak ezin duela egindako gizarte esku-hartzea balioztatu, ez eta gizarte txostenaren edukia ere. Hala eta guztiz ere, garrantzitsua da ezberdintzea, alde batetik, gizarte arreta eta esku-hartzea, eta bestetik, Gizarte Zerbitzuen erabiltzaileen eskubide diren prestazioak izapidetzea, une bakoitzean indarrean dagoen araudiaren babesean. Era berean, Gizarte Zerbitzuen erabiltzaile gisako eskubideak eta o
inarrizko eskubideak errespetatu behar dira, besteak beste, EK-ko 19. artikulua bizileku askatasunerako eskubidea) EK-ko 18. artikulua (intimitaterako eskubidea (eta EK-ko 14. artikulua (berdintasunarekiko eskubidea). Gainera, administrazioak legeari eta zuzenbideari men eginez jardun behar du (EK-ko 103.1. artikulua). Aditzera ematen genuen, halaber, gizarte arretak lagun-egite pertsonala dakarrela berekin elkarrizketa edo itzultzea bitarteko gisa duena; hau da, ahozko komunikazioan o
inarritzen da, o
inarrizkoa baita ezartzen den harreman pertsonala. Hala eta guztiz ere, zenbait jarduera idatziz jakinarazi behar dira, sinesgarriro ager daitezen, hala nola, eskaerak ez o
nartzeari edo aurkeztutako eskaerak zuzentzeko eskakizunari dagozkionak. Amaitzeko, azaldu genuen O
inarrizko Gizarte Zerbitzuak pertsona horrekin izandako gizarte esku-hartzea ebaluatu behar zuela Udalak, prestazio ekonomikoak izapidetzen gertatu zen atzerapenaren arrazoiak ezagutzeko, pertsona horren eskubideak errespetatu ziren baloratzeko eta egindako gizarte esku-hartzea gizarte ekintza zuzentzen duten printzipioetara egokitu zen jakiteko. Azkenik, esan genuen, baldin Administrazioaren funtzionamenduak pertsona horri kalteak eragin dizkiola o
ndorioztatzen bazen, o
ndare erantzukizuneko prozedura o
fizioz has zedila kalte hori indemnizatzeko Udalak ez zuen igorritako gomendioa o
nartu.
V.2.6. Etxerik gabeko pertsonentzako baliabideei dagozkien jarduerak
Etxerik gabekoentzako baliabide batetik pertsona bat egotzi izana aztertu dugu; zehazki, aztertu dugu ea pertsonarentzako bermeak bete ziren, gure ustez zehapen prozedura batek barne hartzen dituen berme berberak dira eta. Ildo horretan, egozteko zuhurtasunezko neurria har daiteke, baina berme egokiekin (beste berme batzuen artean: prozedurari jarraipena eman behar zaio; egozteko proposamena jakinarazi behar da, harekin batera ezar daitekeen zehapenarekin batera; arau-haustea o
satzen duten egintzak zehaztu behar dira; eta jakinarazpenaren inguruan ezarririko xedapenak bete behar dira).
Nolanahi ere, udal zentro batean hartuta zegoen pertsona batek azaldu zigun gaueko txandan lanean hasi zela (22:30etik 5:00etara); zentrora sartzen uzten ziotela lanetik irtendakoan, baina goizeko 7:45ean jaiki behar zuela, eta, horregatik, ezin zuela atsedena behar bezala hartu. Horri dagokionez, udalak esan zigun zentro hori gauekoa dela, eta egunez itxi egiten dela, eta ez zegoela plaza hutsik eguneko arreta ere ematen duten beste zentro batzuetan. Hala eta guztiz ere, gizarte zerbitzuetan kasua beste bide normalizatuago batean konpontzen saiatzen ari ziren, hau da, o
hiko bizileku batean, horri lotutako laguntzen bitartez.
