15. LANA ETA GIZARTE SEGURANTZA
Aurten ar
lo horretan guztira 16 kexa jaso dira.
Hauxe da ar
loko kexen estatistika-informazioa abenduaren 31n.
2. Kexarik aipagarrienak
Administrazioaren funtzionamendua eta prozedura administratiboa
Eremu honetan jaso ditugun kexak formazio ikastaroen alderdiekin lotuta egon dira batez ere. Batzuk horietan emandako edukiarekin lotura izan dute eta beste batzuk aurreikusitako kontratazio konpromisoak betetzearekin.
Formazio eremuan, Enplegu Planaren esparruan antolatutako eta Lanbidek sustatutako ikerketa, garapena eta berrikuntzaren kudeaketari buruzko ikastaroko ikasle batzuek kexa aurkeztu dute, antolatzaileek ikastaroaren alderdietako bat hain zuzen, kontratatzeko konpromisoa, bete ez dutelako.
Arazoaren funtsari dagokionez, diru-laguntzen deialdiak kudeatzeko moduaren inguruan alderdi batak zein besteak izan dezakeen iritzia alde batera utzita, azterketaren ikuspegi juridikoa dela eta, kontuan izan behar dugu kontratazio horien inguruko azken erabakia enpresa kontratatzaileari dagokiola (ikastaroaren parte den konpromisoaz ar
i gara). Oinarrien ikuspuntuari dagokionez, parte-hartzaileen ehuneko batentzat aurreikusitako kontratazio aukera bat zen, ez eskubidea.
Ikastaro hauen inguruko jardunen erreferentzia markoa diru- laguntzen deialdiek osatzen dute batez ere. Eremu honetan enplegua sortzeko eta enpresaritza jardueretako ekimenen laguntzak dira, eta kontratazio publikoa ar
autzen duten konkurrentzia askeko printzipio berdinak edo enplegu publikoa lortzeko eremuko berdintasun printzipioa eremu honetara mimetikoki ez pasatzeak ez du esan nahi jardun irregularrak direnik. Printzipio horiek ez daude enplegua sustatzeko jardun hauek garatzen diren prozesuetatik kanpo, non administrazioaren esku-hartzea existitzen den lanpostuak betetzeko pertsonak hautatu aurreko prozesuan, baina kontratatu beharreko pertsonaren azken aukera formazio ikastaroen kontratazio konpromisoa gauzatzen den enpresa pribatuen erabaki eremuan kokatzen da.
Ikastaro hauen barruan, ikusi dugu askotan edukiaren gaineko erabakiak hartzen direla, hasiera batean eskainitakoa aldatuz.
Izan daiteke, kontratazio konpromisoak dituzten formazioa direnez, ikastaro hauen eskaintzari egokitzea.
Hau kontuan izanda, gure jarduna Lanbideren ustez ar
auak eskainitako espezialitate zehatzeko profesionaltasun ziurtagirientzat ezartzen duen (urriaren 31ko 1531/2011 Errege Dekretua, zeinaren bidez informatika eta komunikazioak familia profesionaleko hamabi profesionaltasun ziurtagiri ezarri ziren, profesionaltasun ziurtagirien Bilduma Nazionalaren barruan daudenak) oinarrizko edukia errespetatu den jakitera zuzendu zen. Horrela ez izatekotan, ziurtagirien fidagarritasuna eraldatzeko ar
riskua egongo litzateke.
Lanbidek emandako informazioaren ar
abera, egokitzapenak eskainitako ikastaroaren espezialitateak baimentzen duen egokitzapen marjinaren barruan egin ziren.
Kontuan hartu behar da profesionaltasun ziurtagiria egiaztatzen duen gaitasunak ikasle guztiak barne hartzen dituela, ez bakarrik kasu hauetan kontratazio konpromisoaren onuradun diren ikasleen ehunekoa (%60). Horregatik, profesionaltasun ziurtagiriak lortzeko formazio ikastaroetan bi alderdi hauek ezberdindu behar dira, kontratazio konpromisoa duen formazio ekintzarena eta profesionaltasun ziurtagiriaren gaitasunarena, parte-hartzaile guztiek onuradun izango dituenak. Bi alderdi hauen ar
tean lehendabizikoak duen eraginak ezin du profesionaltasun ziurtagiriaren edukia aldatu.
Kexa ugarik kaltetu dute Lanbidek deitutako ikastaroetako formazio aurreikuspenak. Komuneko elementua izan da eskainitako ikastaroetan onartuak ez izatea aurretik kamioiak/autobusak gidatzeko gaitasun profesionaleko ikastaro bat ez egiteagatik.
Dirudienez, hasiera bateko diseinuak gaitasun profesionaleko ikastaroa eta dagokion karneta lortzeko gidatze ikastaroa banatu zuen.
