AURKEZPENA
Niretzat ohore handia da a
urten ere A
rarteko erakundearen urteko txostena a
urkeztea. Horren bidez, 2011. urtean zehar erakunde honek burutu dituen jardueren berri ematen dugu eta, a
ldi berean, Euskal A
utonomia Erkidegoan giza eskubideen egoera orokorrari buruzko ikuspegia eskaintzen dugu.
Gure lanaren kalitatea eta hedapena handitze a
ldera, material hori formatu elektroniko edo digitalean zabaltzeari lehentasuna ematea erabaki dugu, CD-Roma zein Ararteko erakundearen web orrialdeko estekak erabiliz. Iaz egin genuen moduan, txosten hori eta bertan jasotako informazioa creative commons (open data) izeneko lizentziaren menpe daude. Tresna horrek modu librean eskuratzeko eta berriro erabiltzeko a
ukera ematen du.
Urteko txostenarekin batera baina bereizita Haurren eta Nerabeen Bulegoaren txostena ere a
rgitaratu dugu, haren a
utonomia eta erakunde honek a
dingabeen eskubideen babesa eta sustapenaren a
lde egiten duen lanaren garrantzia a
zpimarratzeko helburuarekin.
Ahalegin handia egin dugu A
rarteko erakundearen 29 lan-eremuen edukiak laburtzeko eta irakurleentzat interesgarrienak izan daitezkeen eduki edo a
talen erabilera zehatza errazten saiatu gara. Txostenean A
rarteko erakundeak gizarte erakundeekin izan dituen harremanak a
ditzera eman ditugu; izan ere, horien laguntzarik gabe gure lana as
koz zailagoa izango litzateke eta, zalantzarik gabe, ez zen horren emankorra izango.
2011. urtean zehar A
rarteko erakundearen plan estrategiko baten oinarrizko ildoak ezarri ditugu, 2010-2014 a
ldirako helburu programatikoen zehaztapen gisa. Halaber, 2012rako kudeaketa plan bat eratu dugu, ekintza multzo bat barne hartzen duena. Beste batzuen a
rtean, hauek dira helburuetako batzuk: zerbitzu-gutun bat ezartzea, kexa- eta kontsulta-espedienteen izapidetzea a
halik eta gehien a
rintzea eta Haurren eta Nerabeen Bulegoa finkatzea, Euskadin haurren eskubideen a
rloko erreferentzia gisa.
Gure eraginkortasunak euren kexak edo kontsultak mahaigaineratzera etortzen diren pertsonek A
rarteko erakundean duten konfiantza a
zaltzen du. Hori dela eta, jardueren aurkezpenean gure lanaren eragin positiboa a
zpimarratzen dugu. Eragin hori herri-administrazioekin ezarritako elkarrizketa a
rgia eta konstruktiboaren emaitza da, a
raudian zein politika publikoetan a
ldaketak eraginez eta, a
zkenean, pertsonen bizitza hobetuz.
Zoritxarrez, egiaztatu behar dugu behin baino gehiagotan eskaera jasotzen duten a
dministrazioek ez diotela A
rarteko erakundearen informazio eskaerari beharrezkoa den a
zkartasunarekin erantzuten eta nahikoa ez den moduan erantzuten dutela (IX. atala ikusi). Horrek guztiak eragin negatiboa dauka a
dministrazio on bat edukitzeko herritarrek daukaten eskubidean. A
urten ere zera eskatu behar diet herri-administrazioei: A
rarteko erakundearekin modu naturalean eta eraginkorrean elkarrizketan a
ritzeko prest egon daitezen. Ziur nago modu horretan zerbitzu publikoak eta Euskal A
utonomia Erkidegoan bizi diren pertsonen berme sistema modu nabarmenean hobetu litzatekeela.
Kexen eta kontsulten kudeaketarekin eta politika publikoen a
zterketarekin batera, A
rarteko erakundearen eginkizuna Euskadin giza eskubideen kultura elikatzea da. 2011. urtea gogora ekartzen dugunean, oroituko dugu, zenbait hamarkada basatien ostean, ETAk haren indarkeria a
rmatua bertan behera uztea erabaki zuen urtea izan zela. Mehatxu, hilketa eta hertsadura urte gehiegiren ostean, a
zkenean itxaropen usain gozoa a
rnastu daiteke. Hala ere, lan as
ko dago egiteke. Giza eskubideek biktimei eragindako kaltea a
itortzeko eta sendatzen laguntzeko beharrezkoak diren zumeak ematen dizkigute. Modu horretan, gehiegikeriak pairatu dituzten pertsonen minarekiko sentikorra den kontaketa eratzen da. Biktima guztienganako elkartasuna inperatibo kategorikoa da euskal gizarte kohesionatua eraikitzeko eta ikuspegia etorkizunean finkatzeko.
Zoritxarrez 2011. urtean ere krisi ekonomikoa intentsitate handiarekin nabarmendu da eta zaurkorrenak diren pertsona eta kolektiboentzako zama bereziki handia izan da. A
rarteko erakundeak gizarte eskubideen inguruan jaso duen kexa kopurua modu nabarmenean igo da eta hori euskal populazioaren zati handi batek jasaten dituen zailtasunen a
dierazle ona da. Eskubide sozioekonomikoek gizakien duintasunaren bizkarrezurra osatzen dute, beraz, eskubide horiek burutze a
ldera mailaz maila a
urrera egitea lehentasuna izan behar da politika publikoen eraketan. Krisi ekonomikoko garaietan hain zuzen ere, eskubide ekonomikoen eta gizarte eskubideen gaurkotasunak esanahirik gorena eskuratzen du.
2011. urtean herritarrak mobilizatzeko modu berri bat berriro jaio da, batez ere gazteen artean, demokrazia, as
katasun eta gizarte eskubide gehiagoren a
lde konprometitu direnak. Mundu mailako mugimendu hori Ekialde Ertainean eta A
frikako iparraldean bereziki a
ntzeman da; bertan, Tunis, Egipto edo Libia bezalako herrialdeetan erregimen a
utoritarioen uzkailtzea protagonista izan baita. Dena den, beste zenbait herrialdetan ere manifestazio eferbeszenteak ikusi a
hal izan ditugu, hala nola, Txilen, Israelen, Grezian, A
merikako Estatu Batuetan...bai eta Euskadin eta estatuko beste toki batzuetan ere. Gizarte mobilizazioaren uhin hori ilusioz eta itxaropenez hausnartu behar dugu. Konprometitutako herritarrak demokrazian zein gizarte kohesioan a
urrera egiteko ezinbesteko osagaia dira.
Iñigo Lamarca Iturbe
ARARTEKOA