10. Animaliak babestea eta edukitzea
I. Araudi testuingurua edo soziala
2009ko ekitaldiari buruzko txostenean adierazi genuenaren arabera, Eusko Legebiltzarrak 49/2009 Legez besteko Proposamena onetsi zuen. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzari eskatzen zitzaion lehenbailehen landu eta Ganberara bidal dezala an
imaliak babesteko urriaren 29ko 6/1993 Legearen aldaketa, errealitate juridikoaren eta sentsibilitate sozialaren bilakaeraren arabera egokitzeko, hau da, azken 15 urteotan Legea aplikatu izanaren esperientzia barne hartzeko. Ondorio horietarako, 2010eko txostenean aipatzen genuenez, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak jakinarazi zuen 2010ean an
imaliak babesten dituzten zenbait elkarterekin harremanetan jartzen hasi zirela, bai Euskal Autonomia Erkidegoan, bai Estatu mailan, eta erakunde publiko eta arloko eragileekin elkarrizketei ekin zaiela, aipatutako araua eguneratzeko prozesua lantzen hasteko.
2011ko irailaren 19an, Aralarko parlamentari batek Eusko Legebiltzarrean egindako eskaera bati erantzuna emanez, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko sailburuak legearen aurreproiektuarekiko alegazioak aurkeztu dituzten elkarteen berri, horien izapidearen egoera zehatzaren berri eta 2012ko erdialdean Eusko Legebiltzarrari bidaltzeko asmoaren berri eman zuen.
II. Kexarik aipagarrienak
Arlo honetan jasotako bi kexa izan dira, eta abandonatutako an
imalien inguruan bideratzen den kudeaketa dute hizpide.
Erreklamazio hauek dagokien bezala tramitatzeko, kasuan kasuko udaletara jo dugu an
imaliak edukitzearekin lotutako araudiaren ondorioz dauzkaten betebeharrak zein diren gogorarazteko. 6/1993 Legeak, urriaren 29koa,k an
imaliak babesteko denak, eta 101/2004 Dekretuak, ekainaren 1ekoak, txakurrak edukitzeari buruzkoak, Toki Erakundeei an
imalia horien jabeek beren betebeharrak betetzen dituztela gainbegiratu eta kontrolatzeko eskumenak ezartzen dituzte.
Bestalde, esku‑hartze zehatz bat aipatu behar dugu, eta 2010ean jasotako erreklamazio bati zegokion arren, aurtengo ekitaldian burutu da. Arabako katuen lagunen elkarte batek erakunde honetara jo zuen Santa Isabeleko hilerrian bizi ziren kaleko katu kolonia bat kontrolatzeko, txertatzeko eta zikiratzeko kanpaina bat hastea erabaki zutela adieraziz. Gasteizko Udalari horren inguruko idazki bat bidali zioten arren, ez zuten inolako erantzunik jaso eta udalak katu horiek harrapatzeko lanari ekin ziola jakin izan zuten, dirudienez, elkartekoa ez zen pertsona batek egindako eskaera zela-eta.
Erakunde honek egindako eskaerari erantzunez, Gasteizko Udalak jakinarazi zigun Santa Isabel hilerrian ezarritako katuen kolonia pertsona heldu batek mantentzen zuela eta Osasun eta Kontsumo Sailari jakinarazi ziola ezingo zuela lan horrekin jarraitu osasun arrazoiak zirela-eta.
Horregatik, eta Udaleko Hilerrien buruak egindako eskaeraren aurrean, tokiko erakunde horrek katuak harrapatu, zikiratu, saneatzea erabaki zuen ondoren Gasteizko SOS An
imaliak Elkarte Babeslera eramateko bertan sozializatu eta adoptatu ahal izateko.
Jarduera hori an
imalien babeserako urriaren 29ko 6/1993 Legean ezarritakoaren arabera bideratu zenez, gure esku-hartzeari amaiera eman zitzaion.
Azkenik, an
imalien babeserako elkarte batek erakunde honetara bidalitako ikerketa bat nabarmendu behar dugu, bertan galdutako edo abandonatutako an
imalien uneko bilketa sistema zalantzan jartzen baita.
Elkarte horretan egin dituzten jarduera eta ikerketen bidez egiaztatu ahal izan dutenez udalerri gehienetan ez dago bildutako an
imaliei buruzko ezta horien helmugaren inguruko agiririk ere. Zentzu horretan, eskumena duten administrazioek bilketa sistema kudeatzen duten zentroen inguruan duten kontrol faltak ere eragina dauka, baita indarreko araudiari dagokionez esleituta dituzten betebeharren ezagutza faltak ere.
