5. Espetxeratuak
I. Aurrekariak
Erakunde honentzat lehentasuneko arreta behar duten taldeen artean, kartzelatutako pertsonek o
satzen dutenak berezitasun bat dauka: gainontzeko kasuetan, ematen diren bazterkeria edo desberdintasun egoeren arrazoiak gizarte, ekonomia edo ideologiakoak dira, eta arrazoi horiek euren eskubideak erabiltzea galarazten diete hiritar sektore batzuei. Eta Arartekoaren esku-hartzearen xedea haiek gainditzera bideratutako politika publikoak –edo, batzuetan, halakorik ez egotea– dira. Preso dauden pertsonekin, Arartekoak esku hartzen duen ahultasuna zigor-betearazpenaren eremuan agertzen diren inguruabarrek larriagotzen dute Izan ere, neurri handi batean, espetxean egoteak berak sortzen dituen aurreiritziak arindu nahi ditu gure esku-hartzeak.
Ondorio paradoxikoa da, kontuan hartzen bada askatasuna kentzeko zigorra, hain zuzen ere, birgizarteratzera bideratu behar dela. Konstituzioak horrela aldarrikatu arren, o
rdea, agerikoa da, gai honetan beste askotan baino areago, teoriaren eta praktikaren artean dagoen aldea. Alde horrek gure kartzelei funtsean delitua zigortu eta prebenitzeko emandako eginkizunak erakusten ditu, eta haren erroa, azken buruan, kontraesan gaindiezin batean dago: gure espetxe sistemak duen birgaitzeari buruzko erretorikaren eta presoa bere familia, gizarte eta lan erreferentzietatik urruntzeak dakarren desgizarteratzearen artean dagoena; erreferentzia haien gabeziak gizarte bazterkeria, txirotasuna eta, ez kasualitatez, gure kartzelak betetzen dituen delinkuentzia mota sortzen den bereizkeria dakartza.
Kontraesan horren aurrean sortzen da Arartekoaren esku-hartzea: bere xede nagusien artean gizarte-egoera ahuleko taldeei erakundeen arreta bultzatzea duen erakundea izanda, ezin dio ezikusiarena egin zigor-betearazpenak, haien bazterkeria arindu beharrean, kroniko bihurtzeari. Horrela, presoen eskubideen defentsa desgizarteratze horren aurkako borroka bihurtzen da, eta honako ildo estrategikoek definitzen dute:
oinarrituz.
oztopoak edo errezeloak gainditzen laguntzen ere bai.
ondorioa maila bietako gabezia argiei dago zuzenean lotuta. Horregatik, haiek arintzen ahalegintzen gara, espetxeetan zein espetxetik irten
ondoren lana bilatzen esku hartzen duten gizarte ekimeneko erakundeei lagunduz.
osoarekin. Seguruenik, azken urteetan euskal espetxeetan puntu horretan ikusi dira aurrerapenik handienak. Meritua, batez ere, gizarte zibilak bilbatutako elkartasun sare aberatsari aitortu behar zaio, baina hura ez zen posible izango espetxeetako zuzendaritzak haien alde agertu ez balira.
oraindik ere, tratamendu taldeen eta elkarteen artean dagoeneko egiten diren bileren garrantzia indartzea da, lehenengoek informazioa hartze hutsetik harago joan ahal izateko, hausnarketa esparru bateratuak izan ahal izateko, eta horrela premia eta eskaera berriei aurre hartu ahal izateko.
II. Gure esku-hartzearen lege eta gizarte testuingurua
II.1. Esku-hartzeak kasu jakinen aurrean
Ez diogu garrantzitsua iritzi espetxean dauden pertsonengandik hartutako kexen estatistika atala sartzeari; izan ere, gehienak Estatuko gure kideari helarazi behar izan zaizkio, Eusko Jaurlaritzari transferitu ez zaizkion gaiak izanda, hala nola lekualdaketak, zehapenak, helmugak, gradu atzerapenak, espetxe o
nurak eta senideen bisitak ukatzea, eta beste autonomia erkidegoetako espetxeetako o
sasun egoerari lotutako arazoak. Hala ere, Arartekoaren irizpidea honakoa da: eskuduntza mugek erreklamazio bat formalki izapidetzen utzi zen ez, haren o
inarria baiesten dugun guztietan gure esku dagoen laguntza guztia eman behar diogu hura agertzen duenari. Aurten ere horrela egin dugu, honako maila bietan burutu ditugun borondate o
neko gestioen bitartez:
Zentzu horretan egindako esku-hartze guztiak –kexa aipagarrien atalean haien adibide bi jaso dira– lehen puntuan aipatu ildo estrategikoetatik abiatu dira, erreklamaziogilea kondenatzeko delitua gorabehera. Horren barruan izaera terroristakoak sartzen dira; haiei dagokienez, erakunde honek zigorrak Euskal Herriko edo gure autonomia erkidegotik gertuko kartzeletan betetzea eskatu du aurten, berriz ere. Era berean, publiko egin dugu zigorrak betetze hori, baimenak, baldintzapeko askatasuna, espetxe o
nuren zenbaketa edo gaitz larri edo sendaezinak dituztenak kartzelatik ateratzea bezalako gaietan, irizpide o
rokorren arabera arautzearen alde dugun jarrera. Hori dena, legearen interpretazioa birgizarteratzeko irizpideetan o
inarrituta, indartu egin da, gure iritziz, ETAk bere jarduera kriminala behin betiko amaitu duela iragarri zuen unetik.
