IV. ATALA. GOMENDIO OROKORRAK ETA DIKTADURA FRANKISTAREN BIKTIMENtzAKO EGIA, JUSTIZIA ETA ORDAINARI BURUZkO AZTERLANA
Herritarrek beren eskubideak urratu direlakoan edo indarreko legea bete ez delakoan administrazio publikoen aurka aurkezten dituzten kexen gainean ebaztea da Arartekoaren oinarrizko eginkizunetako bat.
Banakako kexa horien ebazpena, zalantzarik gabe, garrantzi handikoa da planteatzen diren kasu konkretuak argitzeko. Nolanahi ere, batzuetan ikusten da auzia kasu partikularraz harago doala eta modu orokorrean hel dakiokeela, herritar ugariri edo, modu estrukturalean, administrazioen jardunari eragin diezaiokeelako.
Zenbaitetan, arau aldetik hutsuneak daudela sumatzen da, edo aldatu egin behar direla lehendik dauden arauak, bidegabekeriazko egoerarik ez gertatzeko edo eskubideak hobeto bermatuko dituzten arauak lortzeko.
Halako kasuetan, Arartekoak gomendio orokorrak egiten ditu, administrazio bati edo hainbati begira.
2011. urtean, 12 gomendio orokor egin dira, beste hainbeste gairen inguruan. Gomendio horiek gure web gunean aurki daitezke (www.ararteko.net).
Urteko txosten honetan, horietako bakoitzaren laburpen txiki bat argitaratu da. Beraz, oso-osorik ikusi nahi dituenak web gunera jo dezake.
Halaber, txosten bat egin eta argitaratu da. diktadura frankistaren biktimentzako egia, justizia eta ordainerako eskubideei buruz Euskal Autonomia Erkidegoan dauden politika publikoez. txosten horrek, nahiz eta ez dituen gomendio orokorren ezaugarri guztiak, baditu gomendioen xedearekin bat datozen zenbait ezaugarri, hala nola pertsona ugariri eragin diezaiokeela. Arrazoi horrexegatik sartu da kapitulu honetan.
1. Arartekoaren 1/2011 Gomendio orokorra, uztailaren 13koa.
1960ko eta 1970eko hamarkadetan jaioberriak beren ama biologikoengandik bidegabe banandu edo ebatsi zireneko egintzak argitzen lagunduko duten neurrien premia.
I. Aurrekariak
Arartekoak hainbat kexa jaso ditu jaioberriak ama biologikoengandik bidegabe ebatsi edo banandu izanari buruz. Kezka bikoitza helarazten digute, alde batetik seme-alabak edo ama ezagutzeko nahia eta bestetik egintzak argitu eta horiek auzitaratzekoa.
Egintza horiei eginbide penalak zabaldu zaizkie salaketak jarri diren gainerako autonomia erkidegoetan. Salaketa horietako askotan Anadir Elkarteak (Adopzio Irregularrek Kaltetutakoen Elkarte Nazionala) joan den 2011ko urtarrilaren 27an Estatuko Fiskaltza Nagusiaren aurrean aurkeztu zuen salaketarekiko atxikimendua eskatu izan da. Estatu osoko ospitale eta klinika ezberdinetan haurren jaiotzen inguruan izandako irregulartasunak dira salaketon muina.
Euskal Autonomia Erkidegoan hainbat salaketa jarri dira hiru fiskaltzetan.
Ama biologikoek semea edo alaba adopzioan eman nahi izatea zalantzan jartzen den kasuak eta amaren identitatea ezezaguna delako adoptatutako seme-alabek beren jatorria zein den jakin ezin duten kasuak dira kexetan jasotzen direnak. Semea edo alaba jaio eta gutxira hil egin zela pentsatu eta ondoren heriotza horien baldintzak oso argiak izan ez zirela jakin duten amek ere jarri dituzte kexak. Aipatutako ezohiko baldintza horiek hainbat izan daitezke, besteak beste: medikuaren partean ageri diren datuak eta eman zieten informazioa ez datozela bat, edo medikuen parteetan jasotako datuetan ez dagoela ama biologikoaren daturik, adopzio-amaren datuak bakarrik jaso zirela ama biologikoa bailitzan, edo guraso biologikoei ez zietela umeen heriotzari buruzko datu zehatzik eman; horrek heriotzak benetakoak izan ote ziren zalantzan jartzea ekarri zuen, eta zalantza horiek are handiago egin ziren hilerrietako ehorzketa-liburuetan begiratu eta beren semea edo alaba han lurperatu ez zela jakiterakoan.
SOS Euskadiko Haur Lapurtuak Elkarteak ere jo du erakunde honetara, eta horrelako gertakariak ikertzeko izaten ari diren zailtasunen berri eman digu.
II. Oinarriak
Aurrerapenak eman dira giza eskubideen eta bereziki umeen eskubideen aitorpenean eta babesean, eta horrek beharrezko egiten du ikuspegi kritikoa izatea garai batean orain aitortzen diren eskubide horiek berak mugatzen zituzten jardueren inguruan. Adopzio-prozeduren gardentasuna eta bermeak asko hobetu dira; zeharo aldatu da diru-kontuengatik edo ezkontzatik kanpo jaiotzeagatik umeak amengandik banatzeak pizten duen sentsibilitatea. Berme horiek oso zail egiten dute une honetan ama biologikoa nor den ez jakitea edo umeak adoptatua denik ez jakitea, eta zaildu egiten du, baita ere, adopzioan emateko zein esplotatzeko asmoz umeen trafikoa egin ahal izatea. Hala ere, garrantzitsua da izandako tentua nahikoa izan ote den baloratzea.
1989ko azaroaren 20an Nazio Batuen Biltzar Orokorrak umeen eskubideei buruz onartu zuen Hitzarmena inolako erreparorik gabe onartu zuen Espainiak 1990ean; hitzarmen hori onartu izanak umeen eskubideak aitortzea eta estatua horiek babestera behartuta egotea ekarri zuen. Hitzarmena oso-osorik sartu behar da antolamendu juridikoan, eta botere publikoek aplikatu egin behar dute.
Jasotzen diren eskubideen artean identitatea izateko eskubidea dago. Eskubide horrek hainbat alderdi ditu, besteak beste, jatorri biologikoa ezagutzeko eskubidea, norberaren historia izateko eta ezagutzeko eskubidea, jaio bezain pronto erregistratua izateko ume orok duen eskubidea, izen eta nazionalitate bat izateko eskubidea eta, ahal den neurrian, gurasoak ezagutu eta haien zaintzapean egoteko eskubidea. Pertsona baten identitateak nondik datorren, bere gurasoak nortzuk eta nongoan ziren edo non jaio zen jakitea eskatzen du.
III. Ondorioak
1 Ama biologikoei beren umeak lapurtu edo bidegabe banandu izanak alarma eta erakundeekiko mesfidantza sortu dute gizartean, beraz, botere publikoek badute zertaz kezkatu. Horrenbestez, abian diren prozedura judizialen emaitzak edozein direla ere, eta nahiz eta irregulartasun-kasu gehienak 60ko eta 70eko hamarkadetan gertatu, gaia jorratu egin beharko lukete agintariek.
2 Ezinbestekoa da gertatutakoa argitzea, eta horretarako bide judiziala erabiltzeaz gain (egonez gero, bide horretatik ezarriko lirateke kasuan kasuko erantzukizunak), komenigarria litzateke gertatu zenaren berri edukitzeko eta adopzioak egiteko jarraitu ziren prozedurak nolakoak izan ziren jakiteko beste mekanismo bat ere sortzea. Horretarako egokia litzateke aditu independenteek osatutako Batzorde bat eratzea, gertatutakoa azter dezaten eta, txosten bat egin ondoren, biktimei nolabaiteko ordaina emateko bideak proposa ditzaten.
3 Kaltetutako pertsonei egintzak argitzeko prozesuan parte hartzea ahalbidetuko dien prozedura baten aldeko apustua egin beharko litzateke.
4 Artxiboen eta erregistroen eskuragarritasunari buruzkoa zein jaiotzaren erregistroari buruzkoa bezalako araudiak (bereziki Justizia Ministerioaren 1999ko azaroaren 10eko Agindua eta Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 1999ko otsailaren 15eko eta 2004ko uztailaren 1eko Jarraibideak), hau da, hizpide ditugun kasuetan aplikatzen diren araudiak aztertzea ere izan beharko litzateke ikerketaren helburuetako bat, horrela identitatea izateko eta jatorri biologikoa ezagutzeko eskubideak bermatuko dituen eta beste eskubide batzuekiko talka behar bezala neurtuko duen bestelako araurik onartzea beharrezkoa ote den baloratu ahal izango litzatekeelako.
2. Arartekoaren 2/2011 Gomendio orokorra, abuztuaren 8koa. Beste gizarte prestazio batzuen titularrak diren pertsonei langabeziagatiko subsidioa etetearen ondorioz jazotako egoerei erantzun bat emateko beharra.
