8. OFIZIOZKO JARDUERAK
Herritarren kexak aztertu eta ikertzeaz gain, Ararteko erakundeak, bere kabuz, hainbat gai ikertzeari ekiten dio: batzuetan, euskal administrazio publikoren batek agian o
ker jokatu duela iruditu zaigulako; beste batzuetan, zerbitzu berriak emateko edo laguntzeko aukera ikusi dugulako. O
tsailaren 27ko 3/1985 Legeak −Ararteko erakundea sortu eta arautzekoak− o
fizioz jarduteko aukera xedatu zuen 17.1 artikuluan. Horri esker, Arartekoak bere kabuz esku har dezake, administrazioaren irregulartasunen edo akatsen baten o
ndorioz kalteturiko herritarren kexen zain egon barik.
2011n o
fiziozko 74 espediente bideratzen hasi gara (58 aurreko urtean).
19. taula. O
fiziozko jardueren banaketa, alorren arabera
Ikus daitekeenez, Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren jarduera da nagusi abiarazitako o
fiziozko jardueretan; hain zuzen, era guztietako jarduerak jorratu dira izendapen horren azpian, eta honako hauek aipa daitezke erakusgarri gisa, ez modu zehatzean: diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitza-prestazio o
sagarria etetearen o
ndoriozko jarduerak; Vitoria-Gasteizko Zaramaga auzuneko meskitaren inguruan egindako bitartekaritza; Debako babesik gabeko haurrentzako egoitzara egindako ikuskapen-bisita; o
stalaritzako lokaletan adingabeak o
nartzeko eskubidearen inguruan egindako ikerketak; hainbat txosten berezitako gomendioen jarraipena; fibromialgia, neke-sindrome kronikoa, sentikortasun kimiko anizkoitza eta/edo elektrohipersentsibilitatea duten pertsonei emandako arretaren inguruko jarduerak.
Horrez gain, nabarmentzekoak dira familia-elkarguneen jarraipena, babes o
fizialeko etxebizitzak zuzenean adjudikatzeko prozedura bat, mugako autonomia-erkidegoek emandako o
sasun-arretaren o
ndoriozko beharrizanak, bereizkeria-kasuak o
stalaritzako establezimenduetan o
narpen-eskubidea baliatzeko o
rduan, ezintasunen bat duten pertsonei arreta emateko zentroak arautzeko beharra, EAEko o
spitale-zentroetan barneratze psikiatrikoko segurtasun-neurriak betetzea, Ertzaintzak Errekaldeko Kukutza gaztetxean egindako jarduera, genero-indarkeriaren o
ndorioz eraildako emakume baten kasuan prebenitzeko eta babesteko neurriak egokiak o
te zen aztertzea, hilerri musulmanei buruzko gomendio o
rokorraren jarraipena nahiz PFEZri buruzko araudia aldatzeko egindako proposamena.
15. grafikoa. O
fiziozko jardueren banaketa, eragindako administrazioen arabera
Informazio hori ikusirik, 2011. urtean hasitako o
fiziozko jarduerak zein administraziori bidali zaizkien aztertuta, Eusko Jaurlaritza nabarmentzen da, % 40 baino gehiagorekin, eta o
ndotik doaz foru eta toki administrazioak.