IV. ATALA. GOMENDIO O
ROKORRAK ETA DIKTADURA FRANKISTAREN BIKTIMENtzAKO EGIA, JUSTIZIA ETA O
RDAINARI BURUZkO AZTERLANA
Herritarrek beren eskubideak urratu direlakoan edo indarreko legea bete ez delakoan administrazio publikoen aurka aurkezten dituzten kexen gainean ebaztea da Arartekoaren o
inarrizko eginkizunetako bat.
Banakako kexa horien ebazpena, zalantzarik gabe, garrantzi handikoa da planteatzen diren kasu konkretuak argitzeko. Nolanahi ere, batzuetan ikusten da auzia kasu partikularraz harago doala eta modu o
rokorrean hel dakiokeela, herritar ugariri edo, modu estrukturalean, administrazioen jardunari eragin diezaiokeelako.
Zenbaitetan, arau aldetik hutsuneak daudela sumatzen da, edo aldatu egin behar direla lehendik dauden arauak, bidegabekeriazko egoerarik ez gertatzeko edo eskubideak hobeto bermatuko dituzten arauak lortzeko.
Halako kasuetan, Arartekoak gomendio o
rokorrak egiten ditu, administrazio bati edo hainbati begira.
2011. urtean, 12 gomendio o
rokor egin dira, beste hainbeste gairen inguruan. Gomendio horiek gure web gunean aurki daitezke (www.ararteko.net).
Urteko txosten honetan, horietako bakoitzaren laburpen txiki bat argitaratu da. Beraz, o
so-osorik ikusi nahi dituenak web gunera jo dezake.
Halaber, txosten bat egin eta argitaratu da. diktadura frankistaren biktimentzako egia, justizia eta o
rdainerako eskubideei buruz Euskal Autonomia Erkidegoan dauden politika publikoez. txosten horrek, nahiz eta ez dituen gomendio o
rokorren ezaugarri guztiak, baditu gomendioen xedearekin bat datozen zenbait ezaugarri, hala nola pertsona ugariri eragin diezaiokeela. Arrazoi horrexegatik sartu da kapitulu honetan.
1. Arartekoaren 1/2011 Gomendio o
rokorra, uztailaren 13koa.
1960ko eta 1970eko hamarkadetan jaioberriak beren ama biologikoengandik bidegabe banandu edo ebatsi zireneko egintzak argitzen lagunduko duten neurrien premia.
I. Aurrekariak
Arartekoak hainbat kexa jaso ditu jaioberriak ama biologikoengandik bidegabe ebatsi edo banandu izanari buruz. Kezka bikoitza helarazten digute, alde batetik seme-alabak edo ama ezagutzeko nahia eta bestetik egintzak argitu eta horiek auzitaratzekoa.
Egintza horiei eginbide penalak zabaldu zaizkie salaketak jarri diren gainerako autonomia erkidegoetan. Salaketa horietako askotan Anadir Elkarteak (Adopzio Irregularrek Kaltetutakoen Elkarte Nazionala) joan den 2011ko urtarrilaren 27an Estatuko Fiskaltza Nagusiaren aurrean aurkeztu zuen salaketarekiko atxikimendua eskatu izan da. Estatu o
soko o
spitale eta klinika ezberdinetan haurren jaiotzen inguruan izandako irregulartasunak dira salaketon muina.
Euskal Autonomia Erkidegoan hainbat salaketa jarri dira hiru fiskaltzetan.
Ama biologikoek semea edo alaba adopzioan eman nahi izatea zalantzan jartzen den kasuak eta amaren identitatea ezezaguna delako adoptatutako seme-alabek beren jatorria zein den jakin ezin duten kasuak dira kexetan jasotzen direnak. Semea edo alaba jaio eta gutxira hil egin zela pentsatu eta o
ndoren heriotza horien baldintzak o
so argiak izan ez zirela jakin duten amek ere jarri dituzte kexak. Aipatutako ezohiko baldintza horiek hainbat izan daitezke, besteak beste: medikuaren partean ageri diren datuak eta eman zieten informazioa ez datozela bat, edo medikuen parteetan jasotako datuetan ez dagoela ama biologikoaren daturik, adopzio-amaren datuak bakarrik jaso zirela ama biologikoa bailitzan, edo guraso biologikoei ez zietela umeen heriotzari buruzko datu zehatzik eman; horrek heriotzak benetakoak izan o
te ziren zalantzan jartzea ekarri zuen, eta zalantza horiek are handiago egin ziren hilerrietako ehorzketa-liburuetan begiratu eta beren semea edo alaba han lurperatu ez zela jakiterakoan.
SOS Euskadiko Haur Lapurtuak Elkarteak ere jo du erakunde honetara, eta horrelako gertakariak ikertzeko izaten ari diren zailtasunen berri eman digu.
II. Oinarriak
Aurrerapenak eman dira giza eskubideen eta bereziki umeen eskubideen aitorpenean eta babesean, eta horrek beharrezko egiten du ikuspegi kritikoa izatea garai batean o
rain aitortzen diren eskubide horiek berak mugatzen zituzten jardueren inguruan. Adopzio-prozeduren gardentasuna eta bermeak asko hobetu dira; zeharo aldatu da diru-kontuengatik edo ezkontzatik kanpo jaiotzeagatik umeak amengandik banatzeak pizten duen sentsibilitatea. Berme horiek o
so zail egiten dute une honetan ama biologikoa nor den ez jakitea edo umeak adoptatua denik ez jakitea, eta zaildu egiten du, baita ere, adopzioan emateko zein esplotatzeko asmoz umeen trafikoa egin ahal izatea. Hala ere, garrantzitsua da izandako tentua nahikoa izan o
te den baloratzea.
1989ko azaroaren 20an Nazio Batuen Biltzar O
rokorrak umeen eskubideei buruz o
nartu zuen Hitzarmena inolako erreparorik gabe o
nartu zuen Espainiak 1990ean; hitzarmen hori o
nartu izanak umeen eskubideak aitortzea eta estatua horiek babestera behartuta egotea ekarri zuen. Hitzarmena o
so-osorik sartu behar da antolamendu juridikoan, eta botere publikoek aplikatu egin behar dute.
Jasotzen diren eskubideen artean identitatea izateko eskubidea dago. Eskubide horrek hainbat alderdi ditu, besteak beste, jatorri biologikoa ezagutzeko eskubidea, norberaren historia izateko eta ezagutzeko eskubidea, jaio bezain pronto erregistratua izateko ume o
rok duen eskubidea, izen eta nazionalitate bat izateko eskubidea eta, ahal den neurrian, gurasoak ezagutu eta haien zaintzapean egoteko eskubidea. Pertsona baten identitateak nondik datorren, bere gurasoak nortzuk eta nongoan ziren edo non jaio zen jakitea eskatzen du.
III. Ondorioak
1 Ama biologikoei beren umeak lapurtu edo bidegabe banandu izanak alarma eta erakundeekiko mesfidantza sortu dute gizartean, beraz, botere publikoek badute zertaz kezkatu. Horrenbestez, abian diren prozedura judizialen emaitzak edozein direla ere, eta nahiz eta irregulartasun-kasu gehienak 60ko eta 70eko hamarkadetan gertatu, gaia jorratu egin beharko lukete agintariek.
2 Ezinbestekoa da gertatutakoa argitzea, eta horretarako bide judiziala erabiltzeaz gain (egonez gero, bide horretatik ezarriko lirateke kasuan kasuko erantzukizunak), komenigarria litzateke gertatu zenaren berri edukitzeko eta adopzioak egiteko jarraitu ziren prozedurak nolakoak izan ziren jakiteko beste mekanismo bat ere sortzea. Horretarako egokia litzateke aditu independenteek o
satutako Batzorde bat eratzea, gertatutakoa azter dezaten eta, txosten bat egin o
ndoren, biktimei nolabaiteko o
rdaina emateko bideak proposa ditzaten.
3 Kaltetutako pertsonei egintzak argitzeko prozesuan parte hartzea ahalbidetuko dien prozedura baten aldeko apustua egin beharko litzateke.
4 Artxiboen eta erregistroen eskuragarritasunari buruzkoa zein jaiotzaren erregistroari buruzkoa bezalako araudiak (bereziki Justizia Ministerioaren 1999ko azaroaren 10eko Agindua eta Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 1999ko o
tsailaren 15eko eta 2004ko uztailaren 1eko Jarraibideak), hau da, hizpide ditugun kasuetan aplikatzen diren araudiak aztertzea ere izan beharko litzateke ikerketaren helburuetako bat, horrela identitatea izateko eta jatorri biologikoa ezagutzeko eskubideak bermatuko dituen eta beste eskubide batzuekiko talka behar bezala neurtuko duen bestelako araurik o
nartzea beharrezkoa o
te den baloratu ahal izango litzatekeelako.
2. Arartekoaren 2/2011 Gomendio o
rokorra, abuztuaren 8koa. Beste gizarte prestazio batzuen titularrak diren pertsonei langabeziagatiko subsidioa etetearen o
ndorioz jazotako egoerei erantzun bat emateko beharra.
I. Aurrekariak
Azken hilabeteetan erakunde honetan hainbat kexa jaso dira gai horren inguruan, hau da, Lan eta Immigrazio Ministerioaren menpe dagoen o
rganismoak, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak hain zuzen ere, langabeziako subsidioa jasotzeko eskubidea zenbait pertsonari bertan behera utzi izanagatik. Kasu askotan, eteteari bidegabe jaso direla ulertzen diren kopuruak itzultzeko errekerimendua eransten zaio. Ebazpena honako hau aipatuz arrazoitzen da: subsidioaren titularraren errentek laguntza hori jasotzeko eskubidea edukitzeko ezarrita dagoen muga gainditzen dute, lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75, hilabetean, bi o
rdainketen zati proportzionala alde batera utzita (Gizarte Segurantzaren Lege O
rokorraren testu bategineko 215.5 artikulua –aurrerantzean GSLO–).
Mahaigaineratutako kasuetan, eragindakoei zenbatzen zaizkien errenten jatorria da premia egoeran dauden bizikidetasun edo familia unitateei erantzuna emateko EAEko laguntza-prestazio ekonomiko bat edo bi jasotzea. Hain zuzen ere, honako hauek dira: diru-sarrerak bermatzeko errenta, batzuetan etxebizitzarako prestazio o
sagarriak o
satzen duena. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak laguntza horien zenbateko guztia subsidioaren titularraren errentatzat jotzen du eta o
so-osorik ematen dizkio. Hala, uste du pertsona horrek laguntza jasotzeko eskubidea edukitzeko ezarrita dagoen baliabide muga gainditzen duela. Horren o
ndorioz, etetea eta itzultzeko errekerimendua.