I. Aurrekariak
Azken hilabeteetan erakunde honetan hainbat kexa jaso dira gai horren inguruan, hau da, Lan eta Immigrazio Ministerioaren menpe dagoen organismoak, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak hain zuzen ere, langabeziako subsidioa jasotzeko eskubidea zenbait pertsonari bertan behera utzi izanagatik. Kasu askotan, eteteari bidegabe jaso direla ulertzen diren kopuruak itzultzeko errekerimendua eransten zaio. Ebazpena honako hau aipatuz arrazoitzen da: subsidioaren titularraren errentek laguntza hori jasotzeko eskubidea edukitzeko ezarrita dagoen muga gainditzen dute, lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75, hilabetean, bi ordainketen zati proportzionala alde batera utzita (Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategineko 215.5 artikulua –aurrerantzean GSLO–).
Mahaigaineratutako kasuetan, eragindakoei zenbatzen zaizkien errenten jatorria da premia egoeran dauden bizikidetasun edo familia unitateei erantzuna emateko EAEko laguntza-prestazio ekonomiko bat edo bi jasotzea. Hain zuzen ere, honako hauek dira: diru-sarrerak bermatzeko errenta, batzuetan etxebizitzarako prestazio osagarriak osatzen duena. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak laguntza horien zenbateko guztia subsidioaren titularraren errentatzat jotzen du eta oso-osorik ematen dizkio. Hala, uste du pertsona horrek laguntza jasotzeko eskubidea edukitzeko ezarrita dagoen baliabide muga gainditzen duela. Horren ondorioz, etetea eta itzultzeko errekerimendua.
Jarduera hori Estatuko Administrazio Orokorreko organo bati dagokio, Arartekoaren jarduteko eremua gainditzen baitu. Hala ere, erakunde honi iruditzen zaio Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak arauaren inguruan egindako interpretazioa injustizia materialeko egoera bat sortzen ari dela eta beharrezkoa izango litzatekeela interpretazio hori gehiago bat etortzea prestazio autonomiko horien izaerarekin edo egoera horiek barne hartzen dituen arauzko egokitzapena egitea.
II. Oinarriak
II.1. Langabeziagatiko subsidioa GSLOn xedatuta dago (203. artikulua eta hurrengoak). Prestazio ekonomiko bat da, laguntza izaera duena, egoera jakin batzuetan dauden langabeentzat; egoera horietako bat familia erantzukizunak edo ardurak edukitzea. Arauan (215.2 artikulua) xedatutakoari jarraiki, honako hauek familia erantzukizuntzat joko dira: "tener a cargo cónyuge, hijos menores de v
eintiséis años o mayores incapacitados, o menores acogidos, cuando la renta del conjunto de la unidad familiar así constituida, incluido el solicitante, dividida por el número de miembros que la componen, no supere el 75 por 100 del salario mínimo interprofesional, excluida la parte proporcional de dos pagas extraordinarias". 2011. urtean muga hori hilero-hilero 481.05 eurokoa da.
II.2. Mahaigaineratutako kasuetan, subsidioaren titularrari harenak bailiran ematen ari zaizkio laguntzarako prestazioen diru-sarrerak eta onuradunak familia-bizikidetasuna osatzen duten kideak dira eta ez da aintzat hartzen unitate hori osatzen duen kide kopurua. Ikuspegi hori arauaren interpretazio murriztailea da.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak, 2011ko maiatzaren 4ko epaian, herritar batek mahaigaineratutako errekurtsoa balioesten du, kontuan hartuta, herritar horri Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak esleituta zuen subsidioa jasotzeko eskubidea eten ziola kotizazio gabeko bi prestazio ekonomikoren zenbatekoa oso-osorik egotzi ziotelako, horietako bat diru-sarrerak bermatzeko errenta. Auzitegiak gogora ekartzen du diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularraren betebeharra dela familia-bizikidetasun osoaren premiei erantzuna ematea. Hortaz, ez zaio banakako errenta gisa bakarrik eman. Hala, arrazoia herritarrari ematen dio.
Auzitegi Nagusiak (2009ko urriaren 28ko epaian) langabeziagatiko subsidioari "prestacional con componente asistencial" izaera ematen dio. Horren harira, hauxe dio "carencia de rentas" baldintzaren interpretazioari buruz: "debe dar satisfacción al principio de "suficiencia" que impera en materia de protección de desempleo y que comporta un nivel de ingresos que permita una v
ida adecuada y digna". Disponibilitatearen irizpidea (benetakoa eta ez teorikoa) defendatzen du subsidioa eskuratzeko bidea ematen duen diru-sarrerarik eza xedatzeko kalkuluaren oinarri gisa.
II.3. Eragindakoek jasotzen dituzten prestazio autonomikoak diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria dira eta biak diru-sarrerak bermatzeko errentari eta gizarteratzeari buruzko abenduaren 23ko 18/2008 Legean xedatzen dira. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren xedea da familia-unitatea osatzen duten kideen oinarrizko premiei erantzuna ematea eta prestazioaren zenbatekoa kideen araberakoa da. Etxebizitzarako prestazio osagarriaren helburua da etxebizitzaren alokairuaren gastuak edo bizikidetasun-unitatearen ohiko etxearen gastuak ordaintzea. Hortaz, ez dira prestazio pertsonalak edo titularraren berezko prestazioak; bai, ordea, familia prestazioak, titularra nor den alde batera utzita. Izan ere, familia berean subsidioaren titularra eta laguntza autonomikoaren titularra desberdinak direnean, ez da jazotzen aipatu ondorioa.
II.4. Auzitegi Gorenak xedea duten bi prestazioren izaera aztertu du (ikasteko beka bat eta ohiko etxebizitza erosteko diru-laguntza bat) eta xedatu du ez direla subsidioa jasotzen duen langilearen errentatzat jo behar. Hurrenez hurren 2010eko azaroaren 16ko eta 2002ko apirilaren 19ko epaiak dira eta, gure ustez, epaien oinarriak etxebizitzarako prestazio osagarriari eta diru-sarrerak bermatzeko errentari aplikatu ahal zaizkie. Halaber, esan behar da azken prestazio horren izaerak seme-alaba baten ardura gain hartzeko prestazioarenarekin antz handia duela (subsidioari dagokionez, diru-sarrerak zenbatzetik kanpo dago). Izan ere, bien xedea iraupenari erantzuna ematea da, kasu batean, seme-alabarenari eta, bestean, familiarenari.
II.5. Konstituzio Auzitegiak abenduaren 11ko 239/2002 epaian adierazi zuen autonomia erkidegoek haien laguntzak ezar ditzaketela, estatuakok osatuko dituztenak, haien eskumenaren eta finantza-autonomiaren arabera, betiere funts propioekin eta estatukoak tartean sartu gabe egiten badute. Horri jarraiki, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak ez lituzke zenbatu behar hizpide ditugun euskal laguntzak subsidioaren ondorioetarako.
II.6. Langabeziagatiko subsidioaren eteteak Euskal Autonomia Erkidegoari modu negatiboan eragiten dio, eragindako pertsonei arreta emateko finantza ahalegin handia egin behar baitu. Alde batetik, diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoa igo eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak ordaintzeari utzitako zenbatekoak ordeztu. Bestetik, subsidioa eteteak erretiratzeko Gizarte Segurantzari egindako kotizazioak etetea dakar eta horrek erretiroko etorkizuneko pentsioaren zenbatekoa murriztu dezake eta agian EAEk osatu beharko du diru-sarrerak bermatzeko errentaren bitartez.
II.7. Gizarte zerbitzuek, herritarrei informazioa eman eta orientatzeko duten betebeharra aintzat hartuta, gai honek eragiten dien herritarrei lagundu ahal zien, gure ordenamendu juridikoak aitortzen dituen eskubideak behar bezala defendatuz.
III. Ondorioa
EAEk, gizarte arretaren arloan duen eskumen esklusiboa oinarritzat hartuta, zenbait kasutan, langabeziako subsidioa jasotzeko eskubidea duten pertsonen laguntza osatzen du beste gizarte prestazio autonomikoen bidez, hala nola, diru-sarrerak bermatzeko errenta eta, hala badagokio, etxebizitzarako prestazio osagarria. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak prestazio horien zenbatekoa subsidioaren titularrari bakarrik egozten dizkio errenta edo haren diru-sarrera gisa, kontuan hartu gabe prestazio autonomiko horien onuradunak familiak direla. Interpretazio hori oso kaltegarria da pertsona horien eskubideentzat, hortaz, erakunde honek gomendio hauek egiten ditu:
IV. Gomendioak
1. Eusko Jaurlaritzak Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren aurrean langabeziagatiko subsidioa jasotzeko diru-sarrerarik ezaren baldintza zehazteko gizarte prestazio autonomikoak (diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria) zenbatzen dituen Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren interpretazioa aldatzeko gestioak abiarazi beharko lituzke.