Txostenean adierazten diren beste errealitateetako batek txakurren identifikazioan dagoen hutsune orokorraren aurrean sortzen diren arazoak ditu hizpide. Euskal Autonomia Erkidegoan an
imaliak identifikatzeko metodo elektronikoen erabilera arautzen duen 1993ko maiatzaren 5eko Agindua indarrean sartu zenetik, derrigorrezkoa da an
imaliak identifikatzea dagokion metodo elektronikoen bidez. Hala eta guztiz ere, elkartetik adierazten da aipatutako aginduak zehazten dituen baldintzen betetze faltari buruz lortutako datuak ikaragarrizkoak direla. Errealitate hori dela-eta, udalek pairatu behar dituzten kosteak handiagoak dira, izan ere, an
imaliaren jabeak identifikatu ezinik, euren abandonatze-egoerak sortzen dituen gastuak bere gain hartu behar dituzte.
Zentzu horretan, azpimarratu behar dugu erakunde horrek eskaintzen digun datua euren jabeek identifikatutako an
imalien berreskurapenaren inguruan: %99,9tan gertatzen da. Ondorioz, elkarteak zehazten duenez, txakurrak behar bezala identifikatuta egongo balira, abandonatze-egoerengatik gertatzen diren arazo gehienak ekidingo lirateke: an
imaliaz asetako zentroak, eutanasia aplikatzearen arazoak eta beste herrialdeetarako bidaltze masiboak…
Bestalde, ikerketa horretan etxeko an
imalien bilketa zentroek egun izan ohi dituzten erregistro-liburuen kudeaketa jorratzen dela aipatu behar dugu. Ondorio horietarako, administrazio erantzuleek horiekiko duten kontrol eta ikuskapen falta dela-eta, datuak manipulatu ahal izan dira eta ezin izan da behar bezalako diagnosia egin bideratu beharreko an
imalien bilketa zerbitzuei buruzko aurreikuspenerako beharren inguruan.
Era berean, EAEko udalerri askotan etxeko an
imalien bilketa zerbitzurik ez dagoela salatzen dute baita hainbat udalek kontratatutako zerbitzu horietariko batzuk eskainitako kudeaketa eskasa dela-eta sortzen diren arazoak ere. Horretarako guztiarentzako informazio nahikoa eskaini dute.
Azkenik, an
imalien hainbat bilketa zentroen baldintzen inguruko kexak eta salaketak aipatzen dituzte; etxeko an
imalien hilketari dagokionez egiten den kontrol faltari buruz eta an
imaliak beste herrialde batzuetara bidaltzearen inguruan sortzen diren ezjakintasunei buruz.
Erakunde honek elkarteak deskribatutako egoerei buruzko diagnosia egin nahi du, aldi berean, urte hauetan zehar erakunde honetan jaso ditugun kexa eta salaketekin bat egiten dutela aipatu behar dugu.
III. Ondorioak
Urte hauetan zehar adierazi dugun moduan, arlo horretan kexak an
imaliak edukitzeari eta horien ongizateari (partikularren etxebizitzetan nahiz espazio publikoetan, eta, bereziki, an
imalien harrera edo egoitza zentroetan, alegia, gune zoologikoetan) buruzkoak dira.
Ekitaldi honetan alor horretan jasotako erreklamazio kopurua handia izan ez bada ere, badakigu gero eta gatazka gehiago daudela pertsona eta an
imalien arteko bizikidetzan, ezin baitugu ukatu EAEko udalerrietan gero eta txakur gehiago daudela.
Udalen zeregina da pertsonei kalteak eragitea ekiditeko an
imaliak edukitzeari buruzko araudia betetzen dela ziurtatzea.
Hartara, hiriko bide eta espazio publikoetan txakurrak kontrolaturik eta loturik egon daitezen eskatu behar dugu, eta, horretarako, kateak edo uhalak erabili behar dira. Halaber, an
imalia horiek mikrotxiparekin identifikaturik, erroldaturik eta kasuan kasuko udalerriko erregistroan erregistraturik egon behar dute. Horretarako, garrantzitsua da Toki Erakundeek an
imaliak identifikatzeko kanpainak egitea, txakurrak abandonatzeak, erasoek, kexek, etab. eragin ditzaketen ondorio negatiboak ekiditeko.
Hala eta guztiz ere, azpimarratu behar dugu etxeko an
imaliak dituzten pertsonen eta gainontzeko herritarren arteko bizikidetza orekatua ahalbidetzen duten bestelako konponbideak arbitratzea ezinbestekoa dela.
Zentzu horretan, aurreko ekitaldian an
imalien babeserako elkarteetatik proposatzen ziren neurrietako batzuk azpimarratzen genituen:
animalientzako aisialdirako eremu zehatzak egokitzea, izan ere,
animaliak etengabe uhalekin daudenean eta, zenbaitetan, baita muturrekoekin ere, jarrera erasotzaileak eragin diezaiekete.
animaliak dituztenek txakurren gorozkiak jaso ahal izateko.
animaliak dituzten herritarrak kontzientziatzeko eta hezteko
animaliak izatearen inguruko kontuei buruz, euren betebeharren eta horiek ez betetzearen ondorioen inguruko informazio nahikoa izan dezaten.