V.2.7. Taldeari doazkion eta txosteneko beste atal batzuetan aztertzen diren beste kexa batzuk
Atzeman ditugun egoera batzuk kezkagarriak dira. Hain zuzen ere, egoera horietan, adineko pertsonak babesik gabe eta gizartean baztertuak gelditzeko arriskuan daude, halako pertsonek behar duten gizarte esku-hartzea zuzentzeko familia-ehun trinko bat ez dutelako, funtsean. Halako kasuetan, gure aburuz, ezinbestekoa da o
inarrizko gizarte zerbitzuek zein zerbitzu espezializatuek premiaz eta era koordinatuan esku har dezaten. Adinekoei buruzko atalean zehatzago garatzen ditugu gai horiek.
VI. Ofiziozko jarduerak
VI.1. Enplegu eskaera aktibo ez edukitzeagatik Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazioa EAEko pertsona ugariri etetea
Arartekoa o
fiziozko jarduera bat abiarazi zuen, enplegu eskaera aktibo ez edukitzeagatik Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazioa EAEko pertsona ugariri eten zitzaiolako informazioaren inguruan.
Zirudienez, Bizkaiko zenbati pertsonari dagoeneko jakinarazia zioten prestazioaren etetea, baina aurretik entzunaldirik izan gabe, eta espedientea bideratu zuen o
inarrizko gizarte zerbitzuari aldez aurretik erabakiaren berri eman gabe. Gizarte elkarte batzuek, halaber, erabaki horren iragarpenaren gaineko kezka aditzera eman ziguten.
Geure espedientean bermeak ahalik eta gehiena zaintzeko garrantzia nabarmendu genuen (entzunaldia, arrazoiak, jakinarazpenak, …), Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazioa pertsonaren bati eteteko prozedura aplikatzean, arreta berezia jarririk entzunaldiaren printzipioan, pertsonarentzako banakako informazioan, eta pertsona horri laguntzen dioten o
inarrizko gizarte zerbitzuei eta/edo enplegu zerbitzuari aldez aurretik jakinarazpena eta informazioa helarazten. Etete horri egokia izan liteke dena delako pertsonak enplegu eskaera aktibo edukitzeko betebeharra balu, bakar-bakarrik. O
rdainketa bertan behera utzi ahal izango da prestazioa jasotzeko eskubidea eteten duen ebazpena modu egokian jakinarazi eta gero, ebazpena ematen den egunaren o
ndorengo hilearen lehen egunaz geroztik, hain zuzen. Etendako prestazio hori berriro ere sortu behar da dena delako pertsonak enplegu eskaera aktibo daukala egiaztatzen duen egunaren biharamunaz geroztik, gainerako betekizunak ere betetzen badira, eta hilabete baino ezin dezake iraun, lehenengo aldia bada.
Ebazpen hartan dagoeneko aurreratu genuen araudi berria aplikatzeak kudeaketaren aldetik eskatzen dituen doikuntzek eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua abian jartzeak prestazio ekonomikoen hartzaileei edozein kalte sortzea saihestu behar dutela, halakoak ahultasuneko egoeran daude eta. Gogoeta horrek indarrean dirau, kudeaketan gertatzen ari diren aldaketak direla bide. (Arartekoaren ebazpena, 2011ko o
tsailaren 23koa. Horren bidez amaitu da iragarpen honen inguruko esku-hartzea: enplegu-eskari aktiboa mantentzen ez zuten pertsonei diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioa etetea).
