6. Ingurumena
I. Arloa kopurutan
Ingurumen-arloaren barruan, lurzoruari, urari, a
ireari, florari eta faunari eragiten dieten kutsadura-kategoriek sortutako kalteei buruzko erreklamazioak sartu dira. Guztira, erreklamazio-kopurua 96 kexakoa da. A
urtendik a
urrera, txostena beste a
tal eta a
zpiarlo batzuetan banatuko da. Hain zuzen, ingurumenaren gaineko zein eragin-mota salatu den hartu da irizpide gisa, eta a
lde batera utzi da lurzorua hirigintza a
ldetik nola sailkatuta dagoen.
Azpiarlokako banaketaren a
rabera, sailkapena honako hau da:
– Kutsadura a
kustikoa 57
– Ingurumenaren kontrola 9
– Ingurumenaren informazioa eta parte-hartzea 9
– Administrazioaren funtzionamendua eta prozedura a
dministratiboa 8
– Beste eragin batzuk 4
– Lurzoruaren eta uraren kutsadura 3
– Kutsadura elektromagnetikoa 2
– Ingurumeneko beste kutsadura batzuk 2
– Etxebizitzetarako lurzoruan sailkatutako jarduerak 1
– Hondakinak eta isurketak 1
Eragindako a
dministrazioen a
rabera, kexak honela multzoka ditzakegu:
– Tokiko a
dministrazioa 74
– Euskal A
utonomia Erkidegoko A
dministrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) 19
– Foru a
dministrazioa 8
Aurten bideratu diren erreklamazioen −2011n jaso ziren kexak nahiz 2011ko urtarrilaren 1ean a
bian zeudenak− tramitazioaren xehetasunei dagokienez, txosten hau idatzi denean, hauxe da a
rloaren egoera:
Aipatzekoa da igo egin dela ingurumen-arloan jaso ditugun erreklamazioen kopurua. Jendeak bere etxebizitzan jasaten duen zarataren inguruko kontsultak eta erreklamazioak ugaritu egin dira. Gehikuntza hori kutsadura a
kustikoa eragiten duten iturriak ugaritu izanaren ondorio da (industria-jarduerak, jolas-jarduerak, a
zpiegiturak). Erlijio musulmaneko talde batzuk Bilbon eta Gasteizen eskatzen a
ri diren kultuko zentro berriek eta a
ntzeko jarduerek gizarte-gatazka sortu dute ingurumen-kontroleko lizentziak izapidetzen a
ri ziren bitartean, eta, horren ondorioz, esku hartu behar izan dugu. Horrez gain, ugaritu egin dira herritarrek eta elkarteek ingurumen-informazioa eskuratzeko dituzten zailtasunen inguruko kexak.
Arartekoak a
rlo honetan duen eraginkortasun-mailari dagokionez, a
dierazi behar dugu a
dministrazioaren esku zegoen ingurumen-informazioa lortzeko eragozpenei buruzko hainbat erreklamaziori eman diegula irtenbidea. Hala, erantzuna eman zaie Lapuebla de Labarcako Udalean ezarri as
mo den hondakin-uren a
raztegi bati buruzko ingurumen-informazioaren eskaerei eta A
banto-Zierbenako Udalean a
urkeztu duten zuhaitz-mozketa bati buruzko informazio-eskaerari; horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta A
rrantza Sailak ere erantzuna eman dio A
banto-Zierbenako Udalak osoko bilkuran onartutako mozio bati, udalerriari eragiten dioten goi-tentsioko energia elektrikoaren garraiorako lineen gainekoari. Bestalde, Ingurumen Sailak jakinarazi digu hainbat salaketa izapidetu dituela Muskizko a
bere-ustiategi batean izandako isurketa bati dagokionez.
Ikusi dugu, hiri-lurzoruan kokatutako jarduerek sortzen dituzten zarata-arazoei dagokienez, erreklamazio gehiagotan jarri direla halako a
razoak konpontzeko bitartekoak, erakunde honek hala eskatuta. Hala, besteak beste, a
ipatuko dugu kasu batzuetan neurriak hartu direla taberna edo diskoteka batzuek sortzen duten zarataren a
urka (Barakaldo, Gorliz, Igorre, Mungia, Erandio, Sopela, Ordizia, Irun eta Laudio, besteak beste), bai eta gazte-lokal batzuek (Deba, Ibarra eta Elgoibar) eta a
rrandegiek, harategiek, gastronomia-elkarteek, izozte-lantegi batek eta halako jarduerek sortzen dituzten eragozpenen a
urka ere. Zaratarekin loturiko beste kasu batean, bide batek sortzen duenari buruzkoan hain zuzen, Bidegi foru sozietateak, dagokion kexa-erreklamazioa izapidetu ostean, konpromisoa hartu du bide-azpiegitura horretatik datorren zarata leuntzeko.
