6. LURRALDE ESTATISTIKA (KEXEN BANAKETA LURRALDEEN ARABERA)
9. grafikoa. Kexen lurralde banaketaren bilakaera, jatorriaren arabera (2000-2011)*
* 1989az geroztiko segida osoaren informazioa Arartekoaren web guneko Berrikuntza eta Estatistika atalean kontsulta daiteke.
Kapituluan zehar adierazi izan dugun bezala, lurraldez lurralde aurkeztutako kexak aztertzen baditugu, herritarrei arreta emateko bulegoetara egindako bisitekin gertatu bezala, Arabako lurraldeak izan du progresiorik handiena kexen kopuruan, ondoren Bizkaiak, eta, neurri txikiagoan, Gipuzkoak.
– Kexak lurraldez lurralde, 10.000 biztanleko
Lurralde historikoen arabera kexen jatorriaren konparaziozko azterketa egiteko, lurralde bakoitzetik jasotako kexen kopuru osoa lurralde horretako biztanleriarekin lotuko dugu. Hurrengo koadroan bildu ditugu lurralde bakoitzetik 10.000 biztanleko multzo bakoitzeko jaso ditugun kexei buruzko datuak.
Aurreko urteetan bezalaxe, Araba Lurralde Historikoan egin dira kexa gehienak, ia Gipuzkoan halako hiru.
10. grafikoa. Kexak lurraldez lurralde, 10.000 biztanleko (2000-2011)*
* 1989az geroztiko segida osoaren informazioa Arartekoaren web guneko Berrikuntza eta Estatistika atalean kontsulta daiteke.
– Kexen banaketa lurralde bakoitzean
Kexagileak lurralde historikoko hiriburuan ala beste udalerri batzuetan bizi diren, herritarren jokabidea ez dela berdina erakusten du kexen banaketak. Egiaz, Bizkaian eta Gipuzkoan, handiagoa da hiriburutik kanpo bizi diren kexagileen kopurua; Araban, ordea, kexetatik %84,64 Gasteizen bizi direnek egin dituzte.
10. taula. Kexen banaketa, hiriburuko biztanleek edo lurraldeko gainerako udalerrietako biztanleek egin dituzten kontuan hartuta
– Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo etorritako kexak
Urtean zehar, beste autonomia erkidego batzuetatik eta beste estatu batzuetatik etorritako kexak jaso ditugu.
11. taula. Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo etorritako kexak