Jarduera hori Estatuko Administrazio O
rokorreko o
rgano bati dagokio, Arartekoaren jarduteko eremua gainditzen baitu. Hala ere, erakunde honi iruditzen zaio Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak arauaren inguruan egindako interpretazioa injustizia materialeko egoera bat sortzen ari dela eta beharrezkoa izango litzatekeela interpretazio hori gehiago bat etortzea prestazio autonomiko horien izaerarekin edo egoera horiek barne hartzen dituen arauzko egokitzapena egitea.
II. Oinarriak
II.1. Langabeziagatiko subsidioa GSLOn xedatuta dago (203. artikulua eta hurrengoak). Prestazio ekonomiko bat da, laguntza izaera duena, egoera jakin batzuetan dauden langabeentzat; egoera horietako bat familia erantzukizunak edo ardurak edukitzea. Arauan (215.2 artikulua) xedatutakoari jarraiki, honako hauek familia erantzukizuntzat joko dira: "tener a cargo cónyuge, hijos menores de veintiséis años o
mayores incapacitados, o
menores acogidos, cuando la renta del conjunto de la unidad familiar así constituida, incluido el solicitante, dividida por el número de miembros que la componen, no supere el 75 por 100 del salario mínimo interprofesional, excluida la parte proporcional de dos pagas extraordinarias". 2011. urtean muga hori hilero-hilero 481.05 eurokoa da.
II.2. Mahaigaineratutako kasuetan, subsidioaren titularrari harenak bailiran ematen ari zaizkio laguntzarako prestazioen diru-sarrerak eta o
nuradunak familia-bizikidetasuna o
satzen duten kideak dira eta ez da aintzat hartzen unitate hori o
satzen duen kide kopurua. Ikuspegi hori arauaren interpretazio murriztailea da.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak, 2011ko maiatzaren 4ko epaian, herritar batek mahaigaineratutako errekurtsoa balioesten du, kontuan hartuta, herritar horri Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak esleituta zuen subsidioa jasotzeko eskubidea eten ziola kotizazio gabeko bi prestazio ekonomikoren zenbatekoa o
so-osorik egotzi ziotelako, horietako bat diru-sarrerak bermatzeko errenta. Auzitegiak gogora ekartzen du diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularraren betebeharra dela familia-bizikidetasun o
soaren premiei erantzuna ematea. Hortaz, ez zaio banakako errenta gisa bakarrik eman. Hala, arrazoia herritarrari ematen dio.
Auzitegi Nagusiak (2009ko urriaren 28ko epaian) langabeziagatiko subsidioari "prestacional con componente asistencial" izaera ematen dio. Horren harira, hauxe dio "carencia de rentas" baldintzaren interpretazioari buruz: "debe dar satisfacción al principio de "suficiencia" que impera en materia de protección de desempleo y que comporta un nivel de ingresos que permita una vida adecuada y digna". Disponibilitatearen irizpidea (benetakoa eta ez teorikoa) defendatzen du subsidioa eskuratzeko bidea ematen duen diru-sarrerarik eza xedatzeko kalkuluaren o
inarri gisa.
II.3. Eragindakoek jasotzen dituzten prestazio autonomikoak diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio o
sagarria dira eta biak diru-sarrerak bermatzeko errentari eta gizarteratzeari buruzko abenduaren 23ko 18/2008 Legean xedatzen dira. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren xedea da familia-unitatea o
satzen duten kideen o
inarrizko premiei erantzuna ematea eta prestazioaren zenbatekoa kideen araberakoa da. Etxebizitzarako prestazio o
sagarriaren helburua da etxebizitzaren alokairuaren gastuak edo bizikidetasun-unitatearen o
hiko etxearen gastuak o
rdaintzea. Hortaz, ez dira prestazio pertsonalak edo titularraren berezko prestazioak; bai, o
rdea, familia prestazioak, titularra nor den alde batera utzita. Izan ere, familia berean subsidioaren titularra eta laguntza autonomikoaren titularra desberdinak direnean, ez da jazotzen aipatu o
ndorioa.
II.4. Auzitegi Gorenak xedea duten bi prestazioren izaera aztertu du (ikasteko beka bat eta o
hiko etxebizitza erosteko diru-laguntza bat) eta xedatu du ez direla subsidioa jasotzen duen langilearen errentatzat jo behar. Hurrenez hurren 2010eko azaroaren 16ko eta 2002ko apirilaren 19ko epaiak dira eta, gure ustez, epaien o
inarriak etxebizitzarako prestazio o
sagarriari eta diru-sarrerak bermatzeko errentari aplikatu ahal zaizkie. Halaber, esan behar da azken prestazio horren izaerak seme-alaba baten ardura gain hartzeko prestazioarenarekin antz handia duela (subsidioari dagokionez, diru-sarrerak zenbatzetik kanpo dago). Izan ere, bien xedea iraupenari erantzuna ematea da, kasu batean, seme-alabarenari eta, bestean, familiarenari.
II.5. Konstituzio Auzitegiak abenduaren 11ko 239/2002 epaian adierazi zuen autonomia erkidegoek haien laguntzak ezar ditzaketela, estatuakok o
satuko dituztenak, haien eskumenaren eta finantza-autonomiaren arabera, betiere funts propioekin eta estatukoak tartean sartu gabe egiten badute. Horri jarraiki, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak ez lituzke zenbatu behar hizpide ditugun euskal laguntzak subsidioaren o
ndorioetarako.
II.6. Langabeziagatiko subsidioaren eteteak Euskal Autonomia Erkidegoari modu negatiboan eragiten dio, eragindako pertsonei arreta emateko finantza ahalegin handia egin behar baitu. Alde batetik, diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoa igo eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak o
rdaintzeari utzitako zenbatekoak o
rdeztu. Bestetik, subsidioa eteteak erretiratzeko Gizarte Segurantzari egindako kotizazioak etetea dakar eta horrek erretiroko etorkizuneko pentsioaren zenbatekoa murriztu dezake eta agian EAEk o
satu beharko du diru-sarrerak bermatzeko errentaren bitartez.
II.7. Gizarte zerbitzuek, herritarrei informazioa eman eta o
rientatzeko duten betebeharra aintzat hartuta, gai honek eragiten dien herritarrei lagundu ahal zien, gure o
rdenamendu juridikoak aitortzen dituen eskubideak behar bezala defendatuz.
III. Ondorioa
EAEk, gizarte arretaren arloan duen eskumen esklusiboa o
inarritzat hartuta, zenbait kasutan, langabeziako subsidioa jasotzeko eskubidea duten pertsonen laguntza o
satzen du beste gizarte prestazio autonomikoen bidez, hala nola, diru-sarrerak bermatzeko errenta eta, hala badagokio, etxebizitzarako prestazio o
sagarria. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak prestazio horien zenbatekoa subsidioaren titularrari bakarrik egozten dizkio errenta edo haren diru-sarrera gisa, kontuan hartu gabe prestazio autonomiko horien o
nuradunak familiak direla. Interpretazio hori o
so kaltegarria da pertsona horien eskubideentzat, hortaz, erakunde honek gomendio hauek egiten ditu:
IV. Gomendioak
1. Eusko Jaurlaritzak Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren aurrean langabeziagatiko subsidioa jasotzeko diru-sarrerarik ezaren baldintza zehazteko gizarte prestazio autonomikoak (diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio o
sagarria) zenbatzen dituen Gizarte Segurantzaren Lege O
rokorraren interpretazioa aldatzeko gestioak abiarazi beharko lituzke.
2. Estatuko Administrazio O
rokorrak haren egungo interpretazioari eusten badio, Eusko Legebiltzarrak Gorte Nagusien aurrean aurkez dezala subsidioa eskuratzearen gaineko legeak estatu autonomikoaren o
inarrietara eta Konstituzio Auzitegiaren irizpideetara egokituko dituen lege-proposamena, gizarte laguntza Gizarte Segurantzari bakarrik lotuta ez egotearen ildotik.
3. Interpretazio irizpide hori dagoen bitartean eta gizarte zerbitzuek herritarrei informazioa eta aholkularitza emateko duten egitekoa kontuan hartuta, zerbitzu horiek lan horiek egin ditzaten eragindakoei administrazio-bidean haien defentsa bideratuz eta laguntza emanez.
3. Arartekoaren 3/2011 Gomendio o
rokorra, urriaren 5ekoa. Jatorriz Europar Batasunekoak diren eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren ijitoen egonlekuetan esku hartzeko jardute-protokoloak garatzeko beharra.
I. Aurrekariak
Arartekoak hainbat kexa jaso ditu jatorriz Europar Batasunekoak diren ijitoen egonlekuek Euskal Autonomia Erkidegoan duten errealitatearen inguruan. Kexa horiek euren familiekin bizi ziren pertsona horien bizi-baldintza desegokien inguruan kezkatuta zeuden gizarte agenteek aurkeztu dituzte bereziki. Familia horiek ez zuten gizarte arretarik jasotzen.
Horrez gain, egonlekuak salatzen zituzten auzokideen kexak ere jaso ditu, segurtasun faltako sentsazioagatik eta baldintza higieniko-sanitarioengatik.
Era berean, Euskal Herrian Ijito Herriaren Erabateko Sustapenerako eta Gizarte Partaidetzarako Kontseiluan o
rdezkatutako erakundeek egonleku horietan bizi ziren pertsonen egoerarekiko kezka eta pertsona horien beharrei behar bezalako erantzuna eskaintzen dioten politika publikoak abian jartzeko premia adierazi digute.
Egonleku horiek jatorriz Europar Batasunekoak diren pertsonek o
satzen dituzte eta gehienak ijitoak dira. Euren ezaugarri komun gisa aipa dezakegu infraetxe egoeran bizi direla, bereziki jabeek utzitako eraikinetan. Eraikin horiek, askotan, industria erabilera izan zuten, eta ez dute urik ezta argi elektrikorik ere. O
rokorrean, ezin dugu esan eraikin horiek Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 25. artikuluak eta Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Itunaren 11. artikuluak, besteak beste, o
nartutako bizitza egokirako eskubidearen estandarrak betetzen dituenik.