Elkarteekiko harremanen a
talean, ekitaldi honetan ere A
rartekoa lanean a
ritu da ingurumena babesten jarduten duten elkarteekiko harremana eta komunikazioa sustatzen eta hobetzen. A
lde horretatik, ingurumen-foroa a
ipatu behar dugu. Izan ere, tresna horrek sustatu egiten du elkarte horiek A
rartekoan sartu eta parte hartu a
hal izatea.
Oraindik izapidetzen a
ri diren a
urreko ekitaldietako kexei dagokienez, nabarmendu behar dugu a
dministrazio batzuk as
ko luzatzen direla eskatutako informazioa bidaltzeko eta erakunde honi laguntza emateko orduan. Udal hauen kasuak bildu ditugu: A
zpeitia, Urkabustaiz, Beasain, Mutriku eta Durango. Bestalde, a
ipatu behar dugu kasu batzuetan A
rartekoak berriro esku hartu behar izan duela, lehendik salatutako a
razoak berriro sortu direla eta; hala gertatu da, esate baterako, Beasaingo eta Mutrikuko hainbat jarduera sailkaturekin.
II. Lege-arloko berritasunak
Lege-arloko berritasunen a
talean, a
urten Gorte Nagusiek hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea onartu dute. A
rau horrek hondakinak prebenitzeko eta birziklatzeko estrategia baten oinarriak ezartzen ditu. Hain zuzen, estrategia horren xedea da materia berri gutxiago erabiltzea, materia hori eraldatzeko energia gutxiago erabili behar izatea eta a
tmosferara gas gutxiago igortzea.
Bestalde, Ekonomia Jasangarriari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak hainbat neurri ezarri ditu mugikortasun jasangarriari bide emateko; energia-eredu horren oinarria ingurumen-iraunkortasuna da, eta, horren bidez, berotegi-ondorea duten gasen igorpena gutxituko dela bermatzea.
Atmosferaren kutsadurari dagokionez, bi xedapen onartu dira a
irearen kalitateari eta a
tmosferaren babesari buruzko a
zaroaren 15eko 34/2007 Legea garatzeko: urtarrilaren 28ko 102/2011 Errege Dekretua, a
irearen kalitatea hobetzeari buruzkoa, eta urtarrilaren 28ko 100/2011 Dekretua, a
tmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen duena eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituena.
Eusko Jaurlaritzak ehizari buruzko martxoaren 17ko 2/2011 Legea onartu du. Horren bidez, Euskal A
utonomia Erkidegoko ehiza-jarduera a
rautu du.
Legebiltzarrean, hainbat legegintza-proposamen interesgarri daude, hala nola klima-aldaketari buruzko lege-proiektua eta Barne-merkatuko zerbitzuei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko a
benduaren 12ko 2006/123/CE Zuzentaraura egokitzeko xedez hainbat lege a
ldatzeko a
urkeztutako lege-proiektua, Euskal A
utonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen a
ldaketa bat barne hartzen duena.
III. Jarduera-plana
III.1. Bilerak elkarteekin
2011. urtean, ingurumen-ataleko helburu nagusia Euskal A
utonomia Erkidegoan dauden ingurumenari loturiko elkarteekiko harremanak indartzen jarraitzea izan da. Lankidetza-esparru edo bilera-foro hori, nagusiki, Ingurumena 2.0 proiektuaren barruan gune birtual bat sortuta garatuko da.
Aurten, hainbat bilera egin ditugu elkarte ekologista hauekin: Ekologistak Martxan,
Ezpitsua, Txipio Bai eta Errigoiri-Arrieta Garbi Plataforma.
Bileren helburu nagusia izan da gobernuz kanpoko erakunde horiei hainbat jarduketa-proposamen helaraztea ingurumenari dagokionez, batez ere informazioa eskuratzeko eta ingurumenean parte hartzeko eskubidea baliatzeari dagokionez. Horrez gain, teknologia berriak erabiliz gizarte-foro bat egiteko proposamenaren berri eman diegu.
Bestalde, hainbat bilera egin ditugu Kokearen A
urkako Koordinakundearekin eta beste hainbat elkarterekin, hala nola Turruntero, Por Muskiz Bai eta Kima Berdea elkarteekin. Horien helburua izan da Petronorren planta inguruan bizi direnek zer a
razo dituzten jakitea, A
rartekoaren hainbat salaketa, kexa eta jarduketari eman baitiete bide.
Horrez gainera, behin elkartu gara Izate Ingurumen Elkartearekin. Hain zuzen, Galdames bisitatzera joan ginen, zeru zabalean dagoen harrobi hori zein egoeratan dagoen eta ingurumenari nola erasaten dio ikusteko.
III.2. Bilerak a
dministrazioekin eta zerbitzuekin
Urte honen hasieran, bilera bat egin dugu Erandioko Udalarekin, ostalaritzako jarduerek sortzen dituzten kutsadura a
kustikoaren a
razoei buruz hitz egiteko.
Alde batetik, bilera bat egin dugu Uraren Euskal A
gentziarekin, Euskadiko barne a
rroetarako Uholde A
rriskuen A
ldez A
urretiko Ebaluazioari buruzko dokumentua ezagutzeko.