2. Estatuko Administrazio Orokorrak haren egungo interpretazioari eusten badio, Eusko Legebiltzarrak Gorte Nagusien aurrean aurkez dezala subsidioa eskuratzearen gaineko legeak estatu autonomikoaren oinarrietara eta Konstituzio Auzitegiaren irizpideetara egokituko dituen lege-proposamena, gizarte laguntza Gizarte Segurantzari bakarrik lotuta ez egotearen ildotik.
3. Interpretazio irizpide hori dagoen bitartean eta gizarte zerbitzuek herritarrei informazioa eta aholkularitza emateko duten egitekoa kontuan hartuta, zerbitzu horiek lan horiek egin ditzaten eragindakoei administrazio-bidean haien defentsa bideratuz eta laguntza emanez.
3. Arartekoaren 3/2011 Gomendio orokorra, urriaren 5ekoa. Jatorriz Europar Batasunekoak diren eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren ijitoen egonlekuetan esku hartzeko jardute-protokoloak garatzeko beharra.
I. Aurrekariak
Arartekoak hainbat kexa jaso ditu jatorriz Europar Batasunekoak diren ijitoen egonlekuek Euskal Autonomia Erkidegoan duten errealitatearen inguruan. Kexa horiek euren familiekin bizi ziren pertsona horien bizi-baldintza desegokien inguruan kezkatuta zeuden gizarte agenteek aurkeztu dituzte bereziki. Familia horiek ez zuten gizarte arretarik jasotzen.
Horrez gain, egonlekuak salatzen zituzten auzokideen kexak ere jaso ditu, segurtasun faltako sentsazioagatik eta baldintza higieniko-sanitarioengatik.
Era berean, Euskal Herrian Ijito Herriaren Erabateko Sustapenerako eta Gizarte Partaidetzarako Kontseiluan ordezkatutako erakundeek egonleku horietan bizi ziren pertsonen egoerarekiko kezka eta pertsona horien beharrei behar bezalako erantzuna eskaintzen dioten politika publikoak abian jartzeko premia adierazi digute.
Egonleku horiek jatorriz Europar Batasunekoak diren pertsonek osatzen dituzte eta gehienak ijitoak dira. Euren ezaugarri komun gisa aipa dezakegu infraetxe egoeran bizi direla, bereziki jabeek utzitako eraikinetan. Eraikin horiek, askotan, industria erabilera izan zuten, eta ez dute urik ezta argi elektrikorik ere. Orokorrean, ezin dugu esan eraikin horiek Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 25. artikuluak eta Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Itunaren 11. artikuluak, besteak beste, onartutako bizitza egokirako eskubidearen estandarrak betetzen dituenik.
II. Oinarriak
Europar Batasunak Hungaria, Bulgaria edo Errumania bezalako herrialdeak bere gain hartzean, herri horietako pertsonek zirkulazio askeko, egoitza askeko eta diskriminazio ezarako eskubideak eskuratu dituzte. Europar Batasunean hamar mila eta hamabi mila ijito bitartean bizi dira, gutxiengorik handiena da eta Europar Batasuneko ia Estatu guztietan aurkitzen da. Europako lurraldeetan mendeak daramatzaten arren, aurreiritziak, intolerantzia, diskriminazioa eta bazterkeria pairatzen dituzte oraindik ere.
Pertsona horiek Europar Batasuneko Estatu batekoak dira, beraz, Europar Batasuneko oinarrizko eskubideen gutunean zehazki onartutako eskubideak erabili ahal dituzte. Espainian, 240/2007 Errege Dekretua, otsailaren 16koa, Europako Espazio Ekonomikoari buruzko Ituna sinatu duten beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartzeari, askatasunez joan-etorrian ibiltzeari eta bizitzeari buruzkoa aplikagarria da (240/2007 ED).
Europar Batasunak jatorriz Batasunekoak diren ijitoen gizarteratzerako neurriak garatzea xedatu du. Era berean, hainbat baliabide bideratu ditu herri administrazioek eta gizarte agenteek agiri honetan aipatu ditugun onartutako tresnetan ezarritako helburuak bete ditzaten.
Urte hauetan zehar ijitoen egoerari buruzko ikerketak eta txostenak burutu dira, bai herri sedentario gisa bizi direnenak, gehienak baitira, bai ibiltariak direnenak; eta ijitoen gizarteratzean eragina duten jarduerak diseinatzean kontuan hartu beharreko printzipio komunak erabaki dira. Printzipio horien artean, eskualde eta toki mailako administrazioen, gizarte zibilaren eta ijitoen parte-hartzea azpimarratzen dugu.
Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren ijitoen egonlekuak egoteak herri administrazio guztien eskumena diren neurriak eskatzen ditu, eta ez soilik poliziaren eskumena direnak. Ez gara eremu publikoko erabilerari buruzko arazo bati buruz ari, ezta utzarazte bati buruz ere ez jabetza pribatuko ondasun higiezin bat okupatu izanagatik, eskubide eta betebeharrak dituzten eta zaurkortasun egoeran dauden pertsonen bizitzari buruz baizik.
Etxebizitza batean sartzeko titularraren baimena beharrezkoa da, infraetxe bat bada ere, hau da, txabola, furgoneta edo antzekoren bat bada ere, delitu goria edo utzaraztea baimentzen duen ebazpen judiziala egon ezean. Pertsona baten etxebizitzan sartzea legeak ezarritako kasuetan bakarrik gerta daiteke. Gainera, pertsonei jakinarazi behar zaie, alojamendurako beste aukerak eskaini eta errespetuz bideratu behar da, gogoan hartu beharreko beste hainbat konturen artean. Utzarazpena ezin da botere publikoek hartutako neurri bakarra izan, giza eskubideen errespetua baizik, eta bereziki, bizitza duina izateko eskubidea. Euskal herri administrazioek Europar Batasuneko, Europar Kontseiluko eta Nazio Batuetako kide izanagatik hartutako konpromisoak bete behar dituzte, hori dela-eta giza-eskubideak babesteko, proportzionaltasunez jokatzeko eta gizarteratzeko politikak sustatzeko hitzarmenak, itunak eta akordioak aplikatzekoak dira.
III. Gomendioak
4. Arartekoaren 4/2011 Gomendio orokorra, urriaren 10ekoa. Osasun arloko datuak lagatzea, adingabeak babesteko arloko herri-administrazio arduradunek hala eskatuta.
I. Aurrekariak
Foru aldundiek familia babeserako burutzen duten jardueraren esparruan koka ditzakegun hainbat kexa izapidetzean antzeman dugu datuak lagatzen direla.
Zenbait inguruabarren gaineko analisiaren ostean, osasun arloko datuak eskaintzeko moduan zehaztapen falta antzeman genuen gizarte zerbitzuek datuak eskatzeko baliatzen duten xedeari dagokionez.
II. Oinarriak
Adingabeak babesteko zerbitzuek aurrera eraman ohi duten jarduera hori haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legean oinarritzen da eta lege horren 21. artikuluak hauxe dio: "Osasun-zerbitzuek eta osasun arloko langileek adingabeen babesaren arloan eskumena duten herri-administrazioei jakinarazi behar dizkiete, edo, beharrezkoa bada, ministerio fiskalari edo epaileari, haurrenganako tratu txarrak, haurren babesgabetasuna edo arrisku egoera ekar ditzaketen egitateak, eta horrelakoetan behar diren esku-hartzeak eraginkorrak eta kalitatezkoak izango direla bermatzeko behar diren datu guztiak helarazi beharko dizkiete; orobat, elkarlanean aritu beharko dute horrelako egoerak eragozteko eta konpontzeko."
Irizpide horrekin bat etorriz, Osakidetzaren ustez aipatu 3/2005 Legeak datuen lagapena justifikatzen du interesdunaren baimenik gabe.
Titularraren baimenik ez dagoenean, printzipioz baimenik ez duenak legezko gaikuntza behar du datu pertsonaletara sartzeko: hala ezartzen du izaera pertsonaleko datuen babesa arautzen duen abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak 11.2 artikuluan.
Gauzak horrela, lagapen horiek garatutako funtzioen ikuspuntutik justifika daitezke eta legezko oinarria izan dezakete.
Hala eta guztiz ere, lagapen horiek behar bezalako bermerik gabe burutzen ari zirela pentsatzeko datuak antzeman ditugu. Berme horiek egon daitezen, ez da nahikoa datuen lagapena babesten duen legezko xedapen bat izatearekin, egoera bakoitza behar bezala justifikatuta egon behar da datuen babesak eskatzen duen alor guztietan.
Legezko gaikuntza bere horretan ez da nahikoa kasu horietan. Datuen kalitatearen printzipioa kontuan hartzea beharrezkoa da; horren arabera, datuak egokiak eta bidezkoak izango dira eta ez dira gehiegizkoak izango eremuari eta helburu diren xede zehatz, argi eta legitimoei dagokienez.
