I. Aurrekariak
Urteko txostenaren a
tal honetan baztertze-prozesuak nozitzen dituzten pertsonen inguruko jarduerak jasotzen dira. Prozesu horien kausak, besteak beste, desberdintasun sozial eta ekonomikoak dira. Enpleguaren suntsipena (Estatuan langabeziaren tasa %21 da; eta EAEn, %12) krisiarekin batera heldu da, eta gizartean baztertuak geratzeko a
rriskuan dauden pertsonen kopurua gehitu du.
Behar bezala dimentsionaturiko gizarte politika batzuek pertsonen zailtasunak eta pertsona horiek jasan ditzaketen a
hultasun egoerak kontuan hartzen ez dituen finantza eta ekonomia sistema baten ondorioak mugatzen dituzte, a
dina, generoa, osasuna edo lan merkatuan sartzeko bereizkeria jasatea –edo, besterik gabe, enplegurik ez egotea edo oso prekarioa izatea– izan daitezkeelarik a
hultasun egoera horren kausa.
Hain zuzen ere, Europako estatu as
kotan –eta gure herrialdean bereziki– halabeharrezkotzat ezarri diren murrizketa-politikak gizartearen a
ldetik kostu nabarmena sortzen a
ri dira. A
usteritate neurriek gastu publikoa mugatzen dute, eta, ondorioz, larriki eragiten diete gizartean baztertuak geratzeko a
rriskuan edo baztertuak dauden pertsonei. Horrez gain, neurri horiek estatuen krisia gastu publikoarekin lotzera bultzatzen dute, krisiaren kausa gastu publikoaren gehikuntza izan ez denean (bestalde, eurogunean mugak jarri zaizkio beti), espekulazioko finantza politikak baizik, behar bezala gainbegiratu ez direlako.
Egungo testuinguru ekonomikoan, diru sarrerak bermatzeko gizarte politikak a
re beharrezkoagoak dira. Hain zuzen ere, 2011. urtean premia oinarrizkoenei ere a
urre egiteko diru sarrerarik ez duten pertsonen gehikuntza gertatu da. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak gehikuntza horri erantzuteko a
urrekontu saila handitu behar izan du.
Erakunde honek hainbatetan a
dierazi du Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistema gizarte kohesiorako eta gizarte babeserako funtsezko faktore a
dela, eta beharrezko baliabideak eta tresnak eman behar zaizkiola bere zeregin garrantzitsua bete dezan, a
legia, baztertuta geratzeko a
rriskua prebenitzea, a
rlo pertsonaleko, gizarteko zein laneko bazterketa egoerak a
rintzea, eta gizarteratze zein laneratzea a
halbidetzea herritar eskubideak egitez erabiltzeko nahikoa baliabide pertsonal, sozial edo ekonomiko ez dutenei. Garrantzitsua da, era berean, beste baliabide eta prestazio batzuk egon daitezen a
hultasun egoera batzuetan eta besteetan laguntzeko, hala nola gizarte eta osasun baliabideak edo etxerik gabeko pertsonentzako baliabideak, eta baztertze prozesuek dituzten faseak kontuan izan ditzaten. As
kotariko baliabideak egonik, ekimen publikokoak zein ekimen pribatukoak, baztertze egoera larrienetan dauden pertsonek gizarteratzeko ibilbideak a
urki ditzakete, eta haien premiez espezifikoki a
rduratzea.
Europa 2020 Estrategiak a
gregazio-adierazle berri bat zehazten du gizartean baztertuta edo txirotasunean edo halako egoeran egoteko dauden pertsonei buruz: gizartean baztertuta edo txirotasunean edo halako egoeran egoteko dauden pertsonatzat hartzen dira diru sarrera txikiekin bizi direnak eta/edo gabezia material larria nozitzen dituztenak (Europa osorako a
ukeratu diren 9 itemetatik, 4 beren a
halbideetatik kanpo daudela a
dierazten duten etxeetan bizi diren pertsonak. Itemak honako hauek dira: a
lokairua edo letra bat ordaintzea; etxea behar bezain bero edukitzea; ustekabeko gastuei a
urre egitea; okela, oilaskoa edo a
rraina –edo pareko begetarianoak– daukan otordu bat, as
tean gutxienez hiru a
ldiz; oporrak ordaintzea, urtean as
tebete gutxienez; a
utomobil bat; ikuzmakina bat; koloretako telebista bat; telefono bat (finkoa edo mugikorra). Red de Lucha contra la pobreza y la exclusión social delakoaren txostenean (EAPN, Madril: "Txirotasunari eta gizarte bazterketari a
urre egiteko sarea"), 2011 a
rgitaraturik 2009ko datuen gainean, a
ipatutako a
dierazlea kontuan hartzen badugu, txirotasunean edo gizartean baztertuta egoteko pertsonen multzoa %12,6 zen EAEn. Estatuko batez bestekoa %23,4 zen (Espainiak 11. tokia du 27en Europan txirotasun handiena dutenen a
rtean). (Adierazle horiek Eusko Jaurlaritzak txirotasunari eta gizarte desberdintasunari buruzko inkestan erabilitakoen desberdinak dira; a
zken horiek 2008ko datuak a
ztertzen zituzten, eta beste urteko txosten batean a
ipatu ditugu dagoeneko).
Laburbilduz, a
urrean dugun egoerak zalantza handiak sortzen ditu, egin diren zein egiten a
ri den murrizketengatik, halakoek a
ztergai dugun gizarte taldeari larri eragiten baitiote. Talde horren barrukoak zain daude oraindik ere, Gizarte Zerbitzuei buruzko Legea garatzeko, a
ntzeko funtsezko tresna estrategiko batzuk noiz onetsiko, hala nola zerbitzuen eta prestazioen kartera, gizarteratzeko hitzarmenak a
rautzeko a
raua, edo lege horretako Prestazioen eta Zerbitzuen Katalogoan jasotakoen a
rtean doakoak ez diren prestazioen eta zerbitzuen finantzaketan erabiltzaileek zer partaidetza ekonomikoa izango duten a
rautzea. Beste batzuk, Lanbide edo Gizarte Zerbitzuen Goi Ikuskaritza a
bian jartzea, a
urrera eraman dira pixkanaka, lege testuinguruari buruzko a
talean jasotzen dugunez.
II. Arloa kopurutan
Aurten, kexa kopuru gehiena inolako diru sarrerarik ez dutela a
dierazten duten pertsonenak izan dira; kopuru hori handitu egin da beste urte batzuetako datuen a
ldean.
Hain zuzen ere, a
rlo horretako kexa kopuruak izan duen gorakadak %500eko gehikuntza ekarri du, a
urreko urteko kopuruen a
ldean. Zehazki, 2010. urtean 78 izatetik, 2011. urtean 329 izatera igaro dira. Kexa horien a
rtean, gizarte prestazioak eten izanari buruzkoak ziren, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria, preseski. Ondoren, bidegabe jasotako zenbatekoak itzultzeko eskaerei buruzko kexak a
geri dira (kontuan izan behar da prestazioak eteteagatik a
urkeztutako kexa as
kotan, A
raban batez ere, bidegabe jasotakoen eskaera ere sartzen dela), eta a
zken horien a
tzetik prestazio eta laguntzak ukatzeari zein halakoen kudeaketan gertaturiko a
tzerapenei buruzko kexak datoz.
Beste a
lderdi batzuk oinarri zuten kexak ere jaso dira, hala nola langabeziako sorospena (estatuaren prestazioa) eta laguntzazko beste prestazio batzuk a
ldi berean kobratzearen ondoriozko a
razoak, a
zken horiek zenbateko jakin bat gainditzen dutenean, prestazio ekonomikoak kontrolatzeko eta ikuskatzeko prozedurak, edo erabiltzaileentzako gizarte laguntza.
III. Lege testuingurua eta politika publikoak
Atal honetan, indarrean sartu diren a
rau berrietako batzuk eta a
rloari doazkion jarduera publika batzuk a
ipatuko ditugu.
2011. urtean a
rauen a
ldetik izan diren berritasunen a
rtean, 4/2011 Legea, a
zaroaren 24koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Legea a
ldatzen duena, onetsi izana nabarmendu behar da; hain zuzen, urte berean sartu zen indarrean: a
benduaren 13an. Aldaketa horren helburua da lotura estuagoa ezartzea Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzearen eta enpleguaren bitartez era a
ktiboan gizarteratzearen a
rtean, enpleguko politika a
ktiboak eskualdatu direla eta. A
zken horiek, hain zuzen, iaz hartu zituen bere gain gure a
utonomia-erkidegoa, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua sortzea ekarri zuten, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari a
txikirik.
Lege berriarekin, Lanbidek rol nagusi bat hartzen du Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sisteman; izan ere, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriaren (EGPO) kudeaketa hartzen baitu bere hain, hau da, bai eskaera eta izapideak (orain a
rte udalek bideratzen zituzten horiek), bai ebazpenak (foru-aldundiak ematen zituzten lehen). Bestalde, honako hau dago legearen xedeen a
rtean: "lan-merkaturako sarbidea bermatzea diru-sarrerak bermatzeko prestazioa jasotzen duten pertsona enplegagarriei". Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak eginkizun hau hartzen du bere gain: "Sistemaren prestazioak jasotzen dituzten pertsonen lan-aktibazioa". Horretarako, garrantzi handia hartzen du "gizarteratze a
ktiborako hitzarmena" deritzonak (lehen "gizarteratzeko hitzarmena" deitzen zitzaion). Hura Lanbideren eta dagozkien pertsonen a
rtean izenpetuko da, eta bi hilabetean behin ebaluatuko da.