II. Oinarriak
Europar Batasunak Hungaria, Bulgaria edo Errumania bezalako herrialdeak bere gain hartzean, herri horietako pertsonek zirkulazio askeko, egoitza askeko eta diskriminazio ezarako eskubideak eskuratu dituzte. Europar Batasunean hamar mila eta hamabi mila ijito bitartean bizi dira, gutxiengorik handiena da eta Europar Batasuneko ia Estatu guztietan aurkitzen da. Europako lurraldeetan mendeak daramatzaten arren, aurreiritziak, intolerantzia, diskriminazioa eta bazterkeria pairatzen dituzte o
raindik ere.
Pertsona horiek Europar Batasuneko Estatu batekoak dira, beraz, Europar Batasuneko o
inarrizko eskubideen gutunean zehazki o
nartutako eskubideak erabili ahal dituzte. Espainian, 240/2007 Errege Dekretua, o
tsailaren 16koa, Europako Espazio Ekonomikoari buruzko Ituna sinatu duten beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartzeari, askatasunez joan-etorrian ibiltzeari eta bizitzeari buruzkoa aplikagarria da (240/2007 ED).
Europar Batasunak jatorriz Batasunekoak diren ijitoen gizarteratzerako neurriak garatzea xedatu du. Era berean, hainbat baliabide bideratu ditu herri administrazioek eta gizarte agenteek agiri honetan aipatu ditugun o
nartutako tresnetan ezarritako helburuak bete ditzaten.
Urte hauetan zehar ijitoen egoerari buruzko ikerketak eta txostenak burutu dira, bai herri sedentario gisa bizi direnenak, gehienak baitira, bai ibiltariak direnenak; eta ijitoen gizarteratzean eragina duten jarduerak diseinatzean kontuan hartu beharreko printzipio komunak erabaki dira. Printzipio horien artean, eskualde eta toki mailako administrazioen, gizarte zibilaren eta ijitoen parte-hartzea azpimarratzen dugu.
Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren ijitoen egonlekuak egoteak herri administrazio guztien eskumena diren neurriak eskatzen ditu, eta ez soilik poliziaren eskumena direnak. Ez gara eremu publikoko erabilerari buruzko arazo bati buruz ari, ezta utzarazte bati buruz ere ez jabetza pribatuko o
ndasun higiezin bat o
kupatu izanagatik, eskubide eta betebeharrak dituzten eta zaurkortasun egoeran dauden pertsonen bizitzari buruz baizik.
Etxebizitza batean sartzeko titularraren baimena beharrezkoa da, infraetxe bat bada ere, hau da, txabola, furgoneta edo antzekoren bat bada ere, delitu goria edo utzaraztea baimentzen duen ebazpen judiziala egon ezean. Pertsona baten etxebizitzan sartzea legeak ezarritako kasuetan bakarrik gerta daiteke. Gainera, pertsonei jakinarazi behar zaie, alojamendurako beste aukerak eskaini eta errespetuz bideratu behar da, gogoan hartu beharreko beste hainbat konturen artean. Utzarazpena ezin da botere publikoek hartutako neurri bakarra izan, giza eskubideen errespetua baizik, eta bereziki, bizitza duina izateko eskubidea. Euskal herri administrazioek Europar Batasuneko, Europar Kontseiluko eta Nazio Batuetako kide izanagatik hartutako konpromisoak bete behar dituzte, hori dela-eta giza-eskubideak babesteko, proportzionaltasunez jokatzeko eta gizarteratzeko politikak sustatzeko hitzarmenak, itunak eta akordioak aplikatzekoak dira.
III. Gomendioak
Osasun Sailak eta Hezkuntza Sailak), foru aldundiek eta udalek (edo Eudelek euren
ordezkari gisa) jatorriz Europar Batasunekoak diren herritar ijitoen egonlekuetan esku hartzeko jarduera protokolo bat garatzen parte har dezaten eta, bertan, giza eskubideetarako sarrera, euren betebeharren betetzea eta etxebizitzaren bortxaezintasunarekiko eskubidea berma daitezen.
organo batean.
4. Arartekoaren 4/2011 Gomendio o
rokorra, urriaren 10ekoa. O
sasun arloko datuak lagatzea, adingabeak babesteko arloko herri-administrazio arduradunek hala eskatuta.
I. Aurrekariak
Foru aldundiek familia babeserako burutzen duten jardueraren esparruan koka ditzakegun hainbat kexa izapidetzean antzeman dugu datuak lagatzen direla.
Zenbait inguruabarren gaineko analisiaren o
stean, o
sasun arloko datuak eskaintzeko moduan zehaztapen falta antzeman genuen gizarte zerbitzuek datuak eskatzeko baliatzen duten xedeari dagokionez.
II. Oinarriak
Adingabeak babesteko zerbitzuek aurrera eraman o
hi duten jarduera hori haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko o
tsailaren 18ko 3/2005 Legean o
inarritzen da eta lege horren 21. artikuluak hauxe dio: "Osasun-zerbitzuek eta o
sasun arloko langileek adingabeen babesaren arloan eskumena duten herri-administrazioei jakinarazi behar dizkiete, edo, beharrezkoa bada, ministerio fiskalari edo epaileari, haurrenganako tratu txarrak, haurren babesgabetasuna edo arrisku egoera ekar ditzaketen egitateak, eta horrelakoetan behar diren esku-hartzeak eraginkorrak eta kalitatezkoak izango direla bermatzeko behar diren datu guztiak helarazi beharko dizkiete; o
robat, elkarlanean aritu beharko dute horrelako egoerak eragozteko eta konpontzeko."
Irizpide horrekin bat etorriz, O
sakidetzaren ustez aipatu 3/2005 Legeak datuen lagapena justifikatzen du interesdunaren baimenik gabe.
Titularraren baimenik ez dagoenean, printzipioz baimenik ez duenak legezko gaikuntza behar du datu pertsonaletara sartzeko: hala ezartzen du izaera pertsonaleko datuen babesa arautzen duen abenduaren 13ko 15/1999 Lege O
rganikoak 11.2 artikuluan.
Gauzak horrela, lagapen horiek garatutako funtzioen ikuspuntutik justifika daitezke eta legezko o
inarria izan dezakete.
Hala eta guztiz ere, lagapen horiek behar bezalako bermerik gabe burutzen ari zirela pentsatzeko datuak antzeman ditugu. Berme horiek egon daitezen, ez da nahikoa datuen lagapena babesten duen legezko xedapen bat izatearekin, egoera bakoitza behar bezala justifikatuta egon behar da datuen babesak eskatzen duen alor guztietan.
Legezko gaikuntza bere horretan ez da nahikoa kasu horietan. Datuen kalitatearen printzipioa kontuan hartzea beharrezkoa da; horren arabera, datuak egokiak eta bidezkoak izango dira eta ez dira gehiegizkoak izango eremuari eta helburu diren xede zehatz, argi eta legitimoei dagokienez.
Helburuaren arabera beharrezkoa den informazioa zehazten bada, datuak eskaini behar dituen arduradunak baloratu ahalko du zein informazio kliniko eskain dezakeen.
Hala, gizarte zerbitzuek burututako o
sasun arloko datu pertsonalen bilketa justifikatuta gera zitekeen datu horiek biltzeko xedeari dagokionez.
Osasunaren gaineko datu pertsonalek duten babes bereziaren ikuspegi honetatik, Arartekoak honako gomendio hau egin zuen:
III. Gomendioak
otsailaren 18ko 3/2005 Legeak ez du aukerarik ematen
osasun arloko datuetan modu
orokorrean sartzeko. Horrela balitz, bereizmenik gabeko sarbidea litzateke, datuen babesaren kontrakoa.
osasun arloko datuen babeserako eskubidearen eta adingabearen babeserako eskubidearen arteko bateragarritasuna lortzen duenean, beharrezkoa da datu horiekiko sarbidea kalitate printzipioaren arabera burutu dadin, hau da, egokiak eta bidezkoak izan daitezen eta gehiegizkoak izan ez daitezen euren xedea kontuan hartuta.
ontzat eman gabe, lagapen-hartzailearen eskaera helburu duten amaierakoarekin bat egiten
ote duen egiaztatu behar du.
5. Arartekoaren 5/2011 Gomendio o
rokorra, urriaren 17koa. Udalek beren udalerrietako egoitzetan bizi diren etxerik gabekoak eta foru aldundiek tutoretzapean dauzkaten adingabeak udal erroldetan jasotzeko jarduerak egiteko betebeharra.
I. Aurrekariak
Arartekoak norbanakoen kexa ugari jaso izan ditu, erroldan izena emateko zailtasunari buruz eta horrek eskubideez baliatzeko eragiten duen eragozpenari buruz. Halaber, bazterketa-arriskuan dauden kolektiboekin lan egiten duten gizarte-erakunde askok helarazi digute pertsona batzuek zailtasunak dauzkatela bizi direneko udalerriko udal erroldan izena emateko.
Arartekoak, gainera, udal erroldei buruzko zenbait jarduera eraman izan ditu aurrera, bai norbanakoen kexak izapidetzerakoan, bai o
fiziozko jarduketetan; eta udal erroldetan izena emateari buruzko beste gomendio batzuk jarraitzerakoan, gai horri buruz egin beharreko ikerketak babestu ditu.
Erroldetan izena ematea tresna garrantzitsua da etxerik ez duten pertsonak gizarteratzeko. 2008an, Europako Parlamentuak etxerik gabeko pertsonen arazoari buruzko deklarazio bat o
netsi zuen, non Europar Batasuneko herrialdeei eskatzen baitie Europan akordio batera iristea kaleetan bizi diren etxerik gabekoen fenomenoari 2015ean amaiera emateko; halaber, deklarazio horretan Europako Batzordeari eskatzen dio gai horretan zenbait jarduera abian jartzeko.
Etxerik ez izatea errealitate bat da, era berean, babesgabetasun egoeran dauden adingabeentzat. Gure kasuan, foru aldundiek adingabe horiek babesteko eta artatzeko betebeharra daukate, haien tutoretza baitute (Kode Zibileko 172. artikulua). Betebehar hori egoitza-harreraren eta familia-harreraren bitartez gauzatzen da. Euskadin, 2010ean, foru aldundiek 1033 adingabe artatu zituzten1, bertakoak zein atzerritarrak, egoitza-harreraren bidez; izan ere, haien o
inarrizko premietarako eta hezkuntza-premietarako berariazko zentroetan artatu zituzten.