Helburuaren arabera beharrezkoa den informazioa zehazten bada, datuak eskaini behar dituen arduradunak baloratu ahalko du zein informazio kliniko eskain dezakeen.
Hala, gizarte zerbitzuek burututako osasun arloko datu pertsonalen bilketa justifikatuta gera zitekeen datu horiek biltzeko xedeari dagokionez.
Osasunaren gaineko datu pertsonalek duten babes bereziaren ikuspegi honetatik, Arartekoak honako gomendio hau egin zuen:
III. Gomendioak
5. Arartekoaren 5/2011 Gomendio orokorra, urriaren 17koa. Udalek beren udalerrietako egoitzetan bizi diren etxerik gabekoak eta foru aldundiek tutoretzapean dauzkaten adingabeak udal erroldetan jasotzeko jarduerak egiteko betebeharra.
I. Aurrekariak
Arartekoak norbanakoen kexa ugari jaso izan ditu, erroldan izena emateko zailtasunari buruz eta horrek eskubideez baliatzeko eragiten duen eragozpenari buruz. Halaber, bazterketa-arriskuan dauden kolektiboekin lan egiten duten gizarte-erakunde askok helarazi digute pertsona batzuek zailtasunak dauzkatela bizi direneko udalerriko udal erroldan izena emateko.
Arartekoak, gainera, udal erroldei buruzko zenbait jarduera eraman izan ditu aurrera, bai norbanakoen kexak izapidetzerakoan, bai ofiziozko jarduketetan; eta udal erroldetan izena emateari buruzko beste gomendio batzuk jarraitzerakoan, gai horri buruz egin beharreko ikerketak babestu ditu.
Erroldetan izena ematea tresna garrantzitsua da etxerik ez duten pertsonak gizarteratzeko. 2008an, Europako Parlamentuak etxerik gabeko pertsonen arazoari buruzko deklarazio bat onetsi zuen, non Europar Batasuneko herrialdeei eskatzen baitie Europan akordio batera iristea kaleetan bizi diren etxerik gabekoen fenomenoari 2015ean amaiera emateko; halaber, deklarazio horretan Europako Batzordeari eskatzen dio gai horretan zenbait jarduera abian jartzeko.
Etxerik ez izatea errealitate bat da, era berean, babesgabetasun egoeran dauden adingabeentzat. Gure kasuan, foru aldundiek adingabe horiek babesteko eta artatzeko betebeharra daukate, haien tutoretza baitute (Kode Zibileko 172. artikulua). Betebehar hori egoitza-harreraren eta familia-harreraren bitartez gauzatzen da. Euskadin, 2010ean, foru aldundiek 1033 adingabe artatu zituzten1, bertakoak zein atzerritarrak, egoitza-harreraren bidez; izan ere, haien oinarrizko premietarako eta hezkuntza-premietarako berariazko zentroetan artatu zituzten.
Pertsona horietatik asko udal erroldetan izenik eman gabe daude. Honakoak dira izenik eman gabe egoteko arrazoiak:
II. Oinarriak
Erroldako izen-emateak ondorio garrantzitsuak dauzka pertsonen eskubideetan, eta horren bidez bizilagunaren izaera eskuratzen da. Bestalde, eskubideez –eskubide zibiletarako, nola den parte-hartze politikoa, zein sozialetarako– baliatzeko exijitzen den zerbait da: osasun txartela eskuratzea, laguntza soziala, etxebizitza babestua eskatzea eta abar. Administrazio publikoekiko harremanetan eskatzen den ziurtagiri bat da, zeina funtsezko betekizuna baita zerbitzu eta prestazio publikoak eskatzeko. Besteak beste, hezkuntzarako, osasunerako, doako justiziarako, beketarako edo babes sozialerako eskubideez baliatzeko eskabideei buruzko arauetan aurreikusten da, aurkeztu beharreko dokumentuen artean, erroldan izena emanda egoteari buruzko ziurtagiria (edo erroldatzearen bolantea) aurkeztu behar izatea. Azken batez, erroldan izen emanda ez egoteak herritarren eskubide eta betebeharretan eragiten du.
Horrenbestez, funtzio garrantzitsuak dauzka politika publikoen tresna gisa edo administrazio publikoentzako informazio- eta kontrol-iturri gisa, eta baldintza bat da pertsonek beren eskubideak eta betebeharrak betetzeko. Hori dela eta, errolda garrantzi izugarria duen figura da, zeina ezinbesteko bilakatu baita gure autonomia erkidegoan bizi diren pertsonen eguneroko bizimodurako.
III. Gomendioak
1 Eusko Legebiltzarreko Arartekoaren Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren 2010eko txostena.
6. Arartekoaren 6/2011 Gomendio orokorra, urriaren 27koa. Haurrek eta nerabeek egindako kirola, une oro eta edozein testuinguruan, hezkuntza parametroen arabera garatzen dela bermatzearen egokitasuna.
I. Aurrekariak
Hainbat forotan eta bide ezberdinetatik kezka adierazi digute kirolaren esparruan hainbat entrenatzailek adingabeekin izan dituzten jokabide eta jarrera batzuen inguruan, eta Ararteko erakundeak kezka horiek jaso ditu. "Gehiegizkoak" izateagatik gaitzesgarritzat jotzen diren jokabideak dira eta, nolanahi ere, nekez jo daitezke hezigarritzat, izan ere, "norbera gainditzea eta norbanakoaren ahalmena lehertzea bultzatzeko asmoz, pertsona mugara eramatea" oinarri hartuta, jokabide ikaratzaileak, iraingarriak, laidogarriak izaten dituzte, neurriz gaineko zigorrak ezartzen dituzte, etab.
Berriro diogu, haur eta nerabeekin egindako kirol jardueraz ari gara eta, jarduera horretan, adingabearen interes gorena da −alegia, haren garapen pertsonala eta soziala bilatzea lehentasunezko eginbehar gisa− edozein azterketa eta balorazioren ardatz nagusia.
II. Oinarriak
Gehienek onartzen dute, eta horrela xedatzen dute arau eta politika publikoek, adin horietako kirol jardueraren helburuak hezkuntza duela oinarri. Kirol diziplina jakin baten trebetasun edota gaitasun teknikoak ikasi eta garatzea baino harago doa haurren erabateko hezkuntza osatzeko, norberaren eta gizartearen garapen osasungarria lortzeko balore positiboen hezkuntzan barneratuz.
Euskal Autonomia Erkidegoko kirola eta zehazki eskola adineko kirola erregulatzen duen arau multzoak lehentasunezko hezkuntza orientazio hori biltzen du eta kirol modalitate horren elementu artikulatzaile ezberdinetara bideratzen saiatzen da. Hala eta guztiz ere, onartezintzat edo behintzat gaitzesgarritzat eta, beraz, neurri batean zigorgarritzat, joko diren jokabide horiek eskatzen dituen azken urratsean, lehiaketaren uneak arautzera mugatzen da, klubaren edo erakundearen kirol jarduera edo entrenamenduaren eremuan gerta daitekeen ezer ez aipatu gabe.
III. Gomendioak
Euskal herri administrazio eskudunek, bakoitza ordenamendu juridiko eta administratiboak derrigortzen edota ahalbidetzen duen heinean, haur eta nerabeekin bideratu beharreko hezkuntza kirol jardueraren garapen egokirako jokabiderik egokienak zehatz ditzaten eta horrek lehentasunez izan behar duen hezkuntza edukiarekiko kontrakoak direnak zigor ditzaten, une, eremu eta testuinguru orotan aplikagarria den diziplina erregimen baten bidez.
7. Arartekoaren 7/2011 Gomendio orokorra, urriaren 28koa. Poliziaren jarduera eta praktiketako berme sistemari buruzkoa.
I. Aurrekariak
Azken urteotan antzeman dugu poliziaren funtzioa hizpide duten Arartekoaren zenbait gomendio ez direla betetzen eta kasu askotan ez direla gomendiook abian jartzeko mekanismo zehatzak artikulatu. Herrizaingo ataleko urteko txostenen sarreran horren inguruan gauzatu dugu jardueraren berri eman dugu, baita gure balorazioaren berri ere.
Erantzun horri eta gomendio horietako batzuen ondotik gaiari berriro heltzea komenigarria dela iruditu zaigunez –kontuan hartuta gomendio orokorrak direla, eremu bati eta polizia-kidego jakin batzuei lotuta daudela–, egokia iruditu zaigu gaiari berriz heltzea, gomendio berri bat eginez. Azken horren xedea, ikuspegi orokor batetik, dagoeneko esandakoa sakontzea eta antzemandako gabezia esanguratsuenekin zerikusia duten hainbat hobekuntza proposatzea da.
Horrez gain, atxiloketa giza eskubideetan eragin gehien duen poliziaren jarduera bat da eta horregatik une oro daukagu hizpide gai hori. Gure iritziz, komenigarria da gomendioa baliatzea berme sisteman sakontzen jarraitzeko, bereziki, gabeziak antzeman ditugun alderdi horietan.