Legearen a
ldaketa horren inguruan a
ipatu behar dira, era berean, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari –eta, ondorioz, Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriari ere– eragiten dieten zenbait a
lderdi. Nabarmendu beharreko a
lderdi horietako bat da errenta (DSBE) lortzeko betekizunetako bat gogortu izana, hau da, EAEn erroldatuta eta bertan benetan bizitzen egoteko epea. Hala, bada, legea a
ldatu a
urretik, eskabidea egin baino urtebete lehenagotik erroldatuta egoteko eta EAEn benetan bizitzeko eskatzen zen. Lege berriak hiru urte eskatzen ditu, eta hori betetzen ez bada, gutxienez bost urteko lan-jarduera ordaindua egiaztatu beharko da (pentsiodunak eta genero indarkeriaren biktimak salbuetsita daude a
zken kasuan). Berdin utzi da –aurrekoa betetzen ez den kasuetarako– EAEn bost urtez jarraian erroldatuta egoteko eta bertan benetan bizitzeko eskatzea eskabidea egin a
urreko hamar urteen barruan.
Eskakizun berri horrek beste zailtasun bat gehitzen dio gure erkidegora iritsitako pertsona as
ko laguntza horiek jaso a
hal izateko, eta, gainera, lan ordaindu bat erdiesteko oso garai gaitzean gertatzen da. Horrek ekar dezake premia egoeran, bai eta gizarte bazterketako egoeran ere, dauden pertsona batzuk gure babes sistemaren estalduratik kanpo geldi daitezen. Horregatik, erne egon beharko da neurri horiek gure gizartean eta, bereziki, gizarteko talde a
hulenetan sor ditzaketen ondorioei.
Arau berriarekin Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta hiru hilean behin berraztertuko da, eta haren onuradunak (bizikidetza-unitate osoa, salbuespen batzuekin) gizartearentzat lan egitera behartuta egongo dira, besteak beste. Errenta (DSBE) a
zkentzeko kausen a
rtean, hirutik bira jaitsi dira egon beharreko ez betetzeagatiko prestazio eteteak, errentaren indarraldiaren bi urteetan. Era berean, kausa justifikaturik gabe egokia den enplegu bati edo lan-baldintzen hobekuntza bati uko egin zaion a
ldiak hirutik batera murriztu dira. A
zkenik, a
ipatu behar da egintza berriak gehitu direla a
rau-hauste larria sortzen dutenei: prestazioa bere helbururako ez erabiltzea; eskale ibiltzea edo bizikidetza unitateko beste kide batzuei eskale ibiltzen uztea edo haiek ibiltzera behartzea; bidegabe jasotako kopuruak ez itzultzea.
18/2008 Legearen a
ldaketa garrantzitsu horrek Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta a
rautzeko a
rautegia egokitzera behartzen du.
Gizarte Behar Larrietarako Laguntzak ez ditu a
ldatzen 4/2011 Legeak, sei hilean behin betekizunak betetzen jarraitzen dela berraztertzea bakar-bakarrik. Lehenago, ez zegoen epe zehatzik ezarririk. A
lderdi horrek urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuari eragiten dio, berak a
rautzen baititu laguntza horiek. Ikusten denez, hura ere a
urten onetsi da Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko a
benduaren 23ko 18/2008 Legea garatzeko. Gehitu dituen berritasunen a
rtean, laguntza horiek kobratu a
hal izateko ondare muga bat dago (ondareak 8.000 € baino gutxiago izan behar du, a
urreko a
rauan 40.000 € zela, a
ldiz). Urtero a
rgitaratzen da Gizarte Behar Larrietarako Laguntzetan jasotako gastu bakoitzerako gehieneko zenbatekoak ezartzen dituen eta laguntzak estaltzeko izendatutako kredituak banatzeko irizpideak ematen dituen nahiz a
urrekontu muga finkatzen duen a
raudia.
Aipatzen a
ri garen 4/2011 Legeari eginiko a
ldaketa horrek eraginda, Bizkaiko Foru A
ldundiak, bere a
ldetik, gizarteratzeko bere laguntza berezia, martxoaren 22ko 60/2011 Foru Dekretuaren bidez a
rautua, a
ldatu du.
Laguntza hori da hainbat a
rrazoi direla kausa (adina, errolda…), premia egoeran egon a
rren, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta ezin eskura dezaketen pertsonentzat. Laguntza hori lortu a
hal izateko, pertsona titularrarekin laguntzeko eta esku hartzeko banakako plan bat ezarri behar da, hari gizarteratzen eta/edo laneratzen laguntzeko. Foru dekretu horren a
ldaketa abenduaren 13ko 207/2011 Foru Dekretuaren bidez gauzatu zen, eta eskatzen diren betekizunak gogortu zituen (aurrez igaro beharreko epea bizikidetza unitatea eratu zenetik, eskatzailea Bizkaian erroldatu zenetik, ...), baina laguntza behar duten eta errentaren (DSBE) babesetik kanpo geratzen diren hainbat pertsona barne hartzen ditu oraindik.
Antzeko laguntza bat du Gipuzkoako Foru A
ldundiak (uztailaren 28ko 29/2009 Foru Dekretua), beste txosten batzuetan a
ipatu duguna eta a
ldatu ez dutena.
Bestalde, A
rabako Foru A
ldundiak a
urten ere gizarteratze ibilbideetan parte hartzen duten 25 urtetik gorako pertsonentzako diru laguntzen deialdia egin du, pertsona horientzat prestakuntzaren ondorioz sortzen diren gastuak estaltzeko.
Beste berritasun bat Gizarte Zerbitzuen Euskal Behatokia sortu izana da, urriaren 26ko 225/2011 Dekretuaren bitartez. Behatokiaren xedea da gizarte zerbitzuak bermatzeko eta beraien kalitatea hobetzeko behar diren neurriak sustatzea. Behatoki hori Ikuspegiak deritzon behatoki sarean kokatuko da, Familiaren Behatokiarekin, Haur eta Nerabeen Behatokiarekin eta Immigrazioaren Euskal Behatokiarekin batera. Helburua da errealitatearekin bat datorren zerbitzu-mapa bat izatea, mendekotasunaren, ezgaitasunaren edo gizarte bazterketaren irudi bat emango duena. Behatokiaren helburuen a
rtean dago, halaber, laguntza ematen ez zaion eskariari buruzko informazioa biltzea.
Aurten, Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa 2011-2014 ere onetsi da.
Beste a
lde batetik, esan behar da baztertuak edo baztertuak izateko a
rriskuan dauden pertsona as
kok a
ldi berean gizarte laguntza eta osasun laguntza behar dutela. Horregatik, sarritan a
ldeztu dugu a
lor soziosanitarioa garatzen a
urrerapenak egitea beharrezkoa dela. Horri dagokionez, a
urten beste pauso bat eman da apirilaren 5eko 69/2011 Dekretua, A
rreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluarena, onetsirik. Organo hori Gizarte Zerbitzuei buruzko Legean xedatuta zegoen (46.6 a
rtikulua), eta haren helburua, oro har, a
lor soziosanitarioan politikaren, a
rauen, ekonomiaren, a
ntolakuntzaren eta laguntza ematearen a
ldetik hartzen diren erabakiak orientatzea zein haien jarraipena egitea Era berean, 2011. urtean arreta soziosanitarioaren ildoak prestatzeko esparru-dokumentua onetsi da. Kontseiluaren jarduerei dagokienez, gaixo kronikoen inguruko a
talari lotzen gatzaizkio, han zehatzago a
zaltzen baitira.
Aurten, Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluaren EAEko gizarte zerbitzuen egoerari buruzko txostena, 2011ko urtarrilekoa, ere a
rgitaratu zen.
Txosten horretan, besteak beste, gizarte zerbitzuei buruzko balorazio bat jasotzen da, eta gizarte zerbitzuen sareak izaniko garapena a
ztertzen da. Zati horretan, krisiaren inpaktuaz a
ritzen da, eskariaren handitzea eta eskuragarri dauden baliabide ekonomikoen gutxiagotzea, kasu batzuetan, direla eta (dena dela, hain testuinguru zailean sistemak, kasu as
kotan, bere horretan jarraitzeko, bai eta handitzeko ere, izan duen a
halmena nabarmentzen da).
Arloari doazkionetan, nabarmentzen dugu, txostenak dioenaren a
rabera, EAEko txirotasunaren eta gizarte bazterketaren a
rloan egoitzako plazak nahiz eguneko a
rretarako zentroetako plazak gehitu zirela, eta hiru lurralde historikoetan garapena oso desberdina izan zela, bai eta txirotasunaren eta baztertzearen a
urkako politiken gastu gehiena prestazio ekonomikoetarako erabiltzen dela ere. A
zken gorabehera hori hausnarketarako eta eztabaidarako gai bat da; izan ere, oro har, gizarte zerbitzuen sistema gero eta oinarrituago dago prestazio ekonomikoetan, oraindik zerbitzu as
ko garatzeke daudelarik.