VI.2. Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko maiatzaren 25eko 147/2010 Foru Dekretuan ezarririko betekizunak ez betetzeagatik, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazio ugari azkentzea
Arartekoak aurten kexa ugari jaso du Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazio asko azkendu direlako, 18/2008 Legean xedatutako betekizunak ez betetzeagatik, zehazki, etxebizitza berean jaso daitezkeen gehieneko kopuruari dagokion muga eta inongo ondasun higiezinik ez izateko betekizun berria, o
hiko etxebizitza izan ezik. Egin genuen azterketan, ikusi genuen foru aldundiak Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta arautzeko maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuko Lehen Xedapen Iragankorra aplikatzen ari zirela. Xedapen horretan, Administrazioak prestazioak o
fizioz berraztertzeko duten betebeharra ezartzen da. Ez du xedatzen aldez aurreko entzunaldirik, beraz, baizik eta dena delako pertsonari berrazterketa jakinaraztea, eta, o
ndorioz, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren titularra izateko betekizun berrien aplikazioa. Bizkaian, zehazki, foru aldundiak prestazioaren hartzaile zenbaiti idatzi bat igorri zien 2010ean, jakinaraziz aurreko araudiaren arabera o
narturiko prestazioak betekizunak betetzen ez zituztenei –aldundian zekitenez– berraztertu behar zizkietela. Jakinarazpen hori jaso zen kasuetan, erakunde honen aburuz, ez zen defentsa-gabeziarik gertatu. Hala eta guztiz ere, uste dugu prestazioa azkentzeko (edo eteteko) ebazpenak eduki gehiago eduki beharko luke, eta pertsona horientzat ulergarriagoa izan; izan ere, ez dira aipatzen aurkezturiko alegazioak –halakorik aurkeztu bada–, ez dira azaltzen pertsona bakoitzari doazkion arrazoiak, eta, o
rdea, testu o
rokor eta laburtu bat ematen da, araudi aplikagarria daukana.
Bizkaiko Foru Araudiak prestazioak azkentzea erabakitzeko erabili zituen ebazpenak ez ziren banakakoak, eta, aitzitik, azkentzearen arrazoia eta araudi aplikagarria modu laburtuan jasotzen zituzten. Ildo horretan, prestazioa eteteko erabakia jasotzen duten foru aldundiaren ebazpenek akats bera dute. Akats bera atzeman dugu Arabako Foru Aldundiari dagozkion kexak izapidetzean. Ebazpenen izapideak arintzen dituzten eredu batzuk erabiltzen dira, behar bezala aintzat hartu gabe ebazpen horrek eragiten duela pertsona bat edo familia bat, behar bada ardurapean seme-alabak dauzkana, bere beharrizan o
inarrizkoenak estaltzeko diru sarrera batzuk gabe gera dadin. Egia da, o
ro har, errekurtsoaren ebazpena xehe azaltzen dituela errekurtsoa o
nartzeko edo ez o
nartzeko arrazoiak, baina eragindako pertsonak arrazoi horiek jakitea atzeratu egiten du horrek, aurkeztutako errekurtsoaren gaineko ebazpena jasotzen duen egunera arte, hain zuzen ere. Erakunde honen aburuz, ebazpenek informazio gehiago izan behar dute. Horrek, kudeaketari gardentasun handiagoa emateaz gain, ahalbidetzen du dagokion pertsonak lehen unetik eta argiro jakin dezan prestazioa eteteko edo azkentzeko arrazoiak zein diren. Horrela aplikatzeak, ziurrenik, administrazioko beste atal batzuetan lana metatzea eragotziko luke (jendeari kasu egitea, administrazio baliabideetako atala, o
inarrizko gizarte zerbitzuak, eta abar). (Arartekoaren ebazpena, azaroaren 14koa. Horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailari iradokitzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioa etetea edo iraungitzea erabakitzen duen ebazpenetan arrazoiak behar bezala eta hizkuntza ulergarrian azaldu eta arrazoitu ditzan, testu laburtuak erabili gabe).
VI.3. Pentsiodun batek o
saturiko bizikidetza unitate batean diru sarrerak zenbatzea
Iaz jarduera hori aipatu genuen. Pentsiodun batek, ezkontideak eta semeak o
saturiko familia bat zen. Aita pentsiodunak eta amak bizikidetza unitate bat eratzen zuten (18/2008 Legeko 9.2.a artikulua), eta pentsio-osagarria jasotzen zuten. Semea lanean ibilia zen, eta, hortaz, lanaren o
ndoriozko diru sarrera batzuk jasotzen zituen o
rduan, eta ez zen bizikidetza unitatekoa.
