Herritarrek beren eskubideak urratu direlakoan edo indarreko legea bete ez delakoan administrazio publikoen aurka aurkezten dituzten kexen gainean ebaztea da Ar
artekoaren oinarrizko eginkizunetako bat.
Bere funtzio adierazgarria hori izanik, Ar
arteko erakundeak administrazioaren kontrol eta orientazio jarduera proaktibo ugari burutzen ditu asmo orokorreko beste tresna batzuen bidez. Horien helburuak administrazioaren jardueran praktika onak edo aldaketak proposatzea, esparru jakin bateko herritarren eskubideen betetzeari buruzko ikerketa eta eztabaida sustatzea edo horien hedapena bultzatzea dira.
Kapitulu honetan 2015. urtean zehar bideratutako jardueren emaitzaren laburpena gaineratu dugu eta Ar
artekoaren web orrira bidaltzen ditugu horien inguruko informazio zehatzagoa nahi dituztenak.
• Gomendio orokorrak
• Azterlanak
• Txosten bereziak
• Udako ikastaroak
• Beste jarduera batzuk
1. GOMENDIO OROKORRAK
1. Gomendio orokorrak
Banakako kexen ebazpena, zalantzarik gabe, garrantzi handikoa da azaltzen diren kasu konkretuak ar
gitzeko. Hala ere, batzuetan ikusten da auzia kasu partikularraz harago doala eta modu orokorrean hel dakiokeela, herritar ugariri edo, modu estrukturalean, administrazioen jardunari eragin diezaiokeelako.
Zenbaitetan, ar
au aldetik hutsuneak daudela sumatzen da, edo aldatu egin behar direla lehendik dauden ar
auak, bidegabekeriazko egoerarik ez gertatzeko edo eskubideak hobeto bermatuko dituzten ar
auak lortzeko.
Halako kasuetan, Ar
artekoak gomendio orokorrak egiten ditu, administrazio bati edo hainbati begira.
2015. urtean, 3 gomendio orokor egin dira, beste hainbeste gairen inguruan. Gomendio horiek osorik gure web gunean aurki daitezke(http://www.ararteko.eus).
1.1. Arartekoaren 1/2015 Gomendio orokorra, urtarrilaren 20koa.
Euskadin harrera egin zaien haurren eta nerabeen ar
reta.
Gomendioan hauxe gogorarazi dugu: familia-harrera baliabiderik egokiena da beraien familiekin hazterik ez daukaten haur eta nerabeentzat, eta lehentasunezkoa dela aitortzen da bai Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenean, bai ezarri beharreko euskal ar
audian ere. Hala ere, ikus daitekeen errealitatea ez dator bat lehentasunezko izaera horrekin; horregatik, erabakitasunez eta atzerapenik gabe familia-harreraren alde apustu egin dadila eskatu beharko litzateke, haurrak babesteari dagokionez Europan erreferente diren herrialdeekin bat etorriz.
Familia-harreran dauden haur eta nerabeen eskubideak, familia biologikoen eta hartzaileen eskubideak bezalaxe, hobeto bermatuko lirateke familia-harrera zehazki ar
autuko balitz. Entzuna izateko eta bere iritzia kontuan hartua izateko eskubideak garrantzi berezia du harreraren bilakaera aztertzean eta haurren beharrak eta eskubideak modu egokian betetzen direla bermatzeko orduan.
Harrera-familiak, gehienak boluntarioak orain, zaindu egin behar dira. Izan ere, funtsezkoak dira babesik gabeko neska-mutilei inguru egonkor eta seguruak emateko. Ume horiek inguru horietan senda ditzakete jasandako kalte emozionalak eta egin dezakete aurrera beraien garapen fisiko, intelektual eta emozionalean.
1.2.Arartekoaren 2/2015 gomendio orokorra, apirilaren 8koa.
Politika publikoetan adingabearen interes nagusia kontuan hartzeko betebeharra; bereziki, diru-sarrerak bermatzeko sisteman.