Bestalde, A
ñarbeko Ur Mankomunitatearekin elkartu gara, Loiolako (Donostia) hondakin-uren a
raztegian usainak eta zarata tratatzeko zer sistema daukaten ikusteko. Bilera horretan, instalazioaren ingurunean sortzen diren usainek eragindako gatazkaren ondorioz zer gestio egin duten jakinarazi ziguten. Interesdunek a
dierazi digutenez, jarraipen-mahai batean parte hartu a
hal izan dute, eta, horren bidez, zuzenean ezagutu a
hal izan dute zer neurri a
urreikusi dituzten prozesuetan sortzen den usaina kentzeko; horrez gain, beren a
razoak a
zaldu eta neurri berriak proposatu a
hal izan dituzte.
III.3. Gomendio orokorrak
Txosten honetan, ingurumen-prozesuetan parte hartzeko eskubideari buruzko gomendio orokor hau sartu dugu: A
rartekoaren 12/2011 Gomendio orokorra, a
benduaren 28koa. "Demokrazia eta herritarrek parte hartzea. Bereziki, ingurumen-prozesuetan parte hartzea".
III.4. Web gunearen, Intranetaren eta gizarte-sareetako foroen kudeaketa
2011. urtean, Ingurumena 2.0 ingurumenari buruzko blog bat jarri dugu a
bian. Foro hori ingurumenaren esparruan jarduten duten elkarteekin eta oro har herritarrekin ingurumenaren gaineko kontuei buruz gogoeta egiteko leku gisa proposatu dugu, batez ere informazioa eskuratzeko eta ingurumenean parte hartzeko eskubideari buruz gogoeta egiteko. Parte-hartzea ona izan da. Hamar elkartek hartu dute parte ekimen horretan 2011. urtearen a
maierara bitartean: Meatzaldea Bizirik, Por Muskiz Bai, Kima Berdea, Ekologistak Martxan, Ezpitsua, Txipio Bai, Errigoiti-Arrieta Garbi Plataforma, as
tondopunta, Sagarrak, Izate eta Berdeak-Verdes equo.
Bestalde, hogeita hamar sarrera egin dira, hainbat gairen inguruan. Besteak beste, Ibaizabalen ezkerraldean (Bizkaia) a
ireak zer kalitate duen a
zter dadila planteatu da, eta neurketa-kabinetako datuak eskuratzeko zailtasunak izaten direla; bestalde, jakinarazi digute litekeena dela A
reetako hondartzara isurketak egin izana, bai eta Muskizko industria-jardueraren ondorioz istiluak izan direla ere. Halaber, hainbat proposamen egin dira ingurumen-arloan parte hartzeko moduaren kalitatea hobetzeko eta ingurumen-arloko justizia eskuratzeko trabak saihesteko. Blog horrek jendearen a
rtean duen eraginari dagokionez, pertsona interesdunen hirurogeitik gora iruzkin jaso ditugu, eta 4.500 bisita inguru.
III.5. Ofiziozko jarduerak
Petrolioa fintzeko Muskizko industria-jarduerak eragozpenak sortzen dituela eta, bizilagunek eta elkarteek bidalitako hainbat erreklamazio izapidetu ditu A
rartekoak; izan ere, esku har dezagun eskatu digute horien bidez. Erreklamazio horien ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta A
rrantza Sailak informazio hau bidali digu: a
dministrazio horrek egindako ingurumen-kontrolaren jarraipena, ingurumen-baimen integratua, ingurumena zaintzeko plana eta ikuskapenei egindako ikuskapen orokorrak; horrez gain, 2010eko urtarrilean eta otsailean izandako istiluei buruzko informazioa ere eman digu. Geroago, zona horretako hainbat pertsonak eta a
uzo- eta ekologista-elkartek emandako informazioari esker, jakin dugu hainbat istilu izan zirela 2011ko ekainean. Gertaera horiek ikusirik, A
rartekoak bidezko iritzi dio a
rlo horretan eskumenen bat duten euskal a
dministrazio publikoei ofiziozko espediente bat irekitzeari. A
zaldutako gertaerak egiaztatzeko as
moz, Muskizko Udalera eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Osasun Publiko eta Herrizaingo Sailera jo dugu, ondoko hau a
rgitzeko: zer jarduketa egin dituzten istiluen berri izan ostean, eta zer neurri hartu dituzten gai a
rriskutsuak tartean direla izan diren istripuen ondoriozko ingurumen-kontrolaren, osasun publikoaren eta a
rriskuen kontrolaren gaineko eskumenei dagokienez.
Zenbait elkarte ekologistarekin izandako bileren ondorioz, Gasteizko udalerrian metano gasa a
teratzeko zulo bat egiteko proiektuaren berri izan dugu. Elkarteek kezkatuta daudela a
dierazi dute, "shale gas" deituriko gasa a
teratzeko ezohiko sistema horrek ingurumenean eta giza-osasunean izan dezakeen eraginarengatik. Ezohiko gas hori lortzeko, a
purtze-sistema erabiltzen da. Hori dela eta, ofiziozko kexa bat ireki dugu, a
urreikusitako zundaketa hori onartzeko zer izapide egin diren eta ingurumenean zer eragin izango duen a
ztertzeko, bai eta gasa a
teratzeko sistema hori a
urreikusten duten planen eta programen ingurumen-ebaluazioa egin beharrik ba ote den a
ztertzeko ere.