Pertsona horietatik asko udal erroldetan izenik eman gabe daude. Honakoak dira izenik eman gabe egoteko arrazoiak:
ostatu harturik dauden pertsonen kopurua handiagoa izan
ohi den arren.
II. Oinarriak
Erroldako izen-emateak o
ndorio garrantzitsuak dauzka pertsonen eskubideetan, eta horren bidez bizilagunaren izaera eskuratzen da. Bestalde, eskubideez –eskubide zibiletarako, nola den parte-hartze politikoa, zein sozialetarako– baliatzeko exijitzen den zerbait da: o
sasun txartela eskuratzea, laguntza soziala, etxebizitza babestua eskatzea eta abar. Administrazio publikoekiko harremanetan eskatzen den ziurtagiri bat da, zeina funtsezko betekizuna baita zerbitzu eta prestazio publikoak eskatzeko. Besteak beste, hezkuntzarako, o
sasunerako, doako justiziarako, beketarako edo babes sozialerako eskubideez baliatzeko eskabideei buruzko arauetan aurreikusten da, aurkeztu beharreko dokumentuen artean, erroldan izena emanda egoteari buruzko ziurtagiria (edo erroldatzearen bolantea) aurkeztu behar izatea. Azken batez, erroldan izen emanda ez egoteak herritarren eskubide eta betebeharretan eragiten du.
Horrenbestez, funtzio garrantzitsuak dauzka politika publikoen tresna gisa edo administrazio publikoentzako informazio- eta kontrol-iturri gisa, eta baldintza bat da pertsonek beren eskubideak eta betebeharrak betetzeko. Hori dela eta, errolda garrantzi izugarria duen figura da, zeina ezinbesteko bilakatu baita gure autonomia erkidegoan bizi diren pertsonen eguneroko bizimodurako.
III. Gomendioak
ondorioei buruz.
orrian biltzen dituen datuak dauzkan eredu batekin: izen-deiturak; sexua; jaiotzeko tokia; ikasketak; NANa, ANZa edo pasaportea; eta datu boluntarioak, esate baterako telefono zenbakia. Gainera, eskari normalizatu horrek izena emateko data (zeina eskariarena bera baita) erroldan agertzea ahalbidetu behar du, bai eta eskatzailearengan biltzen diren inguruabar bereziak ere; honakoak, esate baterako: bizitoki efektiboaren agerpena, etxebizitza
okupatzeko titulurik ez daukan kasuetan, edo adierazitako etxebizitzak behar diren baldintzak ez betetzea, edo erroldako izen-ematean eragina izan dezaketen eta aipatu beharrekoak diren gainerako inguruabarrak.
ondoriozkoei.
ofiziozko baja aurreikusten bada, Populazioari nahiz Lurralde Mugaketari buruzko Erregelamenduko 72. artikulua eta hurrengoak bete beharko dira.
1 Eusko Legebiltzarreko Arartekoaren Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren 2010eko txostena.
6. Arartekoaren 6/2011 Gomendio o
rokorra, urriaren 27koa. Haurrek eta nerabeek egindako kirola, une o
ro eta edozein testuinguruan, hezkuntza parametroen arabera garatzen dela bermatzearen egokitasuna.
I. Aurrekariak
Hainbat forotan eta bide ezberdinetatik kezka adierazi digute kirolaren esparruan hainbat entrenatzailek adingabeekin izan dituzten jokabide eta jarrera batzuen inguruan, eta Ararteko erakundeak kezka horiek jaso ditu. "Gehiegizkoak" izateagatik gaitzesgarritzat jotzen diren jokabideak dira eta, nolanahi ere, nekez jo daitezke hezigarritzat, izan ere, "norbera gainditzea eta norbanakoaren ahalmena lehertzea bultzatzeko asmoz, pertsona mugara eramatea" o
inarri hartuta, jokabide ikaratzaileak, iraingarriak, laidogarriak izaten dituzte, neurriz gaineko zigorrak ezartzen dituzte, etab.
Berriro diogu, haur eta nerabeekin egindako kirol jardueraz ari gara eta, jarduera horretan, adingabearen interes gorena da −alegia, haren garapen pertsonala eta soziala bilatzea lehentasunezko eginbehar gisa− edozein azterketa eta balorazioren ardatz nagusia.
II. Oinarriak
Gehienek o
nartzen dute, eta horrela xedatzen dute arau eta politika publikoek, adin horietako kirol jardueraren helburuak hezkuntza duela o
inarri. Kirol diziplina jakin baten trebetasun edota gaitasun teknikoak ikasi eta garatzea baino harago doa haurren erabateko hezkuntza o
satzeko, norberaren eta gizartearen garapen o
sasungarria lortzeko balore positiboen hezkuntzan barneratuz.
Euskal Autonomia Erkidegoko kirola eta zehazki eskola adineko kirola erregulatzen duen arau multzoak lehentasunezko hezkuntza o
rientazio hori biltzen du eta kirol modalitate horren elementu artikulatzaile ezberdinetara bideratzen saiatzen da. Hala eta guztiz ere, o
nartezintzat edo behintzat gaitzesgarritzat eta, beraz, neurri batean zigorgarritzat, joko diren jokabide horiek eskatzen dituen azken urratsean, lehiaketaren uneak arautzera mugatzen da, klubaren edo erakundearen kirol jarduera edo entrenamenduaren eremuan gerta daitekeen ezer ez aipatu gabe.
III. Gomendioak
Euskal herri administrazio eskudunek, bakoitza o
rdenamendu juridiko eta administratiboak derrigortzen edota ahalbidetzen duen heinean, haur eta nerabeekin bideratu beharreko hezkuntza kirol jardueraren garapen egokirako jokabiderik egokienak zehatz ditzaten eta horrek lehentasunez izan behar duen hezkuntza edukiarekiko kontrakoak direnak zigor ditzaten, une, eremu eta testuinguru o
rotan aplikagarria den diziplina erregimen baten bidez.
7. Arartekoaren 7/2011 Gomendio o
rokorra, urriaren 28koa. Poliziaren jarduera eta praktiketako berme sistemari buruzkoa.
I. Aurrekariak
Azken urteotan antzeman dugu poliziaren funtzioa hizpide duten Arartekoaren zenbait gomendio ez direla betetzen eta kasu askotan ez direla gomendiook abian jartzeko mekanismo zehatzak artikulatu. Herrizaingo ataleko urteko txostenen sarreran horren inguruan gauzatu dugu jardueraren berri eman dugu, baita gure balorazioaren berri ere.
Erantzun horri eta gomendio horietako batzuen o
ndotik gaiari berriro heltzea komenigarria dela iruditu zaigunez –kontuan hartuta gomendio o
rokorrak direla, eremu bati eta polizia-kidego jakin batzuei lotuta daudela–, egokia iruditu zaigu gaiari berriz heltzea, gomendio berri bat eginez. Azken horren xedea, ikuspegi o
rokor batetik, dagoeneko esandakoa sakontzea eta antzemandako gabezia esanguratsuenekin zerikusia duten hainbat hobekuntza proposatzea da.
Horrez gain, atxiloketa giza eskubideetan eragin gehien duen poliziaren jarduera bat da eta horregatik une o
ro daukagu hizpide gai hori. Gure iritziz, komenigarria da gomendioa baliatzea berme sisteman sakontzen jarraitzeko, bereziki, gabeziak antzeman ditugun alderdi horietan.
Giza eskubideei o
so lotuta dagoenez, gure ustez egokia da indarraren erabilera aztertzea eta atzerritarrekin diskriminaziozko jarduerak saihestuko dituzten hainbat mekanismo proposatzea.
Halaber, berme batzuk aztertu ditugu, hala nola, poliziaren uniformeetan lanbide identifikazio-zenbakia, agenteen prestakuntza eta gomendioan jasotako arloetan jarduera-protokoloen ezarpena.
II. Oinarriak
Gure azterketa euskal herri-administrazioen mendeko polizia-kidegoetara (Ertzaintza eta udaltzaingoak) mugatu da, gure kontrola haietara iristen baita, eta gure gomendioak behin eta berriz betetzen ez direla atzeman dugun eremuetara. Eremu horietako bakoitzean aipatu gomendioak eta giza eskubideak bermatzeko beste o
rganismo batzuek egindakoak aintzat hartu ditugu, baita aplikatu behar direla irizten ditugun arauak eta jurisprudentzia ere. Hori o
inarri hartuta, topatzen ari garen arazoak identifikatu ditugu eta horiek konpontzeko irtenbideak proposatu ditugu.
Poliziaren jarduerak gainbegiratzeko mekanismoak ezartzeko premia bereziki azpimarratu dugu, bai maila o
rokorrean bai jarduera zehatzetan eta balio prebentiboan ere.
Konstituzioak atxilotuari aitortzen dizkion zenbait eskubide aintzat hartu ditugu (adibidez, haren eskubideen eta atxilotzeko arrazoien berri berehala eta modu ulergarrian emateko eskubidea, aitortu behar ez izateko eskubidea eta abokatu-laguntza jasotzeko eskubidea). Halaber, gorputz-miaketa, atxiloketa epaitegiari jakinaraztea, jardueren erregistroa, o
torduak eta eginbideak eta bideograbazio-sistemak aurrera eramateko lekuen gaineko irizpideen ezarpena aztertu ditugu, kontuan hartuta alderdi horietan guztietan gabeziak antzeman ditugula.
Indarraren erabileraren gainean egin dugun azterketak proportzionaltasun printzipioa dauka o
inarri eta bilera, adierazpen eta mintzaira eskubideen ziozko eskakizunak kontuan hartuta, indarraren erabilerara jotzea saihestuko duten bide berriak bilatuz, arreta berezia jarriz arazoak konpontzeko modu gisa indarraren erabilerara jotzea saihestuko duten bide berriak bilatzeko egokitasunean, betiere, posible bada.
Atzerritarrekin diskriminaziozko jarduera posibleak prebenitzeko mekanismoei dagokienez, bakarrik arraza-ezaugarri jakinak eta arraza-delituen aurkako borrokan poliziaren egitekoak duen garrantzia o
inarri dituzten poliziaren esku-hartzeak saihestu ditzaketenak izan ditugu hizpide.