Semeak lan egiteari utzi eta langabeziagatiko subsidioa −DBE baino txikiagoa− jaso zuenean, ulertu zen ekonomikoki gurasoen mendekoa zela eta, beraz, elkarbizitza unitate bera o
satzen zuela. Horrela, baliabideen zenbaketan pentsioa eta subsidioa hartzen ziren aintzat, eta bien baturak gainditu egiten zuen hiru kideko bizikidetza-unitaterako ezarrita zegoen baliabide-muga. Horren o
ndorioz, gurasoek pentsio o
sagarriengatik jasotako zenbatekoak ez zituztela jaso behar ebatzi zen, eta itzuli egin behar izan zituzten. Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte Gaietako Sailari adierazi genion ez daukala zentzurik, pentsiodunen elkarbizitza unitate batean, seme-alabak lanagatik diru-sarrerak jasotzen baditu –zenbatekoa edozein izanik ere– haiek ez zenbatzeak, seme-alabak ez duelako gurasoen elkarbizitza unitatea o
satzen; seme-alaba horrek beste edozein jatorritako DBE baino diru-sarrera handiagoak jasotzen baditu haiek ere ez zenbatzeak. Eta seme-alaba berberak langabezia subsidioa –lan egin izanari eta egoera horregatik kotizatu izanari lotuta dago– jasotzen badu, diru-sarrera horiek zenbatzeak, DBE baino txikiagoak izateagatik gurasoen elkarbizitza unitatea o
satzen dutelako. Eusko Jaurlaritzari honako proposamena helarazi genion: halako egoeretan elkarbizitza unitatetzat jotzen jarraitzea, baina elkarbizitza unitate horren baliabideak zenbatzean seme-alabaren diru-sarrerak aintzat ez hartzea.
Azkenean adierazi genuen ez zela zentzuzkoa bizikidetza unitate berezi horrek, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren azpiko diru sarrerak dituen pertsona batekin bizi denean, pentsio-osagarria jaso ezin izatea, baina errenta horren gaineko diru sarrerak jasotzen dituen norbaitekin batera bizi denean, aldiz, o
sagarri hori jasotzea.
Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak bidali zuen erantzunean, egungo araudian jasotzen den enplegurako aktibazioaren garrantzia aipatzen da. Hala ere, gure gogoetak pentsio baten o
nuradun ziren pertsona batzuei zegozkien, eta, horrenbestez, eman zitzaigun erantzuna ez da aplikatzekoa. Beste desberdintasun batzuen artean, 18/2008 Legeko 15. artikuluan espresuki xedatuta dago pentsiodunek o
satutako bizikidetza unitateak ez daudela halabeharrez beharturik gizarteratze hitzarmen bat egitera (147/2010 Dekretuko 12. 2 a) artikulua). Gerta daiteke, beraz, kasu honetan bezala, prestazioaren titularrari lan o
rientabideko inongo neurririk aplikatzea egokia ez izatea, hau da, pentsio-osagarriaren o
nuradunari.
VI.4. Pentsioduntzat jotzea %65eko edo gehiagoko ezgaitasun-maila duen 18 urtetik gorako seme edo alaba baten ardura izatearen o
ndoriozko diru sariaren kausatzailea, pentsio-osagarria kobratzearen o
ndorioetarako
Iaz aditzera eman genuen, ezintasunen bat duten pertsonen inguruko atalean, Eusko Jaurlaritzari zer proposamen egin genion, –%65eko edo gehiagoko ezgaitasun-maila duen 18 urtetik gorako– "ardurapeko seme edo alabagatiko diru saria" deritzon prestazio ekonomikoaren pertsona kausatzaileak pentsioduntzat jo ahal izateko, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren o
ndorioetarako. Hau da, proposatzen zen sartu ahal zitezela Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeko 9.2.a) artikuluan. Enplegu eta Gizarte Gaietako Saiak o
ndo hartu du proposamena. Informazio zabalagoa ematen dugu ezintasunen bat duten pertsonei buruzko atalean.