Jarraian, arestian aipatu ildo estrategikoen harira, 2011ko berrikuntza nagusiak aztertuko ditugu. Azpiegiturei dagokienez, urteko gertakizun nagusia Arabako espetxe berria abiatzea izan da. 116 milioi euro baino gehiago balio izan du eta 1.800 lagun hartzeko lekua dauka. 2011ko irailaren 12ko aginduz sortu zen, eta Langraizko presoak abenduan eraman ziren hara.
Antolakuntzako eta araudiko berrikuntzei dagokienez, funtsezko erreferentzia bi dira:
II.2. Espetxe berriari dagokion zigor-betearazpen eredua
Espetxe politika azken urteetan, delituak ugaltzeari erantzun barik, gure kartzeletako biztanleria esponentzialki handiarazi duen politika kriminalaren testuinguruan baino ez da ulertzen. Horrela, Espainia kriminalitate tasarik txikiena duten Europako herrietako bat izanik (45 delitu 1000 biztanleko, Europako 69,1eko batez bestekoaren aurrean), biztanleko preso gehien duen herria da (160 preso 100.000 biztanleko, Europan batez beste 121 izanik). Paradoxa hori, funtsean, hiru eragilek azaltzen dute:
orokorrean uste duenaren kontra, gero eta gehiago erabiltzen da kartzela krimenari erantzuteko, eta hura betearazteko irizpideak gero eta hurbilago daude
ordainketa eta prebentzio
orokorretik birgizarteratzeko eta zigorrak leuntzeko
oinarrietatik baino.
ordenamenduetan baino luzeagoa da; halaber, zigor horrekin zigortutako delitu figura berriak sortzen dira etengabe.
osorik betetzen dituzte espetxe barruan.
Horren guztiaren o
ndorioz, azken hiru hamarkadetan laukoiztu egin da Espainiako espetxeetako biztanleria, eta hazkunde horrek ez dauka batere proportziorik biztanleria o
soak aldi berean izandako %22ko hazkundearekin. Azken hamar urteotan, eta espetxe administrazioak erregimen erdi askeetan betetzeko modalitateak bultzatzeko ahalegina egin badu ere, 45.000 preso inguru izatetik 2011ko azaroan 71.387 izatera igaro gara, txosten hau ixterakoan Barne Ministerioak argitaratutako azken estatistika hura izanik. Haietatik %20 baino gehiago behin-behineko espetxealdian zeuden.
Gure iritziz, Arabako espetxea eraikitzea eredu horren esparruan ulertu behar da; haren zerbitzura, Ministro Kontseiluak, 2005ean, 2006 eta 2012 artean 11 kartzela berri eraikitzeko plana o
nartu zuen, 1.647 milioi euroko plana, hain zuzen ere. Espetxe berria irekitzeari buruz egin dezakegun balorazioa urtez urte erakunde honek adierazi duen jarrerari lotu behar diogu: herritarrek eta erakundeek barneratu behar dituzte kartzelak sortzen dituen kalteez, haren giza eta gizarte kostuaz eta, o
ndorioz, bestelako zigor erantzunak abiarazi beharraz, norberaren erantzukizuna eta birgizarteratzea errazteko, hori dena, delituen biktimen interesak eta eskubideak ahaztu barik.
II.3. Euskal Autonomia Erkidegoak espetxeei buruzko eskuduntzak bere egitea
II.3.1. Irizpide o
rokorrak
Erakunde honen ibilbide o
soan, etengabe errepikatu dugu espetxeei buruzko eskuduntzak o
raindik transferitu gabe egoteak, gure ustez komeni litzatekeen bezala, ez duela galarazi behar euskal administrazioek, euren eskumenen esparruan, kudeatzen dituzten zerbitzuen sare normalizatua presoei hedatzeko ahal duten guztia egitea. Horregatik, o
ndo deritzogu Justizia eta Herri-administrazio Sailak gaiari buruzko eskumen esparrua, o
satzen duen arlo bakoitzeko lan zehatzaren bitartez, ahalik eta gehien bultzatzeko erakutsi duen interesari.
2011n Sail horrek Barne Ministerioarekin horretarako sinatu zituen lankidetza hitzarmenei dagokienez, gure ustez, gure azken txostenetan, gai horretako eskumenak pixkanaka hartzea, Estatu mailako politika kriminalaren esparruan ere, presoen eskubideak benetan hobetu ahal duen eredu propio bihurtu dadin bultzatu ditugun irizpideekin alderatu behar dira haiek. Hobekuntza ez dagokio bakarrik euskal erakundeak eta haiek mugiarazi ditzaketen baliabide publikoak hurbilago egoteari; aitzitik, eskumenen transferentzia, zelan burutzen den, gure gizarte sarearen ahalmen o
soa birgizarteratzearen alde baliatzeko aukera ere bada; zentzu horretan, Arartekoak urtez urte baloratu ditu haren gaitasunak eta engaiamendua Legebiltzarraren aurrean.