Gomendio orokor honetan, haurren egoeraren azterketa egingo dugu, eta Euskadin haurrek jasaten duten txirotasunari buruzko datuak bilduko ditugu; bai eta bermeen euskal sistemaren transferentzia sozialen eraginak txirotasun tasen murrizketan duen eraginari buruzko datuak ere. Aplikatu beharreko marko juridikoari buruzko zenbait gogoeta luzatuko ditugu, eta zenbait gomendio zuzenduko dizkiogu Enplegu eta Gizarte Politika Sailari:
- Diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria eteteari eta iraungitzeari buruzko erabakietan, bizikidetza unitatean haurrak daudenean, adingabearen interes nagusia ebaluatu dadila, interes hori lehentasunezkotzat jo dadila, eta neurtu daitezela prestazioen onuradun diren bizikidetza unitatearen kideek (haurren gurasoek edo tutoreek nagusiki) betebeharren bat ez bete izanagatiko hausteak.
- Haurrak dauden bizikidetza unitateei eragingo dieten ebazpenetan, prestazioak etetea eta iraungitzea erabakitzen denean, haurraren eskubideetan eta garapenean edukiko dituen ondorioak azaldu eta justifika daitezela.
- Haurraren eskubideei edo garapenari eragin diezaieketen zailtasunak hautematen badira haurraren egoeran, udal gizarte zerbitzuak informa daitezela, jarduera sozio-hezitzailearen egokitasunari buruzko balorazioa egin dezaten.
1.3.Arartekoaren 3/2015 gomendio orokorra, apirilaren 20koa.
Euskara ikasteko laguntza publikoak langabeei ere eman diezazkietela,
laguntza horiek berdintasun egoeran
jaso ahal izango direla bermatuz.
Arartekoa egiaztatzen ar
i denez, euskarak gure gizartean duen komunikazio-, kultura- eta identitate-balioaz harago, hizkuntza hori jakitea gaikuntza-faktore osagarria da, gero eta gehiago. Horregatik, euskararen ikaskuntza langabeentzat ere sustatu beharra dago.
Gaikuntza hori ez du Lanbidek ematen, baizik eta EAEko tokian tokiko udalek, horiek kudeatzen baitituzte helburu horretara bideratutako laguntza publikoak; eta gertatzen da horretarako programarik ez dagoela udal guztietan, eta halakorik badutenetan ere, ez dela homogeneotasunik nabari.
Beraz, eragindako euskal herri-administrazioek, pertsonen enplegagarritasuna bultzatzeko neurriak abiarazteaz gain, hartzen dituzten neurri horietan herritarren berdintasuna errespetatu behar dute, edozein udalerritan bizi direla ere.
Horregatik, Ar
artekoak hauxe gomendatu dio Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari: elkarlanean ar
itu dadila tokiko administrazioarekin eta Lanbiderekin, euskara ikasteko laguntza publikoak sustatzeko eta langabeei ere emateko, laguntza horiek berdintasun egoeran jaso ahal izango direla bermatuz.
2. AZTERLANAK
2015. urtean, azterlan hauek ar
gitaratu dira:
2.1.Ospitaleetako larrialdiak estatuko osasun sisteman: gaixoen eskubideak eta bermeak
Autonomia erkidegoetako defendatzaileek eta Espainiako herriaren defendatzaileak elkarrekin egindako azterlan bat aurkeztu zuten 2015eko urtarrilaren 26an, Madrilen. Aztergaia hauxe zen: Estatuko ospitaleetako larrialdi-zerbitzuen egoera eta zerbitzu horien jardunak oinarrizko eskubideetan duten eragina.
Azterlan hori hiru helburu lortzeko asmoz proposatu zen:
• Larrialdietako osasun-laguntzaren eskubideak eta bermeak identifikatzea, bai eta haien aplikazio-estandarrak ere.
• Zerbitzu horietan, egoera ahulenean dauden pertsonei nola laguntzen zaien aztertzea.
• Gaixoen erreklamazioak eta iradokizunak aztertzea, zerbitzuaren barometro gisa eta zerbitzua hobetzeko tresna gisa erabiltzeko.
2.2.Arartekoaren azterlana, oinarrizko gizarte-zerbitzuen egoeraz
Gizarte-lanaren munduko eguna martxoaren 17an ospatzen da. Hori dela eta, Ar
artekoak eta Euskadiko gizarte-laneko elkargo profesionaletako presidenteek baterako adierazpen bat zabaldu genuen. Horrez gain, beste agiri bat ere hedatu genuen, gizarte-langileen iritziak eta 2014ko ekainean egin zen baterako lanaldiko parte-hartzaileenak biltzen dituena. Topaketa hartan aztertu ziren Ar
artekoak txosten berezi honetan ateratako ondorioak eta egindako gomendioak: Euskal Autonomia Erkidegoko oinarrizko gizarte zerbitzuen egoera.