III.6. Iritzi-artíkuluak
Ekainaren 5ean, Ingurumenaren Munduko Egunean, "Ingurumena buru-belarri" iritzi-artikulua a
rgitaratu dugu a
urten, ingurumenaren a
rloko elkarteek, elkarte ekologistek eta herritarrek ingurumenaren a
lde egiten duten lanari buruzko a
rtikulua.
2011ko a
benduan, klima-aldaketari buruzko konferentzia bat izan da Hegoafrikan: Nazio Batuen Erakundearen Durbango Konferentzia, klima-aldaketari buruzkoa. A
rartekoak "Milurtekoaren oihua.#Durban berotu dezagun" izenburuko a
rtikulua a
rgitaratu du bilera horren inguruan, zein garrantzitsua den kontuan hartuta. Konferentzia hori da, beharbada, a
zken a
ukeretako bat planeta hau gobernatzen duten liderrengatik poz hartzeko moduko planeta-akordioak lortzeko.
III.7. Parte hartzeko foroak, eskubideak bultzatu eta sustatzeko ekitaldiak
Batetik, 2011ko urtarrilean, hainbat elkarterekin bildu gara Bilbon, Ekologistak Martxan elkartearen egoitzan, Ingurumen informazioari eta gardentasunari buruzko gomendio orokorra zabaldu dugula jakinarazteko.
Horrez gain, Bakeaz elkarteak 2011ko otsailean Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetza Zuzendaritzarekin elkarlanean a
ntolaturiko "Parte hartzeko tresnak ingurumeneko gatazkak konpontzean" jardunaldian parte hartu dugu.
IV. Kexarik a
ipagarrienak
Arartekoak ingurumenaren a
rloan egin dituen jarduketa nagusiak hiri-lurzoruko jolas-jarduerek, bizitegitarako eraikinekin muga egiten duten industria-jarduerek edo bide-azpiegiturak ondoan izateak sortzen duten kutsadura a
kustikoari dagozkionak izan dira. Badira herritarrak kezkatzen dituzten beste ingurumen-kutsatzaile batzuk ere, hala nola a
tmosferaren kutsadura, lurzoru kutsatuak, kontsumoko uren kutsadura eta eremu elektromagnetikoak.
Beste kexa batzuetan, a
dministrazioen esku dagoen ingurumen-informazioa behar bezalako baldintzetan eskuratzeko zailtasunei loturiko a
razoak a
zaldu dira, edo gabeziak daudela ingurumen-erabakietan parte hartzeko eskubideari dagokionez.
Bestalde, jarduera batzuen funtzionamenduak ingurumenari edo pertsonen osasunari as
ko eragiten ez badiote ere a
lderdi txarrak izan ditzakeela-eta gizartearen erantzun sutsua eragin duten jardueren ondoriozko jarduketak ere sartu ditugu ingurumen-atalean.
IV.1. Ingurumen-arloko informazioa eta parte-hartzea
Atal honetan, a
dministrazioek ingurumen-informazioa eskuratzeko eta ingurumenaren a
rloko erabakietan parte hartzeko eskubideei dagokienez gaizki funtzionatzearen ondoriozko erreklamazioak bildu dira.
Hainbat erreklamazio jaso ditugu ingurumen-informazioa eskuratzeko eskubidea baliatzeko orduan izaten diren zailtasunen inguruan. A
ipatuko dugu erantzun ona jaso dugula Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta A
rrantza Sailari eta Uraren Euskal A
gentziari kontu honen inguruan bidalitako bi gomendiori dagokienez. Eskabide horien gainean erantzun eraginkor bat lortzeko helburuarekin, URA-Uraren Euskal A
gentziari ingurumenari buruzko informazioa eskuratzeko eskaerei epearen barruan erantzun diezaien gomendatzen dion A
rartekoaren 2010ko a
benduaren 21eko ebazpena eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta A
rrantza Sailari ingurumenari buruzko informazioa eskuratzeko eskaerei epearen barruan erantzun diezaien gomendatzen dion A
rartekoaren 2010ko a
benduaren 21eko ebazpena egin ditugu. Bi gomendioak onartu dituzte, eta erreklamatzaileari erantzuna eman diote, informazioa eskuratzeko eskubidea a
rautzen duen urtarrilaren 18ko 27/2006 Legean ezarritako hilabeteko epea soberan gaindituta.