Azkenik, Europako Parlamentuak etxegabetasunari a
urre egiteko europar estrategia bat egoteko beharra a
tzera ere a
ldarrikatu izana nabarmentzen dugu: Europako Parlamentuaren ebazpena, etxerik gabeko pertsonentzako EBren estrategia bati buruzkoa (B7-0475/2011). Ebazpen horretan, a
razo hau premiazkoa dela a
dierazten da, eta Europar Batasuna heldu egin behar diola. Halaber, estrategiak zer eduki eta norainoko izan beharko lituzkeen a
dierazten du, hala nola herrialde eta eskualde mailako etxerik gabeko pertsonentzako estrategia eraginkor batzuk garatzeko eta sostengatzeko neurri pakete bat xedatzea, txirotasunaren eta gizarte bazterketaren a
urkako jardueraren esparruan dagokion eremu politikoan txertatuko dena, edo etxebizitzari dagozkion ekimenetan a
rreta berezia jartzea, Txirotasunaren eta Gizarte Bazterketaren a
urkako Europako Plataformako gizarte berrikuntzaren esparruan.
IV. Jarduera-plana
IV.1. Bilerak
Aurten, gizarteratzearen a
lorrean, gizartean baztertze prozesuak nozitzen dituztenen eskubideen defentsan, lan egiten duten zenbait elkarterekin bildu gara.
Zehazki, elkarte hauekin bildu gara: Izangai, Argilan eta Sos A
rrazakeria Bizkaia.
Elkarteok Bizkaian dihardute, eta a
ztertu ziren gaiak, horrenbestez, lurralde historiko horri zihoazkion. Jakinarazi egin dizkigute pertsona as
ko izaten a
ri diren zailtasunak, Diru Sarrerak Bermatzeko Sisteman sartzeko eta/edo han geratzeko, bai eta prestazio ekonomikoen eskaerak ebazteko atzerapenak eta prestazio horien murrizketak ere (urtearen bukaeran a
tzerapena ez da hain handia izan).
Era berean, a
zaldu dute diru sarrerarik gabeko pertsonei ematez zaizkien prestazio ekonomikoak ez direla as
ki eta murrizketak jasaten a
ri direla. Murrizketa nagusia izan da etxebizitza bakoitzean bizikidetza unitateak bira murriztea; era berean, Gizarte Behar Larrietarako Laguntzak kobratzeko eskatzen diren baldintza berriak, edo beste prestazio batzuetan jartzen a
ri diren mugak, hala nola Bizkaiko Foru A
ldundiak kudeaturiko Gizarte Laguntzetan.
Aditzera eman dituzte, halaber, a
raudian a
tzeman dituzten zenbait kontraesan, hala nola, hiru bizikidetza unitate daudenean, Etxebide-Etxebizitzaren Euskal Zerbitzura bideratzeko xedapena. A
razoa da zerbitzu horrek eskatzen duela etxebizitza baten onuradun izango diren pertsonek diru sarrerak izan ditzatela.
Azpimarratu dute, etete prozeduretan, kasu guztietan ez dela bete alegazioen izapidea. Betetzen hasi da, ordea, enplegu eskaera a
ktibo ez edukitzeagatik etetea gertatu den kasuetan. Prestazioa eteteko kausa enplegu eskaera a
ktibo ez edukitzea denean baino ez da betetzen oinarrizko gizarte zerbitzuko gizarte-langileari jakinarazteko prozesua. Beste kasu batzuetan, ez da betetzen, eta hori larria dela deritzote prestazioa a
zkentzen denean edo, etete ebazpenaren a
urkako errekurtsoa a
urkeztu, eta ebatzi ez denean. Badiote a
dministrazio publikoek ez dutela behar bezalako a
halmenik pertsonek a
urkezturiko a
legazioak edo a
ldakuntzak a
rrazoizko epe batean a
ztertzeko, eta edozein a
ztarna dagoenean prestazioa eteten dutela, halere, muntazko a
rrazoi bat egon zein ez.
Azkenik, prestazioak kontrolatzeko eta ikuskatzeko jarduerak ekarri zituzten hizpidera, kexarik a
ipagarrienen a
talean a
ipatzen ditugun berberak.
Hainbat bilera izan ditugu Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailarekin, eta haietan Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazioari dagozkion kexak izapidetzen ikusten a
ri garen a
razoak a
ztertu ditugu. Gai gehiago izan ziren a
ztergai, baina prestazioa enplegu eskaera a
ktibo ez edukitzeagatik eteteari dagokiona nabarmendu nahi dugu, 2011. urtean izan zuen garrantzia dela medio; izan ere, horrek erabiltzaileak nabarmen as
aldatu zituen eta sistema osoari eragin zion. Bileran, sailak a
ditzera eman zigun etete horien jatorria Enplegu Zerbitzu Publikoen Informazio Sistemako (SISPE) datuak ezagutzeko a
ukeran zetzala. Informazio horrek foru a
ldundiekin a
dostutako prozedura berri bat ekarri du. Esan zigutenez, datu horiek hilero jakinaraziko zaizkiola, eta a
zken horiek, erabiltzaileei; gero a
legazioak egiteko epe bat irekiko zen, ebazpena eman baino lehen. A
urreratu zuten lan baimen a
dministratiboa lortzen duten a
tzerritarren gaineko informazioa ezagutu a
halko zutela, gobernuaren ordezkaritzaordetzekin datu-gurutzaketa eginik.
2011. urtean sail berarekin egin zen beste bilera batean, besteak beste, erakunde honen kezka a
ditzera eman diogu 147/2010 Dekretuaren a
plikazioaren inguruan; hain zuzen ere, a
plikazio horren ondorioz, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eteten edo a
zkentzen zitzaien diru sarrerarik ez zuten edo a
geriki nahikoak ez ziren diru sarrera batzuk zituzten hainbat pertsonari.
Era berean, Bilboko Udalarekin bildu gara, prestazio ekonomikoak ikuskatzeko eta kontrolatzeko erabiltzen zuten prozedura zela eta. Bilera horretan a
dierazi genion zein garrantzitsua den, eteteko proposamena bidali a
urretik, eragindako pertsonari entzunaldi izapide bat ematea, gertaeren berri izan dezan eta dagozkion a
legazioak a
urkeztu a
hal izan ditzan.
IV.2. Gomendio orokorrak
IV.2.1. Udal erroldan inskribatzea
EAEko udalei gomendio bat helarazi diegu etxerik gabeko pertsonak eta foru a
ldundien tutoretzapeko a
dingabeak udal errolda inskribatzearen inguruan: Udalen beren udalerrietako egoitzetan bizi diren etxerik gabekoak eta foru a
ldundiek tutoretzapean dauzkaten a
dingabeak udal erroldetan jasotzeko jarduerak egiteko beharra (Arartekoaren gomendio orokorra 5/2011, urriaren 17koa).
IV.2.2. Prestazio ekonomikoak jasotzeko eskubidea etetea
Kexek gora egin dutenez gero, eta tartean diren a
dministrazioen jardunbide irregular jakin batzuk badaudela egiaztatu denez, Arartekoaren 9/2011 gomendio orokorra, a
zaroaren 29koa eman zen: Gizarte prestazioak jasotzeko eskubidea bertan behera uztearen eta horretarako erabilitako moduen ondorioak. Diru sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria.
Gomendio horren bitartez, A
rartekoak bere kezka a
dierazi du jardunbide jakin batzuen inguruan, bereziki Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria jasotzeko eskubidea eteteari dagokionez. A
urkitu diren a
kats nagusiak hauek dira: prestazioak eteteko eta a
zkentzeko prozeduretan, ez dago epe bat eragindako pertsonek, ebazpenaren a
urretik, a
legazioak a
urkezteko; eta prestazioa berriz jasotzen hasteko a
razoak, behin etetea eragin duten kausak bertan behera geratu eta gero. Era berean, legegileek eskubideak bermatzeko as
mo a
rgiz sortu dituzten tresna jakin batzuk, hala nola zuhurtasunezko etetea eta zehapen prozedura; horri dagokionez, A
rartekoak ez du berririk izan legeak ezarritako zehapen a
raubidea a
plikatu izanaz, eta ohiko jardunbidea, 2011. urtean zehar, prestazioak etetea eta a
zkentzea izan da. A
ipatutako tresna horien a
rtean, bidegabe jasotzeko zenbatekoak eskatzeko, espedienteak irekitzea gehitu beharko litzateke; hain zuzen, A
raban prozedura ez da batere erabiltzen.
V. Kexarik a
ipagarrienak
V.1. Diru Sarrerak Bermatzeko Sistema
V.1.1. Langabeziako sorospenaren titularra eta, a
ldi berean, laguntzazko beste prestazio batzuen titular ere izatearen ondoriozko a
razoak, a
zken horiek lanbide a
rteko gutxieneko soldataren %75 baino gehiago direnean
Iazko txostenean a
razo hau a
ipatu genuen, orduantxe hasi berria zen eta. Hala ere, 2011. urtean zehar, kexa ugari jaso dugu (46) langabezia sorospenaren (langabeziako prestazioa bukatu ondoren, zenbait kasutan, jasotzen den estatuaren prestazio bat) titular ziren eta hura Diru Sarrerak Bermatzeko Errentarekin (DSBE) –prestazio horren mugaraino– osatzen zuten hainbat pertsonarengandik. Zenbaitetan, Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria (EGPO) ere jasotzen zuten, a
lokairua ordaintzeko.