Jardunaldiaren ondorioetan berriro nabarmendu genuen baliabide egokiak abiarazi behar direla Ar
artekoaren txosten berezi horretako gomendioak betetzeko, eta adierazi genuen gaur egun zailtasunak daudela, eredu komunik eta finantza-egonkortasunik ez dagoelako, baita ere udalerriak zatituegi daudelako eta tamaina askotakoak direlako. Orobat, azpimarratu genuen zein garrantzitsua den gizarte-lan komunitarioa indartzea, erakundeen ar
tean erabakiak adostea eta zerbitzuak eta pertsonentzako gizarte-arreta hobetuko dituen ar
audi bat egitea. Ezinbestekoa da administrazioen ar
teko lankidetza eta koordinazioa, batez ere Lanbiderekin.
3. TXOSTEN BEREZIAK
3.1. 2015ean ar
gitaratutako txostenak
Arartekoak txosten berezi hau ar
gitaratu zuen 2013an: E-inklusioa eta Euskadin herritarrek IKTen bitartez gizartean eta eremu publikoan parte hartzea.
2014ko amaieran, txosten hori atera eta handik bi urtera, gomendio haiek betetzen ote ziren aztertzeko ekintzak burutzean, Arartekoak eguneratu egin du txosteneko gomendioen ezarpena. Horretarako, informazioa eta agiriak bildu ditu euskal herri administrazioek gai hauetaz onartu dituzten ekimenei buruz:
• Web-orri instituzionaletan zerbitzuak eta edukiak errazago eskuratzeko jarduerak.
• Kanal anitz eskura izateko eskubidea sustatzeko ekimenak.
• Sakelako telefonoetan erabiltzeko aplikazioak egitea, bereziki adinduentzako eta dibertsitate funtzionala duen jendearentzako.
• IKTen bitartez herritarrek parte hartzeko eta gardentasuna sustatzeko ekimenak.
Izan ere, asmoa da, batetik, jakitea euskal administrazio publikoek e-inklusioaren eta herritarren partaidetzaren alorretan azken bi urteetan zenbaterainoko aurrerapausoak eman dituzten; eta bestetik, administrazio horiek Ar
artekoak lehen aipatu 2013ko txosten berezian egindako gomendioak gauzatzeko zenbaterainoko konpromisoa hartu duten jakitea.
Honatx ondorioetako batzuk:
Bilakaeraren analisiak hainbat gertakari jarri ditu agerian, herritarren zein euskal administrazio publikoen eremuan:
• Eten digitalak murrizten ar
i dira pixkanaka, batik bat generoarekin eta adinarekin zerikusia dutenak.
• Beste eten digital batzuk, ordea, lan-jarduerarekin eta familia-motarekin zerikusia dutenak, adibidez, berdin jarraitzen dute: interneten erabileran berdintasunik eza da nagusi (landunak/langabeak, seme-alabadun familiak/seme-alabarik gabeko edo kide bakarreko familiak).
• Administrazioek, txosten honetan aipatu gai batzuetan, dagozkien zereginak bete dituzte eta herritarren e-inklusioa eta partaidetza ahal bezainbeste errazteko bitarteko eta moduak jarri dituzte.
• Hala, erregulazio eta estrategia aldetik aurrerapauso handiak eman dituzte: Euskadiko Demokraziaren eta Herritarren Partaidetzaren Liburu Zuria idatzi eta Euskal Administrazio Publikoaren Legearen Proiektua diseinatu dute.
• Hala eta guztiz, txosten honetan ere gomendio-zerrenda bat egin dugu, oraindik betetzeko daudelako eta administrazioek aztertu eta baloratu egin beharko lituzketelako.
3.2. 2015. urtean egiten ar
i diren txosten bereziak
3.2.1. 2015. urtean dezente aurreratu da txosten berezi berria prestatzen: EAEko ospitaleek ezgaituentzat duten irisgarritasunaren diagnostikoa.
Azterlan horretan (oinarrizko agiria bukatzear dago), ezgaituek erabat gizarteratu eta gizartean parte hartzeko Ar
artekoari funtsezkoa iruditzen zaion gai bat jorratu nahi da: Euskal Herriko ospitaleen irisgarritasuna.
• Irisgarritasunari buruzko ar
audia zenbateraino betetzen den aztertu nahi da eta Euskal Herriko ospitale sistemaren gabeziak identifikatu nahi dira, ezgaituen joan-etorrien segurtasunari eta eraginkortasunari dagokienez.