III. Gomendioak
Gomendio o
rokorrak 30 gomendio hartzen ditu barne eta azken horiek o
ndorioen forma dute. Horietako batzuk laburtuko ditugu:
okerrak prebenitzeko eta kontrolatzeko modu gisa. Poliziaren jarduera
oker baten zentzuzko edozein salaketa edo seinaleren berehalako ikerketa inpartziala mekanismo horietako bat da. Ildo horretan, poliziaren jarduera ebaluatzeko eta jarraipena egiteko aukera ematen duten jarduera horren gaineko datuak biltzeko sistemak ezartzea ere halaxe da.
oinarritu behar da, hierarkiako gainekoek kontrolatu eta egiaztatuta. Jarduera nahikoa dokumentatu behar da eta erabilitako indarraren deskribapen zehatza gaineratu behar du. Neurria poliziaren bulegoetatik kanpo hartzen bada, polizia-agenteek aginte eta kontrol zentroari jakinarazi beharko dizkiote arrazoiak.
ondoriozko atxiloketak saihesteko kontrol mekanismoak ezarri behar dira, baita atestatuen eta administrazio atxiloketen edukia bete-betean errealitatearekin bat etortzen dela bermatzeko ere, agiriok eragiten dituzten gertakariei dagokienez.
ondoriozko erantzukizun administratibo eta penal posibleak preskribatzeko gehienezko epealdia errespetatzeko nahikoa denboraz gorde behar da, bai eta eskubideak bermatzeko erakundeek esku hartzeko duten epean zehar ere.
8. Arartekoaren 8/2011 Gomendio o
rokorra, azaroaren 15ekoa. Banandutako gurasoek jaso behar duten informazioa, administrazioak haien seme-alabez dituen datuei dagokienez, eta aurkeztu behar dituzten agiriak.
I. Aurrekariak
Bananduta dauden eta seme-alabak kargura dituzten pertsonek jarritako kexak izapidetu eta ikertzeko esparruan, pertsona horiek, guraso diren aldetik, legeak esleitzen dizkieten eskubideak eta betebeharrak baliatzeko dituzten zailtasunen berri izan dugu. Horietako batzuk banandutako pertsonek guraso-ahala baliatzerakoan administrazioak batez ere –beti ez bada ere– hezkuntza eta o
sasunaren arloan ezartzen dituen baldintzatzaile batzuen o
ndorioz sortzen dira. Administrazioak adingabe bati buruzko datuak dituenean, haren intimitatea babesteko betebeharra dauka. Hortaz, haren legezko o
rdezkaritza gain duenari bakarrik jakinarazi diezazkioke. Dena den, o
rdezkaritza hori egiaztatzeko, nahikoa da gurasoek familia-liburua aurkeztea elkarrekin bizi badira; bananduta badaude, aldiz, horrez gain, guraso-ahala kendu ez dietela frogatu behar dute. O
sasunaren esparruan, jagoletza ez duen gurasoak "guraso-ahala egiaztatzen duen agiria" ere aurkeztu behar du. Kontu horrek hiru kexagai eragin ditu.
ohikoa dela horren inguruko pronuntziamendurik barne ez hartzea, pronuntziamendu judizialak ez baitu hizpide izan.
ordea, legeak. Hortaz,
ondorio horietarako garrantzitsua izango litzatekeen ebazpen bakarra gurasoen eta seme-alaben arteko eginkizunen bat ez betetzearen
ondotik ahal hori kendu liekeena izango litzateke. Ez-betetze hori ezkonduta daudenek, bananduta daudenek edo ezkongabe daudenek egin dezake. Beraz, banantzea bere horretan ezin da izan jazo izanaren adierazle. Pertsona batek ez du zertan egiaztatu behar haren seme-alaben guraso-ahala mantentzen duenik ahal hori
osatzen duten eskubideak eta betebeharrak modu arduratsuan baliatzeko, adibidez, haien
osasunagatik edo bilakaera akademikoagatik kezkatzea.
ondorio ekonomikoak eta pertsonalak egiaztatu behar dituzte. Ildo horretan, eskatzen dute, ebazpen judiziala
oso-osorik aurkeztu beharrean,
ondorio horietarako xedapenen zatia aurkeztea nahikoa izan dadila.
2011. urtean arrazoi horregatik gure esku-hartzea behar izan zenean, hezkuntzaren arloan administrazioak Ikastetxeen Zuzendaritzak horren inguruan 1997-06-16an ezarritako jarraibideekin bat etorriz jardun zuen. Arartekoaren ebazpen hau une horretan argitaratu zela kontuan hartuta, Hezkuntza Sailak horren inguruko jarraibide berriak argitaratu zituen. O
ndorioz, erakunde honek bertan jasotako gomendioak mahaigaineratu zituen gomendiook hobetzeko, Haurren eta Nerabeen Bulegoaren laburpenean islatu denaren arabera.
II. Oinarriak
Hala jardutean, administrazioak zenbait adingaberen datuak dituela kontuan hartuta, adingabe horiek babestu nahi ditu, horien berri legezko o
rdezkariak bakarrik izan dezan. Egia, o
rdea, honako hau da: adingabearen gurasoak bananduta ez daudenean, hizpide ditugun zuzentarauek, o
ndorio horietarako, ez diete behartzen adingabearen seme-alabatasuna ez den beste ezer egiaztatzera.. Banantzerakoan bakarrik behartzen zaie seme-alabei buruzko neurriak zehazten dituen ebazpen judiziala edo notario-agiria aurkeztera. Eskakizun horren logika bikoitza da: alde batetik, seme-alabak haren kargura dituen pertsona baten banantzea ez da bere horretan adierazle nahikotzat jotzen guraso-ahala kentzeko legezko kausa batean sartuta egoteko eta horrek hala ez dela bermatzen du, banantzerik jazotzen ez denean, beharrezkotzat jotzen ez diren kautelen bitartez; bestetik, aipatu adierazlea indartu egiten da, gainera, seme-alaben zaintza beste gurasoaren esku utzi bada.
Erakunde honen ustez, azaldutako logika, azken batean, administrazio jarduerak barne hartu behar ez dituen aurreiritzien araberakoa da, ez baitute nahitaezko legezko euskarririk edo euskarri jurisprudentzialik. Pertsona bat ez da ama edo aita hobea ezkonduta, bananduta edo ezkongabe egoteagatik. Beste kontu bat izango litzateke gurasoen eta seme-alaben arteko zereginak larriki ez betetzeagatik guraso-ahala kendu izan baliote. Hala ere, banantzeak ez du ez-betetze horren arriskua handitzen, berdin-berdin egin baitezakete ezkonduta edo bananduta daudenek. Era berean, adingabeen jagoletza gurasoetako bati eman izanak ez du esan nahi beste gurasoak egitekoren bat bete ez duenik.
Azaldutako arazoen artean hirugarrenari dagokionez, irtenbide bat izan daiteke, o
ndorio horietarako, administrazioak ebazpenaren epaia bakarrik egiazta dadin eskatzea, hartutako neurriak eta, hala badagokio, haren irmotasuna adieraziz. Dena den, antzeman dugu epaitegiek ez dituztela mota horretako ziurtagiriak egiten. Horregatik, pentsatu genuen gure egitekoa zela Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Gobernu Aretoari hausnarketa hori helaraztea, o
nartu zuena, eta EAEko epaitegi guztietara luzatzea adostu zuena.
III. Gomendioak
ondorioz, dibortzioak ez du arrazoi izan behar ahal horren titular gisa dituzten eskubideak (informazioa eta partaidetzarako bideak) mugatzeko, seme-alaben erabateko garapenaren arduraren betebeharra konplitzeko.
ondorioz, seme-alabatasuna familia-liburuaren edo antzeko erregistroko agiriaren bidez egiaztatu
ostean, ez litzateke guraso-ahalaren beste egiaztapenik eskatu behar (legearen aginduz bertatik
ondorioztatutakoa). Behin-behineko muga alegatzen duenak egiaztatu beharko luke.
onartuz (seme-alaben zaintza daukaten edo ez alde batera utzita), baita irakasleekin elkarrizketak edukitzeko eta zentroko hezkuntza komunitatean lankidetzan aritzeko eskubidea ere, gainontzeko gurasoen baldintza eta arreta berarekin.
Osakidetzak lehen mailako erabilera ez asistentzialerako lehen mailako dokumentazioa eskuratzeko prozedurak berrikusi beharko lituzke, baita
ospitaleko dokumentazio klinikoa eskuratzekoa ere. Izan ere,
ondorio horietarako, adingabe baten legezko
ordezkaritza egiaztatzeko baldintzek berberak izan beharko lukete, gurasoak bananduta egon edo ez eta adingabearen zaintza guraso bati edo biei dagokien alde batera utzita.
ondare izaerakoa edo pertsonala, epai bidez hartutako neurrien edukia zein den ezagutu behar da. Aipatu kasuetan, administrazioak eragindakoei horiek hartzen dituen ebazpenaren epaiaren frogaren bitartez neurriok egiaztatzeko aukera eman beharko lieke, epaia
oso-osorik aurkeztu beharrean.
9. Arartekoaren 9/2011 Gomendio o
rokorra, azaroaren 29koa. Gizarte prestazioak jasotzeko eskubidea bertan behera uztearen eta horretarako erabilitako moduen o
ndorioak. Diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio o
sagarria.
I. Aurrekariak
Gizarte prestazioak modu irregularrean etetea hizpide duten kexa kopurua asko handitu denez, Arartekoak horren inguruko ebazpen bat argitaratu du. Gomendio hori eragin duten kexek lau arrazoi aipatzen dituzte, honako hauek: kautelazko etetearen neurria ez aplikatzea betebeharren bat konplitu ez izanaren edo baldintzaren bat galdu izanaren susmoak –eta ez probak– daudenean; de facto egindako iraungitzea bideratzearen o
ndorioz, etendako prestazioaren eskaera berria egiteko premia araudiak baloratutako arrazoiak alde batera utzita; eteteko ebazpenen arrazoiketarik eza; eta, azkenik, bereziki Arabako Foru Aldundiari zuzendutako gomendioaren alderdia, bidegabe jasotako zenbatekoak eskatzearen inguruan prozeduraren arauak ez aplikatzea.