Autonomia erkidegoaren prestazio batengatik edo biengatik jasotzen zen zenbatekoak, guztira, muga jakin bat gainditzen zuenez –lanbide a
rteko gutxieneko soldataren (LGS) %75, hileka zenbaturik, a
parteko ordainsariak kontuan hartu gabe (2011. urtean, 481,05 euro)–, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SPEE) langabeziako sorospena a
zkendu zien, eta, gainera, haren ustez bidegabe jaso zituzten zenbateko batzuk itzul zitzatela eskatu zien. Ematen zen a
rrazoia zen a
ipaturiko mugatik gorako errentak zituztela, hura sorospena jasotzeko ezarritako muga delarik, hain zuzen (Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategineko 215.1 a
rtikulua). Erakunde hau ez dator bat irizpide horrekin, a
utonomia erkidegoko bi prestazio horiek familiarentzat direla, eta ez pertsonarentzat, a
intzat hartzen ez duelako; horrenbestez, titularrari ez litzaioke konputatu behar laguntzen kopuru osoa. Hala bada, A
rartekoak 2/2011 Gomendio orokorra, a
buztuaren 8koa eman zuen: Beste gizarte prestazio batzuen titularrak diren pertsonei langabeziagatiko subsidioaren etetearen ondorioz jazotako egoerei erantzun bat emateko beharra.
Bai DSBE errenta bai EGPO prestazio osagarria bizikidetza unitate osoarentzako laguntzazko prestazioak dira, haien titularra edo hartzailea nor den gorabehera. Ez dira, horrenbestez, diru sarrera pertsonal bat, jasotzen duenaren diru sarrera propioa, familia-errenta bat baizik. Horri dagokionez, titularra edo hartzailea familiaren ordezkari bat edo prestazioaren a
dministratzaile bat baino ez da, seme edo a
labaren umezurtz pentsioa jasotzen duen a
maren pare, halakoa ondorio hauetarako konputagarria ez delarik (Auzitegi Gorenaren 1997ko urriaren 20ko epaia).
Hori dela eta, gure ustez, langabeziako sorospenaren ondorioetarako errentak konputatzen direnean, familia edo bizikidetza unitatea (azken hori pertsona bakarrekoa denean izan ezik) osatzen duten kideen kopurua kontuan hartu behar da.
Esan behar da ia kexa horiek guztiak A
rabatik etorri direla, eta Gasteiztik bereziki (%83). Gipuzkoatik bakarra etorri da, eta Bizkaitik bat ere ez. Kasu gehienetan, kide bat baino gehiago dituen familia unitate bat ordezkatzen du titularrak, a
dingabeko ume eta guzti. Itzultzeko eskatzen zaizkien zenbatekoak handiak dira oso (1.270 eurotik 10.000 euro baino gehiagora a
rte), batez ere baliabiderik gabeko pertsona batzuentzat; gainera, zor horrek etorkizuna baldintzatzen die.
Erakunde honetan ulertu zen, a
lde batetik, ez zela zilegi Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria konputatzea, haren helburua a
intzat harturik eta a
raudiaren zien A
uzitegi Gorenaren erabaki jakin batzuen a
rabera. SPEE delakoari (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa) ere helarazi zitzaion gomendioa, eta hark horrelaxe iritzi zion (Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorreko 215.3.2. a
rtikulua eta apirilaren 2ko 625/1985 Errege Dekretuko 7.1.c).3. a
rtikulua).
Horrekin bat, zentzu horretako jarraibide bat eman zuen 2011ko urriaren 24an, eta bere probintziako ordezkaritzetara igorri zuen. Hala eta guztiz ere, ez zituen ofizioz berraztertu –guk proposatu genuen bezala– ordura a
rte emandako ebazpenak, prestazio hori kontuan hartzeak eragindako pertsonari kalte egin zion kasuetarako. A
raua a
plikatzeko irizpidearen a
ldaketa bat zela a
rgudiatu zuten, eta ez a
rau a
ldakuntza bat.
DSBE errentari dagokionez, bestalde, pentsatu genuen, konputatzekotan, pertsona bati –titularrari– zegokion proportziozko zatia konputatu behar zela (familia errenten zenbatekoa hura osatzen duten kide kopuruaz zatiturik), prestazioaren helburua familiari dagokiola a
intzat harturik. A
re gehiago, gure a
buruz, prestazio hori ez zen zenbatu behar langabeziako sorospenaren ondorioetarako, gure a
utonomia erkidegoak ematen baitu prestazioa, bere eskumenak erabiliz eta bere funtsen kontura, estatuaren funtsetara jo gabe. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SPEE), ostera, ez du irizpidea a
ldatu horren inguruan.
Aurrekoaren ondorioz, behin Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria errenten zenbaketatik a
terata, baina DSBE errenta osoa titularrarentzat konputatuta, SPEE delakoaren irizpidearen a
rabera, honako hau da emaitza: pertsona batek edo bik osatzen dituzten bizikidetza unitateentzako Diru Sarrerak Bermatzeko Errentak ez du ezarritako baliabide muga gainditzen, eta, beraz, langabeziako sorospena jasotzeko a
ukera dute. A
labaina, 3 kide edo gehiago dauzkaten unitateetan, DSBE delako errentaren zenbatekoa handiagoa da, eta, horren ondorioz, muga hori gainditzen da (28,33 eurogatik) eta sorospena eteten zaie. Hau da, kide gehien dituzten familiak edo bizikidetza unitateak gertatzen dira kalteturik. Gainera, jarraibide hori onartu baino lehen Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria zenbatu zitzaien familia as
ko zorpetuta geratu dira, erreklamatu dizkieten bidegabeki jasotako kopuruengatik. Laguntza eten eta gero, a
utonomia erkidegoak Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren zenbatekoa gehitu die kaltetutako familiei; beraz, bere gain hartzen a
ri da ordaindu gabeko laguntzen zenbatekoa.
Arazo hori ez da gertatuko 2012an jasoko diren kopuruetan, %7 gutxitu baita Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren zenbatekoa (abenduaren 23ko 6/2011 Legearen zortzigarren xedapen gehigarria. Lege horren bidez onartzen dira Euskal A
utonomia Erkidegoko 2012. urteko A
urrekontu Orokorrak). Horrela, gehienezko zenbatekoa −hiru edo kide gehiago dituzten familiak− ez da iritsiko lanbide a
rteko gutxienezko soldataren %75era.
V.1.2. Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazioa etetea a
raudian ez dauden a
rrazoiengatik
Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriaren prestazioak eten dizkieten zenbait pertsonen kexak izapidetu ditugu. Kasu batean, pertsonaren espediente a
dministratiboan ez zegoen jasota a
lokairua ordaindu izanaren ordainagiriak a
urkeztu zuenik, nahiz eta pertsona horrek ordainagiriak bazeuzkan; ondorioz, prestazioaren a
bonua eten zuten, eta jasotako zenbatekoak itzultzeko eskatu zioten. Ez zen egon entzunaldi izapiderik; a
itzitik, prestazioa a
utomatikoki utzi zuten bertan behera. A
raudian ez dago xedaturik, eteteko a
rrazoien a
rtean, a
lokairuaren gastua frogatzen duten ordainagiriak lehen sei hilabeteetan a
urkezteko betebeharra; horretarako a
rrazoia da, ordea, a
lokairu gastuak ez justifikatzea. (Arartekoaren ebazpena, maiatzaren 25ekoa. Horren bidez, A
rabako Foru A
ldundiko Gizarte Politikako eta Gizarte Zerbitzuetako Sailari gomendatzen zaio pertsona bati etxebizitzako prestazio osagarriari dagokionez jaso ez duen zenbateko bat kobratzeko daukan eskubidea onar diezaion, etetea bertan behera utzi dezan eta modu okerrean jasotako prestazioak itzultzeko prozedura baliogabetu dezan.)
V.1.3. Araudian ezarritako betekizunak betetzeko zailtasunak
Jaso ditugun kexa as
koren gaia izan da Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazioa onuradun izateko ezarrita dauden betekizunak betetzeko zailtasuna. Pertsona as
kok ezin ordain dezakete etxebizitza baten a
lokairuari dagokion gastua, eta ez dute frogatzen, ondorioz, bizileku independentea dutenik, edo ezin dute egiaztatu eskubidez dauzkaten eskubide eta pentsioen erreklamazioa, edo bizikidetza unitateko kideren bat bi ondasun higiezin dauzka, edo ezin froga dezakete etxebizitzako erroldako inskribapena. A
dministrazio publikoek oso zorrotzak izan dira Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazioa a
rautzen duen a
raudia a
plikatzen, eta, ondorioz, diru sarrerarik gabe eta premia egoeran dauden pertsona as
kok ez dute prestazio hori jaso.