• Antzemandako akatsetan oinarrituta, lehentasunezko ekintza-plan bat ezarri beharko litzateke, eta Euskal Herriko ospitale sistemaren irisgarritasunari buruzko diagnostikoa lortu eta gero, beharrezko gomendioak egin beharko litzaizkieke eragindako administrazioei, irisgarritasun ar
loko ar
audia bete dezaten eskatzeko eta, hala, ezgaituek diskriminatuak ez izateko eta aukera berberak izateko duten eskubidea benetakoa eta eraginkorra izango dela bermatzeko.
• Azkenik, emaitzak jendaurrean hedatuz, erakundeak, enpresak eta gizartea kontzientziatzea sustatu beharko litzateke, behar adinako bultzada lortzeko beharrezko neurri eta ekimenak abiaraz daitezen, irisgarritasun-arazo handieneko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko asmoz.
3.2.2. EAEko udaletako gizarte-zerbitzuen egoerari buruzko azterlana
Arartekoak orain ar
te bi txosten berezi egin ditu EAEko oinarrizko gizarte-zerbitzuen gainean: lehena, 1999an, eta bigarrena, 2009an. Harrezkero, oinarrizko gizarte-zerbitzuetan eragin handia izan duten aldaketak gertatu dira, testuinguru sozioekonomikoan, ar
audian eta antolaketaren ar
loan.
Bost urte pasatxo igaro dira administrazio, gizarte-erakunde eta talde profesionaletako ar
duradunekin partekatutako azterketa eta gogoeta haiek egin zirenetik, eta herritarren kexak kontuan hartuta, beharrezkoa iruditu zaigu hausnarketa-prozesu bat proposatzea, jakin nahi baitugu udaletako gizarte-zerbitzuak nola erantzuten ar
i diren biztanleek azaldutako beharrei, indarreko ar
audiak udalei eman dien eginkizunaren eta erantzukizunaren ikuspegitik, eta baita ere udaletako gizarte-zerbitzuek zer bilakaera izan duten azken urteotan, ikuspegi hauetatik begiratuta: egindako zerbitzuak, ar
tatutako pertsonak, kontratatu diren langileak edo egindako gastua. Eta datu horiek abiapuntu hartuta, zehaztu nahi da zer ezberdintasun dauden lurraldeen ar
tean edota Euskadin gizarte-ekintza ar
loan udal eskumenak gauzatzeko orduan egiaz dauden ereduen ar
tean. Urteko txosten hau ixteko egunean, bukatzear dago txosten berezi horren ondoriozko testua.
3.3. Ar
artekoaren ikerketa-beka
Arartekoak ikerketa-beka bat eman dio, 2015-2016 aldirako, Izaskun Orbegozo ikertzaileak aurkeztu duen proiektu honi: “Pertsonen salerosketak EAEn duen eragina aztergai”.
Arartekoko eta Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariek osatu dute Hautaketa Batzordea eta, haien ustez, proiektu horretan zenbait baldintza biltzen dira: adibidez, proiektuaren diseinu egokia eta ikerketa horren erabilgarritasuna, pertsonen –batik bat emakume eta haurren-salerosketaren ar
azoak kezka eta ar
dura sortzen baitizkio Ar
arteko erakundeari.
Ararteko erakundeak hainbat urtez iragarri izan ditu ikerketa-bekak giza eskubideen ar
loan. Horrela, bere eginkizunekin bat etorriz, diziplina ar
teko ikerlana bultzatu nahi izan du giza eskubideen ar
loan, gure autonomia erkidegoaren lurralde esparruan. Beka horien helburua da giza eskubideak Euskadin zenbateraino ezartzen diren ikertzea, egoerarik txarrenean dauden gizarte-taldeetako bati dagokionez.
Aurtengo maiatzean egin zen 2015eko deialdia, aurrekontu ar
razoiengatik 3 urtez iragarri ezinik egon ondoren, eta 32 proiektu aurkeztu dira deialdi honetara.
4. Ar
artekoaren udako ikastaroak
EHUko XXXIV. Udako Ikastaroen barruan, ekainaren 19an, Donostiako Miramar Jauregian Ar
arteko erakundeak antolatutako ikastaro hau egin zen: “Euskal gazteen zailtasunak beren hiritar eskubideak egiaz baliatzeko, batez ere bizimodu autonomoa egiteko proiektua eraikitzearekin lotutakoak”.