Pertsona hauek adierazitakoaren harira, jakinarazi zieten gaitasun profesionaleko ikastarorik gabeko ikastaroak aterako zirela aurrerago, beraz, gainditu zutenek aurrerago gidatzekoetan parte-hartzea espero zuten. Aurreragoko deialdiak (kexaren oinarri izan direnak), gaitasun profesionaleko ikastaroa barne atera ziren hala ere. Horrek aurretik egin zuten guztiak kanpoan uztea ekarri du, aipatutako gidatze ikastarorako formazio aurreikuspena zapuztuz.
Aurkeztutako aurrekarien ar
abera euren aurreikuspenak oinarria zuela ematen zuen, hori dela eta, kexak izapidetzeko onartu ziren gure esku-hartzea euren formazio eskariak betetzera zuzenduz aurretik gaitasun profesionaleko ikastaroa egin ar
ren.
Lan-ikuskaritzaren jarduera eremuan, kexa batzuk kaltetutakoek sustatutako salaketen gaineko informazioaren atzerapenarekin lotuta egon dira, aztertutako kasuetan oraindik irekita jarraitzen zuten prozesuei zegozkien atzerapenak. Beste kexa batzuk enplegu erregulazio prozeduren oinarrizko gaien ingurukoak izan dira. Kexa hauek kaleratze kolektiboko eta kontratuen etete eta lanaldi murrizketa prozeduren ar
audia onartzeari buruzko urriaren 29ko 1483/2012 Errege Dekretuan aurreikusitako prozeduraren baitan aztertu ziren, alegatutako organizazio beharren gaineko txosten teknikoak ebaluatzea ikuskaritza funtzio gisa jotzen ez duena.
Enplegu Eskariaren Alta eta Berritze Dokumentua (DARDE) berritzea prestazio zehatz batzuen irizpidea da. SMS bidez berritzeak, beharrezkoak ziren baino datu gehiago aurkeztu zituenak, DARDEa ez berritutzat jotzera eraman zuen, kasu honetan langabezi prestazioa etenaz.
Lanbiden galdetu ondoren, pertsona honi jakinarazi zioten etetea berritzea aurreikusitako formatuari egokitu ez zitzaiolako izan zela. Beharrezkoak baino datu gehiago bidali zituen, baina zaila ematen zuen berritze izapidea ez zuela bete mantentzea.
Gure informazio eskariari erantzunez, Lanbidek jakinarazi zigun kaltetutakoarekin harremanetan jarri ondoren, honek erreklamazioa egin zuela, onartua izan zena, eta dagokion baja epealdia errekuperatu ahal izan zuen. Hau estatuko enplegu zerbitzu publikoari jakinarazi zitzaion.
Modu honetan ar
azoa bideratuz, beharrezkotzat jo genuen Lanbideren jardunaren gure balorazioan kontuan hartzea kaltetutako pertsona erakunde horretara zuzendu zenean, Ar
artekoan kexa jarri aurretik, bere ar
azoa bideratzeko modua jakinarazi behar ziotela, datuen ar
abera egin ez zutena.
Administrazio zerbitzuen funtzionamendua enplegua bilatzeari dagokionez kexak ere jaso ditu. Datuek pertsonak ohiko merkatuan lana lortzeko benetako eragina oso txikia dela erakusten dute, ar
e gehiago ezgaitasuna duten pertsonekin. Egoera honek bitartekaritza zerbitzuek euren praktikak hobetzeko eta ezgaitasuna duten pertsonek lana lortzeko beharra adierazten du, behintzat herritarrekin orokorrean lortzen denetik hurbilago egotea.
Arartekoaren esku-hartzea egoera hauen aurrean jarduera aukera zehatzetatik alde egiten badu ere, gure betebeharra da gogoraraztea kasu hauek existitzen direla eta ar
reta behar dutela. Ar
e gehiago kontuan hartzen badugu Eusko Jaurlaritzaren planen ar
tean Euskal Enplegu Sistemaren Lege proiektu bat egitea dagoela, langabezian daudenei laguntza sustatzen duen enplegu politika bat sustatzeko baliagarria izatea nahi duena, lanean hasteko zailtasun bereziak dituzten pertsonengan enfasia jarriz.
3. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Eremu honetako kexen ar
razoiak enpleguarekin lotutako alderdiekin lotura izan dute batez ere, langabezian dauden pertsonen formazioari dagokionez, baita ere DARDEaren berritzea birbideratzeko zailtasunarekin, materialki bete zena. Uste dugu ar
reta berezia behar duela enplegua bilatzeko sistema publikoaren bitartekaritzak jasotzen dituen kexek duten aurreikuspen urria.