V.1.4. Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta ukatzea
Kexa bat izapidetu dugu, DSBE bat ukatzeari dagokiona. Pertsona bat beste bizikidetza unitate batekin batera bizi zen, eta, une jakin batean, premia egoera gertatu zen, eta laguntza hori eskatu zuen. Gipuzkoako Foru A
ldundiak ukatu egin zion, bizikidetza unitate bat ez eratzeagatik, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko maiatzaren 25eko 147/2010 Foru Dekretuko 2. a
rtikuluko 1. paragrafoan ez 5. a
rtikuluan jasotakoetatik. A
uzi hori a
ztertu zen erakunde honetan, eta ulertu genuen kasu hori a
ipaturiko a
rtikuluko 3. paragrafoan sar zitekeela; hain zuzen, familiako harrera bizikidetza unitatetzat jasotzen da han. Erakunde honek iritzi zion interesdunak horretarako betekizunak betetzen zituela, baina A
dministrazioak ez zuen hala ulertzen, a
rauan denbora zenbatzeko hasierako egunari buruz interpretazio murriztailea egiten zuelako. Dekretuko 5. a
rtikuluko 3. paragrafoak honela dio bizikidetza unitate mota horretaz: "…bizikidetza-unitate izaerari gehienez ere hamabi hilabetez eutsi a
hal izango zaio, eta ezohiko kasuetan beste hamabi hilabetez luzatu a
hal izango da, harrera-egoera a
halbidetu zuten baldintzek jarraitzen badute, a
ldez a
urretik Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek txostena egin ondoren". Foru A
ldundiak a
ldi hori bizikidetzaren hasieratik konputatzen zuen, eta ez DSBE prestazioa jasotzeko eskubidearen egunetik, erakunde honek zioenez.
Azkenik, 2011ko ekainaren 22ko Ebazpena eman zen. Horren bidez, Gipuzkoako Foru A
ldundiko Gizarte Politikako Sailari gomendatzen zaio kontuan har dezan interesdunak diru-sarrerak bermatzeko errenta eskatu zuenean bizikidetza unitate bat osatzen zuela eta prestazio hori lortzeko baldintzak betetzen zituela. Ebazpena onartu zuten, eta eragindako pertsonari DSBE onartu zitzaion.
V.1.5. Gizarte Behar Larrietarako Laguntzak ukatzea
Aurten kexa batzuk jaso ditugu Gizarte Behar Larrietarako Laguntzak ukatu izanaren inguruan, eskatzaileek a
raudi a
plikagarrian ezarri baino ondare handiagoa zutela a
rgudiaturik; hori berritasuna izan da, a
rau berria a
plikatzearen ondorioz.
V.2. Administrazioaren funtzionamendua eta a
dministrazio prozedura
Aurten izapidetu ditugun kexak hiru lurralde historikokoak dira, baina neurri handiagoan A
rabatik eta Bizkaitik datoz.
V.2.1. Prestazioa eteteko ebazpen berean bidegabe jasotako prestazioak itzuli behar direla jakinaraztea
Aurten ere nabarmentzen dugu Arabako Foru A
ldundiaren jardunbidea; izan ere, ebazpen berean jakinarazten du DSBE errentaren etetea eta bidegabe jasotakoak direla irizten dien zenbatekoen itzuli beharra. A
raudiaren a
rabera, bidegabe jasotako prestazioak itzultzeko betebeharrerako berezko a
dministrazio prozedura bat izapidetu behar da. Horretan, behar bezala eman behar zaio eragindako pertsonari gertaeren berri, entzunaldi izapidea eman behar zaio, eta behar bezala a
rrazoitutako ebazpen bat eman behar da (147/2010 Dekretuko 56. a
rtikulua eta hurrengoak). Horixe bera gogorarazi zaio A
dministrazioari.
V.2.2. Atzerapenak prozedurak izapidetzean
Oraindik ere ikusten dugu a
dministrazioren bat gehiegi a
tzeratzen dela eskaerak izapidetzen eta DSBE prestazioa eteteagatik a
urkezturiko errekurtsoan ebazten. Nahiz eta a
dministrazio prozedurari buruzko legeak isilbidez ezesteko eta a
uzibidera jotzeko epeak a
dierazten dituen a
rren, berariazko ebazpen bat emateko betebeharra ere ezartzen du, eta garrantzitsua da hori epe egokia gertatzea.
V.2.3. Foru a
ldundiek Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria eteteko erabakien ebazpenetan erabiltzen duten a
dministrazio prozedura
Arrazoi horri loturiko kexak gehitu egin dira. Hona hemen, funtsean, a
urkitu diren gabeziak:
azaltzen zer
arrazoik eragiten duten prestazioak etetea eta
azkentzea.
Arabari dagokio).
aztarnaren
aurrean, eteteko prozedurari ekiten zaio. Hori egiten da familiaren premia egoerari edo haustearen larritasun-mailari begiratu gabe.
abian jarri diren jarduera protokolo batzuek ez dituzte kontuan izaten
araudi
aplikagarrian xedaturik dauden bermeak.
aplikatzen
araudian ezarritako zehapen prozedura; hura
aplikatuz gero, prestazioa etetea saihestuko litzateke, kasu
askotan.
V.2.4. Prestazioen kontrola eta ikuskapena
Aurten Bilboko Udalak a
bian jarri duen kontrolatzeko eta ikuskatzeko prozedurak onartutako prestazio ekonomikoak etetea eragiten du, Udaltzaingoaren parte-hartzea izaten duen txosten bat osatu eta gero. Kexa baten egileek, a
rrazoi hori zela medio, jakinarazi zizkiguten gabezien a
rtean hauek zeuden: entzunaldiaren printzipioa ez betetzea; egindako jardueren gaineko txostena edo etetea eragin duen txostenaren kopia ez ematea; eta jarduera protokoloetan ezarrita egotea 6 hilabete igaro a
rte prestazioak kontrolatzeko eta ikuskatzeko bulegoari a
txikitako poliziak beste bisita bat egin ez dezan. A
zkenik, polizia-txosten horiek a
intzat hartzen dira DSBE prestazioaren eskaera berrian, nahiz eta daitekeena izan pertsonaren egoera a
ldatu izana. Foru a
ldundiak, Udalak bidalitako txostena ikusita, prestazioa eteten zuen.
Udal horri esan diogu kontrolatzeko eta ikuskatzeko eginkizuna a
dministrazio publikoek egin beharreko lan garrantzitsu bat dela, a
dministrazio horrekin harremana duten pertsona guztientzat onarturiko berme guztiak gordez a
urrera eraman behar eta a
hal dena. A
raudiak entzunaldirako izapidea ezartzen du etete prozeduran. Kexan a
ipatutako protokoloek, a
ldiz, ez zuten a
urreikusten prozeduraren hasieraren eta hura oinarritzeko zioen berri emateko jakinarazpenik. Udalak egindako txostenaren ondorioz, pertsonei onartutako prestazioak eten egingo zaizkie, baina gertakari berriak hartuko dira a
intzat espedientea ebaztean. Horregatik, ezinbestekoa da entzuteko izapidea betetzea.
Prozedura udalak hasi badu eta berak baldin badu espedientea bideratzeko eskumena, berak bete behar du 147/2010 Dekretuko 53. a
rtikuluan xedatutako entzuteko izapidea. Halaber, A
ldundiari prozedura hasi duela jakinarazi behar dio, eta Foru A
ldundiak ere, hala balegokio, holako edozein prozedura hasi duela jakinarazi behar dio udalari. Pertsonen inguruabar pertsonal eta sozialei buruzko informazioa jasotzen duten txostenak egitea ez da udaltzaingoaren ohiko jarduketa. Gizarte diagnostikoa gizarte langileei dagokie eta, beraz, erakunde honen iritziz, poliziak gizarte esku-hartzean duten partaidetzaren edukia lehenago ezarri eta a
lderdi objektiboetara mugatu behar da, baloraziorik gabe, hori ez baita dagokion eginkizuna. Bestalde, udaltzaingoa etxebizitza batean egoteko a
rrazoia, herritarren segurtasunari lotuta ez diharduenean, behar bezala a
zaldu behar da eta bizilekuan bizi den pertsonak onartu behar du. Jendeak bizilekuaren bortxaezintasunerako eskubidea daukate (EK-ko 18. a
rt.) eta, beraz, delitu goria izan edo a
gindu judiziala egon ezean, eta ez da kasua, pertsonaren baimena behar da. Pertsonari, beraz, bisitaren helburuaren, prestazioa eten, a
ldatu edo a
maitzeko espedientea egotearen eta a
genteari sartzen ez uzteko daukan eskubidearen berri eman behar zaio, baita espedientearen ebazpenean horrek ekar ditzakeen ondorioen berri ere.
Txosten horiek froga balio betea izateko modu jakin batean egin behar dira. Froga beteko izaera hori herri-administrazioak dauzkan datuak edo funtzionarioak "in situ" egiaztatutako egitate objektiboak daudela islatzen duten a
girietarako mugatuta geratu behar da. Horren ondorioz, udalak egiaztatuta dauzkan datuak eta, halakorik balego, funtzionarioak berak bisitan egiaztatu dituen beste egitate objektiboak baino ez ditu txostenak jaso behar. Txostenak beste edukirik baleuka txostenean jaso duen uste osoa izanarazi edo ondorioa a
terarazi dioten frogak edo elementuak a
gertu behar lirateke.
Pertsonak prestazioa a
ldatu, eten edo a
maitzeko prozeduraren izapidetzearen egoera ezagutzea eskatuko balu, informazio hori helarazi behar litzaioke. Era berean, prozeduran dagoen txosten baten kopia eskatzen badu hura lortzeko eskubidea dauka. Kontuan izan behar da pertsonek edonoiz daukala prozeduraren izapidetzearen egoera ezagutzeko eta bertan dauden a
girien kopiak lortzeko eskubidea daukatela, A
J-APELeko 35 a
) a
rt.
Eskabideak ezesteak lege xedapenak bete behar ditu. Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeak ez du eperik xedatzen prestazioak berriz ezin eskatu a
hal izateko, eta horrek zentzua dauka, gizarte bazterketako egoerei a
urre egiteko jarduerak baitira.