Manuel Lezertua ar
artekoak eta Ana Ar
rieta Gipuzkoako campuseko errektoreordeak eman diote hasiera ikastaro honi. Bertan parte hartuko dute, besteak beste, Juan Pablo Landa Zapirain eta Joan Subirats katedradunek.
Pertsonak osorik garatuko badira, bizimodu duina eraiki eta gozatzeko aukera izan behar dute. Nozitzen ar
i garen krisi sozial eta ekonomikoak kolokan jarri du Konstituzioak aitortutako printzipio eta eskubideen eragingarritasuna, eta lanerako eskubidean larriki eragin duenez gero, izugarri mugatzen ar
i da denek lortu ahal izan beharko luketen bizimodu autonomorako proiektua.
Egoera hori gure gizarteko maila eta talde guztietan eragiten ar
i da, baina nabarmenago ageri da gazteen kasuan, izan ere, gazte gehienek eragozpen ugari aurkitzen dituzte lan-merkatuan sartzeko eta, beraz, emantzipatu eta bizimodu autonomoa egiteko beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak lortzeko.
Jardunaldi honetan, Espainiako Konstituzioak ezarritako oinarrizko eskubideak abiapuntutzat hartuta (besteak beste, gizarte- eta ekonomia- politika zuzentzeko printzipioak, gizartean parte hartzeko eskubidea, lanerako eta soldata nahikoa jasotzeko eskubidea), egungo egoeraren erradiografia egin nahi zen, baita ere Konstituzioko xedapenaren eta Euskadiko gazteen benetako egoeraren ar
tean dagoen desorekarena.
Horretarako, gaiok aztertu ziren: lanak gizarteratzeko eta norberaren autonomia lortzeko duen betekizuna, euskal administrazioaren ekimenak eta, guretzat garrantzitsuena, gure gazteek (zuzenean mintzatuz edo parte hartzen duten elkarteetako ordezkarien testigantzen bitartez) egingo dituzten bizitzaren deskribapenak.
Ararteko erakundeak nabarmendu zuenez, herrialde bakoitzeko eta unean uneko testuinguru politiko, sozial eta ekonomikoak izugarri baldintzatzen dituzte emantzipazio-prozesuak. Hauexek dira faktorerik erabakigarrienak eta elkarri gehien eragiten diotenak: familiak gizartean duen eginkizuna; familiaren betekizun babeslea (oparotasun ekonomikoko garaian, nahierara aukeratzen zen familia barruan geratu ala ez, baina gaur egun “nahitaez” bete beharrekoa bihurtu da. Hala ere eginkizun hori Estatuak bete beharko luke, dudarik gabe); testuinguru makroekonomikoa (bereziki, enpleguan duen eragina); ongizate Estatua eta etxebizitzen sistema garatzea. Huts egiteko beldurrik gabe adieraz dezakegu gazteen trantsizioa helburutzat duen edozein politika publikok osoko diagnostikoa izan behar duela abiapuntu. Diagnostiko horretan bildu behar dira egiturazko faktore horiek guztiak eta, horren ar
abera, neurri egokiak proposatu behar dira.
“Konstituzioa, herritarren eskubideak eta gazteen enplegua” izenburuko ponentzia (esparrua) Juan Pablo Landa Zapirainek eman zuen. Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko katedraduna da bera, EHUko Zuzenbide Fakultatean. Ondoren, Joan Subiratsek hartu zuen hitza. Zientzia Politikoan katedraduna da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta gai honetaz mintzatu zen: “Gazteak garai aldaketaren aurrean. Ar
azo berriak, politika zaharrak?”.
Jarraian, mahai-inguru batean, euskal errealitateaz hitz egin zen. Bertan parte hartu zuten Nieves Corcuerak (Gazteriaren Euskal Bulegokoa), Xabier Aierdik (Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailekoa), Itsaso Anduezak (Euskadiko Gazteriaren Kontseilukoa) eta Teresa Gastónek (ADSIS fundaziokoa).
5.1. “Haurrak eta nerabeak babesteko lege berriak: aldaketa nagusiak” jardunaldia
Azaroaren 19an, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena onartu zen egunaren bezpera dela eta, jardunaldi bat egin zen Bilbon. Jardunaldi hori Ar
artekoak antolatu du, gai honen gainean hitz egiteko: lege-aldaketa nagusiak haur eta nerabeak babesteko sistemaren ar
loan.