Aipatu irizpideak honela laburbil daitezke: eskumenen transferentziak gaitasuna eman behar dio EAEri eremu handi bitan erabakiak hartzeko; izan ere, gure ustez, eremu horiek gai honetan politika koherentea autonomiaz garatzeko aukerak baldintzatzen ditu. Honakoak dira:
II.3.2. Aurrerapenak eta egitekoak
Puntu bi horietatik lehenengoari dagokionez, aipatu hitzarmenek ez dute aintzat hartu gure herri-botereen protagonismoa handitzea. Horrek haien esku-hartze o
soaren eraginkortasuna baldintzatzen duen heinean, eskumenak pixkanaka hartzearen baitan, ahalik eta lasterren, zentzu horretako aurrerapenak ere sartu beharra azpimarratu behar dugu.
Bigarren puntuari dagokionez, aldiz, aurrerapenak gertatu dira; izan ere, sinatutako hitzarmenetako batek birgizarteratzeari lotutako gizarte erakunde laguntzaileek betetako eginkizuna indartzen du, eta gainera sail berezi bat gorde da aurrekontuetan horretarako. Horretaz egiten dugun balorazio o
na, o
rdea, ezin zaio zabaldu Atxilotuari Gizarte Laguntza eta O
rientabidea emateko (AGLOZ) eta Birgizarteratzeko (ZBLZ) zerbitzuei emandako eginkizunari: Barne Ministerioarekin sinatutako hitzarmenen testuinguruan, Justizia eta Herri-administrazio Sailak ulertu du zerbitzu horiek burutzen ari ziren lanak euren eskumenak gainditzen zituela eta, beraz, hura murriztea erabaki du. Erakunde hau ez dator bat erabaki horrekin; izan ere, gure gomendioa, hain zuzen ere, hura zabaltzea zen, jarraian laburbilduko ditugun arrazoiengatik.
II.3.3. Justizia Administrazioari Laguntzeko Zerbitzuen eginkizuna
Urtez urte errepikatzen dugu zerbitzu horiek justizia administrazioaren erabiltzaile eta langileentzako erreferentzia sendoa baino gehiago direla: delituaren aurrean, hura egiten duenaren desgizarteratzea areagotu beharrean, euskal administrazioak haren birgizarteratzea errazten duten moduen sustapenean gero eta gehiago inplikatzeko aukera ere badira. Abiapuntua legeak justizia erakundeei zentzu horretan ematen dien eginkizun garrantzitsua da, zigor-betearazpenaren esparruan ez ezik, inguruabarren –toxikomaniak, gaixotasun mentalak, etab.– balorazioan ere bai, egokia denean, egozgarritasuna murriztu eta, horren o
ndorioz, segurtasun neurri egokiak erabakitzeko. Eginkizun hori betetzeko hartzen dituzten erabakietan, halabeharrez, erabakigarria da interno baten ibilbideari edo iragarpenari buruz duten informazioa. Informazio hori eguneratua, diziplina artekoa eta o
soa izateko baliabideak eta erakundeen estaldura dauden neurrian, errazagoa izango da epaileek, pertsona batek egindako delituaren o
ndorioak agertzerakoan, hark izan dezakeen arazoa o
sorik aintzat hartzea; horrek derrigorrez ekarri behar du ezarriko zaizkion zigorren edo neurrien birgaitzeko eraginkortasun handiagoa.
Horrexegatik, eta zerbitzu horiek lan hori burutzen duten modua zuzenean egiaztatu dugulako, transferentzien testuinguruan, Eusko Jaurlaritzaren eta Justizia Ministerioaren artean 1994ko apirilean haren jarduketa arautzeko sinatu zen hitzarmenak ematen dizkion eginkizunei balioa ematearen alde egin dugu beti. Azken urtean, lau arlotan egiaztatu ahal izan ditugu eginkizun horiek gauzatu diren lanak:
• Justizia erakundeei dagokienez:
AGLOZek eta ZBLZk epaitutako pertsonaren familia, gizarte, lan eta o
sasun egoeraren eta egoera pertsonalaren berri eman die epaitegi eta auzitegiei, bai epaiketaren zain haren egoerari buruz har daitezkeen erabakiei begira, bai zigorrak betearazteari eta segurtasun neurriei dagokienez. Askatasuna kendu gabeko zigorra aplikatzeko proposamenak aurkeztu dituzte, pertsona bakoitzaren zigor eta espetxe egoera o
soa bilduz. Puntu horri dagokionez, behin-behineko espetxean dauden pertsonak kartzelatik ateratzeko gizarte baliabideen eta berrerortzea prebenitzen laguntzeko eta behin-behineko askatasuneko gizarteratze planak hasi ahal izateko kontrol neurrien berri eman diete epaitegiei. Izapidetze fasean gizarte txostenak egin dituzte, behin-behineko kartzelaratzea ebazteari edo hari eusteari buruzko erabakiak hartzeari begira, eta etenduretan eta segurtasun neurrietan justizia erakunde eskudunak ezarritako betekizunen betetzearen jarraipenean. Azkenik, berariaz lagundu diote erakunde honi EAE barruan eta kanpoan kausak eta prozedurak bilatzen, eta zigor aurrekarien deuseztapena izapidetzen.