Bilboko Udalak erantzun zigun gure gogoetak kontuan izango zituela, eta, horrenbestez, espediente horretan esku hartzeari utzi genion. Hala eta guztiz ere, prozedura horren inguruko kexa batzuk jaso ditugu oraindik, eta haiek izapidetan daude.
Aipatzekoa da, halaber, gizarte prestazio bat eteteari dagokion kexa bat, gomendio bat sorrarazi zuena. Etetearen a
rrazoia polizia-txosten batean oinarritzen zen, eta, txostenaren a
rabera a
uzokide batek a
dierazi zuen erreklamaziogilea gizon batekin bizi zela, gizarte langileari horren berri eman gabe. Ondorio hori a
uzokidearen a
dierazpenetik a
tera zen, erreklamaziogileak etengabe jasaniko tratu txarren lekuko ere omen zelarik. (Arartekoaren ebazpena, 2011ko ekainaren 13koa. Horren bidez, A
rabako Foru A
ldundiaren Gizarte Politikako eta Gizarte Zerbitzuetako Sailari gomendatzen zaio a
raudiak ezartzen dituen berme guztiak a
plikatu ditzala, diru-sarrerak bermatzeko errenta, etxebizitzarako prestazio osagarri eta gutxieneko bermerako laguntza prestazio bat a
tzeraeraginezko ondorioekin eten den kasu batean).
V.2.5. Udal gizarte zerbitzuek erabiltzaileei emandako gizarte a
rreta
Aurten, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen erabiltzaile bati emandako a
rretaren edukiaz eta moduaz eginiko kexa bat izapidetu dugu, eta hura ebaluatzeko eskatu dugu. (Arartekoaren ebazpena, 2011ko a
pirilaren 19koa. Horren bidez Orioko Udalari gomendatzen zaio burutu duen gizarte esku-hartzea ebalua dezan eta, beharrezkoa balitz, ondare erantzukizunezko prozedura ofizioz has dezan eta beharrezkoak diren neurriak a
bian jar ditzan pertsona batek dagozkion eskubideak erabiltzeko eta gizarte a
rreta egokia jasotzeko a
ukera izan dezan).
Ebazpenean a
ditzera eman genuen A
rartekoak ezin duela egindako gizarte esku-hartzea balioztatu, ez eta gizarte txostenaren edukia ere. Hala eta guztiz ere, garrantzitsua da ezberdintzea, a
lde batetik, gizarte a
rreta eta esku-hartzea, eta bestetik, Gizarte Zerbitzuen erabiltzaileen eskubide diren prestazioak izapidetzea, une bakoitzean indarrean dagoen a
raudiaren babesean. Era berean, Gizarte Zerbitzuen erabiltzaile gisako eskubideak eta oinarrizko eskubideak errespetatu behar dira, besteak beste, EK-ko 19. a
rtikulua bizileku as
katasunerako eskubidea) EK-ko 18. a
rtikulua (intimitaterako eskubidea (eta EK-ko 14. a
rtikulua (berdintasunarekiko eskubidea). Gainera, a
dministrazioak legeari eta zuzenbideari men eginez jardun behar du (EK-ko 103.1. a
rtikulua). A
ditzera ematen genuen, halaber, gizarte a
rretak lagun-egite pertsonala dakarrela berekin elkarrizketa edo itzultzea bitarteko gisa duena; hau da, a
hozko komunikazioan oinarritzen da, oinarrizkoa baita ezartzen den harreman pertsonala. Hala eta guztiz ere, zenbait jarduera idatziz jakinarazi behar dira, sinesgarriro a
ger daitezen, hala nola, eskaerak ez onartzeari edo a
urkeztutako eskaerak zuzentzeko eskakizunari dagozkionak. A
maitzeko, a
zaldu genuen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak pertsona horrekin izandako gizarte esku-hartzea ebaluatu behar zuela Udalak, prestazio ekonomikoak izapidetzen gertatu zen a
tzerapenaren a
rrazoiak ezagutzeko, pertsona horren eskubideak errespetatu ziren baloratzeko eta egindako gizarte esku-hartzea gizarte ekintza zuzentzen duten printzipioetara egokitu zen jakiteko. A
zkenik, esan genuen, baldin A
dministrazioaren funtzionamenduak pertsona horri kalteak eragin dizkiola ondorioztatzen bazen, ondare erantzukizuneko prozedura ofizioz has zedila kalte hori indemnizatzeko Udalak ez zuen igorritako gomendioa onartu.
V.2.6. Etxerik gabeko pertsonentzako baliabideei dagozkien jarduerak
Etxerik gabekoentzako baliabide batetik pertsona bat egotzi izana a
ztertu dugu; zehazki, a
ztertu dugu ea pertsonarentzako bermeak bete ziren, gure ustez zehapen prozedura batek barne hartzen dituen berme berberak dira eta. Ildo horretan, egozteko zuhurtasunezko neurria har daiteke, baina berme egokiekin (beste berme batzuen a
rtean: prozedurari jarraipena eman behar zaio; egozteko proposamena jakinarazi behar da, harekin batera ezar daitekeen zehapenarekin batera; a
rau-haustea osatzen duten egintzak zehaztu behar dira; eta jakinarazpenaren inguruan ezarririko xedapenak bete behar dira).
Nolanahi ere, udal zentro batean hartuta zegoen pertsona batek a
zaldu zigun gaueko txandan lanean hasi zela (22:30etik 5:00etara); zentrora sartzen uzten ziotela lanetik irtendakoan, baina goizeko 7:45ean jaiki behar zuela, eta, horregatik, ezin zuela a
tsedena behar bezala hartu. Horri dagokionez, udalak esan zigun zentro hori gauekoa dela, eta egunez itxi egiten dela, eta ez zegoela plaza hutsik eguneko a
rreta ere ematen duten beste zentro batzuetan. Hala eta guztiz ere, gizarte zerbitzuetan kasua beste bide normalizatuago batean konpontzen saiatzen a
ri ziren, hau da, ohiko bizileku batean, horri lotutako laguntzen bitartez.
V.2.7. Taldeari doazkion eta txosteneko beste a
tal batzuetan a
ztertzen diren beste kexa batzuk
Atzeman ditugun egoera batzuk kezkagarriak dira. Hain zuzen ere, egoera horietan, a
dineko pertsonak babesik gabe eta gizartean baztertuak gelditzeko a
rriskuan daude, halako pertsonek behar duten gizarte esku-hartzea zuzentzeko familia-ehun trinko bat ez dutelako, funtsean. Halako kasuetan, gure a
buruz, ezinbestekoa da oinarrizko gizarte zerbitzuek zein zerbitzu espezializatuek premiaz eta era koordinatuan esku har dezaten. A
dinekoei buruzko a
talean zehatzago garatzen ditugu gai horiek.
VI. Ofiziozko jarduerak
VI.1. Enplegu eskaera a
ktibo ez edukitzeagatik Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazioa EAEko pertsona ugariri etetea
Arartekoa ofiziozko jarduera bat a
biarazi zuen, enplegu eskaera a
ktibo ez edukitzeagatik Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazioa EAEko pertsona ugariri eten zitzaiolako informazioaren inguruan.
Zirudienez, Bizkaiko zenbati pertsonari dagoeneko jakinarazia zioten prestazioaren etetea, baina a
urretik entzunaldirik izan gabe, eta espedientea bideratu zuen oinarrizko gizarte zerbitzuari a
ldez a
urretik erabakiaren berri eman gabe. Gizarte elkarte batzuek, halaber, erabaki horren iragarpenaren gaineko kezka a
ditzera eman ziguten.
Geure espedientean bermeak a
halik eta gehiena zaintzeko garrantzia nabarmendu genuen (entzunaldia, a
rrazoiak, jakinarazpenak, …), Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazioa pertsonaren bati eteteko prozedura a
plikatzean, a
rreta berezia jarririk entzunaldiaren printzipioan, pertsonarentzako banakako informazioan, eta pertsona horri laguntzen dioten oinarrizko gizarte zerbitzuei eta/edo enplegu zerbitzuari a
ldez a
urretik jakinarazpena eta informazioa helarazten. Etete horri egokia izan liteke dena delako pertsonak enplegu eskaera a
ktibo edukitzeko betebeharra balu, bakar-bakarrik. Ordainketa bertan behera utzi a
hal izango da prestazioa jasotzeko eskubidea eteten duen ebazpena modu egokian jakinarazi eta gero, ebazpena ematen den egunaren ondorengo hilearen lehen egunaz geroztik, hain zuzen. Etendako prestazio hori berriro ere sortu behar da dena delako pertsonak enplegu eskaera a
ktibo daukala egiaztatzen duen egunaren biharamunaz geroztik, gainerako betekizunak ere betetzen badira, eta hilabete baino ezin dezake iraun, lehenengo a
ldia bada.
Ebazpen hartan dagoeneko a
urreratu genuen a
raudi berria a
plikatzeak kudeaketaren a
ldetik eskatzen dituen doikuntzek eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua a
bian jartzeak prestazio ekonomikoen hartzaileei edozein kalte sortzea saihestu behar dutela, halakoak a
hultasuneko egoeran daude eta. Gogoeta horrek indarrean dirau, kudeaketan gertatzen a
ri diren a
ldaketak direla bide. (Arartekoaren ebazpena, 2011ko otsailaren 23koa. Horren bidez a
maitu da iragarpen honen inguruko esku-hartzea: enplegu-eskari a
ktiboa mantentzen ez zuten pertsonei diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioa etetea).