2015eko uztailaren bukaeran lege-aldaketa bat onartu zen, luzaroan espero izan dena eta sakon landutakoa. Izan ere, uztailaren 28ko 26/2015 Legeak eta uztailaren 22ko 8/2015 Lege Organikoak haur eta nerabeen babes-sistema aldatzekoak dira biak aldaketa garrantzitsuak ekarri dituzte Estatuan haur eta nerabeen babesa ar
autzeko esparruan.
Nazio Batuek orain 26 urte onartu zuten, azaroaren 20an, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena. Egun haren urtemuga testuinguru ezin hobea da lege-aldaketa nagusiak aurkezteko, batez ere kontuan hartuta nazioarteko hitzarmen hartan aldarrikatu ziren eskubide batzuek zeharkatzen eta blaitzen dituztela aipaturiko testu horiek: hain zuzen, adingabeen interes gorenak, entzunak izateko eta beraien iritziak aintzat hartuak izateko eskubideak eta, oro har, beraien eskubideak baliatzeko orduan berme handiagoa izateak.
Ararteko erakundeak, jardunaldiaren edukiaren bitartez, Euskadiko haur eta nerabeei ematen zaien ar
retan zerikusia edota interesa duten pertsona guztiei helarazi nahi izan zizkien ar
au-aldaketa horiek. Eta horien osagarri, babesik gabeko haur eta nerabeak ar
tatzen dituzten gizarte-zerbitzuak hobetu nahi badira (bai euskal ar
au-esparruan, bai zerbitzuak eta programak kudeatzean), orain zeri heldu behar zaion hausnartu zen.
Jardunaldia Manuel Lezertua ar
artekoaren eskutik hasi zen. Ondoren, legean egin diren aldaketarik garrantzitsuenak azaldu zituen Elena Ayarzak, Ar
artekoko Haur eta Nerabeentzako Bulegoko zuzendaria baita.
Jarraian, mahai-inguruan, ar
audi berria baloratu zen, baita Euskadin babesik gabe dauden haur eta nerabeak ar
tatzeko sisteman duen eragina ere. Honako hauek parte hartu zuten: Miguel Hurtadok Eusko Jaurlaritzaren Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzako aholkulari juridikoa , Consuelo Alonsok Bizkaiko Foru Aldundiaren Haurren Zerbitzuko burua eta Carmen Cotelok Ar
abako Adingabeen fiskala.
Topaketa horretara joan ziren zenbait administraziotako haurren zerbitzuetako teknikari batzuek, hainbat gizarte langilek eta, oro har, haur-nerabeak babesteko sistemarekin lotutako ar
lo ezberdinetan diharduten hainbat pertsonak.
5.2. Kudeaketa aurreratuari buruzko Europako XXI. astea
Euskalitek Kudeaketa aurreratuari buruzko Europako XXI. Astea sustatu zuen. Aste horretako ekitaldien ar
tean, Q-epeak jardunaldi bat egin zuen urriaren 30ean Bilbon, herri-administrazioko gardentasunaren gainean. Bertan, sei adituk beren ponentziak eta esperientziak azalduko zituzten, ondo ezagutzen dituzten gai hauei buruz: gardentasuna eta informazio publikoaren kudeaketa, informazio horren tratamendua, eskuragarritasuna eta kudeaketako jardunbide egokiak.
Q-epea sare bat da, Euskal Herriko 29 erakunde publikok (administrazio eta enpresa publikok) osatzen dute, besteak beste, Ar
artekoak. Kudeaketan bikaintasuna lortzeko konpromisoa hartu dute, bi helbururekin: batetik, ikaskuntza partekatuaren bitartez, gure erakundeen kudeaketa hobetzen aurrera egitea, eta, bestetik, euskal sektore publikoan bikaintasuna bultzatzea.
Inmaculada de Miguel andrea Ar
arteko erakundearen Gizarte Harremanetako, Azterlanetako eta Modernizazioko zuzendaria da, eta Qepeako kidea. Berak azaldu zuen aurten sare horretan zer lan egin duten Qepeako erakundeek, banaka nahiz taldean, gardentasun maila ezin hobea bermatzeko ekintzak garatzeko asmoz.