Giza eskubideei oso lotuta dagoenez, gure ustez egokia da indarraren erabilera aztertzea eta atzerritarrekin diskriminaziozko jarduerak saihestuko dituzten hainbat mekanismo proposatzea.
Halaber, berme batzuk aztertu ditugu, hala nola, poliziaren uniformeetan lanbide identifikazio-zenbakia, agenteen prestakuntza eta gomendioan jasotako arloetan jarduera-protokoloen ezarpena.
II. Oinarriak
Gure azterketa euskal herri-administrazioen mendeko polizia-kidegoetara (Ertzaintza eta udaltzaingoak) mugatu da, gure kontrola haietara iristen baita, eta gure gomendioak behin eta berriz betetzen ez direla atzeman dugun eremuetara. Eremu horietako bakoitzean aipatu gomendioak eta giza eskubideak bermatzeko beste organismo batzuek egindakoak aintzat hartu ditugu, baita aplikatu behar direla irizten ditugun arauak eta jurisprudentzia ere. Hori oinarri hartuta, topatzen ari garen arazoak identifikatu ditugu eta horiek konpontzeko irtenbideak proposatu ditugu.
Poliziaren jarduerak gainbegiratzeko mekanismoak ezartzeko premia bereziki azpimarratu dugu, bai maila orokorrean bai jarduera zehatzetan eta balio prebentiboan ere.
Konstituzioak atxilotuari aitortzen dizkion zenbait eskubide aintzat hartu ditugu (adibidez, haren eskubideen eta atxilotzeko arrazoien berri berehala eta modu ulergarrian emateko eskubidea, aitortu behar ez izateko eskubidea eta abokatu-laguntza jasotzeko eskubidea). Halaber, gorputz-miaketa, atxiloketa epaitegiari jakinaraztea, jardueren erregistroa, otorduak eta eginbideak eta bideograbazio-sistemak aurrera eramateko lekuen gaineko irizpideen ezarpena aztertu ditugu, kontuan hartuta alderdi horietan guztietan gabeziak antzeman ditugula.
Indarraren erabileraren gainean egin dugun azterketak proportzionaltasun printzipioa dauka oinarri eta bilera, adierazpen eta mintzaira eskubideen ziozko eskakizunak kontuan hartuta, indarraren erabilerara jotzea saihestuko duten bide berriak bilatuz, arreta berezia jarriz arazoak konpontzeko modu gisa indarraren erabilerara jotzea saihestuko duten bide berriak bilatzeko egokitasunean, betiere, posible bada.
Atzerritarrekin diskriminaziozko jarduera posibleak prebenitzeko mekanismoei dagokienez, bakarrik arraza-ezaugarri jakinak eta arraza-delituen aurkako borrokan poliziaren egitekoak duen garrantzia oinarri dituzten poliziaren esku-hartzeak saihestu ditzaketenak izan ditugu hizpide.
III. Gomendioak
Gomendio orokorrak 30 gomendio hartzen ditu barne eta azken horiek ondorioen forma dute. Horietako batzuk laburtuko ditugu:
8. Arartekoaren 8/2011 Gomendio orokorra, azaroaren 15ekoa. Banandutako gurasoek jaso behar duten informazioa, administrazioak haien seme-alabez dituen datuei dagokienez, eta aurkeztu behar dituzten agiriak.
I. Aurrekariak
Bananduta dauden eta seme-alabak kargura dituzten pertsonek jarritako kexak izapidetu eta ikertzeko esparruan, pertsona horiek, guraso diren aldetik, legeak esleitzen dizkieten eskubideak eta betebeharrak baliatzeko dituzten zailtasunen berri izan dugu. Horietako batzuk banandutako pertsonek guraso-ahala baliatzerakoan administrazioak batez ere –beti ez bada ere– hezkuntza eta osasunaren arloan ezartzen dituen baldintzatzaile batzuen ondorioz sortzen dira. Administrazioak adingabe bati buruzko datuak dituenean, haren intimitatea babesteko betebeharra dauka. Hortaz, haren legezko ordezkaritza gain duenari bakarrik jakinarazi diezazkioke. Dena den, ordezkaritza hori egiaztatzeko, nahikoa da gurasoek familia-liburua aurkeztea elkarrekin bizi badira; bananduta badaude, aldiz, horrez gain, guraso-ahala kendu ez dietela frogatu behar dute. Osasunaren esparruan, jagoletza ez duen gurasoak "guraso-ahala egiaztatzen duen agiria" ere aurkeztu behar du. Kontu horrek hiru kexagai eragin ditu.
2011. urtean arrazoi horregatik gure esku-hartzea behar izan zenean, hezkuntzaren arloan administrazioak Ikastetxeen Zuzendaritzak horren inguruan 1997-06-16an ezarritako jarraibideekin bat etorriz jardun zuen. Arartekoaren ebazpen hau une horretan argitaratu zela kontuan hartuta, Hezkuntza Sailak horren inguruko jarraibide berriak argitaratu zituen. Ondorioz, erakunde honek bertan jasotako gomendioak mahaigaineratu zituen gomendiook hobetzeko, Haurren eta Nerabeen Bulegoaren laburpenean islatu denaren arabera.
II. Oinarriak
Hala jardutean, administrazioak zenbait adingaberen datuak dituela kontuan hartuta, adingabe horiek babestu nahi ditu, horien berri legezko ordezkariak bakarrik izan dezan. Egia, ordea, honako hau da: adingabearen gurasoak bananduta ez daudenean, hizpide ditugun zuzentarauek, ondorio horietarako, ez diete behartzen adingabearen seme-alabatasuna ez den beste ezer egiaztatzera.. Banantzerakoan bakarrik behartzen zaie seme-alabei buruzko neurriak zehazten dituen ebazpen judiziala edo notario-agiria aurkeztera. Eskakizun horren logika bikoitza da: alde batetik, seme-alabak haren kargura dituen pertsona baten banantzea ez da bere horretan adierazle nahikotzat jotzen guraso-ahala kentzeko legezko kausa batean sartuta egoteko eta horrek hala ez dela bermatzen du, banantzerik jazotzen ez denean, beharrezkotzat jotzen ez diren kautelen bitartez; bestetik, aipatu adierazlea indartu egiten da, gainera, seme-alaben zaintza beste gurasoaren esku utzi bada.
Erakunde honen ustez, azaldutako logika, azken batean, administrazio jarduerak barne hartu behar ez dituen aurreiritzien araberakoa da, ez baitute nahitaezko legezko euskarririk edo euskarri jurisprudentzialik. Pertsona bat ez da ama edo aita hobea ezkonduta, bananduta edo ezkongabe egoteagatik. Beste kontu bat izango litzateke gurasoen eta seme-alaben arteko zereginak larriki ez betetzeagatik guraso-ahala kendu izan baliote. Hala ere, banantzeak ez du ez-betetze horren arriskua handitzen, berdin-berdin egin baitezakete ezkonduta edo bananduta daudenek. Era berean, adingabeen jagoletza gurasoetako bati eman izanak ez du esan nahi beste gurasoak egitekoren bat bete ez duenik.
Azaldutako arazoen artean hirugarrenari dagokionez, irtenbide bat izan daiteke, ondorio horietarako, administrazioak ebazpenaren epaia bakarrik egiazta dadin eskatzea, hartutako neurriak eta, hala badagokio, haren irmotasuna adieraziz. Dena den, antzeman dugu epaitegiek ez dituztela mota horretako ziurtagiriak egiten. Horregatik, pentsatu genuen gure egitekoa zela Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Gobernu Aretoari hausnarketa hori helaraztea, onartu zuena, eta EAEko epaitegi guztietara luzatzea adostu zuena.
III. Gomendioak
9. Arartekoaren 9/2011 Gomendio orokorra, azaroaren 29koa. Gizarte prestazioak jasotzeko eskubidea bertan behera uztearen eta horretarako erabilitako moduen ondorioak. Diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria.
I. Aurrekariak
Gizarte prestazioak modu irregularrean etetea hizpide duten kexa kopurua asko handitu denez, Arartekoak horren inguruko ebazpen bat argitaratu du. Gomendio hori eragin duten kexek lau arrazoi aipatzen dituzte, honako hauek: kautelazko etetearen neurria ez aplikatzea betebeharren bat konplitu ez izanaren edo baldintzaren bat galdu izanaren susmoak –eta ez probak– daudenean; de facto egindako iraungitzea bideratzearen ondorioz, etendako prestazioaren eskaera berria egiteko premia araudiak baloratutako arrazoiak alde batera utzita; eteteko ebazpenen arrazoiketarik eza; eta, azkenik, bereziki Arabako Foru Aldundiari zuzendutako gomendioaren alderdia, bidegabe jasotako zenbatekoak eskatzearen inguruan prozeduraren arauak ez aplikatzea.