II. Oinarriak
Arartekoaren ustez, askotan prestazioa eteteko neurrira jotzen da jasotzaileek baldintzaren bat betetzen ez dutela pentsatzen denean, pertsona horiei alegazioak aurkezteko aukerarik eman gabe (147/2010 Dekretuaren 53. artikulua eta hurrengoak eta 2/2010 Dekretuaren 31. artikulua eta hurrengoak); kasu horietarako indarrean dagoen araudiak kautelazko etetea aplika dadin xedatzen du (gehienezko iraupena hiru hilabete, eta neurria aplikatzeko arrazoirik ez zegoela egiaztatuz gero, jaso gabeko zenbatekoen errenboltsorako eskubidea) eta, hortaz, ez ditu etete irmoaren o
ndorio larriak (18 hileko iraupena duena, jaso gabeko zenbatekoen errenboltsorako eskubiderik gabe, 147/2010 Dekretuaren 45. artikulua eta 2/2010 Dekretuaren 26. artikulua).
Horrez gain, antzeman dugu askotan prestazioa berrabiarazten denean, prestazio hori eteteko arrazoiak desagertzen direnean, jasotzaileek eskaera berri bat egin behar dutela, kontuan hartuta araudiak xedatzen duela prestazioa o
rdaintzeari berriro ekingo zaiola etetea eragin zuten arrazoiak indargabetzen direnean (147/2010 Dekretuaren 45. eta 46. artikuluak eta 2/2010 Dekretuaren 26. eta 27. artikuluak); horrek esan nahi du pertsona horiek hilabete batzuetan ez dutela prestazioa jasoko dagoeneko baldintza guztiak betetzen badituzte ere.
Gomendioaren hirugarren alderdi garrantzitsua etetea jakinarazteko baliatzen diren idazkien arrazoiketarik ezari buruzkoa da; idazki-ereduak erabiltzearen o
ndorioz, o
ro har, kasu bakoitzaren gaineko erreferentzia zehatzak falta dira. Beraz, kasu gehienetan prestazioa jasotzeko eskubidea eteten dieten pertsonek ez dakite zergatik eten zaien aipatu prestazioa (Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak modu ez formalean arrazoi horiek jakinarazten dituen kasuetan izan ezik).
Azkenik, Arabaren kasuan, bidegabe jaso ahal izan diren zenbatekoen kobrantza arautzeko berariazko prozedura-arauak betetzearen inguruan erabateko gabezia antzeman da (147/2010 Dekretuaren VI. kapitulua eta 2/2010 Dekretuaren IV. kapitulua); horren eta aurretik aipatutakoaren o
ndorioz, bazterkeria egoeran dauden pertsonek hainbat zenbateko itzuli behar dituzte (batzuetan 20.000 euro baino gehiago, erreklamazioko gutxi gorabehera 5.000 euro), eteteko arrazoien berri izan gabe eta kasuan kasuko alegazioak aurkeztuta defendatzeko aukerarik eduki gabe.
III. Gomendioak
osagarria jasotzeko baldintzak galdu direla edo eginbeharrak bete ez direla pentsarazten duten adierazleak egonez gero,
oro har
ordainketaren kautelazko etetea aplikatu dadila prestazioa jasotzeko eskubidea eten beharrean; izan ere, azken hori froga eztabaidaezinak dauden egoerei lotuta dago; kasu horietan, jasotzaileak eteteko arrazoietako bat burutu du.
ordainduz, berriro aktibatzeko prozedura bat abian jarri beharrean; izan ere, praktikan hori prestazio berri bat ematea eragiten ari da.
10. Arartekoaren 10/2011 Gomendio o
rokorra, abenduaren 14koa. Abiadura murriztaileak hiri eta hiriarteko bideetan.
I. Aurrekariak
Erakunde honek, urteetan, zenbait kexa jaso ditu autonomia erkidegoko errepideetan eta hiri bideetan gehiegizko abiadurak eragiten dituen segurtasun arazoei buruz. Herritarrek arazo horretarako irtenbideak eskatu dituzte eta, beste neurri batzuen artean, herri-bideetan abiadura murriztaileak jartzeko eskatu dute, o
inezkoen segurtasuna hobetzeko.
Horrela, eskaera horri erantzuteko, herri eta hiri gehienetan, dagozkion bide seinaleak ez ezik, ibilgailuen abiadura murrizteko eta trafiko istripuak saihesteko berariazko gailuak instalatu dira, besteak beste: o
inezkoentzako pasabide garaiak edo nabarmenduak, asto bizkarreko murriztaileak (sakanguneak), europar kuxinak, etab. Hala ere, gailu horiek izan beharreko ezaugarriak finkatzeko arau teknikorik ezean, administrazio bakoitzak bere irizkideen arabera jarri ditu bereak, eta sistema batzuen eta besteen artean dauden aldeak handiak dira, baita bideen ezaugarriak o
so antzekoak izan litezkeen kasuetan ere.
Bestalde, pertsona batzuk kaltetuta sentitu dira o
ztopo horiek direla-eta, eta jarritako gailu murriztaileen ezaugarri teknikoekin duten desadostasuna adierazi dute; izan ere, uste dute arazo argi bat konpontzeko, gehiegizko abiadura, alegia, beste arazo batzuk sortu direla, besteak beste: kalteak gidarien o
sasunarentzat, kalteak ibilgailuetan, zarata gehiago, irisgarritasunaren legedia ez betetzea, mugikortasun zailtasun handiagoak minusbaliotasuna dutenentzat, etab.
Aurreko gogoetei jarraituz, Arartekoak egokia iritzi zion o
fizioz espediente bat zabaltzeari, informazioa biltzeko eta autonomia erkidegoko zenbait herri-administraziorekin haien jarduketa eta gaiari buruzko iritzia ezagutzeko. Horrela, gaiari buruzko argibideak eskatu zitzaizkien Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundiei, Bilbo, Donostia eta Gasteizko Udalei, eta Barakaldoko Udalari, prentsan agertutako kexengatik, eta, azkenik, EUDEL, euskal udalen elkarteari.
II. Oinarriak
Azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretuaren bidez o
nartu zen martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak o
netsitako Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen artikuludun testua aplikatu eta garatzeko Zirkulazio Arautegi O
rokorra (ZAO). Dekretu horrek, 4. eta 5. artikuluetan, o
inezkoentzako pasaguneetako konkorrak arautzen ditu, eta hauxe xedatzen du: konkorrak ez direla bide-oztopotzat joko, baldin eta Sustapen Ministerioak horretarako ezarritako o
inarrizko araudia betetzen badute.
Esparru horretan, Sustapen Ministerioaren irailaren 23ko 3053/2008 aginduak Estatuko Errepide Sareko errepideetan abiadura murriztaileak eta alertako zeharkako bandak instalatzeko arau teknikoa o
nartu zuen (2008ko urriaren 29ko 261. BOE). Sustapen Ministerioak berak ulertu du agindua Estatuko errepideetan soilik ezarri behar dela, baina ezerk ez duela galarazten beste bide-sareen esparruan aplikatzea, azpiegitura horien ardura duten administrazioek hala xedatuz gero.
Beraz, bideetako irtenguneak ez dira o
ztopoak, instalakuntzen erabiltzaileen eta txirrindularien bide segurtasuna bermatzen duten heinean. Zirkulazio bide mota guztietan instalakuntza horiek egiteko derrigorrez bete beharreko o
inarrizko araurik ez dagoenez gero, herri-administrazio bakoitzak bere jarraibideak edo arauak garatu ahalko ditu, bere eskumeneko zirkulazio bideetan bakar-bakarrik.
Dena dela, arau propiorik ez duten eta beste administrazio batzuek ezarritako arauak bere egin ez dituzten administrazioentzat, ezarri beharreko legeriaren ixteko baldintza gisa, ezin da baztertu o
sagarri gisa FOM Agindua ezartzea.
Euren eskumeneko zirkulazio bideetan abiadura murriztaileak jarrita dauzkaten herri-administrazioek euren araudi propioa izan beharko lukete, instalazio horien ezaugarri teknikoak garatzeko. Edo, bestela, gutxienez formalki araudi propiotzat hartu beharko lukete dauden araudietako bat, Bizkaiko Foru Aldundiak bere lurraldeko udalerrietarako berariaz xedatu duen bezala.
Ikuspuntu formaletik begiratuta, abiadura murrizteko instalazioen araudiak behar bezalako publizitatea bermatu beharko luke, eta baita ere, hala badagokio, eragindako erabiltzaileen eta o
rdezkaritza duten eta arazoak zuzen-zuzenean eragiten dien elkarteen edota kolektibo profesionalen partaidetza.
Gogoeta horiek kontuan hartuta, honako gomendio hauek egin dizkiegu gai honetan eskumena duten herri-administrazioei:
III. Gomendioak
ordezkariekin eztabaida ditzatela.
Orokorraren batzordearen edo egokitzat jotzen den beste plataforma baten bidez, eta udal elkarteen
ordezkarien parte hartzearekin, abiadura murrizteko instalakuntza bakoitzaren izen bateratuak eta autonomia erkidegoko herri-administrazio guzti edo gehienentzat komunak izan litezkeen diseinu eta ezarpen irizpideak susta daitezela.
11. Arartekoaren 11/2011 Gomendio o
rokorra, abenduaren 26koa. Hipoteka betearazpenetatik sortutako eskualdatzeak Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergatik salbuetsita geratzeko proposamena, eskualdatze horiek subjektu pasiboen o
hiko etxebizitzan eragina dutenean.
I. Aurrekariak
Uneko egoera ekonomikoa bereziki gogorra izaten ari da pertsona askorentzat gure autonomia erkidegoan. Lana galtzeaz gain, ezin izan diote hipoteka-kredituen o
rdainketari aurre egin eta horrekin, o
hiko etxebizitza zena galdu dute.
Etxebizitza bat eskualdatzea, enkante publikoan indarrez besterentzeak edo bankuari esleitzeak eragin badu ere, eragiketa kaltegarria da zerga ikuspegitik. Hasteko, udalek familia horiei Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga likidatu behar diete. Sortutako zerga kuota, faktore askoren mende egongo da, baina zenbateko handiak islatzen o
hi dituzte, batez ere, eragindako familien egoera ekonomiko estua kontuan hartzen bada.
Pertsona horiek, egoerarengatik larrituta, Ararteko erakundearekin harremanetan jartzen dira eta akatsen bat egon delakoan zerga bat likidatu dietela adierazten digute, nolanahi ere, bankuak o
rdaindu beharko zukeelako uste o
soa baitute eta, aldi berean, hura o
rdaintzeko diru-sarrerarik ez dutela aitortzen digute.