Lan horren erakusgarri, zerrenda zehatz bat egin da. Zerrenda horretan, administrazioek zer informazio ar
gitaratu behar dituzten adierazten da, eta legegintza testuinguru konplexuan gaudenez gero, zerrenda horri esker zehaztu daiteke erakunde motaren ar
abera zer informazio ar
gitaratu behar den, zer hedabideren bitartez jakinaraziko den, zenbatero, e.a. Gainera, zerrenda hori erakunde bakoitzak konpromisoa zenbateraino betetzen duen neurtzeko tresna moduan erabil daiteke, jarraipen-lana egiteko adierazleak ezarriz.
Orobat, bere mintzaldian nabarmendu du informazioa bermatu behar dela (bai publizitate aktiboaren modalitatean, bai informazioa lortzeko eskubidea egiaz baliatzean) herritarrek parte hartzeko aurre-baldintza gisa eta administrazio ona izateko eskubidearen euskarrietako bat bezala.
5.3. “Emakumeak espetxean, zailtasun gehiago” jardunaldia
Azaroaren 25ean emakumeen kontrako indarkeria deuseztatzeko nazioarteko eguna da. Hori ospatzeko, Ar
artekoak, Eusko Legebiltzarrarekin elkarlanean, honako izenburuko jardunaldia egin zuen: “Emakumeak espetxean, zailtasun gehiago”.
Topaketa horren bidez, jendea sentikorrago bihurtzen lagundu nahi da, oso ezaguna ez den errealitate baten aurrean: hain zuzen, emakume presoen egoera eta espetxealdian dituzten zailtasunak, emakume eta ama diren aldetik; izan ere, leku horietan, emakumeek ar
e baliabide gutxiago izaten dituzte beren egoera ikusgarri egiteko eta benetan ahalduntzeko.
Jardunaldia Eusko Legebiltzarrean egin zen eta Bakartxo Tejería euskal Ganberako presidenteak eta Manuel Lezertua ar
artekoak eman zioten hasiera.
Bere mintzaldian, ar
artekoak hauxe esan zuen emakume bat espetxeratzen dutenean hiru zigor nozitzen ditu. Izan ere, gizarteak oro har gogorrago gaitzesten du emakumea gizonezkoa baino, hark delitu bat egiten duenean. Gainera, emakume presoak familia-deserrotze izugarria jasango du, berak askatasuna galtzean familia desegingo baita. Hori ez da beti hala gertatzen espetxeratutakoa gizonezkoa denean. Azkenik, espetxean dagoen emakumeak gizonezkoak baino baldintza gogorragoak izango ditu zigorra betetzeko, emakume izate hutsagatik.
Gero Isabelle Romek hartuko du hitza. Versaillesko Apelazio Gortean magistratua da bera, eta Dans une prison de femmes liburuaren egilea. Azterlan horretan atera dituen ondorioen berri eman zuen.
Romek adierazi zuenez, “espetxeratzeak gorabehera larriak eragiten ditu emakumeen organismoan, eta sufrimendu hori ar
eagotu egiten da, gainera, espetxeratu aurretik zaintzen ez bazen edo gaizki tratatzen bazen; adibidez, alkoholaren edo drogen mende dauden emakumeen kasuetan”. Espetxeko baldintzak ar
e latzagoak dira amentzat, familiarekiko harremana bereziki zaila baita, batez ere zigorra luzea bada.
Bukatzeko, mahai-inguru batean, Euskadiko emakume presoen egoeraz eztabaidatu zuten Ruth Alonso Bilboko Espetxe Zaintzako magistratu epaileak, Juan Calparsoro Euskadiko fiskal nagusik eta Estíbaliz de Miguel ikertzaile eta “Sin rejas” sareko koordinatzaileak.
5.4. Giza eskubideen aldarrikapen unibertsalaren 67. urtemuga ospatu du ar
artekoak
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren urtemuga ospatzeko asmoz, Ar
artekoak Euskadira etortzera gonbidatu zuen NBEren Giza Eskubideen Batzordeko presidentea, Fabián O. Salvioli jauna.
Salvioli doktoreak honako izenburuko hitzaldia eman zuen Bilbon, abenduaren 11n: “Giza Eskubideen Batzordea: eskubide zibil eta politikoen Nazioarteko Itunaren ezarpena ikuskatzea. Espainiaren kontrako erreklamazioak bereziki aipatzea”. Ekitaldi hori Ar
artekoak antolatu du, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuarekin lankidetzan.