Erriberabeitiko Udalak ez zion erantzuten herritar batek etorkizunean Manzanosen instalatzekoa den hondakin-uren a
raztegiari buruz a
urkeztu zuen informazio-eskaerari. Hala, informazioa bidal zezala eskatu genion, eta Manzanosko hondakin-uren a
raztegia kokatu as
mo duten lurzatiari buruzko a
rkitekto a
holkulariaren txostena jaso genuen. Udal horrek kontsulta egin zuen erreklamatzaileari zuzenean erantzuteko betebeharra bazuen ere, erreklamatzaileari erantzuna helarazi genion, eta bertan behera utzi genuen gure esku-hartzea. Beste erreklamazio batean, elkarte batek a
dierazi zuen ez zutela informaziorik mindak legez kanpo isurtzeagatik jarritako salaketa baten inguruan egin ziren izapideei buruz. Informazioa eskatu ostean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta A
rrantza Sailak a
urkeztutako salaketa horren ondorioz zer izapide egin ziren jakinarazi zigun.Horrez gain, jakinarazi ziguten interesdunei ere eman ziela horren berri.
Ildo horretan, beste elkarte batek galdetzen zuen zergatik ez zion erantzun A
banto-Zierbenako Udalak udalerri horretan zuhaitzak moztea justifikatzen zuten txosten teknikoei buruzko ingurumen-informazioa eskatzeko idazki bati. Udalak eskabide horri ez zion erantzun ingurumen-legedian ezarritako epearen barruan. Erreklamazio hori jaso ostean, eskabideari emandako erantzunari buruzko informazioa eskatu genion a
dministrazio horri, informazioa eskuratzeko eskubidea a
rautzen duen uztailaren 18ko 27/2006 Legean jasotako eran. Horri erantzunez, bulego teknikoak txostena bidali zigun. Informazio hori ikusirik, bidezkotzat jo genuen Udalari idazki bat bidaltzea, a
dministrazio horrek informazioa a
zkar eta modu lehenetsian eskuratzeko edo bidaltzeko a
zkartasun-printzipioa bete behar duela gogorarazteko. Ingurumen-legedian ezarri denez, ebazteko epea ez da izango, luzapenik ezean, hilabete baino gehiagokoa, eskabidea erantzuna emateko a
rdura duen erregistroan jasotzen denetik a
urrera. A
rlo honen gaineko gomendioan, zeina A
rartekoak Eusko Legebiltzarrarentzat egindako 2010eko urteko txostenean jaso baitugu, planteatu genuen teknologia berriak erabiliz epe hori 15 egunetara gutxitu beharko litzatekeela. Halaber, a
dierazi genion, baldin eta hala egin ez bazuen, a
dministrazio horrek igorri behar zuela eskatutako txostena.
Jendearen parte-hartzeari dagokionez, Muskizko gizarte-erakunde eta elkarte batzuek a
zaldu digute a
razoak dituztela Petronor enpresaren ingurumen-baimen integratuan ezarritako ingurumen-arloko kontrol-neurriak betetzen ote diren kontrolatzeko jarraipen-batzordean parte hartzeko. Horri dagokionez, A
rartekoaren a
benduaren 29ko 12/2011 gomendio orokorrean ("Demokrazia eta herritarrek parte hartzea. Bereziki, ingurumen-prozesuetan parte hartzea), planteatu genuen a
dministrazio publikoek parte hartzeko mekanismoak ezarri behar dituztela ingurumenari eragiten dioten jardueren funtzionamenduaren ondorioz sortutako gatazkak kudeatzeko, eta bertan ordezkaturik egon behar dutela herritar eta elkarte interesdunek. Foro horietan funtsezkoa da informazio erabilgarri guztia noiznahi eskuratzeko modua ematea eta a
lderdien a
rtean komunikatzeko bideak ezartzea.
IV.2. Ingurumenaren kontrola
Atal honetan, proiektuek eta jarduerek ingurumenean duten eragina ebaluatzeko egiten diren prozedura a
dministratiboetako disfuntzioak a
ipatzen dira. Prozedura horien barruan honako hauek sartzen dira: ingurumen-eraginaren ebaluazioa, ingurumen-baimen integratua eta jarduera sailkatuetarako lizentziak edo jarduera jakinaraziak.
Batetik, Errigoitiko (Bizkaia) industrialdearen garapenari buruz iritzia eskatu zigun a
uzo-plataforma batek planteatutako erreklamazioa izapidetu dugu, han kokatu as
mo duten biomasa-plantaren ondoriozko industria-erabilerak ingurumenari kalte egin diezaiokeela eta. Horri dagokionez, Errigoitiko Malluki industriaguneko lurzorua garatzeko egindako a
dministrazio-jarduerei buruzko gure esku-hartzea a
maitzen duen A
rartekoaren 2011ko uztailaren 21eko ebazpena a
ipatu genuen. Ebazpen horretan, Errigoitin (Bizkaia) onartutako plan partzialaren ingurumen-ebaluazioa egin beharra zegoela a
dierazi genuen.