Likidazioak ez dira gaizki igorriak egoten. Higiezina igortzen duena izaten da zergaren subjektu pasibo, eta, beraz, huraxe dago likidazio hori o
rdaintzera behartuta.
Erakunde honetatik euren o
rdainketa geroratzea eta zatikatzea aholkatzen diegu, arinagoa izaten baita horrela o
rdaintzea aurre ez egitea baino, bitartekoak ez izateagatik, eta zorra premiamenduzko bidean kobratzeko fasean sartzea.
Hala eta guztiz ere, erakunde honen ustez, konponbidea ez datza baldintza egokiagoak ezartzean pertsona horiek zerga zorra o
rdaindu ahal izateko euren bizitza ekonomikoa guztiz suntsitu gabe eta euren iraute pertsonala arriskuan jarri gabe.
Badakigu gure tokiko erakundeek finantza eta ekonomia egoera zaila zeharkatzen ari direla. Hori bai, zerga horren azpian dagoen justifikazioa lurzoruaren eskualdatzearekin o
ndaretutako gainbalioaren zati bat komunitateari itzultzea baldin bada, higiezin baten indarrezko besterentzeak hipoteka betearazpen batean kontrakoa adierazten du, kontribuzio-ahalmen zehatz baten erabateko falta subjektu pasiboan, beraz, gure ustez, justizia materialaren ikuspuntutik, indarrezko eskualdatze horiek ez lukete zergarik izan beharko subjektu pasiboaren o
hiko etxebizitzan eragina dutenean.
II. Oinarriak
EAEn zerga horren inguruko Arandia Hiri Lurren Balioaren Gehitzea arautzen duten foru arauetan aurkitzen dugu gure lurralde historiko bakoitzean.
Zerga hori, gainbalio izenarekin ezagunagoa, edozein titulu bidez eskualdatzen diren hiri lurrek duten balio gehikuntza kargatzen duen zerga da, lur horien jabetza edozein tituluren bidez eskualdatzen denean edo horien gainean jabaria mugatzen duen edozein o
ndasun eskubide eratu edo eskualdatzen denean.
Etxebizitza baten indarrezko besterentzea hipoteka betearazpenaren o
ndorioz jabetzaren eskualdatzea dakar esleipendun berriaren alde.
Foru arauetan azaltzen diren salbuespenek ez dute egoera hori biltzen; beraz, horrelako o
perazioetan, lurra eskualdatzea zerga-ordainketaren mende dago.
Maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoarekin Hitzarmen Ekonomikoa o
nartzekoak, ez du eragozten Batzar Nagusiek zerga horren salbuespen berriak ezarri ahal izatea. Horregatik, honako hau proposatzen dugu:
III. Gomendioak
ordaintzetik salbuetsi daitezen subjektu pasiboen
ohiko etxebizitzen besterentzean eragina dutenean.
ordenantzak alda daitezen.
12. Arartekoaren 12/2011 Gomendio o
rokorra, abenduaren 28koa. Demokrazia eta herritarrek parte hartzea. Bereziki, ingurumen-prozesuetan parte hartzea.
I. Aurrekariak
Herritarrek gai publikoetan parte hartzea demokraziaren funtsa da. Demokrazia o
rdezkatzailea eredu hegemonikoa izan da estatu liberalik gehienetan, zuzeneko demokrazia dagoen salbuespen gutxi batzuekin. Denboraren poderioz, eredu horrek krisian sartzeari ekin dio. Hautatutako o
rdezkariei boterea emateak herritarrak eta erakunde publikoak elkarrengandik urruntzea ekarri du. Horrez gain, gizarte estatu bat ezartzean eratorri diren arazo publikoak gehitzeak eta arazo publikoak kudeatzen dituen herri-administrazioak eredu burokratiko eta hierarkizatua edukitzeak etengabean gardentasun demandak eta herritarren eta gizarte zibilaren partaidetza handiagorako demandak eragin ditu.
Azkenaldian, EBko politikak garatzeko gobernantza eta administrazio egokirako eskubidea o
inarri dituzten gobernu o
naren printzipioak ari dira planteatzen Europako erakundeak. Proposamen horien bitartez lortu nahi da herritarrek konfiantza izan dezaten berriz ere erabaki-prozesuetan eta horiei legezkotasun handiagoa eman nahi zaie. Parte hartze politikoa hobetzeko formulak zuzeneko demokraziaren eta demokrazia o
rdezkatzailearen eremuan planteatu dira. Gainera, esan behar dugu arazo publikoetan parte hartzeko hirugarren espazio bat dagoela. Gomendio hau espazio horri buruzkoa da: demokrazia parte hartzaileaz ari gara. Eremu honetan, herritarrek administrazioaren jardunetik o
ndorioztatzen diren erabakietan parte hartzeko aukera planteatzen da. Erabaki horiek ez dakarte herriaren subiranotasunaren baliatzea. Erabakiak eta xedapenak dira baina gure bizitzaren o
inarrizko alderdietan –adibidez, hirigintza, lurralde antolamendua edo ingurumena– o
inarrizko eragina dute.
Ingurumenean izan da, hain zuzen ere, kolektibo eta eragile sozialek parte hartze gehien eskatu duten arloetako bat. Eremu honetan, nazioarteko tresna juridikoek (Rioko Gailurra eta Aarhuseko Hitzarmena) ingurumenean eragina daukaten erabakiak hartzerakoan parte hartzearen aldagaia sartzeko balio izan dute. Ingurumenerako NBEren 21 Agendaren babesean tokiko batzordeek sortutako gizarte o
ndarea dago.
Gomendio honen xedea gure o
rdenamendu juridikoan, bereziki, ingurumen arloko erabakietan, herritarren parte hartzearen gaineko hainbat hausnarketa egitea da. Horretarako, azken urteetan gai honen inguruan erakunde honen esperientzia kontuan hartuko dugu.
II. Parte hartzeko eskubidea gure antolamendu juridikoan
Espainiako Konstituzioak parte hartzearen printzipioa sartzen du Atariko Tituluan. 9.2 artikuluak azaltzen du botere publikoei dagokiela bideak jartzea herritar guztiek bizitza politiko, ekonomiko, kultural eta sozialean parte hartu ahal izateko. Konstituzioak administrazio parte hartzearen eskubidearen edukia 105. artikuluan aipatzen du. Xedapen honek ezartzen duenaren arabera, herritarrek administrazio xedapenak egiteko prozeduran (zuzenean edo elkarteen bidez) entzunak izateko eta interesdunek administrazio egintzak egitean entzunak izateko duten eskubide honen edukia arautuko du legeak, bidezkoa denean, interesdunari entzunaldia emango zaiola bermatzen.
III. Parte hartzeko eskubidea Arartekoaren lanean
Azken urteetan, erakunde honek zenbait aldiz aztertu ditu hirigintzari eta ingurumenenari lotutako gaietan parte hartzeak sortzen dituen arazoak. Hasitako prozesuetan parte hartzeko eragozpenak, erantzun formalen gabezia edo motibazioaren akatsak izan dira erakunde honek aztertu dituen kasuetako batzuk. Bestalde, zenbait elkarte kezkatuta agertu dira, beraien ekarpenei ematen zaien balio txikiagatik. Herri-administrazio batzuek, erabakiak hartzeko o
rduan, interes kolektiboak defendatzen dituzten elkarte edo taldeak interesduntzat jo beharrean, erabateko mesfidantza erakusten dute haien aurrean. Erreklamazio hauek, batez ere, ingurumenari eta hirigintzari eragiten diete, eta, neurri txikiagoan, tokiko eremuko gaiei.
IV. Parte hartzea ingurumeneko prozesuen barruan
Gure o
rdenamendu juridikoak ingurumeneko parte-hartzea gaineratu du nazioarteko tresna juridiko ezberdinak o
inarri izanik eta ingurumeneko demokrazia finkatuz joan dira funtsezko hiru pilareetan o
inarrituta: informazioa, parte hartzea eta justiziarako sarbidea. 1992an Rioko Adierazpena o
nartu zuen Nazio Batuen Ingurumenari eta Garapenari buruzko Biltzarrak eta Aarhuseko Hitzarmenak ingurumena babesteko munduko sistemaren o
inarriak ezarri dituzte, garapen iraunkorreko eredu batean o
inarritua.
V. Parte hartzearen printzipioak
Azaldutako araudiarekin bat etorriz, eta gai honetan interesgarria den ebazpen judizialen bat kontuan izanik, herritarren parte hartze zuzenerako kontuan izan behar diren zenbait printzipio azal ditzakegu: Honako printzipio hauek dira: unibertsaltasuna, proaktibotasuna, laguntza, neutraltasuna, erabakitasuna, parte-hartze erreala eta eraginkorra, gardentasuna, segurtasun juridikoa eta adiskidetzea.
VI. Gomendioak
oinarrizko legeriatik abiatuta, arazo publikoetan herritarren parte hartzea arautzen duen legea proposatu behar du. Arau horrek esparru juridiko propioa finkatu behar du, baita pertsonek, norbanako gisa edo elkarteen bidez, parte hartzeko duten eskubidea arautu ere, gomendio honetan azaldutako printzipioak eta Aarhuseko Hitzarmenean jasotakoak
oinarri hartuta. Ingurumenari dagokionez, lehentasunezkoa da ingurumenari buruzko maiatzaren 27ko 3/1998 Lege
Orokorra egokitzea.
ordenantzak. Euskal Autonomia Erkidegoko udalek herritarren parte hartzea arautzen duten araudiak
onartzea sustatu behar dute, batez ere ingurumeneko araudia. Horretarako, hala Eusko Jaurlaritzak nola foru aldundiek eta Eudel euskal udalerrien elkarteak beharrezko laguntza teknikoa emateko eta gisa horretako
ordenantzak idazteko lana sustatuko dute.
ordezkatuta egotea. Foro horietan funtsezkoa da informazio erabilgarri guztia noiznahi eskuratzeko modua ematea eta alderdien artean komunikatzeko bideak ezartzea. Halaber, parte hartzeko prozesuak baliotsuak dira ingurumenean eragin txikia duten baina gizartean
ondorio handiak dituzten jarduerek sortzen dituzten beste gatazka batzuk behar bezala kudeatu ahal izateko.
oinarrizko estandar batzuk betetzeko, ingurumeneko auzietan parte hartzeko, planteamendu hauetan
oinarrituta:
ofizioz. Deia batez ere ingurumenaren defentsan interesa duten elkarteei zuzenduta dago, batez ere parte hartzearen xede den ingurumen prozesuaren inguruan sortu edo kokatu diren elkarteen kasuan. Gizartea aurka egon daitekeela aurreikusten den kasuetan, administrazioak aldez aurretik eztabaida erraztu behar du sustatzailearen eta interesdunen artean.
oporraldiak parte hartzeko epeak finkatzerakoan eta abuztua hilabetea jendaurrean jartzeko izapiderako eta alegazioak aurkezteko xedatuta dauden epeetatik kanpo utziko du.
ohar eta proposamen guztiak idatziz edo elkarrizketa bideratzen duten parte hartzeko beste teknika batzuen bidez (herritar foroak, herri epaimahaiak) planteatu ahal izateko.