• Auzipetuei dagokienez:
Ziegetan, espetxean edo laguntza zerbitzuen bulegoetan abegiari buruzko motibatzeko elkarrizketaren o
ndoren, jarduketa batez ere plan pertsonalak egitera eta, dagokionean, birgizarteratze prozesuan pertsonari laguntza ematen dioten gizarte zibileko erakundeekin koordinatzera zuzendu da. Zentzu horretan, garrantzi handia dauka, prozesuan dagoen pertsonari laguntza emateko, familiei laguntza eta informazioa emateko lanak. Bisita asko espetxean gertatu dira, bertan hasi behar baitu esku-hartzeak, funtsezko kontuak, hala nola erantzukizunak hartzea eta delitua gertatzeko arrazoietan sakontzea, sartzeko abiapuntu.
• Baliabide sozisanitarioei dagokienez:
Interesatuaren berariazko baimena izanda, koordinazio iraunkorra izan dute pertsonek harremana duten tratamendu programekin eta zerbitzuekin, aldian aldikoa behar den kasuetan, hilekoa, eta o
rokorrean. Halaber, eremu soziosanitarioaren eta judizialaren arteko bitartekaritza egiten da.
• Abokatuei dagokienez:
Bukatzeko, zerbitzu horiek lantzen ari diren kausen ardura duten abokatuekin burutzen duten koordinazioaren garrantzia berretsi dugu. O
fizioz eskatzen zaizkien kontuei behar den arreta ez emateagatik baino gehiago –aurten esku hartu dugun kasu guztietan, abokatuen laguntza bikaina izan da–, auzi jakin baten emaitzatik harago, atxilotuek amaitzeke izan o
hi dituzten kontuen kopurua eta sakabanaketa direla-eta, zaila izaten delako birgizarteratzeari begira eraginkortasunez esku hartzeko behar den ikuspegi o
sotik kasu bakoitzari heldu ahal izatea.
Justizia eta Herri-administrazio Sailak, o
rdea, ez die puntu honetan Arartekoaren gomendioei jarraitu. Aitzitik, zerbitzu horiei emandako baliabideak eta eginkizunak murriztu ditu, eta azaldu ditugun eginkizun guztiak burutzetik, 2012ko urtarrilaz geroztik, "Askatasuna kendu gabeko zigorrak kudeatzeko eta justizia erakundeei etendura betearazleen eta askatasuna kentzeko zigorren o
rdezpenaren, eta haiek direla-eta zigortuei ezarritako tratamenduen eta jokabide arauen jarraipen eta kontrolean laguntzeko zerbitzua" izatera igaro dira. Horrela adierazi zuen Sailak, gure gomendioak aintzat hartzeko moduaren berri emateko egin genion eskaerari erantzunez, komunitatearen o
nerako lan zigorrak eta zigor-betearazpenaren o
rdezko formak benetan betetzeko Espetxe Erakundeen Idazkaritza Nagusiarekin uztailean sinatu zituen hitzarmenen o
ndoren sortutako zereginak berrezartzeko testuinguruan.
Erabaki horrek, adierazi dugunez, ez dakar aurrerapenik euskal herri-botereek zigor-betearazpenean inplikazio gero eta handiagoa izateko Arartekoak egokiena deritzon noranzkoan. Horrela adierazi arren, ez dugu baztertzen, erakunde honek bultzatzen duen ereduarekin funtsean bat etorrita ere, Sailak, uneko faktore zehazgaitzak, batez ekonomikoak, ikusita, neurria egokitu nahi izana.
Edonola ere, erabakia o
inarritzeko, zerbitzu horiek betetako eginkizunari buruz Sailaren erantzunak daukan balorazioa azpimarratu behar da: zalantzan jartzen du haien zereginetik o
nura argi eta ukigarria ateratzen denik zigor prozeduran sartutako pertsonarentzat; dioenez, epaileen, fiskalen, gizarte zerbitzuen, espetxe erakundeen eta abokatuen eskumenak inbaditu dituzte etengabe; eta aditzera ematen du, euren eginkizunak egiten zuten bezala burutzen jarraituz gero, zalantzan jarriko luketela arlo horietako guztietako profesionalen lan o
na.
Arartekoaren ikuspuntutik ezinezkoa da adierazpen horrekin bat etortzea, ez gure eskarmentu zuzenaren arabera, ez horri buruz Euskal Herri o
soan justizia eta gizarte langileengandik bildu ahal izan dugun iritziaren arabera; Sailaren balorazioarekin duten desadostasuna faktikoa izan ez ezik, kontzeptu eta arauaren interpretazio alderdietara ere zabaltzen da:
operadoreek baloratu egin dute zerbitzu horiek alde kognitiboa, enpatikoa eta esperientziazkoa batzeko duten gaitasuna, pertsona baten arazoari
osorik heltzerakoan, lehen unetik, delitua egitera eraman zuten eragileetan benetan eragiten duen birgizarteratze eta laneratzeko ibilbidea lantzeko moduan egoteko xedez.
onargarria dela epaileak espetxe administraziotik kanpoko iturrietara jotzea txostenak lortzeko, Botere Judizialaren Lege
Organikoko 508. artikuluak xedatzen duenaren ildo berean. Zentzu berean arrazoitzen du Madrilgo Espetxe Zaintzaren 3. Epaitegiaren 2004ko urtarrilaren 14ko autoak. Eusko Legebiltzarrarentzako aurreko txostenean kopiatu genuen hura, gure iritziz, zerbitzu horiek aztertzen ari garen gaian jurisdikzio eginkizunari eman diezaioketen laguntzari ematen dion eginkizunak daukan interesagatik.