Bestalde, hainbat erreklamazio jaso ditugu Bilbon eta Gasteizen kultuko bi zentro ireki daitezen baimentzeko egin den esku-hartze a
dministratiboaren inguruan. Gasteizen kasuan, a
uziaren a
rdatza zen hainbat a
razo sortu zela erlijio-komunitate batek kultuko jarduera bat egin as
mo zuelako lokal batean, horretarako obra-lizentzia jadanik bazuelarik. A
uzi hori a
maitzeko, ebazpen hau eman dugu: A
rartekoaren ebazpena, 2011ko urriaren 3koa, Zaramaga a
uzunean kultu musulmanerako zentro berria irekitzearen inguruko a
razoetan jarduteko moduari buruzko ondorioak emateko. Bilboren kasuan, beste hainbat konturen a
rtean, a
dierazi zen a
tzerapenak izan zirela jarduera-lizentzia izapidetzeko, a
urreikusia zegoela kultuko zentro berriak irekitzeari buruzko udal a
raudi bat egitea eta gizarte-gatazka sortu zela zentro berriak irekitzearen ondorioz.
IV.3. Kutsadura a
kustikoa
Atal honen barnean, batez ere zaratak eragiten dituen a
razoei buruzko erreklamazioak sartu ditugu. Hiri-lurzoruan, industria-lurzoruan eta lurzoru urbanizaezinean dauden jarduera sailkatuei buruzko erreklamazioak jaso ditugu. Baita a
dministrazioak egiten dituen lanek edo a
zpiegiturek a
teratzen duten zarataren ondoriozko erreklamazioak ere.
Kexetan a
ipatzen da toki-administrazioek ez dutela ezer egiten, nahiz eta hainbat jolas-jardueraren funtzionamenduak (tabernak, jatetxeak edo jolas-elkarteak), ezarriak zaizkien neurri zuzentzaileak betetzen ez dituztenez gero, eragozpenak sortzen dituzten, batez ere zaratagatik eta usainengatik.
Jarduera horiek sortzen dituzten eragozpenak ez dira kontu hutsala. Zaratak, usainek eta bibrazioek immisioak dakartzate eurekin, eta horiek eragin berezia dute ingurumenean, osasun publikoan eta sortzen dituzten erasoen kalteak pairatzen dituzten pertsonen oinarrizko eskubideetan. Komeni da gogoraraztea 2011ko urriaren 18ko Epaian, Martinez Martinez Espainiaren a
urka kasuari buruzkoan, Giza Eskubideen Europako A
uzitegiak oraintsu emandako doktrina. Honela dio: "Bizilekua, eskuarki, bizitza pribatua eta familiakoa egiten den lekua, espazio fisikoki mugatua da. Banakoak eskubidea du bizilekua errespeta diezaioten; hori ez da hartzen soilik espazio fisiko soil bat izateko eskubidetzat, baizik eta baita espazio hori lasaitasun osoz gozatzeko eskubidetzat ere. Bizilekua errespetatzeko eskubidea urratzea ez da soilik irain material edo gorputzezkoak egitea, hala nola pertsona baten bizilekuan baimenik gabe sartzea, baizik eta baita kalte gorpuzgabeak egitea ere, hala nola zarata, igorpenak, usainak eta bestelako esku-hartzeak egitea. (...) A
dministrazioaren jardunak ez bakarrik ez du mugatu behar halako esku-hartzeetara, baizik eta, gainera, banakoak a
dierazitako egitate horietatik babesteko a
rdura du". Bestalde, Konstituzio A
uzitegiak a
uzi hori nabarmendu du 2011ko irailaren 29ko 150/2011 Epaian; izan ere, iritzi dio zarata-maila saihesgarri eta jasanezin jakin batzuen eraginpean luze egon behar dutenei bizilekuan norberaren eta familiaren intimitatea gordetzeko oinarrizko eskubideari dagokion babesa eman behar zaiela.
Alde horretatik, organo publiko eskudunak ezinbestean erabili behar du ordenamendu juridikoak hirugarrenei eragozpenak edo kalteak ekar diezazkieketen soinu-immisioak prebenitzeko eta, hala badagokio, saihesteko ematen dion a
halmena. A
dministrazio publikoek jarduera sailkatuak kontrolatzeko eta ingurumen-legedira egokitzeko esku hartu beharra ez da soilik a
ukerako kontu bat; a
itzitik, interes orokorraren defentsan eta legediaren ondoriozko betebeharrak beteko direla bermatzeko ordenamendu juridikoak egozten dien a
halmen publikoa baliatzea dakar.
Batetik, ikusi dugu jarduera batzuek klandestinoak liratekeela, irekitzeko lizentziarik edo, a
reago, zenbait kasutan jarduteko lizentziarik gabe funtzionatzen a
ri direlako. Lizentzia izateko eskakizuna, a
lkatearen eskumenekoa, ezin da saihestu eragozpenak, a
dministrazioaren a
tzerapenak edo beste a
rrazoi pribatu batzuk a
legatuta. Lizentziarik ez duten jarduerei dagokienez, erakunde honek bat egiten du A
uzitegi Gorenaren jurisprudentzian erabili den irizpidearekin, hau da, lizentziarik gabeko jarduerak klandestinotzat jo behar direla; hala, Zuzenbidearen a
raberakotzat jotzen dugu udal a
gintaritzak jarduera hori ixtea, dagokion espedientea izapidetu ondoren. Kexa honetan gertatutako egoerak saihesteko as
moz, Euskal A
utonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrak 65. a
rtikuluan jarduera ixteko a
ukera ematen du, baldin eta inguruabarrek hala gomendatzen badute, interesduna entzun ondoren.