II. Oinarriak
Arartekoaren ustez, askotan prestazioa eteteko neurrira jotzen da jasotzaileek baldintzaren bat betetzen ez dutela pentsatzen denean, pertsona horiei alegazioak aurkezteko aukerarik eman gabe (147/2010 Dekretuaren 53. artikulua eta hurrengoak eta 2/2010 Dekretuaren 31. artikulua eta hurrengoak); kasu horietarako indarrean dagoen araudiak kautelazko etetea aplika dadin xedatzen du (gehienezko iraupena hiru hilabete, eta neurria aplikatzeko arrazoirik ez zegoela egiaztatuz gero, jaso gabeko zenbatekoen errenboltsorako eskubidea) eta, hortaz, ez ditu etete irmoaren ondorio larriak (18 hileko iraupena duena, jaso gabeko zenbatekoen errenboltsorako eskubiderik gabe, 147/2010 Dekretuaren 45. artikulua eta 2/2010 Dekretuaren 26. artikulua).
Horrez gain, antzeman dugu askotan prestazioa berrabiarazten denean, prestazio hori eteteko arrazoiak desagertzen direnean, jasotzaileek eskaera berri bat egin behar dutela, kontuan hartuta araudiak xedatzen duela prestazioa ordaintzeari berriro ekingo zaiola etetea eragin zuten arrazoiak indargabetzen direnean (147/2010 Dekretuaren 45. eta 46. artikuluak eta 2/2010 Dekretuaren 26. eta 27. artikuluak); horrek esan nahi du pertsona horiek hilabete batzuetan ez dutela prestazioa jasoko dagoeneko baldintza guztiak betetzen badituzte ere.
Gomendioaren hirugarren alderdi garrantzitsua etetea jakinarazteko baliatzen diren idazkien arrazoiketarik ezari buruzkoa da; idazki-ereduak erabiltzearen ondorioz, oro har, kasu bakoitzaren gaineko erreferentzia zehatzak falta dira. Beraz, kasu gehienetan prestazioa jasotzeko eskubidea eteten dieten pertsonek ez dakite zergatik eten zaien aipatu prestazioa (Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak modu ez formalean arrazoi horiek jakinarazten dituen kasuetan izan ezik).
Azkenik, Arabaren kasuan, bidegabe jaso ahal izan diren zenbatekoen kobrantza arautzeko berariazko prozedura-arauak betetzearen inguruan erabateko gabezia antzeman da (147/2010 Dekretuaren V
I. kapitulua eta 2/2010 Dekretuaren IV. kapitulua); horren eta aurretik aipatutakoaren ondorioz, bazterkeria egoeran dauden pertsonek hainbat zenbateko itzuli behar dituzte (batzuetan 20.000 euro baino gehiago, erreklamazioko gutxi gorabehera 5.000 euro), eteteko arrazoien berri izan gabe eta kasuan kasuko alegazioak aurkeztuta defendatzeko aukerarik eduki gabe.
III. Gomendioak
10. Arartekoaren 10/2011 Gomendio orokorra, abenduaren 14koa. Abiadura murriztaileak hiri eta hiriarteko bideetan.
I. Aurrekariak
Erakunde honek, urteetan, zenbait kexa jaso ditu autonomia erkidegoko errepideetan eta hiri bideetan gehiegizko abiadurak eragiten dituen segurtasun arazoei buruz. Herritarrek arazo horretarako irtenbideak eskatu dituzte eta, beste neurri batzuen artean, herri-bideetan abiadura murriztaileak jartzeko eskatu dute, oinezkoen segurtasuna hobetzeko.
Horrela, eskaera horri erantzuteko, herri eta hiri gehienetan, dagozkion bide seinaleak ez ezik, ibilgailuen abiadura murrizteko eta trafiko istripuak saihesteko berariazko gailuak instalatu dira, besteak beste: oinezkoentzako pasabide garaiak edo nabarmenduak, asto bizkarreko murriztaileak (sakanguneak), europar kuxinak, etab. Hala ere, gailu horiek izan beharreko ezaugarriak finkatzeko arau teknikorik ezean, administrazio bakoitzak bere irizkideen arabera jarri ditu bereak, eta sistema batzuen eta besteen artean dauden aldeak handiak dira, baita bideen ezaugarriak oso antzekoak izan litezkeen kasuetan ere.
Bestalde, pertsona batzuk kaltetuta sentitu dira oztopo horiek direla-eta, eta jarritako gailu murriztaileen ezaugarri teknikoekin duten desadostasuna adierazi dute; izan ere, uste dute arazo argi bat konpontzeko, gehiegizko abiadura, alegia, beste arazo batzuk sortu direla, besteak beste: kalteak gidarien osasunarentzat, kalteak ibilgailuetan, zarata gehiago, irisgarritasunaren legedia ez betetzea, mugikortasun zailtasun handiagoak minusbaliotasuna dutenentzat, etab.
Aurreko gogoetei jarraituz, Arartekoak egokia iritzi zion ofizioz espediente bat zabaltzeari, informazioa biltzeko eta autonomia erkidegoko zenbait herri-administraziorekin haien jarduketa eta gaiari buruzko iritzia ezagutzeko. Horrela, gaiari buruzko argibideak eskatu zitzaizkien Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundiei, Bilbo, Donostia eta Gasteizko Udalei, eta Barakaldoko Udalari, prentsan agertutako kexengatik, eta, azkenik, EUDEL, euskal udalen elkarteari.
II. Oinarriak
Azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretuaren bidez onartu zen martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen artikuludun testua aplikatu eta garatzeko Zirkulazio Arautegi Orokorra (ZAO). Dekretu horrek, 4. eta 5. artikuluetan, oinezkoentzako pasaguneetako konkorrak arautzen ditu, eta hauxe xedatzen du: konkorrak ez direla bide-oztopotzat joko, baldin eta Sustapen Ministerioak horretarako ezarritako oinarrizko araudia betetzen badute.
Esparru horretan, Sustapen Ministerioaren irailaren 23ko 3053/2008 aginduak Estatuko Errepide Sareko errepideetan abiadura murriztaileak eta alertako zeharkako bandak instalatzeko arau teknikoa onartu zuen (2008ko urriaren 29ko 261. BOE). Sustapen Ministerioak berak ulertu du agindua Estatuko errepideetan soilik ezarri behar dela, baina ezerk ez duela galarazten beste bide-sareen esparruan aplikatzea, azpiegitura horien ardura duten administrazioek hala xedatuz gero.
Beraz, bideetako irtenguneak ez dira oztopoak, instalakuntzen erabiltzaileen eta txirrindularien bide segurtasuna bermatzen duten heinean. Zirkulazio bide mota guztietan instalakuntza horiek egiteko derrigorrez bete beharreko oinarrizko araurik ez dagoenez gero, herri-administrazio bakoitzak bere jarraibideak edo arauak garatu ahalko ditu, bere eskumeneko zirkulazio bideetan bakar-bakarrik.
Dena dela, arau propiorik ez duten eta beste administrazio batzuek ezarritako arauak bere egin ez dituzten administrazioentzat, ezarri beharreko legeriaren ixteko baldintza gisa, ezin da baztertu osagarri gisa FOM Agindua ezartzea.
Euren eskumeneko zirkulazio bideetan abiadura murriztaileak jarrita dauzkaten herri-administrazioek euren araudi propioa izan beharko lukete, instalazio horien ezaugarri teknikoak garatzeko. Edo, bestela, gutxienez formalki araudi propiotzat hartu beharko lukete dauden araudietako bat, Bizkaiko Foru Aldundiak bere lurraldeko udalerrietarako berariaz xedatu duen bezala.
Ikuspuntu formaletik begiratuta, abiadura murrizteko instalazioen araudiak behar bezalako publizitatea bermatu beharko luke, eta baita ere, hala badagokio, eragindako erabiltzaileen eta ordezkaritza duten eta arazoak zuzen-zuzenean eragiten dien elkarteen edota kolektibo profesionalen partaidetza.
Gogoeta horiek kontuan hartuta, honako gomendio hauek egin dizkiegu gai honetan eskumena duten herri-administrazioei:
III. Gomendioak
11. Arartekoaren 11/2011 Gomendio orokorra, abenduaren 26koa. Hipoteka betearazpenetatik sortutako eskualdatzeak Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergatik salbuetsita geratzeko proposamena, eskualdatze horiek subjektu pasiboen ohiko etxebizitzan eragina dutenean.
I. Aurrekariak
Uneko egoera ekonomikoa bereziki gogorra izaten ari da pertsona askorentzat gure autonomia erkidegoan. Lana galtzeaz gain, ezin izan diote hipoteka-kredituen ordainketari aurre egin eta horrekin, ohiko etxebizitza zena galdu dute.
Etxebizitza bat eskualdatzea, enkante publikoan indarrez besterentzeak edo bankuari esleitzeak eragin badu ere, eragiketa kaltegarria da zerga ikuspegitik. Hasteko, udalek familia horiei Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga likidatu behar diete. Sortutako zerga kuota, faktore askoren mende egongo da, baina zenbateko handiak islatzen ohi dituzte, batez ere, eragindako familien egoera ekonomiko estua kontuan hartzen bada.