II.3.4. Arau aldaketak
2011n o
nartutako erreforma dela-eta, Espetxe Arautegiak izan dituen aldaketek honako alderdietan eragin dute batez ere:
onartu dira.
oinarrituta, eta mamian sartu barik, "zuzenbide
osoz deusez" jo zituenetik bi urtera.
Orokorreko 10. artikuluan araututako bizi erregimen itxiari heldu zaio. Nolabait, FIESen legeztatzea
orekatzen da talde horrengan esku-hartze zuzen eta biziagoa eginez, berariazko programen eta programa espezializatuen bidez.
osaketa aldatu da, Gizarteratze Zentroak sortu direnetik sortutako antolakuntza errealitate berrira egokitzeko.
Espetxe administrazioak isolamenduko preso kopurua murriztu eta haien bizi baldintzak arintzeko egindako ahalegina. Zentzu horretan, Erregimen Itxiko Internoekin Esku Hartzeko Programa aipatu behar da; sistema biguntzeko eta pertsona erregimen arruntean txertatzen aurrera egiteko ahalegin bat. Hala ere, 2011ko arau aldaketak FIESi lege babesa ematearen eta fitxategietan sartutako pertsonaren bizi erregimena mugatzearen alde egiten du. Haien xedea interno talde jakin batzuei buruzko informazio zabala izatea litzateke, haien loturak ezagutu eta "erregimen kudeaketa" egokia egin ahal izateko. Baina datu horiek (espetxekoak, gorabeherak, kanpoko komunikazioak...) lortzeak, nahi eta nahi ez, zenbait kontrol tresna eta praktika egotea eskatzen du, eta gutxienez gure kezka adierazi behar dugu, haiek direla-eta, pertsonen o
inarrizko eskubideei eragin diezaieketen neurrian. Horrela jaso dute, esaterako Espetxe pastoralaren Justizia Arloak 2011n egindako Lege Proposamenek:
orduroko kontrolak edo 21
orduko inkomunikazioa bezalako praktikak erabilita.
ondoren ikusi
ohi diren gaitz mentalei buruz, erreklamaziogileek zaintza epaile baten honako hitzak helarazten zizkiguten: "Horrela kiribil batean sartzen gara: txarto portatzen direnez, baldintza horietan ixten ditugu; baldintza horietan ixten baditugu, txarto amaituko dira".
onartu egun indarrean dagoen lehen graduko eredua. Espetxe isolamenduaren baldintzak hain dira gogorrak eta gizartekoitasunaren uko hain erabatekoa dira ezen isolamenduak azken neurria izan behar bailuke, ezinbestekoa den denborarik laburrenean, xede neurgarri jakin bati lotua eta gehienezko denbora muga gaindiezin baten mende. Horregatik, inkongruentzia da, zigor gisa, muga 42 egunekoa izatea, eta ustezko tratamendu arrazoiengatik (internoa sailkatzen den erregimena) mugarik ez egotea. Horrela, legeak bidea ematen du pertsona bat kondena
osoan, zein 40 urte eta gehiagokoa izan baitaiteke, isolamenduan egotea.
orain arautegiak honakoa xedatzen du: "FIES datuak administratiboak baino ez dira". Halaber, honako dei zehatza egiten da: "FIESen sartzeak ez du inolaz ere aurretik juzgatzen, tratamendurako eskubideari betorik jartzen, edo bestelako bizi erregimenik ekartzen". Egia,
ordea, beste bat da: nahi eta nahi ez eragiten die sailkapenari, baimenei eta bizi erregimenari, araudiak kontrakoa xedatu arren.
III. Arloko jarduera-planean aurreikusitako beste jarduera batzuk
III.1. Bilerak elkarteekin
Hiru lurraldeetan bilerak egin ditugu presoen birgizarteratzean lan egiten duten gizarte ekimeneko erakundeekin eta abokatu elkargo bakoitzeko Espetxe Laguntzako Txandaren ardura duten abokatuekin.
Urtero dauzkagun topaketa horien bitartez, burutzen ditugun jardueren berri elkarri emateko esparru egonkorra izan nahi dugu, urte o
soan gure esku-hartzea eskatzen den kasu jakinei buruz daukagun harremanaz gain. Bestalde, adierazten dizkiguten kezkarako arrazoiei esker, gure espetxeetako egoeraren bilakaera ezagutzen dugu lehen eskutik. Txosten honetan aipatutakoak ez ezik, aurten honakoak azpimarratu behar dira:
oso mugatuta ikusten dituzte prestakuntza eta gizarteratze eta laneratze programetan sartzeko aukerak, arrazoi hori dela-eta.