VI.5. Diru Sarrerak Bermatzeko Errentak o
hiko etxebizitza ez diren o
ndasun higiezinak edukitzeagatik azkentzea
Bere garaian 147/2010 Dekretuak, 18/2008 Legea garatzean, sartu zituen berritasunetako bat izan zen Diru Sarrerak Bermatzeko Errentarako eskubidea o
nartzea bateraezin egitea o
hiko etxebizitza ez diren beste o
ndasun higiezin batzuk edukitzearekin.
Xedapen horren azpian datzan logika argi dago: halako o
ndasun batzuen jabe den pertsonak –ohiko eran erabiltzen ez dituenean, hau da, haietan bizitzeko– badauzka mozkin ekonomiko bat eskuratzeko baliabide batzuk, o
ndasun horiek alokatuz edo salduz, konparazio baterako. Arazoa da o
ndasun higiezin horiek merkatuan o
so balio txikia dutenean, edo haiek diru bihurtzea o
so zaila denean, eta hori askotan gertatzen da gaur egungo gizarte eta ekonomia testuinguruan. Horri dagokionez, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren hartzaile izan, eta prestazioa jasotzeko eskubidea azkendu dieten hainbat pertsonaren kexak iritsi zaizkigu, o
hiko etxebizitza ez diren o
ndasun higiezin batzuen titular izateagatik, o
ndasun horiek guztiek ezaugarri hori bera dutenean: ez dute mozkin ekonomikorik ematen. Halakoak, zehazki, landu ezinezko landa lurzatiak, zaharberritu beharreko lokal utziak, eta abar izaten dira. Gehienetan, gainera, kasu gehienetan o
ndasun higiezin horiek testamentu xedapenez eskuratu direla, eta horrek aipatutako pertsonak prestazioa galtzeko zorian jartzen ditu, mortis causa eskualdaturiko o
ndasun higiezinari uko eginez gero, eskubide ekonomiko bat ez baliatzeagatik (18/2008 Legeko 19.1.b artikulua) edo, era berean, o
hiko etxebizitza ez den o
ndasun higiezin bat edukitzeagatik (147/2010 Dekretuko 9.3.b artikulua).
Eginiko informazio eskaeretan behin eta berriro nabarmendu da araudiak berak o
ztopo hori gainditzeko interpretaziorako ematen duen aukera, baina hiru foru aldundiek eman duten erantzuna, arrazoia falta ez zaiolarik, izan da arau bat aplikatu besterik ez dutela egiten, horri buruz, behintzat, o
so argia den arau bat, hain zuzen. Nahiz eta kopuruaren aldetik kasu horiek o
so ugariak ez diren, gure ustez, o
rdea, badira bereziki larriak, azken o
ndorioa baita pertsona baten egoera o
ker dadin arau jakin batzuk aplikatzeagatik, hasiera batean zer eta kontrakoa lortzekoak diren arau batzuk, hain zuzen. Kezka hori Eusko Jaurlaritzari, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari, aditzera eman zaio; bat etorri dira kasu horiek modu berezi batean hartzeko beharrezkoa delako ideiarekin, eta arazoa aztertuko dutela agindu dute.
VI.6. Arabako Foru Aldundiak Bizitza Berria elkartearen Betoño Etxeko erabiltzaileei Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta ukatzea
Gasteizko Betoño Etxean gizartean bazterturik dauden pertsonak gizarteratzeko lan egiten da, eta Arartekoak hara egindako bisitaren o
ndoren, egiaztatu zen hango pertsonetako batek ere ez zuela jasotzen DSBE deritzon errenta, partaidetza publikoa duen baliabide hori erabiltzea prestazioa jasotzearen parekotzat jo zitekeela ulertzen zelako; hain zuzen, egoera hori 147/2010 Dekretuko 9.5 artikuluan jasota dago. Hala ere, erabiltzaileek adierazi ziguten batzuetan eskean ibili behar izaten zutela, eguneroko gutxieneko gastuetarako eskudirurik ez zutelako.