Hainbat jarduketa egin ditu A
rartekoak problematika horrekin lotuak: .
abenduaren 19koa. Horren bidez Gasteizko Udalari gomendatzen zaio bide publikoan mahaitxoak jartzeko lizentzia baliogabetu dezan eta erabilera hori dagokion udal ordenantza bidez
arautu dezan.
abenduaren 21koa. Horren bidez Beasaingo Udalari gomendatzen zaio eta gogorarazten zaio bere titularrari isilpeko jarduera baten legalizazioa eskatu behar diola eta eragindako herritarren babeserako kautelazko neurriak hartu behar dituela.
Horri dagokionez, a
rgi geratu behar du jarduera beti interes publikoko eskakizunetara egokitzeko baldintza inplizituaren mendekotzat jo behar dela. Eskakizun horiek a
halmena ematen diote A
dministrazioari, proportzionaltasun egokiarekin, baimendutako jardueran esku hartzeko, eta jarduleei, a
re ofizioz, beharrezkoak diren zuzenketa- eta egokitzapen-neurriak ezartzeko, jarduerak behar bezala funtzionatuko duela bermatzeko edo, a
zken beltzean, emandako baimena ezeztatzeko, interes publikoko eskakizunetara egokitzeko a
ukera guztiak a
hitu direnean; izan ere, bestela, zaintza, segurtasun, bizikidetza eta ordena publikoaren a
rloko betebehar nagusiei dagokienez utzieraz jardutea litzateke.
IV.4. Lurzoruaren eta uraren kutsadura
Atal honetan, hala jabari publiko hidraulikoko nola itsas-lurtarreko uren eta itsasaldearen ingurumen-kalitateari eragiten dioten isurketen ondoriozko kexak jaso ditugu. Horren barnean sartzen da kutsadura biologikoak eta lurzoruaren kimikak ingurumenean duten eragina.
Atal honetan, Santa Marina ospitaletik (Bilbo) hondakin-ur batzuk isuri zirela-eta pertsona batek a
urkeztu zigun erreklamazioa sartu behar dugu. Hainbat salaketa a
urkeztu zituen, baina ez zuen lortu jardueraren titularrak a
razoa konpontzeko hartu zituen neurriei buruzko erantzunik. A
uzi horrek eragiten zien a
dministrazioetara jo genuen, isurketen gaineko salaketaren inguruan zer jarduketa egin zituzten jakiteko. Kasu honetan, informazioa eskatu genien Osakidetza/Euskal Osasun Publikoari, Bizkaiko Foru A
ldundiaren Ingurumen Sailari, Bilboko Udalari eta Uraren Euskal A
gentziari. Lau a
dministrazioek bidali ziguten salatutako gertaerei buruzko informazioa. Dokumentazio hori irakurrita, ondoriozta dezakegu ospitaleko instalazioek eragindako isurketa ur beltzak eta euri-urak bereizi beharraren ondorio eta sarea ez a
rtatzearen eta ez mantentzearen ondorio izan zela. Jakinarazi zigutenez, 2009. urtean egin dira urak bereizteko eta sarea mantentzeko lan horiek. Geroago, a
urreko txostenetan a
ipatu da ikuskapenak egin direla, eta ez dela isurketa gehiagorik ikusi. Nolanahi ere, a
dierazi behar da Bilboko Udalari dagokiola saneamendu-lanak ikuskatzea eta kontrolatzea, eta Uraren Euskal A
gentziari, ostera, ibilguetara egindako isurketak kontrolatzea eta baimentzea.
IV.5. Kutsadura elektromagnetikoa
Atal honetan, telefonia mugikorreko eta telebistako a
ntenek eta instalazioek, energia elektrikoa banatzeko sareek edo Internetera wifi bidez konektatzeko sistemek sortzen dituzten uhin elektromagnetikoen igorpenei buruzko kexak sartu ditugu.
Horri dagokionez, Donostiako bizilagun batzuen erreklamazio bat jaso dugu. Horren bidez, a
dierazi digute telefonia mugikorreko hainbat estazio ezarri dituztela haien etxebizitzen inguruan eta ospitale pribatu bateko gelen barruan. Horri dagokionez, bizilagunek a
dierazi dute kezkatuta daudela zona horretako bizilagunen osasunean izan ditzakeen kalteengatik, era horretako instalazioek sortzen duten kutsadura elektromagnetikoen ondorioz. Erreklamazio horrekin bat etorriz, kexa horren inguruan jarduteko izan dugun a
ukera Donostiako Udalak instalazio irrati-elektrikoak baimentzeko ezarririk dagoen a
raubidea a
plikatuz zer jarduketa egin dituen kontrolatzea izan da. Kasu honetan, bada instalazio horiek a
rautzen dituen udal ordenantza bat, eta hori a
ldatzeko proposamen bat ere badago; proposamen hori izapidetzen a
ri dira oraindik. A
uzitegi Gorenak emandako hainbat epairen bidez sortu den jurisprudentziaren a
rabera, udal a
dministrazioek badute a
hala irailaren 28ko 1066/2011 Errege Dekretuan ezarritako mugak baino murriztaileagoak ezartzeko. A
labaina, beste a
raudirik onartzen ez den bitartean, Donostiako Udalean udal lizentziak baimentzeko dagoen a
raubidea hirigintzako kontuen gainekoa da nagusiki. Igorpen irrati-elektrikoen kontrolari dagokionez, ordenantzak ezartzen du Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren ziurtagiri bat behar a
urkeztu behar dela, a
ipaturiko Errege Dekretuan ezarritako gehieneko muga horiek betetzen direla egiaztatzeko.
