10. Animaliak babestea eta edukitzea
I. Araudi testuingurua edo soziala
2009ko ekitaldiari buruzko txostenean a
dierazi genuenaren a
rabera, Eusko Legebiltzarrak 49/2009 Legez besteko Proposamena onetsi zuen. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzari eskatzen zitzaion lehenbailehen landu eta Ganberara bidal dezala a
nimaliak babesteko urriaren 29ko 6/1993 Legearen a
ldaketa, errealitate juridikoaren eta sentsibilitate sozialaren bilakaeraren a
rabera egokitzeko, hau da, a
zken 15 urteotan Legea a
plikatu izanaren esperientzia barne hartzeko. Ondorio horietarako, 2010eko txostenean a
ipatzen genuenez, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta A
rrantza Sailak jakinarazi zuen 2010ean a
nimaliak babesten dituzten zenbait elkarterekin harremanetan jartzen hasi zirela, bai Euskal A
utonomia Erkidegoan, bai Estatu mailan, eta erakunde publiko eta a
rloko eragileekin elkarrizketei ekin zaiela, a
ipatutako a
raua eguneratzeko prozesua lantzen hasteko.
2011ko irailaren 19an, Aralarko parlamentari batek Eusko Legebiltzarrean egindako eskaera bati erantzuna emanez, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta A
rrantza Saileko sailburuak legearen a
urreproiektuarekiko a
legazioak a
urkeztu dituzten elkarteen berri, horien izapidearen egoera zehatzaren berri eta 2012ko erdialdean Eusko Legebiltzarrari bidaltzeko as
moaren berri eman zuen.
II. Kexarik a
ipagarrienak
Arlo honetan jasotako bi kexa izan dira, eta a
bandonatutako a
nimalien inguruan bideratzen den kudeaketa dute hizpide.
Erreklamazio hauek dagokien bezala tramitatzeko, kasuan kasuko udaletara jo dugu a
nimaliak edukitzearekin lotutako a
raudiaren ondorioz dauzkaten betebeharrak zein diren gogorarazteko. 6/1993 Legeak, urriaren 29koa,k a
nimaliak babesteko denak, eta 101/2004 Dekretuak, ekainaren 1ekoak, txakurrak edukitzeari buruzkoak, Toki Erakundeei a
nimalia horien jabeek beren betebeharrak betetzen dituztela gainbegiratu eta kontrolatzeko eskumenak ezartzen dituzte.
Bestalde, esku‑hartze zehatz bat a
ipatu behar dugu, eta 2010ean jasotako erreklamazio bati zegokion a
rren, a
urtengo ekitaldian burutu da. A
rabako katuen lagunen elkarte batek erakunde honetara jo zuen Santa Isabeleko hilerrian bizi ziren kaleko katu kolonia bat kontrolatzeko, txertatzeko eta zikiratzeko kanpaina bat hastea erabaki zutela a
dieraziz. Gasteizko Udalari horren inguruko idazki bat bidali zioten a
rren, ez zuten inolako erantzunik jaso eta udalak katu horiek harrapatzeko lanari ekin ziola jakin izan zuten, dirudienez, elkartekoa ez zen pertsona batek egindako eskaera zela-eta.
Erakunde honek egindako eskaerari erantzunez, Gasteizko Udalak jakinarazi zigun Santa Isabel hilerrian ezarritako katuen kolonia pertsona heldu batek mantentzen zuela eta Osasun eta Kontsumo Sailari jakinarazi ziola ezingo zuela lan horrekin jarraitu osasun a
rrazoiak zirela-eta.
Horregatik, eta Udaleko Hilerrien buruak egindako eskaeraren a
urrean, tokiko erakunde horrek katuak harrapatu, zikiratu, saneatzea erabaki zuen ondoren Gasteizko SOS A
nimaliak Elkarte Babeslera eramateko bertan sozializatu eta a
doptatu a
hal izateko.
Jarduera hori a
nimalien babeserako urriaren 29ko 6/1993 Legean ezarritakoaren a
rabera bideratu zenez, gure esku-hartzeari a
maiera eman zitzaion.
Azkenik, a
nimalien babeserako elkarte batek erakunde honetara bidalitako ikerketa bat nabarmendu behar dugu, bertan galdutako edo a
bandonatutako a
nimalien uneko bilketa sistema zalantzan jartzen baita.
Elkarte horretan egin dituzten jarduera eta ikerketen bidez egiaztatu a
hal izan dutenez udalerri gehienetan ez dago bildutako a
nimaliei buruzko ezta horien helmugaren inguruko a
giririk ere. Zentzu horretan, eskumena duten a
dministrazioek bilketa sistema kudeatzen duten zentroen inguruan duten kontrol faltak ere eragina dauka, baita indarreko a
raudiari dagokionez esleituta dituzten betebeharren ezagutza faltak ere.
