5. ESTATISTIKA, eragindako ADMINISTRAZIOEN ARABERA
Administrazio bakoitzari eragiten dioten kexen proportzioari buruzko datuen arabera, joan den urtearen aldean, 2011n Eusko Jaurlaritzaren kontra egin dira kexarik gehienak (%36,94), eta kexa gutxiago egin dira autonomia erkidegoko udalen jardueren gainean (%33,99).
Edonola ere, espedienteetan inplikatutako administrazioak ikertzeak ez du esan nahi jarduera o
kerrik egin dutenik, baizik eta haien jardueraren batek kexa sortarazi duela.
6. grafikoa. Zuzenean bideratutako kexen banaketa, eragindako administrazioen arabera
– Banaketa arloka
Eusko Jaurlaritzak eskumen zabala duen arloetan (Etxebizitza, Hezkuntza, Herrizaingoa eta O
sasuna) egon da kexa-kopururik handiena.
3. taula. Autonomia Erkidegoko Administrazio O
rokorraren aurka (Eusko Jaurlaritza) egindako kexen banaketa, alorren arabera
– Sailen araberako banaketa
4.taula. Autonomia Erkidegoko Administrazio O
rokorraren aurka (Eusko Jaurlaritza) egindako kexen banaketa, sailen arabera
7. grafikoa. Autonomia Erkidegoko Administrazio O
rokorraren aurka (Eusko Jaurlaritza) egindako kexen banaketa, sailen arabera
B) Foru administrazioen aurka egindako kexak
– Banaketa lurraldeka
Foru aldundien aurka aurkeztutako erreklamazioen artean, populazio-irizpideak hartzen baditugu kontuan, nabarmentzekoa da ugaritu egin direla Arabako Foru Aldundiaren aurkako kexak, guztizkoaren % 41,63, eta gutxitu egin direla Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurkakoak.
8. grafikoa. Foru administrazioen aurka egindako kexen banaketa, lurraldeen arabera
– Banaketa arloka
Ohikoa denez, gizarte ekintzaren arloak sortarazten ditu foru administrazioen aurka jasotzen diren kexetatik gehienak, eskumenei dagokienez erakunde horiek baitira arlo horrekin loturatik zuzenena dutenak.
5. taula. Foru aldundien aurka egindako kexen banaketa, alorren arabera
C) Tokiko administrazioen aurka egindako kexak
– Banaketa lurraldeka
Kexa gehienak Bizkaiko udalen aurkakoak izan dira, baina kontuan hartu behar da horixe dela lurralderik jendetsuena.
6. taula. Tokiko administrazioen aurka egindako kexen banaketa
Kop. | % | |
Bizkaiko udalak | 286 | 48,72 |
Gipuzkoako udalak | 142 | 24,19 |
Arabako udalak | 134 | 22,83 |
Arabako administrazio batzarrak | 11 | 1,87 |
Bizkaiko mankomunitateak, partzuergoak eta parkeak | 12 | 2,05 |
Gipuzkoako mankomunitateak, partzuergoak eta parkeak | 2 | 0,34 |
Guztira | 587 | 100 |
7. taula. Autonomia erkidegoko udalen eta administrazio batzarren aurka egindako kexak*
Arabako udalak | Kop. |
Vitoria-Gasteiz | 110 |
Laudio/Llodio | 4 |
Oyón-Oion | 3 |
Beste batzuk* | 17 |
Guztira | 134 |
Arabako administrazio batzarrak | 11 |
Guztira | 11 |
Bizkaiko udalak | Kop. |
Bilbao | 103 |
Getxo | 16 |
Barakaldo | 15 |
Gernika-Lumo | 11 |
Sestao | 11 |
Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena | 7 |
Erandio | 7 |
Galdakao | 7 |
Durango | 6 |
Basauri | 5 |
Gorliz | 5 |
Karrantza Harana/Valle de Carranza | 5 |
Portugalete | 5 |
Santurtzi | 5 |
Beste batzuk* | 78 |
Guztira | 286 |
Gipuzkoako udalak | Kop. |
Donostia-San Sebastián | 35 |
Errenteria | 10 |
Irun | 10 |
Eibar | 9 |
Lasarte-Oria | 7 |
Beste batzuk* | 71 |
Guztira | 142 |
* Zerrenda o
soa Arartekoaren web gunean kontsulta daiteke, Berrikuntza eta estatistika atalean.
– Banaketa arloka
Normalean gertatzen den bezala, tokiko administrazioen jarduerek eragindako kexak modu nahiko homogeneoan banatuta daude udalek eskumen garrantzitsuak dituzten arloen artean. Honako arloak nabarmentzen dira: o
ndasunak eta zerbitzuak, herrizaingoa (trafikoa batez ere) eta hirigintza.
8. taula. Udalen eta administrazio batzarren aurka egindako kexen banaketa, alorren arabera
* Zerrenda o
soa Arartekoaren web gunean kontsulta daiteke, Berrikuntza eta estatistika atalean.
D) Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazio batzuen aurka egindako kexak
Udalen, aldundien edo Eusko Jaurlaritzaren aurkako kexa horiez gain, beste administrazio batzuen aurkako zenbait erreklamazio ere jaso dira: hain zuzen, erakunde eta o
rganismo publikoen, elkargoen eta abarren aurkakoak. Estatuko administrazioaren aurkako kexak ere atal honetan jasotzen dira. Arartekoak modu informalean ikertu ditu kexa horiek, nahiz eta Estatuko administrazioaren jarduera gure erakundearen kontrol-eremutik kanpo egon.
Euskal Herriko Unibertsitatearen aurka aurkeztutako kexei dagokienez, asko gutxitu dira iaz izandakoekin alderatuz.
9. taula. Euskal Herriko Unibertsitatearen aurka egindako kexak
Guztira | |
Hezkuntza | 10 |
Herri-administrazioen zerbitzuko langileak | 4 |
Ogasuna | 1 |
Guztira | 15 |
E) Euskal Autonomia Erkidegoko justizia-administrazioaren zerbitzu administratiboen aurka egindako kexak
Ararteko erakundea arautu zuen 3/1985 Legeak 9.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, justizia-administrazioaren funtzionamenduaren o
ndoriozko kexak kasu bakoitzean ikertzeko edo ebazteko eskumena duen o
rganora bideratuko dira.
Eusko Legebiltzarrari lehenago egindako txosten batzuetan azaldu genuenez, halako kasuetan erakundeak Fiskaltzari, EAEko Auzitegi Nagusiko lehendakariari edo, bestela, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari bidaltzen dizkio kexak, beraiek iker ditzaten kontu horiek eta gure erakundeari egindako gestioen berri eman diezaioten.
2011n kexa bat bideratu da EAEko justizia-administrazioaren zerbitzu administratiboen kontra.
Kop. | |
Justizia | |
Justizia administrazioaren eta bulego judizialaren funtzionamendua | 1 |