Salvioli profesorea 2009. urteaz geroztik Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordeko partaidea da. Organo hori giza eskubideen ar
loko mundu osoko hemezortzi adituk osatzen dute eta, gaur egun, bera da batzordeburu.
Batzorde horren zeregina Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna zenbateraino ezartzen den ikuskatzea da. Itun aldeaniztun hori Nazio Batuen Batzar Nagusiak onartu zuen; eskubide zibil eta politikoak aitortzen ditu, eta zenbait mekanismo ezartzen ditu eskubide horiek babestu eta bermatzeko.
Salviolik nabarmendu zuen “ez direla behar bezala ikertu” tortura salaketak, eta ez dagoela “araudi egokirik egintza horiei aurre egiteko”. Orobat, gaitzetsi egin zuen frankismoaren biktimei ematen zaien “tratu ankerra”.
Arartekoak efemeride hori nabarmendu nahi izan du Giza Eskubideen Egun Unibertsalean, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 67. urtemugan. Agiri hori mugarria da nazioarteko Zuzenbidearen historian.
Lege- eta kultura-tradizio ezberdinak dituzten munduko eskualde guztietako ordezkariek prestatu zuten Aldarrikapena, eta planetako herri eta nazio guztientzako eredu komun izendatu zuten. Aldarrikapenean lehen aldiz aipatu ziren banan-banan, nazioartean, gizaki guztiei datxezkien oinarrizko eskubide eta askatasunak
6. BESTE JARDUERA BATZUK
6.1. Ar
artekoaren Informazio-guneak egoitza publikoetan
Arartekoak euskal herritarrei egiten duen lanaren berri emateko zereginarekin jarraitzen du, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren pertsona guztiek jakin dezaten erakunde honek zein zerbitzu publiko eskaintzen duen, eta nola izan dakiekeen erabilgarri. 2009an, Ar
artekoak informazio-kanpaina bat hasi zuen, hau da, EAEko udaletxeetan informazio-gune batzuk jarri zituen, eskultura baten antzeko euskarri bat, kartoi-harrizkoa, erakundearen inguruko informazio interesgarriarekin (zer den, zer egiten duen, noiz jo Ar
artekoarengana, nola aurkeztu kexa bat...).
Lehenengo fasean, informazio-gune horiek EAEko udal bakoitzean jarri ziren, ikus daitezkeen eta normalean jendea askotan ibiltzen den tokietan. Bigarren fasean, informazio baliabideak hiru foru aldundietako eta Eusko Jaurlaritzako bulegoetara bidali ziren.
Ararteko erakundea euskal gizarteari hurbiltzeko eta gauzatzen dituen zereginak gehiago eta hobeto ezagutzera emateko, ekimen berri bat jarri da martxan: dibulgazioko aldizkari bat bidaltzea informazio-guneetara, hain zuzen. Modu labur eta entretenigarrian azaltzen du Ar
artekoak urtean barrena gauzatu dituen jarduera batzuk (txosten bereziak, gomendioak, kexak eta kontsultak...).
6.2. Aldizkari digitala
Arartekoak etengabe egiten du apustu modernizazioaren alde, baita herritarrei egiten dugun lanaren berri emateko bideak hobetzearen alde ere, eta, horri esker, 2015ean “e-albisteak” aldizkari digitala sendotu da. Oso tresna erabilgarria da herritarrei erakunde honek gauzatzen dituen jarduera guztien berri emateko. Bi hizkuntzatan ar
gitaratzen da eta erraz irakurtzen da. Aldizkari honen formatua malgua da, eta, bertan, Ar
artekoaren jarduerarik garrantzitsuenetako batzuk jasotzen dira: gomendioak, ar
tikuluak, ar
gitalpenak, ebazpenak...
Informazio eguneratua eskaintzeaz gain, aldizkari digitalak, era berean, zuzeneko esteken bitartez web orriko beste eremu batzuetara sartzeko aukera ematen du; adibidez, Haur eta Nerabeentzako Bulegora, ar
reta publikoko kolektiboetara, ebazpenetara, gomendioetara, ohiko txostenetara eta ezohiko txostenetara.
Gobernuz kanpoko erakundeak eta gizarte zibil antolatua buletin honen xede garrantzitsua dira, baita herri-administrazioak, komunikabideak eta Ar
artekoak egiten duen lanaren informazio eguneratua izan nahi duten herritar guztiak ere. 2015ean 25.000 bidalketa inguru egin ditugu.