Txostenean a
dierazten diren beste errealitateetako batek txakurren identifikazioan dagoen hutsune orokorraren a
urrean sortzen diren a
razoak ditu hizpide. Euskal A
utonomia Erkidegoan a
nimaliak identifikatzeko metodo elektronikoen erabilera a
rautzen duen 1993ko maiatzaren 5eko A
gindua indarrean sartu zenetik, derrigorrezkoa da a
nimaliak identifikatzea dagokion metodo elektronikoen bidez. Hala eta guztiz ere, elkartetik a
dierazten da a
ipatutako a
ginduak zehazten dituen baldintzen betetze faltari buruz lortutako datuak ikaragarrizkoak direla. Errealitate hori dela-eta, udalek pairatu behar dituzten kosteak handiagoak dira, izan ere, a
nimaliaren jabeak identifikatu ezinik, euren a
bandonatze-egoerak sortzen dituen gastuak bere gain hartu behar dituzte.
Zentzu horretan, a
zpimarratu behar dugu erakunde horrek eskaintzen digun datua euren jabeek identifikatutako a
nimalien berreskurapenaren inguruan: %99,9tan gertatzen da. Ondorioz, elkarteak zehazten duenez, txakurrak behar bezala identifikatuta egongo balira, a
bandonatze-egoerengatik gertatzen diren a
razo gehienak ekidingo lirateke: a
nimaliaz as
etako zentroak, eutanasia a
plikatzearen a
razoak eta beste herrialdeetarako bidaltze masiboak…
Bestalde, ikerketa horretan etxeko a
nimalien bilketa zentroek egun izan ohi dituzten erregistro-liburuen kudeaketa jorratzen dela a
ipatu behar dugu. Ondorio horietarako, a
dministrazio erantzuleek horiekiko duten kontrol eta ikuskapen falta dela-eta, datuak manipulatu a
hal izan dira eta ezin izan da behar bezalako diagnosia egin bideratu beharreko a
nimalien bilketa zerbitzuei buruzko a
urreikuspenerako beharren inguruan.
Era berean, EAEko udalerri as
kotan etxeko a
nimalien bilketa zerbitzurik ez dagoela salatzen dute baita hainbat udalek kontratatutako zerbitzu horietariko batzuk eskainitako kudeaketa eskasa dela-eta sortzen diren a
razoak ere. Horretarako guztiarentzako informazio nahikoa eskaini dute.
Azkenik, a
nimalien hainbat bilketa zentroen baldintzen inguruko kexak eta salaketak a
ipatzen dituzte; etxeko a
nimalien hilketari dagokionez egiten den kontrol faltari buruz eta a
nimaliak beste herrialde batzuetara bidaltzearen inguruan sortzen diren ezjakintasunei buruz.
Erakunde honek elkarteak deskribatutako egoerei buruzko diagnosia egin nahi du, a
ldi berean, urte hauetan zehar erakunde honetan jaso ditugun kexa eta salaketekin bat egiten dutela a
ipatu behar dugu.
III. Ondorioak
Urte hauetan zehar a
dierazi dugun moduan, a
rlo horretan kexak a
nimaliak edukitzeari eta horien ongizateari (partikularren etxebizitzetan nahiz espazio publikoetan, eta, bereziki, a
nimalien harrera edo egoitza zentroetan, a
legia, gune zoologikoetan) buruzkoak dira.
Ekitaldi honetan a
lor horretan jasotako erreklamazio kopurua handia izan ez bada ere, badakigu gero eta gatazka gehiago daudela pertsona eta a
nimalien a
rteko bizikidetzan, ezin baitugu ukatu EAEko udalerrietan gero eta txakur gehiago daudela.
Udalen zeregina da pertsonei kalteak eragitea ekiditeko a
nimaliak edukitzeari buruzko a
raudia betetzen dela ziurtatzea.
Hartara, hiriko bide eta espazio publikoetan txakurrak kontrolaturik eta loturik egon daitezen eskatu behar dugu, eta, horretarako, kateak edo uhalak erabili behar dira. Halaber, a
nimalia horiek mikrotxiparekin identifikaturik, erroldaturik eta kasuan kasuko udalerriko erregistroan erregistraturik egon behar dute. Horretarako, garrantzitsua da Toki Erakundeek a
nimaliak identifikatzeko kanpainak egitea, txakurrak a
bandonatzeak, erasoek, kexek, etab. eragin ditzaketen ondorio negatiboak ekiditeko.
Hala eta guztiz ere, a
zpimarratu behar dugu etxeko a
nimaliak dituzten pertsonen eta gainontzeko herritarren a
rteko bizikidetza orekatua a
halbidetzen duten bestelako konponbideak a
rbitratzea ezinbestekoa dela.
Zentzu horretan, a
urreko ekitaldian a
nimalien babeserako elkarteetatik proposatzen ziren neurrietako batzuk a
zpimarratzen genituen:
animalientzako
aisialdirako eremu zehatzak egokitzea, izan ere,
animaliak etengabe uhalekin daudenean eta, zenbaitetan, baita muturrekoekin ere, jarrera erasotzaileak eragin diezaiekete.
animaliak dituztenek txakurren gorozkiak jaso
ahal izateko.
animaliak dituzten herritarrak kontzientziatzeko eta hezteko
animaliak izatearen inguruko kontuei buruz, euren betebeharren eta horiek ez betetzearen ondorioen inguruko informazio nahikoa izan dezaten.