D) Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazio batzuen aurka egindako kexak
Udalen, aldundien edo Eusko Jaurlaritzaren aurkako kexa horiez gain, beste administrazio batzuen aurkako zenbait erreklamazio ere jaso dira: hain zuzen, erakunde eta o
rganismo publikoen, elkargoen eta abarren aurkakoak. Estatuko administrazioaren aurkako kexak ere atal honetan jasotzen dira. Arartekoak modu informalean ikertu ditu kexa horiek, nahiz eta Estatuko administrazioaren jarduera gure erakundearen kontrol-eremutik kanpo egon.
Euskal Herriko Unibertsitatearen aurka aurkeztutako kexei dagokienez, asko gutxitu dira iaz izandakoekin alderatuz.
9. taula. Euskal Herriko Unibertsitatearen aurka egindako kexak
Guztira | |
Hezkuntza | 10 |
Herri-administrazioen zerbitzuko langileak | 4 |
Ogasuna | 1 |
Guztira | 15 |