Pertsona horiek, egoerarengatik larrituta, Ararteko erakundearekin harremanetan jartzen dira eta akatsen bat egon delakoan zerga bat likidatu dietela adierazten digute, nolanahi ere, bankuak ordaindu beharko zukeelako uste osoa baitute eta, aldi berean, hura ordaintzeko diru-sarrerarik ez dutela aitortzen digute.
Likidazioak ez dira gaizki igorriak egoten. Higiezina igortzen duena izaten da zergaren subjektu pasibo, eta, beraz, huraxe dago likidazio hori ordaintzera behartuta.
Erakunde honetatik euren ordainketa geroratzea eta zatikatzea aholkatzen diegu, arinagoa izaten baita horrela ordaintzea aurre ez egitea baino, bitartekoak ez izateagatik, eta zorra premiamenduzko bidean kobratzeko fasean sartzea.
Hala eta guztiz ere, erakunde honen ustez, konponbidea ez datza baldintza egokiagoak ezartzean pertsona horiek zerga zorra ordaindu ahal izateko euren bizitza ekonomikoa guztiz suntsitu gabe eta euren iraute pertsonala arriskuan jarri gabe.
Badakigu gure tokiko erakundeek finantza eta ekonomia egoera zaila zeharkatzen ari direla. Hori bai, zerga horren azpian dagoen justifikazioa lurzoruaren eskualdatzearekin ondaretutako gainbalioaren zati bat komunitateari itzultzea baldin bada, higiezin baten indarrezko besterentzeak hipoteka betearazpen batean kontrakoa adierazten du, kontribuzio-ahalmen zehatz baten erabateko falta subjektu pasiboan, beraz, gure ustez, justizia materialaren ikuspuntutik, indarrezko eskualdatze horiek ez lukete zergarik izan beharko subjektu pasiboaren ohiko etxebizitzan eragina dutenean.
II. Oinarriak
EAEn zerga horren inguruko Arandia Hiri Lurren Balioaren Gehitzea arautzen duten foru arauetan aurkitzen dugu gure lurralde historiko bakoitzean.
Zerga hori, gainbalio izenarekin ezagunagoa, edozein titulu bidez eskualdatzen diren hiri lurrek duten balio gehikuntza kargatzen duen zerga da, lur horien jabetza edozein tituluren bidez eskualdatzen denean edo horien gainean jabaria mugatzen duen edozein ondasun eskubide eratu edo eskualdatzen denean.
Etxebizitza baten indarrezko besterentzea hipoteka betearazpenaren ondorioz jabetzaren eskualdatzea dakar esleipendun berriaren alde.
Foru arauetan azaltzen diren salbuespenek ez dute egoera hori biltzen; beraz, horrelako operazioetan, lurra eskualdatzea zerga-ordainketaren mende dago.
Maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoarekin Hitzarmen Ekonomikoa onartzekoak, ez du eragozten Batzar Nagusiek zerga horren salbuespen berriak ezarri ahal izatea. Horregatik, honako hau proposatzen dugu:
III. Gomendioak
12. Arartekoaren 12/2011 Gomendio orokorra, abenduaren 28koa. Demokrazia eta herritarrek parte hartzea. Bereziki, ingurumen-prozesuetan parte hartzea.
I. Aurrekariak
Herritarrek gai publikoetan parte hartzea demokraziaren funtsa da. Demokrazia ordezkatzailea eredu hegemonikoa izan da estatu liberalik gehienetan, zuzeneko demokrazia dagoen salbuespen gutxi batzuekin. Denboraren poderioz, eredu horrek krisian sartzeari ekin dio. Hautatutako ordezkariei boterea emateak herritarrak eta erakunde publikoak elkarrengandik urruntzea ekarri du. Horrez gain, gizarte estatu bat ezartzean eratorri diren arazo publikoak gehitzeak eta arazo publikoak kudeatzen dituen herri-administrazioak eredu burokratiko eta hierarkizatua edukitzeak etengabean gardentasun demandak eta herritarren eta gizarte zibilaren partaidetza handiagorako demandak eragin ditu.
Azkenaldian, EBko politikak garatzeko gobernantza eta administrazio egokirako eskubidea oinarri dituzten gobernu onaren printzipioak ari dira planteatzen Europako erakundeak. Proposamen horien bitartez lortu nahi da herritarrek konfiantza izan dezaten berriz ere erabaki-prozesuetan eta horiei legezkotasun handiagoa eman nahi zaie. Parte hartze politikoa hobetzeko formulak zuzeneko demokraziaren eta demokrazia ordezkatzailearen eremuan planteatu dira. Gainera, esan behar dugu arazo publikoetan parte hartzeko hirugarren espazio bat dagoela. Gomendio hau espazio horri buruzkoa da: demokrazia parte hartzaileaz ari gara. Eremu honetan, herritarrek administrazioaren jardunetik ondorioztatzen diren erabakietan parte hartzeko aukera planteatzen da. Erabaki horiek ez dakarte herriaren subiranotasunaren baliatzea. Erabakiak eta xedapenak dira baina gure bizitzaren oinarrizko alderdietan –adibidez, hirigintza, lurralde antolamendua edo ingurumena– oinarrizko eragina dute.
Ingurumenean izan da, hain zuzen ere, kolektibo eta eragile sozialek parte hartze gehien eskatu duten arloetako bat. Eremu honetan, nazioarteko tresna juridikoek (Rioko Gailurra eta Aarhuseko Hitzarmena) ingurumenean eragina daukaten erabakiak hartzerakoan parte hartzearen aldagaia sartzeko balio izan dute. Ingurumenerako NBEren 21 Agendaren babesean tokiko batzordeek sortutako gizarte ondarea dago.
Gomendio honen xedea gure ordenamendu juridikoan, bereziki, ingurumen arloko erabakietan, herritarren parte hartzearen gaineko hainbat hausnarketa egitea da. Horretarako, azken urteetan gai honen inguruan erakunde honen esperientzia kontuan hartuko dugu.
II. Parte hartzeko eskubidea gure antolamendu juridikoan
Espainiako Konstituzioak parte hartzearen printzipioa sartzen du Atariko Tituluan. 9.2 artikuluak azaltzen du botere publikoei dagokiela bideak jartzea herritar guztiek bizitza politiko, ekonomiko, kultural eta sozialean parte hartu ahal izateko. Konstituzioak administrazio parte hartzearen eskubidearen edukia 105. artikuluan aipatzen du. Xedapen honek ezartzen duenaren arabera, herritarrek administrazio xedapenak egiteko prozeduran (zuzenean edo elkarteen bidez) entzunak izateko eta interesdunek administrazio egintzak egitean entzunak izateko duten eskubide honen edukia arautuko du legeak, bidezkoa denean, interesdunari entzunaldia emango zaiola bermatzen.
III. Parte hartzeko eskubidea Arartekoaren lanean
Azken urteetan, erakunde honek zenbait aldiz aztertu ditu hirigintzari eta ingurumenenari lotutako gaietan parte hartzeak sortzen dituen arazoak. Hasitako prozesuetan parte hartzeko eragozpenak, erantzun formalen gabezia edo motibazioaren akatsak izan dira erakunde honek aztertu dituen kasuetako batzuk. Bestalde, zenbait elkarte kezkatuta agertu dira, beraien ekarpenei ematen zaien balio txikiagatik. Herri-administrazio batzuek, erabakiak hartzeko orduan, interes kolektiboak defendatzen dituzten elkarte edo taldeak interesduntzat jo beharrean, erabateko mesfidantza erakusten dute haien aurrean. Erreklamazio hauek, batez ere, ingurumenari eta hirigintzari eragiten diete, eta, neurri txikiagoan, tokiko eremuko gaiei.
IV. Parte hartzea ingurumeneko prozesuen barruan
Gure ordenamendu juridikoak ingurumeneko parte-hartzea gaineratu du nazioarteko tresna juridiko ezberdinak oinarri izanik eta ingurumeneko demokrazia finkatuz joan dira funtsezko hiru pilareetan oinarrituta: informazioa, parte hartzea eta justiziarako sarbidea. 1992an Rioko Adierazpena onartu zuen Nazio Batuen Ingurumenari eta Garapenari buruzko Biltzarrak eta Aarhuseko Hitzarmenak ingurumena babesteko munduko sistemaren oinarriak ezarri dituzte, garapen iraunkorreko eredu batean oinarritua.
V. Parte hartzearen printzipioak
Azaldutako araudiarekin bat etorriz, eta gai honetan interesgarria den ebazpen judizialen bat kontuan izanik, herritarren parte hartze zuzenerako kontuan izan behar diren zenbait printzipio azal ditzakegu: Honako printzipio hauek dira: unibertsaltasuna, proaktibotasuna, laguntza, neutraltasuna, erabakitasuna, parte-hartze erreala eta eraginkorra, gardentasuna, segurtasun juridikoa eta adiskidetzea.