Osasun mentala: halako arazoak pairatzen dituzten pertsonekin lan egiten duten erakundeek salatzen dutenez, maiz ez dago diagnostikorik edo txarto eginda daude, eta horrek haiekin egin beharreko lana atzeratu edo zailtzen du. Gai honi buruz, aurten txosten berezi bat argitaratuko dugu, erabateko erantzuna emateko behar diren ekimen
ofizialak eta sozialak sustatu nahi duena.
Ospitale publikoetako espetxe unitateak: haietan ingresatutako pertsonen bizi erregimenak ezi du izan behar pertsona horiek espetxean dauzkaten mugak baino gehiagorik eta, beraz, dagokion zentroaren zuzendaritzak ezarri behar ditu
ordutegiei eta bisitei buruzko irizpideak. GKEek,
ordea, salatu dute, praktikan, haien zaintzaz arduratzen den Ertzaintzaren patruilaren mendean dagoela, eta haren irizpideak, gehienetan mugatzaileagoak izateaz gain, txanda bakoitzeko ertzainen arabera aldatzen dira.
orduko, han lan egiten duten GKEen kexak jasotzen hasi ginen, horren karietara. Agertzen ziren disfuntzioak eta aurreikuspenik ezaren adibidea izan daiteke Sestaoko 80 urteko andre bati gertatutakoa: hitzordua zeukan bere semea bisitatzeko, 2012ko urtarrilaren hasierako
ostegun batean, 17:00etan. Haren egoera ekonomikoa gure espetxeren batean senideak dauzkaten pertsona gehienenaren antzekoa zen, eta autobusaren mende zegoen Zaballako espetxe berrira iristeko. Bilboraino joan
ondoren, Gasteizerainoko autobusa hartu zuen, eta 14:00etan iritsi zen hara. Geralekuko informazio bulegoan esan zioten ez zegoela autobusik espetxe berrira, eta ez ziotela esan jarriko zenik. Ezin zuenez taxi bat
ordaindu, azkenean Gasteizko Hiesaren aurkako Elkartearekin kontaktatu ahal izan zuen, eta haren boluntarioek euren autoz eramatea eskaini zioten. 16:40an iritsi zen zentrora. Prestakuntzak egin ahal izateko bisitek
ordu erdi lehenago bertaratu behar dutenez, funtzionarioak esan zion bere txanda pasatua zela, eta 19:00ak arte itxaron behar zuela. Alferrekoak izan ziren emakumeak eta boluntarioek haren bidaiari buruz eta, halako egoeran, hurrengo txandari itxaroteak sortuko zizkion arazoei buruz eman zizkioten azalpenak. Egoera ikusita, une hartan irteten zuen boluntario batek bere burua eskaini zuen bisita amaitu arte itxaron eta bere autoz Gasteiza eramateko, han Bilborako autobusa hartu ahal izateko. Horrela, 20:00etan jaistea lortu zuen, eta 23:00 baino beranduago iritsi zen bere herrira.
III.2. Bilerak administrazioekin
III.2.1. Fiskaltza
Fiskaltza Nagusiarekin eta Probintziako Buruzagitzekin bildu gara, arestian aipatu ditugun erakunde honen jarduketen berri emateko, eta praktikan zigorrak betetzeko modalitateak eta legedian xedatutako segurtasun neurriak aplikatzeko moduak egiaztatzeko eta haiei buruz hausnartzeko. O
sasun mentalari espetxe eremuan emandako arretaren arazoak arreta berezia izan zuen.
III.2.2. Eusko Jaurlaritza
Justizia sailburuordearekin –besteak beste– zigor-betearazpenari buruz urte o
soan daukagun harreman etengabea ez ezik, Osasun eta Kontsumo Saileko Droga-mendekotasunen Zuzendaritzak deitutako Justizia eta Espetxe Batzordean parte hartu dugu.
IV. Kexarik aipagarrienak
IV.1. Genero indarkeriaren biktima bati bere erasotzailearen tratamenduaren eta espetxe o
nuren berri ematea
Salatutako egoera
Emakume batek Arartekoagana jo zuen gertakari bati buruz zeukan kezka azaltzeko: haren bikotekide o
hiak kondena betetzen zuen hura hiltzen saiatzeagatik, eta espetxe baimenak zeuzkan. Haren ustez, horrek bere biktima eskubideak urratzen zituen, bai zekarkion segurtasun ezagatik, bai erasoaren o
ndorioz ezarritako erantzukizun zibila o
rdaintzeko ahaleginik egin ez zuelako, espetxean lan o
rdaindua izan arren.
Arartekoaren esku-hartzea
Arartekoak ulertu zuen erreklamaziogileak eskubidea zeukala bere erasotzaileari emandako o
nurari buruzko informazio o
soagoa izateko. Espetxe administrazioari eskatu arren, irteteko baimena zuen eguna baino ez zioten esan. Datu hori baino ez zuela, eta erantzukizun zibila betetzeke egonda, ez generitzon arraroa egoera, aldi berean. mehatxu eta biktima izaerarekiko begirune faltatzat jotzea.