Arabako Foru Aldundiaren erantzuna positiboa izan zen, eta aditzera eman zuen ez zuela ikusten inolako bateraezintasunik DSBE jasotzearen eta baliabide horren erabiltzaile izatearen artean, baldin eta egoiliar-egoera iraunkorra ez balitz.
VI.7. Baztertuak dauden pertsonei laguntzeko zentro bat irekitzearen kontrako jarrera
Aurten jarraipena egin diogu Bilboko Udalaren eta gizarte elkarteen artean lortutako akordioari, etxerik gabeko pertsonen inguruko neurri batzuk hartzeko. Alderdiek O
nartu zentroa Txurdinaga auzora ez lekualdatzea erabaki zuten, eta etorkizunean gatazkak saihesteko jarduera protokolo bat atontzeko konpromisoa zegoen. Azkenean, talde tekniko bat lanean hasi dela jakinarazi zuten, etxerik gabeko pertsonen egoerari buruzko hausnarketari heltzeko. Udalak adierazi digu lanean jarraitzen dutela aurrera eramateko jarduera zehatzak proposatzearren. Neurri o
sagarriei dagokienez, kaleko hezitzaileen lana areagotu dute, eta gizarte talde horrentzako beste zerbitzu batzuetan hobekuntzak egin dituzte, hala nola Elexabarri aterpetxeko gaixondo aldietarako zentroan, bai eta beste hobekuntza batzuk ere Mazarredoko eskakizun baxuko aterpetxean eta negukoan.
VII. Ondorioak
ordea, defizita dela finantza erakunde jakin batzuen jardunaren nahiz eskumena zuten administrazio publikoek behar bezala gainbegiratu eta kontrolatu ez dituzten espekulazio mugimendu batzuen
ondorioetako bat.
onuren gainean, eta haien emaitzak heda daitezen. Gizarte gastuari ematen zaion tratamendua ez dator bat errealitatearekin. Gastua baino gehiago, gizarte politikak inbertsioa dira; enpleguaren sorreran eta
ondasunen eskarian laguntzeaz gain eta prebentziozko izaeraz gain (bestela egin beharko liratekeen beste gastu batzuei dagokienez:
osasun zerbitzuak, segurtasuna…), sorkuntza iturri izan daitezkeen pertsona batzuen garapenenean eta sustapenean inbertitzea eragiten dutelako, hori funtsezkoa izaki gizartearen aurrerapen eta kohesiorako.
ondorioak direla eta. Administrazio publikoek zerbait betetzen ez den kasuetan uzten diote prestazioa
ordaintzeari, bereizi gabe betebeharren bat ez zen konplitzen, betekizunen bat ez zen betetzen, edo iruzurrez jokatzen zen, jokabide horietako bati edo besteari egin beharreko gaitzespenak
oso desberdinak direlarik. Zehapen prozedurara joko balitz, kasu guztietan prestazioa eten barik, era justuago batean egokitu ahalko litzaioke jokabidea zehapenari, eta ez lirateke utziko familiak batere diru sarrerarik gabe, gehienetan haien egoera ekonomikoan inolako eraginik ez duten betebehar batzuk ez betetzeagatik (hala nola jakinarazpen bat 15 egun igaro eta gero egitea, eta abar). Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak prestazioa kudeatzea aukera bat da izapidetzea eta prozedura horiek barne hartu behar dituzten bermeak hobetzeko.
ordenamendu juridikoak pertsonei aitortzen dizkien eskubideak errespetatzea, hala nola defentsarako eskubidea izatea doakien prozedura
orotan. Horregatik, entzunaldiaren izapidea eskaini behar da beti, eta ebazpenak behar bezala arrazoitu, beste berme batzuen artean.