VI.2. Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko maiatzaren 25eko 147/2010 Foru Dekretuan ezarririko betekizunak ez betetzeagatik, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazio ugari a
zkentzea
Arartekoak a
urten kexa ugari jaso du Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazio as
ko a
zkendu direlako, 18/2008 Legean xedatutako betekizunak ez betetzeagatik, zehazki, etxebizitza berean jaso daitezkeen gehieneko kopuruari dagokion muga eta inongo ondasun higiezinik ez izateko betekizun berria, ohiko etxebizitza izan ezik. Egin genuen a
zterketan, ikusi genuen foru a
ldundiak Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta a
rautzeko maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuko Lehen Xedapen Iragankorra a
plikatzen a
ri zirela. Xedapen horretan, A
dministrazioak prestazioak ofizioz berraztertzeko duten betebeharra ezartzen da. Ez du xedatzen a
ldez a
urreko entzunaldirik, beraz, baizik eta dena delako pertsonari berrazterketa jakinaraztea, eta, ondorioz, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren titularra izateko betekizun berrien a
plikazioa. Bizkaian, zehazki, foru a
ldundiak prestazioaren hartzaile zenbaiti idatzi bat igorri zien 2010ean, jakinaraziz a
urreko a
raudiaren a
rabera onarturiko prestazioak betekizunak betetzen ez zituztenei –aldundian zekitenez– berraztertu behar zizkietela. Jakinarazpen hori jaso zen kasuetan, erakunde honen a
buruz, ez zen defentsa-gabeziarik gertatu. Hala eta guztiz ere, uste dugu prestazioa a
zkentzeko (edo eteteko) ebazpenak eduki gehiago eduki beharko luke, eta pertsona horientzat ulergarriagoa izan; izan ere, ez dira a
ipatzen a
urkezturiko a
legazioak –halakorik a
urkeztu bada–, ez dira a
zaltzen pertsona bakoitzari doazkion a
rrazoiak, eta, ordea, testu orokor eta laburtu bat ematen da, a
raudi a
plikagarria daukana.
Bizkaiko Foru A
raudiak prestazioak a
zkentzea erabakitzeko erabili zituen ebazpenak ez ziren banakakoak, eta, a
itzitik, a
zkentzearen a
rrazoia eta a
raudi a
plikagarria modu laburtuan jasotzen zituzten. Ildo horretan, prestazioa eteteko erabakia jasotzen duten foru a
ldundiaren ebazpenek a
kats bera dute. A
kats bera a
tzeman dugu A
rabako Foru A
ldundiari dagozkion kexak izapidetzean. Ebazpenen izapideak a
rintzen dituzten eredu batzuk erabiltzen dira, behar bezala a
intzat hartu gabe ebazpen horrek eragiten duela pertsona bat edo familia bat, behar bada a
rdurapean seme-alabak dauzkana, bere beharrizan oinarrizkoenak estaltzeko diru sarrera batzuk gabe gera dadin. Egia da, oro har, errekurtsoaren ebazpena xehe a
zaltzen dituela errekurtsoa onartzeko edo ez onartzeko a
rrazoiak, baina eragindako pertsonak a
rrazoi horiek jakitea a
tzeratu egiten du horrek, a
urkeztutako errekurtsoaren gaineko ebazpena jasotzen duen egunera a
rte, hain zuzen ere. Erakunde honen a
buruz, ebazpenek informazio gehiago izan behar dute. Horrek, kudeaketari gardentasun handiagoa emateaz gain, a
halbidetzen du dagokion pertsonak lehen unetik eta a
rgiro jakin dezan prestazioa eteteko edo a
zkentzeko a
rrazoiak zein diren. Horrela a
plikatzeak, ziurrenik, a
dministrazioko beste a
tal batzuetan lana metatzea eragotziko luke (jendeari kasu egitea, a
dministrazio baliabideetako a
tala, oinarrizko gizarte zerbitzuak, eta a
bar). (Arartekoaren ebazpena, a
zaroaren 14koa. Horren bidez, Bizkaiko Foru A
ldundiko Gizarte Ekintza Sailari iradokitzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioa etetea edo iraungitzea erabakitzen duen ebazpenetan a
rrazoiak behar bezala eta hizkuntza ulergarrian a
zaldu eta a
rrazoitu ditzan, testu laburtuak erabili gabe).
VI.3. Pentsiodun batek osaturiko bizikidetza unitate batean diru sarrerak zenbatzea
Iaz jarduera hori a
ipatu genuen. Pentsiodun batek, ezkontideak eta semeak osaturiko familia bat zen. A
ita pentsiodunak eta a
mak bizikidetza unitate bat eratzen zuten (18/2008 Legeko 9.2.a a
rtikulua), eta pentsio-osagarria jasotzen zuten. Semea lanean ibilia zen, eta, hortaz, lanaren ondoriozko diru sarrera batzuk jasotzen zituen orduan, eta ez zen bizikidetza unitatekoa.
Semeak lan egiteari utzi eta langabeziagatiko subsidioa −DBE baino txikiagoa− jaso zuenean, ulertu zen ekonomikoki gurasoen mendekoa zela eta, beraz, elkarbizitza unitate bera osatzen zuela. Horrela, baliabideen zenbaketan pentsioa eta subsidioa hartzen ziren a
intzat, eta bien baturak gainditu egiten zuen hiru kideko bizikidetza-unitaterako ezarrita zegoen baliabide-muga. Horren ondorioz, gurasoek pentsio osagarriengatik jasotako zenbatekoak ez zituztela jaso behar ebatzi zen, eta itzuli egin behar izan zituzten. Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte Gaietako Sailari a
dierazi genion ez daukala zentzurik, pentsiodunen elkarbizitza unitate batean, seme-alabak lanagatik diru-sarrerak jasotzen baditu –zenbatekoa edozein izanik ere– haiek ez zenbatzeak, seme-alabak ez duelako gurasoen elkarbizitza unitatea osatzen; seme-alaba horrek beste edozein jatorritako DBE baino diru-sarrera handiagoak jasotzen baditu haiek ere ez zenbatzeak. Eta seme-alaba berberak langabezia subsidioa –lan egin izanari eta egoera horregatik kotizatu izanari lotuta dago– jasotzen badu, diru-sarrera horiek zenbatzeak, DBE baino txikiagoak izateagatik gurasoen elkarbizitza unitatea osatzen dutelako. Eusko Jaurlaritzari honako proposamena helarazi genion: halako egoeretan elkarbizitza unitatetzat jotzen jarraitzea, baina elkarbizitza unitate horren baliabideak zenbatzean seme-alabaren diru-sarrerak a
intzat ez hartzea.
Azkenean a
dierazi genuen ez zela zentzuzkoa bizikidetza unitate berezi horrek, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren a
zpiko diru sarrerak dituen pertsona batekin bizi denean, pentsio-osagarria jaso ezin izatea, baina errenta horren gaineko diru sarrerak jasotzen dituen norbaitekin batera bizi denean, a
ldiz, osagarri hori jasotzea.
Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak bidali zuen erantzunean, egungo a
raudian jasotzen den enplegurako a
ktibazioaren garrantzia a
ipatzen da. Hala ere, gure gogoetak pentsio baten onuradun ziren pertsona batzuei zegozkien, eta, horrenbestez, eman zitzaigun erantzuna ez da a
plikatzekoa. Beste desberdintasun batzuen a
rtean, 18/2008 Legeko 15. a
rtikuluan espresuki xedatuta dago pentsiodunek osatutako bizikidetza unitateak ez daudela halabeharrez beharturik gizarteratze hitzarmen bat egitera (147/2010 Dekretuko 12. 2 a
) a
rtikulua). Gerta daiteke, beraz, kasu honetan bezala, prestazioaren titularrari lan orientabideko inongo neurririk a
plikatzea egokia ez izatea, hau da, pentsio-osagarriaren onuradunari.
VI.4. Pentsioduntzat jotzea %65eko edo gehiagoko ezgaitasun-maila duen 18 urtetik gorako seme edo a
laba baten a
rdura izatearen ondoriozko diru sariaren kausatzailea, pentsio-osagarria kobratzearen ondorioetarako
Iaz a
ditzera eman genuen, ezintasunen bat duten pertsonen inguruko a
talean, Eusko Jaurlaritzari zer proposamen egin genion, –%65eko edo gehiagoko ezgaitasun-maila duen 18 urtetik gorako– "ardurapeko seme edo a
labagatiko diru saria" deritzon prestazio ekonomikoaren pertsona kausatzaileak pentsioduntzat jo a
hal izateko, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren ondorioetarako. Hau da, proposatzen zen sartu a
hal zitezela Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko a
benduaren 23ko 18/2008 Legeko 9.2.a) a
rtikuluan. Enplegu eta Gizarte Gaietako Saiak ondo hartu du proposamena. Informazio zabalagoa ematen dugu ezintasunen bat duten pertsonei buruzko a
talean.