Horren o
ndorioz, herritar horrek gertatzen ari zitzaionaren ezagutza izatea lortzea bilatu zuen gure lehen jarduketak. Eusko Jaurlaritzaren zigor-betearazpenari eta birgizarteratzeari laguntzeko zerbitzuen bitartez, horri buruzko datu garrantzitsu biren berri izan genuen: alde batetik, zigor eta espetxe araudiak horretarako daukan gutxieneko denbora igarotakoan eman zitzaiola baimena, berariazko tratamendu baten esparruan: internoak aprobetxamenduz egin zituen ikastaroak eta terapiak, eta haien arduradunek, euren ebaluazioan, haren damua eta haren nortasunaren bilakaera o
na ikusi zituzten. Testuinguru horretan, legeak bilakaera horri laguntzeko daukan tresna bat ziren baimenak. Hori bermatzeko, hasiera batean egun batekoa izango ziren, eta denbora guztian presoa erakunde espezializatu bateko –Loiola Etxea– langileek lagunduta egongo zen; bestetik, presoak hilabete bi eman zituen espetxean jasotzen zuen soldatatik 200na euro sartzen, erantzukizun zibila o
rdaintzen joateko.
Azken alderdi horri dagokionez, gestioak egin genituen epaia eman zuen auzitegiaren eta zigor-betearazpenen epaitegiaren aurrean, eta haien o
ndorioz, o
rdainketa aginduen kobrantza geldiarazita zegoen puntua aurkitu zen, eta berehala sartu ziren erreklamaziogilearen kontuan. Baina, biktimaren segurtasunari eta jabekuntzari dagokienez, askoz garrantzitsuagoa iritzi genion bere erasotzaileari emandako baimenaren zentzuari, edukiari eta garapenari buruz eman genion informazioari esker burutu zen prozesuari. Puntu horretan, Loiola Etxeak emandako laguntzaren garrantzia azpimarratu behar dugu: pertsona horrekin jarraitutako lan ildoaren berri eman o
ndoren, erreklamaziogileari zuzenean azaltzeko egin genion proposamena o
nartu zuen. Eta profesionaltasunez eta xamurtasunez egin zuen; harekin harremanetan egon zen presoarekin baimenez ateratzen zirenean egingo zituzten mugimendu guztien berri emateko, eta haren esanetara jarri zen ahal zuten guztietan laguntzeko.
Emaitza
Erreklamaziogileak arazoari emandako ikuspegi hori o
nartu eta eskertu zuen, gure eskarmentuaren arabera, begirunez eta hurbiltasunez tratatzen dituztenean biktimek erakutsi o
hi dituzten adorez eta eskuzabaltasunez. Gure ustez, gertatutakoak erakusten du biktimarenganako arretak informazio o
bjektibo eta o
soa eta gizatasuna uztartu behar ditu, arazoei o
sotasunean helduz:
ordaintzen jasandako zigorraren bidez, kalte morala konponduz baizik, kasu honetan hori
oso garrantzitsua baita.
IV.2. Espetxean dauden atzerritarrek ezkontzeko edo Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatzeko behar diren agiriak lortzea
Salatutako egoera
Donostiako emakume batek, preso zegoen frantses nazionalitateko pertsona baten bikotea izanda, urte eta erdiz ahalegindu zen harekin Izatezko Bikoteen Erregistroan alta ematen. Ez zuen lortzen, horretarako espetxean zegoen pertsonaren egoera zibilaren ziurtagiria eskatzen ziotelako, eta hori haren jatorrizko herriko erregistro zibilak eman behar zuen. Frantzian, o
rdea, agintariek ziotenez, pertsona hori zenbait urtez bere herritik kanpo bizitzeak ziurtagiria ematea galarazten zuen.
Arartekoaren esku-hartzea
Horri buruzko gestioei ekin genien Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietako sailburuaren aurrean, hura aipatu zerbitzuaren kudeaketaren arduradun hierarkikoa izanda.
Azaldu genion pertsona horrek Frantziatik kanpo emandako denbora Espainian preso egondako berbera zela eta, beraz, eskatutako ziurtagiriaren bidez frogatu nahi zen datua –hots, bikotekide biak ezkongabeak izatea–, gure iritziz, agiri bi uztartuz froga zitekeela: alde batetik, espetxe agintarien ziurtagiria, tarte horretan ezkondu ez izanari dagokionez; bestetik, baietsi genuenez, Frantziako agintariek eman zezaketen "extrait d’acte de naissance integral" delakoa.
Emaitza
Sailburuordea ados agertu zen, eta jarraibideak eman zituen inskribatzeko eskabidea o
nar zezaten eta, aurrerantzean, erregistroaren irizpideak azaldutako zentzuan zuzendu zitzaten. Erreklamaziogileak aipatu agiriak lortu zituenean, haiek aurkezteak bikotea Erregistroan inskribatzeko balio izan zuen.