VI. Gomendioak
13. Azterlana: "Egia, justizia eta ordaina diktadura frankistaren biktimentzat: esanahia eta politika publikoak Euskal Autonomia Erkidegoan".
(testu osoa web orrialdean)
I. Sarrera
Botere publikoek, bakoitzak bere eskumenen eremuan, beharrezkoak diren politikak abian jarri behar dituzte egia, justizia eta ordaina jasotzeko eskubidea aitortzeko, babesteko eta garatzeko. Ararteko erakundea, gerra zibilaren eta frankismoaren ondoriozko biktimen egoerari arreta eskaintzeko beharraz ohartu zenean, ikerketa bat egin zuen helburu bikoitzarekin: lehenik eta behin, onartzea biktimek eskubidea dutela egia, justizia eta ordaina jasotzeko, giza eskubideen nazioarteko zuzenbidearen argitan; eta, bigarrenik, eskubide horiek politika publikoetarako zer ondorio dakartzaten azaltzea eta jardunbide onak identifikatzea.
II. Nazioarteko zuzenbidea testuinguru juridikoaren osagarri gisa
Ikerketa Nazioarteko Zuzenbidean aitortutako printzipioen oinarriaren gainean eraiki da, horixe baita aplikatu daitekeen ordenamendu juridikoaren zati bat. Ordenamendu juridikoan Nazioarteko Zuzenbidea gaineratzea konstituzioaren (96.1. eta 10.2. artikuluak) zein nazioarteko itunen (1969ko Itunen inguruko Zuzenbideari buruzko V
ienako Hitzarmena) ondoriozkoa da. Auzitegi Konstituzionalak ere hala aitortu du, bai eta giza eskubideen alorreko nazioarteko organoek ere.
Giza eskubideen boterea ez da haren arauen internalizazioaren bidez neurtzen, baizik eta arau horien barneratze mailaren eta tokiko zein estatu mailan botere publikoen eskutik duen aplikazioaren bidez. Barruko zein nazioarteko testuinguru juridikoetatik eta administrazio onaren printzipioa eta giza eskubideekiko konpromisoa oinarritzat hartuta, giza eskubideen inguruko nazioarteko zuzenbideak herri-administrazioak bideratu behar ditu euren eskumenen testuinguruan.
III. Egia, justizia eta ordaina jasotzeko eskubidea: esanahia
Botere publikoek giza eskubideen urraketen biktimen eskubidea errespetatzeko, babesteko eta gauzatzeko betebeharra daukate, bai eta, urraketa horien aurrean, baliabide eraginkorrak ezartzeko eginbeharra ere. Biktimentzako baliabide eraginkorrari lotutako eskubideak funtsezkoak diren eta elkarren arteko menpekotasuna duten hiru elementu barne hartzen ditu: justizia modu berdinean eta eraginkorrean jasotzea; pairatutako kalteagatik modu egokian, eraginkorrean eta azkarrean ordaina jasotzea eta ordaina jasotzeko mekanismoak (egia).
Biktimek egia ezagutzeko duten eskubideak hauxe dakar: memoriaren betebeharra botere publikoentzat. Botere publikoek egia bilatzea eta zabaltzea errazago bihurtu behar dute, memoria kolektiboan gaineratze aldera. Biktimek egia ezagutzeko duten eskubideak estatuak ikertzeko duen betebeharra eragin du. Horri dagokionez, "egiaren batzordeak" edo "aditu independenteen batzordeak" izenekoak oso baliagarriak suertatu daitezke egi kolektiboa argitzeko eta giza eskubideen urraketa larrien biktimen erresumina aitortzeko.
Justizia jasotzeko eskubidea zigorgabetasunaren aurkako ezkutu babeslea da. Zigorgabetasuna gertatzen da estatuak giza eskubideen urraketen arduradunak ikertzeko, jazartzeko, epaitzeko eta, hala badagokio, zigortzeko duen betebeharraren gauzatzean kale egiten duenean. Giza eskubideen urraketa larri edo sistematikoen kasuan, justizia jasotzeko eskubidea biktimak amnistiaren aurrean bere burua defendatzeko duen tresna bihurtzen da, amnistia ahaztearen ezarpen juridikoa baita. Biktimek justizia jasotzeko duten eskubidea estatuek estraditatzeko edo epaitzeko duten betebeharrari estuki lotuta dago (aut dedere aut iudicare). Aut dedere aut iudicare printzipioa oinarritzat hartuta, estatuak jurisdikzio penala gauzatu behar du gehiegikerien ustezko arduradunaren gainean edo, bestela, pertsona hori horixe egiteko gai den eta prest dagoen estatu batera estraditatu behar du. Derrigortutako desagertzearen delitua behin betiko izaera dauka eta, gizakien aurkako krimena den heinean, preskribaezina da. Delitu horiek ikertzea agindu bat da botere publikoentzat.
Ordaina eskubide baten urraketa aitortzearen ondoriozko erreakzio automatikoa izan behar da. Ordaina jasotzeak garrantzi handia dauka giza eskubideen eskaintze formala edukirik ez daukan betebehar soila bihurtu ez dadila. Ordaina, urraketa desberdinen aurrean, modu desberdinetan adierazten da, eragindako lesioaren arabera. Ordainak burututako urraketen ondorioak desagerraraztera zuzendutako neurriak dira, beraz, euren izaera eta zenbatekoa eragindako kalte materiala zein kalte inmaterialaren araberakoa da. Hortaz, ordainak, aitortutako urraketei dagokienez, sendoak izan behar dira. Ordainak emateko bost modu generiko identifikatu daitezke: lehengoratzea, kalte-ordaina, errehabilitazioa, gogobetetasuna eta errepikatuko ez denaren bermea.
IV. Egia, justizia eta ordaina jasotzeko eskubidea: politika publikoak Euskal Autonomia Erkidegoan
Ararteko erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoan, frankismoaren biktimei dagokienez, aplikatu diren zenbait politika publiko ezagutzeko aukera eduki zuen Euskadiko udal guztiei, hiru foru aldundiei eta Eusko Jaurlaritzari (Giza Eskubideen Zuzendaritza) egindako kontsulta baten bidez. Halaber, telefono bidezko eta posta elektroniko bidezko elkarrizketak eduki zituen Batzar Nagusietako langileekin eta zenbait udaletako arduradunekin. Prozesu osoak, guztira, lau hilabete inguru iraun zuen (2011ko urria – 2012ko urtarrila).
Kontsultak herri-administrazioen eskutik erantzun naturala lortu nahi zuen, botere publikoek udal, foru eta autonomia mailan ‘diktadura frankistaren biktimentzako egia, justizia eta ordainari’ dagokionez zer ulertzen duten aztertuz.
Herri-administrazioek aplikatu dituzten plan eta programa horiek aztertu ostean, Ararteko erakundeak bost patroi identifikatu zituen politika publikoetan:
V. Ondorioak
a. Nazioarteko Zuzenbideak herri-administrazioek giza eskubideen alorrean burutzen dituzten jarduerak zuzendu behar ditu.
b. Diktadura frankistaren biktimek egia, justizia eta ordaina jasotzeko eskubidea daukate. Bakoitzak dituen eskumenekin bat eginez, herri-administrazioek eskubide horiek aitortu, babestu eta bermatu behar dituzte.
c. Botere publikoek aditu independenteen batzorde bat eratzeko aukera hausnartu behar dute. Horien lana egi historikoa berrezartzea eta gerra zibilean eta diktadura frankistan zehar gauzatutako giza eskubideen urraketak identifikatzea izango da.
d. Biktimek justizia jasotzeko duten eskubideari dagokionez, estatuko botere publikoek hauxe egin beharko lukete:
e. Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioek (udalek, foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak) biktimen inguruan hartutako konpromisoa sendotu eta euren gain hartu behar dute, batez ere, egia eta ordaina (materiala zein morala edo sinbolikoa) jasotzeko eskubideei dagokienez. Zentzu horretan, praktikarik onenak garatzeko gomendatzen da, hala nola:
f. Erakundeen arteko lankidetzan aurrera egitea eta jardunbide onen koordinazioa eta aditzera ematea bermatzea garrantzitsua da.
g. Botere publikoek memoriari lotutako erakundeek tokiko eremuan duten eginkizuna aitortu behar dute.
Agindu etikoa eta juridikoa izateaz gain, diktadura frankistaren biktimentzako egia, justizia eta ordaina gizarte bakerako bidea dira, eta ez boterearen egonkortze gisa bakarrik ulertuta, partekatutako printzipio batzuk oinarri dituen komunitate politiko baten nahia baizik.
Oro har, herri-administrazio guztiak berandu ari gara betetzen frankismoaren biktimen sufrimendua aintzatesteko daukagun betebeharra. Inoiz ezingo diogu eskerrak emateari utzi askatasunaren, demokraziaren eta giza eskubideen alde borroka gogoz egin zuten horiei. Memoria edukitzea askatasunaren iturria bizirik mantentzea da.