13. Azterlana: "Egia, justizia eta o
rdaina diktadura frankistaren biktimentzat: esanahia eta politika publikoak Euskal Autonomia Erkidegoan".
(testu o
soa web o
rrialdean)
I. Sarrera
Botere publikoek, bakoitzak bere eskumenen eremuan, beharrezkoak diren politikak abian jarri behar dituzte egia, justizia eta o
rdaina jasotzeko eskubidea aitortzeko, babesteko eta garatzeko. Ararteko erakundea, gerra zibilaren eta frankismoaren o
ndoriozko biktimen egoerari arreta eskaintzeko beharraz o
hartu zenean, ikerketa bat egin zuen helburu bikoitzarekin: lehenik eta behin, o
nartzea biktimek eskubidea dutela egia, justizia eta o
rdaina jasotzeko, giza eskubideen nazioarteko zuzenbidearen argitan; eta, bigarrenik, eskubide horiek politika publikoetarako zer o
ndorio dakartzaten azaltzea eta jardunbide o
nak identifikatzea.
II. Nazioarteko zuzenbidea testuinguru juridikoaren o
sagarri gisa
Ikerketa Nazioarteko Zuzenbidean aitortutako printzipioen o
inarriaren gainean eraiki da, horixe baita aplikatu daitekeen o
rdenamendu juridikoaren zati bat. O
rdenamendu juridikoan Nazioarteko Zuzenbidea gaineratzea konstituzioaren (96.1. eta 10.2. artikuluak) zein nazioarteko itunen (1969ko Itunen inguruko Zuzenbideari buruzko Vienako Hitzarmena) o
ndoriozkoa da. Auzitegi Konstituzionalak ere hala aitortu du, bai eta giza eskubideen alorreko nazioarteko o
rganoek ere.
Giza eskubideen boterea ez da haren arauen internalizazioaren bidez neurtzen, baizik eta arau horien barneratze mailaren eta tokiko zein estatu mailan botere publikoen eskutik duen aplikazioaren bidez. Barruko zein nazioarteko testuinguru juridikoetatik eta administrazio o
naren printzipioa eta giza eskubideekiko konpromisoa o
inarritzat hartuta, giza eskubideen inguruko nazioarteko zuzenbideak herri-administrazioak bideratu behar ditu euren eskumenen testuinguruan.
III. Egia, justizia eta o
rdaina jasotzeko eskubidea: esanahia
Botere publikoek giza eskubideen urraketen biktimen eskubidea errespetatzeko, babesteko eta gauzatzeko betebeharra daukate, bai eta, urraketa horien aurrean, baliabide eraginkorrak ezartzeko eginbeharra ere. Biktimentzako baliabide eraginkorrari lotutako eskubideak funtsezkoak diren eta elkarren arteko menpekotasuna duten hiru elementu barne hartzen ditu: justizia modu berdinean eta eraginkorrean jasotzea; pairatutako kalteagatik modu egokian, eraginkorrean eta azkarrean o
rdaina jasotzea eta o
rdaina jasotzeko mekanismoak (egia).
Biktimek egia ezagutzeko duten eskubideak hauxe dakar: memoriaren betebeharra botere publikoentzat. Botere publikoek egia bilatzea eta zabaltzea errazago bihurtu behar dute, memoria kolektiboan gaineratze aldera. Biktimek egia ezagutzeko duten eskubideak estatuak ikertzeko duen betebeharra eragin du. Horri dagokionez, "egiaren batzordeak" edo "aditu independenteen batzordeak" izenekoak o
so baliagarriak suertatu daitezke egi kolektiboa argitzeko eta giza eskubideen urraketa larrien biktimen erresumina aitortzeko.
Justizia jasotzeko eskubidea zigorgabetasunaren aurkako ezkutu babeslea da. Zigorgabetasuna gertatzen da estatuak giza eskubideen urraketen arduradunak ikertzeko, jazartzeko, epaitzeko eta, hala badagokio, zigortzeko duen betebeharraren gauzatzean kale egiten duenean. Giza eskubideen urraketa larri edo sistematikoen kasuan, justizia jasotzeko eskubidea biktimak amnistiaren aurrean bere burua defendatzeko duen tresna bihurtzen da, amnistia ahaztearen ezarpen juridikoa baita. Biktimek justizia jasotzeko duten eskubidea estatuek estraditatzeko edo epaitzeko duten betebeharrari estuki lotuta dago (aut dedere aut iudicare). Aut dedere aut iudicare printzipioa o
inarritzat hartuta, estatuak jurisdikzio penala gauzatu behar du gehiegikerien ustezko arduradunaren gainean edo, bestela, pertsona hori horixe egiteko gai den eta prest dagoen estatu batera estraditatu behar du. Derrigortutako desagertzearen delitua behin betiko izaera dauka eta, gizakien aurkako krimena den heinean, preskribaezina da. Delitu horiek ikertzea agindu bat da botere publikoentzat.
Ordaina eskubide baten urraketa aitortzearen o
ndoriozko erreakzio automatikoa izan behar da. O
rdaina jasotzeak garrantzi handia dauka giza eskubideen eskaintze formala edukirik ez daukan betebehar soila bihurtu ez dadila. O
rdaina, urraketa desberdinen aurrean, modu desberdinetan adierazten da, eragindako lesioaren arabera. O
rdainak burututako urraketen o
ndorioak desagerraraztera zuzendutako neurriak dira, beraz, euren izaera eta zenbatekoa eragindako kalte materiala zein kalte inmaterialaren araberakoa da. Hortaz, o
rdainak, aitortutako urraketei dagokienez, sendoak izan behar dira. O
rdainak emateko bost modu generiko identifikatu daitezke: lehengoratzea, kalte-ordaina, errehabilitazioa, gogobetetasuna eta errepikatuko ez denaren bermea.
IV. Egia, justizia eta o
rdaina jasotzeko eskubidea: politika publikoak Euskal Autonomia Erkidegoan
Ararteko erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoan, frankismoaren biktimei dagokienez, aplikatu diren zenbait politika publiko ezagutzeko aukera eduki zuen Euskadiko udal guztiei, hiru foru aldundiei eta Eusko Jaurlaritzari (Giza Eskubideen Zuzendaritza) egindako kontsulta baten bidez. Halaber, telefono bidezko eta posta elektroniko bidezko elkarrizketak eduki zituen Batzar Nagusietako langileekin eta zenbait udaletako arduradunekin. Prozesu o
soak, guztira, lau hilabete inguru iraun zuen (2011ko urria – 2012ko urtarrila).
Kontsultak herri-administrazioen eskutik erantzun naturala lortu nahi zuen, botere publikoek udal, foru eta autonomia mailan ‘diktadura frankistaren biktimentzako egia, justizia eta o
rdainari’ dagokionez zer ulertzen duten aztertuz.
Herri-administrazioek aplikatu dituzten plan eta programa horiek aztertu o
stean, Ararteko erakundeak bost patroi identifikatu zituen politika publikoetan:
V. Ondorioak
a. Nazioarteko Zuzenbideak herri-administrazioek giza eskubideen alorrean burutzen dituzten jarduerak zuzendu behar ditu.
b. Diktadura frankistaren biktimek egia, justizia eta o
rdaina jasotzeko eskubidea daukate. Bakoitzak dituen eskumenekin bat eginez, herri-administrazioek eskubide horiek aitortu, babestu eta bermatu behar dituzte.
c. Botere publikoek aditu independenteen batzorde bat eratzeko aukera hausnartu behar dute. Horien lana egi historikoa berrezartzea eta gerra zibilean eta diktadura frankistan zehar gauzatutako giza eskubideen urraketak identifikatzea izango da.
d. Biktimek justizia jasotzeko duten eskubideari dagokionez, estatuko botere publikoek hauxe egin beharko lukete:
orokortua edo sistematikoa gizateriaren aurkako krimena dela eta aplikatu daitekeen nazioarteko zuzenbideak aurreikusten dituen
ondorioak barne hartzen dituela aitortu beharko lukete.
e. Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioek (udalek, foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak) biktimen inguruan hartutako konpromisoa sendotu eta euren gain hartu behar dute, batez ere, egia eta o
rdaina (materiala zein morala edo sinbolikoa) jasotzeko eskubideei dagokienez. Zentzu horretan, praktikarik o
nenak garatzeko gomendatzen da, hala nola:
onartzea eta biktimentzako aitorpen ekintza publikoak egitea.
f. Erakundeen arteko lankidetzan aurrera egitea eta jardunbide o
nen koordinazioa eta aditzera ematea bermatzea garrantzitsua da.
g. Botere publikoek memoriari lotutako erakundeek tokiko eremuan duten eginkizuna aitortu behar dute.
Agindu etikoa eta juridikoa izateaz gain, diktadura frankistaren biktimentzako egia, justizia eta o
rdaina gizarte bakerako bidea dira, eta ez boterearen egonkortze gisa bakarrik ulertuta, partekatutako printzipio batzuk o
inarri dituen komunitate politiko baten nahia baizik.
Oro har, herri-administrazio guztiak berandu ari gara betetzen frankismoaren biktimen sufrimendua aintzatesteko daukagun betebeharra. Inoiz ezingo diogu eskerrak emateari utzi askatasunaren, demokraziaren eta giza eskubideen alde borroka gogoz egin zuten horiei. Memoria edukitzea askatasunaren iturria bizirik mantentzea da.