V. Ondorioak
oraindik Estatuarenak baino ez izan arren, haren kudeaketaren alderdi batzuen transferentzia prozesuak aurrera jarraitu du. Hezkuntza eta
osasun arloetan hasita, aurten Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri-administrazio Sailaren eta Barne Ministerioaren artean sinatutako hitzarmen berrien bidez bultzatu da. Gai honi buruzko eskuduntza esparrua ahal den guztia bultzatzera deitu nahi dugu Saila, euskal administrazioek, euren eskumenen esparruan, kudeatzen dituzten zerbitzuen sare normalizatua presoei hedatzeko ahal duten guztia egitea lortzeko erakunde honek egin dituen gomendioen ildotik.
onetako bat, birgizarteratze gaietan diharduten gizarte erakunde laguntzaileek burutzen duten eginkizuna bultzatzea izan da, horretarako aurrekontu-sail berezi bat bideratuz. Hala ere, haien kualifikazioa ahalik eta gehien baliatzeari begira, gomendatu behar dugu bultzada horrek zenbait irizpide aintzat hartzea. Izan ere, erakunde horiek, haiekin izan ditugun bilera guztietan, gizarteratze eta laneratze ibilbideak diseinatzen eta garatzen duten eskarmentuan
oinarrituta, honako irizpideak azpimarratu dituzte:
onuragarri sentitu behar dute, hobetzeko aukera aske batetik, eta zigorra askatasun handiagoko baldintzetan bete ahal izatea gorabehera. Horren
ondorioz, ibilbideak pertsonen prozesuko une egokian proposatu behar dira, alegia, laneko kontuetan laguntzeko alderdi pertsonalean
oinarriek
ondo jarrita egon behar dute. Bestela, laguntza
orok
oinarri behar dituen autonomia eta kongruentzia arriskuan jartzen dira.
Orain arte administrazio zentralarekin sinatutako hitzarmenek,
ordea, ez dute zentzu horretako aurrerapenik jaso, haren eragina erabakigarria izan arren presoak zigorra bete bitartean duen ibilbidean, baita gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuan laguntza eraginkorra jasotzeko posibilitateetan ere.
Orientabidea emateko (AGLOZ) eta Birgizarteratzeko (ZBLZ) zerbitzuek euren baliabide eta eginkizunetan jasan duten murrizketa ere Arartekoaren gomendioetatik aldentzen da. Zerbitzu horien lanak erraztu izan du, gure eskarmentuaren arabera, elkarri eraginez, zigor eta espetxe sisteman sartzen diren pertsona asko dauden egoera eratzen duten inguruabar ugariei
osotasunean heltzea. Horrela, herri-botereak egoera hobean daude aipatu egoerak dauzkaten eskubide eta bermeetan eragiten duen modua ulertzeko. baita, ulermen horren bidez, hari buruzko balizko esku-hartze eremuak identifikatzeko ere, epaiketa aurreko lanetik laneratze eta gizarteratzeko ibilbideen banakako jarraipeneraino. Ikuspegi hori Euskadirako nahi dugun zigor-betearazpen ereduaren funtsezko alderdia izanda, uste dugu gai horretan ere gero eta eskumen gehiago bereganatu behar direla. Horrexegatik, gomendatu behar dugu transferentzia prozesuarekin batera ez dela AGLOZek eta ZBLZk zentzu horretan burutzen duten eginkizuna murriztu behar; aitzitik, irmotasunez hura indartzearen alde egin behar da, bai maila materialean bai eskumenei dagokienez.
orokorra aplikatu ahal izateko interpretatzea legea. Beraz, berretsi behar dugu komenigarria dela espetxe politika zentzu horretan aldatzea, Euskadiko edo gure autonomia erkidegotik gertuko kartzeletara aldatzeari, baimenen aplikazioari, baldintzapeko askatasunei, espetxe
onuren zenbaketari edo gaixotasun larri eta sendaezinak pairatzen dituztenak kartzelatik ateratzeari dagokienez.
Okako espetxeek autobus geralekuak izan behar lituzketela Gasteiz hiriari lotzeko.
orokor gisa, gure ustez kontuan izan behar da, poliziak daramatzanean alde batera utzita, espetxe batean bertaratzeko agindua hartzen duten pertsonek ez dutela harako garraioa behar euren interes partikularra asetzeko, ez baitoaz ez askatasunez ez zerbitzu bat jasotzera: agindu hertsatzaile baten
ondorioz egin behar dute, eta hura urratzea delitua izan daiteke; behar hori administrazioak ezartzen die legeak ematen dizkion zigor-betearazpeneko eginkizunak betez.
oraindik transferitu ez bada ere, euskal administrazioek laguntza eman behar dute betearazpen horren baldintzek birgizarteratzeko xedeak erraz ditzaten, xede horiek Konstituzioak emandakoak izanda. Ildo horretan sartzen dira baimenak, lanerako eta terapiarako irteerak, aldian-aldian aurkeztu beharraren mendeko askatasun egoerak, senideen eta gizarte ekimeneko erakundeen bisitak, eta,
oro har, internoek, bai familia eremuan, bai gizartean eta lanean, kanpotik birgizarteratzen –edo espetxeak eragiten duen desgizarteratzea arintzen– lagundu behar duen laguntzarekin kontaktua izatera zuzendutako jarduera guztiak. Horrek guztiak garraio premiak sortzen ditu eta, herri-botereen jarduketa batetik –zigor-betearazpena– sortzen diren eta legeak hari ematen dion xedeari –presoen birgizarteratzea– erantzuten dioten heinean, zerbitzu publiko eraginkor baten bidez erantzun behar zaie.