VI.5. Diru Sarrerak Bermatzeko Errentak ohiko etxebizitza ez diren ondasun higiezinak edukitzeagatik a
zkentzea
Bere garaian 147/2010 Dekretuak, 18/2008 Legea garatzean, sartu zituen berritasunetako bat izan zen Diru Sarrerak Bermatzeko Errentarako eskubidea onartzea bateraezin egitea ohiko etxebizitza ez diren beste ondasun higiezin batzuk edukitzearekin.
Xedapen horren a
zpian datzan logika a
rgi dago: halako ondasun batzuen jabe den pertsonak –ohiko eran erabiltzen ez dituenean, hau da, haietan bizitzeko– badauzka mozkin ekonomiko bat eskuratzeko baliabide batzuk, ondasun horiek a
lokatuz edo salduz, konparazio baterako. A
razoa da ondasun higiezin horiek merkatuan oso balio txikia dutenean, edo haiek diru bihurtzea oso zaila denean, eta hori as
kotan gertatzen da gaur egungo gizarte eta ekonomia testuinguruan. Horri dagokionez, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren hartzaile izan, eta prestazioa jasotzeko eskubidea a
zkendu dieten hainbat pertsonaren kexak iritsi zaizkigu, ohiko etxebizitza ez diren ondasun higiezin batzuen titular izateagatik, ondasun horiek guztiek ezaugarri hori bera dutenean: ez dute mozkin ekonomikorik ematen. Halakoak, zehazki, landu ezinezko landa lurzatiak, zaharberritu beharreko lokal utziak, eta a
bar izaten dira. Gehienetan, gainera, kasu gehienetan ondasun higiezin horiek testamentu xedapenez eskuratu direla, eta horrek a
ipatutako pertsonak prestazioa galtzeko zorian jartzen ditu, mortis causa eskualdaturiko ondasun higiezinari uko eginez gero, eskubide ekonomiko bat ez baliatzeagatik (18/2008 Legeko 19.1.b a
rtikulua) edo, era berean, ohiko etxebizitza ez den ondasun higiezin bat edukitzeagatik (147/2010 Dekretuko 9.3.b a
rtikulua).
Eginiko informazio eskaeretan behin eta berriro nabarmendu da a
raudiak berak oztopo hori gainditzeko interpretaziorako ematen duen a
ukera, baina hiru foru a
ldundiek eman duten erantzuna, a
rrazoia falta ez zaiolarik, izan da a
rau bat a
plikatu besterik ez dutela egiten, horri buruz, behintzat, oso a
rgia den a
rau bat, hain zuzen. Nahiz eta kopuruaren a
ldetik kasu horiek oso ugariak ez diren, gure ustez, ordea, badira bereziki larriak, a
zken ondorioa baita pertsona baten egoera oker dadin a
rau jakin batzuk a
plikatzeagatik, hasiera batean zer eta kontrakoa lortzekoak diren a
rau batzuk, hain zuzen. Kezka hori Eusko Jaurlaritzari, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari, a
ditzera eman zaio; bat etorri dira kasu horiek modu berezi batean hartzeko beharrezkoa delako ideiarekin, eta a
razoa a
ztertuko dutela a
gindu dute.
VI.6. Arabako Foru A
ldundiak Bizitza Berria elkartearen Betoño Etxeko erabiltzaileei Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta ukatzea
Gasteizko Betoño Etxean gizartean bazterturik dauden pertsonak gizarteratzeko lan egiten da, eta A
rartekoak hara egindako bisitaren ondoren, egiaztatu zen hango pertsonetako batek ere ez zuela jasotzen DSBE deritzon errenta, partaidetza publikoa duen baliabide hori erabiltzea prestazioa jasotzearen parekotzat jo zitekeela ulertzen zelako; hain zuzen, egoera hori 147/2010 Dekretuko 9.5 a
rtikuluan jasota dago. Hala ere, erabiltzaileek a
dierazi ziguten batzuetan eskean ibili behar izaten zutela, eguneroko gutxieneko gastuetarako eskudirurik ez zutelako.
Arabako Foru A
ldundiaren erantzuna positiboa izan zen, eta a
ditzera eman zuen ez zuela ikusten inolako bateraezintasunik DSBE jasotzearen eta baliabide horren erabiltzaile izatearen a
rtean, baldin eta egoiliar-egoera iraunkorra ez balitz.
VI.7. Baztertuak dauden pertsonei laguntzeko zentro bat irekitzearen kontrako jarrera
Aurten jarraipena egin diogu Bilboko Udalaren eta gizarte elkarteen a
rtean lortutako a
kordioari, etxerik gabeko pertsonen inguruko neurri batzuk hartzeko. A
lderdiek Onartu zentroa Txurdinaga a
uzora ez lekualdatzea erabaki zuten, eta etorkizunean gatazkak saihesteko jarduera protokolo bat a
tontzeko konpromisoa zegoen. A
zkenean, talde tekniko bat lanean hasi dela jakinarazi zuten, etxerik gabeko pertsonen egoerari buruzko hausnarketari heltzeko. Udalak a
dierazi digu lanean jarraitzen dutela a
urrera eramateko jarduera zehatzak proposatzearren. Neurri osagarriei dagokienez, kaleko hezitzaileen lana a
reagotu dute, eta gizarte talde horrentzako beste zerbitzu batzuetan hobekuntzak egin dituzte, hala nola Elexabarri a
terpetxeko gaixondo a
ldietarako zentroan, bai eta beste hobekuntza batzuk ere Mazarredoko eskakizun baxuko a
terpetxean eta negukoan.
VII. Ondorioak
arriskuan dauden pertsonei, eta
aditzera ematen dute gastu publikoak eta, zehazki, gizarte politiketarako gastuak sortu duela gaur egun dagoen defiziteko egoera. Egia da, ordea, defizita dela finantza erakunde jakin batzuen jardunaren nahiz eskumena zuten
administrazio publikoek behar bezala gainbegiratu eta kontrolatu ez dituzten espekulazio mugimendu batzuen ondorioetako bat.
aurrerapen eta kohesiorako.
Administrazio publikoek zerbait betetzen ez den kasuetan uzten diote prestazioa ordaintzeari, bereizi gabe betebeharren bat ez zen konplitzen, betekizunen bat ez zen betetzen, edo iruzurrez jokatzen zen, jokabide horietako bati edo besteari egin beharreko gaitzespenak oso desberdinak direlarik. Zehapen prozedurara joko balitz, kasu guztietan prestazioa eten barik, era justuago batean egokitu
ahalko litzaioke jokabidea zehapenari, eta ez lirateke utziko familiak batere diru sarrerarik gabe, gehienetan haien egoera ekonomikoan inolako eraginik ez duten betebehar batzuk ez betetzeagatik (hala nola jakinarazpen bat 15 egun igaro eta gero egitea, eta
abar). Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak prestazioa kudeatzea
aukera bat da izapidetzea eta prozedura horiek barne hartu behar dituzten bermeak hobetzeko.
administrazio prozedura gordetzea; gure ordenamendu juridikoak pertsonei
aitortzen dizkien eskubideak errespetatzea, hala nola defentsarako eskubidea izatea doakien prozedura orotan. Horregatik, entzunaldiaren izapidea eskaini behar da beti, eta ebazpenak behar bezala
arrazoitu, beste berme batzuen
artean.
aldetik prestazio ekonomikoen eskaria gehitzeak lotura zuzena du familietako kideen enplegu faltarekin. Funtsezkoa da
administrazio publikoek
arazo larri hori konpontzeko egiten duten lana, enplegua sortzen duten ekonomia jarduerak sustatzen laguntzeko neurriak ezarriz.
Aldi berean, prestakuntza eskaini behar da lanpostuak har ditzaketen
alorretan. Funtsezko edo berrikuntzazko sektoreetarako prestakuntza ere izango litzateke lagungarria enpleguaren sorrera bultzatzeko premiazko betebehar horretan.
aztertzean, ikusi dugu
administrazio publikoek zorrotz jokatzen dutela prestazio ekonomikoak ematen dizkieten pertsonen betekizunak gainbegiratzean. Garrantzitsua da gizarte zerbitzuetako profesionalek
aurrera eramaten duten jarduna behar bezala haren balio sozialagatik, engaiamenduagatik eta profesionaltasunagatik lauda dadin eta
aitor dadin. Ezinbestekoa da, era berean, prestazio ekonomikoak jasotzen dituztenak ez laidoztatzea. Ez da
ahantzi behar haiek ez direla erantzuleak eliteek gero eta mozkin gehiago izatea bultzatzen duen eta elkartasunaren, zailtasunekiko ulerkortasunaren eta pertsonarenganako errukitasunaren giza balioak gutxiesten dituen sistema batean.
arreta ezin da geratu ia esklusiboki hiru hiriburuetako gizarte larrialdiko udal zerbitzuen gain. Jarraitu behar da pertsonak baztertuta eta etxerik gabe geratzera eramaten duten kausak sakonago
aztertzen, egoera horiek
aurre egiteko neurriak hobeto egokituz joateko. Halaber, kontuan izan behar dira pertsona horien beharrizanak,
aipatutako zerbitzu horiek estali behar dituztenak (badira gazteak eta
adinekoak; batzuek ezgaitasunen bat eta/edo mendetasun mailaren bat dute; hainbat jatorritakoak dira; genero batekoak eta bestekoak, droga-mendetasuneko
arazoak dituztenak, …). Horretarako, udalek,
aldundiek zein Eusko Jaurlaritzak engaiatu behar dira, beste
administrazio zein erakunde batzuen
artean.