*Arartekoaren web orrian kontsulta daitezke, estatistika osoan, Ar
artekoaren jarduera hasi zenetik (1989) izan duen bilakaerari buruzko datuak
Azken urteotan ohikoa denez, lurraldez lurralde aurkeztutako espediente idatziak aztertzen baditugu, herritarrei ar
reta emateko bulegoetako aurrez aurreko kexekin gertatu bezala, Ar
abako lurraldea neurriz gain ordezkatuta dago guztizko kopuruan, ziur aski bertan dagoelako Ar
artekoaren egoitza nagusia, baita erkidegoko erakunde komunen –besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren egoitza ere.
Erreklamazioak lurraldez lurralde, 10.000 biztanleko
Lurralde historikoen ar
abera erregistratu diren erreklamazio idatzien jatorriaren konparaziozko azterketa egiteko, lurralde bakoitzetik jasotako kexen kopuru osoa lurralde horretako biztanleriarekin lotuko dugu. Hurrengo koadroan bildu ditugu lurralde bakoitzetik 10.000 biztanleko multzo bakoitzeko jaso ditugun kexei buruzko datuak.
Aurreko urteetan bezalaxe, egiaztatu dugu Ar
aba Lurralde Historikoan egin direla kexa idatzi gehien, hain zuzen, beste bi lurraldeetan halako bi, nahiz eta biztanle gutxien hartu bere baitan.
* Ar
artekoaren web orrian kontsulta daitezke, estatistika osoan, Ar
artekoaren jarduera hasi zenetik (1989) izan duen bilakaerari buruzko datuak
Banaketa lurralde bakoitzean
Kexagileak lurralde historikoko hiriburuan ala beste udalerri batzuetan bizi diren, herritarren jokabidea ez dela berdina erakusten du kexa-espedienteen banaketak. Egiaz, Bizkaian eta Gipuzkoan, handiagoa da hiriburutik kanpo bizi diren kexagileen kopurua; Ar
aban, ordea, kexetatik %90 Gasteizen bizi direnek egin dituzte.
8. taula.
Kexen banaketa, hiriburuko biztanleek edo lurraldeko gainerako udalerrietako biztanleek egin dituzten kontuan hartuta
Araba / Álava |
|
% |
Vitoria-Gasteiz |
549 |
90,3 |
Beste udalerri batzuk |
59 |
9,7 |
Guztira | 608 | 100 |
Bizkaia |
|
% |
Bilbao |
440 |
41,35 |
Beste udalerri batzuk |
624 |
58,64 |
Guztira | 1.064 | 100 |
Gipuzkoa |
|
% |
Donostia-San Sebastián |
314 |
48,38 |
Beste udalerri batzuk |
335 |
51,62 |
Guztira | 649 | 100 |
Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo etorritako kexak
Urtean zehar, beste autonomia erkidego batzuetatik eta beste estatu batzuetatik etorritako 33 kexa jaso ditugu, euskal herri-administrazioen kontrakoak.