Telefonia-antena baten instalazioari buruzko informazio-eskaerari erantzuten ez ziotela eta, ebazpen hau eman dugu: A
rartekoaren ebazpena, 2011ko a
zaroaren 30ekoa. Horren bidez, Getxoko telefonia mugikorreko a
ntena bati buruzko informazio eskaera bati ez erantzuteagatik a
urkeztutako kexa-idazki bat a
maitutzat jo da.
Bestalde, Laudioko guraso-talde batek a
dierazi digu ez daudela a
dos Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak garatzen duen Eskola 2.0 programaren barruan wifi-sare bidez haririk gabe konektatu beharrarekin. Erreklamazioan eskatu dute har daitezela neurriak konexio-sistema horrek dakarren kutsadura elektromagnetikotik eta ikastetxeetan haren eraginpean dauden pertsonen osasunari ekar diezazkiokeen ondore kaltegarrietatik babesteko. Idazki horretan, Europako Kontseiluaren Parlamentu Biltzarraren 2011ko maiatzaren 27ko ebazpena a
ipatu dute. Horren bidez, haurrak babesteko helburuarekin, Internetera kable bidez konekta daitezen lehenesteko eskatu dute. Erreklamazioan a
zaldu dutenez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Osasun eta Ingurumen Sailei eskatu diete har ditzatela neurriak ikastetxeak kutsadura elektromagnetikorik gabeko zona zuritzat jotzeko. Nolanahi ere, planteatu dute a
halbidetu eta babes dadila Eskola 2.0 programan kable bidezko konexioa erabil dadin. Gaur egun a
uzi horren balorazio bat egitekotan gaude.
V. Ondorioak
aritzeko eta komunikatzeko esparru egonkor bat sortu dugu, ingurumenari buruzko blog bat irekita. Horren helburua da lagungarri izatea Euskal
Autonomia Erkidegoan ingurumenaren
arloan
aritzen diren elkarteekin harremanak izateko.
arloko beste helburu estrategikoetako bat da
Aarhusko Hitzarmenak ingurumen-demokraziaren hiru zutabeak bermatzeko ekarri dituen konpromisoak nola
aplikatu diren
aztertzea: Ingurumenaren
arloko informazioa, parte-hartzea eta justizia eskuratzea. Testuinguru horretan, ingurumen-gaietan parte hartzeari buruzko gomendio orokorra egin dugu.
arazoei dagokienez, berriz ere nabarmendu behar dugu
administrazioak oso
arduratsua izan behar duela eskatutako informazioa emateko, eta, hala badagokio,
administrazio-bulegoetan horren inguruan dagoen informazioa zabaltzeko.
arloko parte-hartzearen eremuan,
adierazi dugu
administrazio publikoek parte hartzeko mekanismoak ezarri behar dituztela ingurumenari eragiten dioten jardueren funtzionamenduaren ondorioz sortutako gatazkak kudeatzeko, eta bertan ordezkaturik egon behar dutela herritar eta elkarte interesdunek. Foro horietan ezinbestekoa da informazio eskuragarri guztia noiznahi eskuratzeko moduan egotea eta
alderdien
artean komunikazio-bideak ezartzea.
Arartekoak
arlo honetan egin duen jarduketa nagusia kexak izapidetzea izan da; hala, salatu du udalek ez dutela ezer egiten herritar
askok zaratarekin, eragozpenekin eta usainekin loturik pairatzen dituzten
arazo larriak konpontzeko. Zaratak, kasu
askotan, bizilekuaren bortxaezintasunerako eskubidean bidegabeki sartzea dakar. Tartean sartze hori kontrolatu egin behar dute udal
administrazioek, horretarako behar hainbat baliabide ezarrita.
antenen eta wifi-sareen instalazioek dakarten kutsadura elektromagnetikoari dagokionez, komeni da
arretaz jarraitzea eremu elektromagnetikoek osasunean duten eraginari buruzko ikerketen nondik norakoa.
abiarazi dugula, industria-jarduera batzuek istilu larriak ekar ditzaketela eta. Horren helburua da gai
arriskutsuak tartean direla sortutako istripuen ondoriozko ingurumen-kontrolaren, osasun publikoaren eta
arriskuen gaineko eskumen publikoei dagokienez zer neurri hartu diren baloratzea.