5. Adingabeentzako web gunea
2011ko o
tsailean jendaurrean aurkeztu genuen Eskubideen uhartea web gunea.
Lehen Hezkuntzako haurrentzako web atari bat da (6 eta 12 urte bitartekoentzat). Bi helburu ditu: batetik, haurrak erakundera gerturatu nahi ditugu, giza eskubideen eta haurren eskubideen inguruko erreferente gisa ezagut dezaten —modu hurbilago eta eskuragarriago batean—; eta, bestetik, haurrak eurak beren eskubideen gainean sentsibilizatu nahi ditugu eta eskubide horien berri zabaldu.
2012an hezkuntza-eduki berriak gehitu zaizkie web o
rrialdean genituen atalei: Itsasargia, neska-mutilek beren eskubideak ezagutzeko tokia; botila, haurren eskubideen mapa daukana, ipuin bizidunekin eta e-bookekin; zurezko upela edo SOS gunea, non haurrek informazio interesgarria aurki dezaketen, laguntza behar baldin badute; arrainontzia, parte-hartzera animatzeko tokia; estekak eta jokoak; eta itsaspekoa, gurasoei eta hezkuntzako profesionalei bereziki zuzendutako o
rrialdeko gune bakarra. Gune horretan atal berri bat jarri da abian, udalerriek partaidetza eta haurren eskubideen kultura susta dezaten.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Eskola 2.0ko Eskola Bakegune web o
rrialderako esteka sartu zuen iaz; horregatik, EAEko lehen hezkuntzako ikasle guztiek eskuragarri dute o
raindik ere.
Alabaina, aurten o
rrialdea ez dute Euskadiko herritarrek bakarrik bisitatu, bisita ugari jaso baitira beste autonomia erkidego eta herrialde batzuetatik. O
rrialdera egindako bisiten erdia, gutxi gorabehera, Espainiatik kanpokoak izan dira eta Kolonbia nagusitzen da beste herrialde batzuen artean (Txile, Argentina, Mexiko eta Peru). Egiaz, Bogotatik bisitatu da gehien o
rrialdea, eta horren o
ndoren, Bilbo, Madril, Bartzelona, Txileko Santiago, Coruña, Sevilla eta Donostiatik.
2012ko martxotik, 14.446 erabiltzaile sartu dira web o
rrialdean, eta horietatik %27 berriro ere o
rria bisitatu dute beste zenbaitetan. Bisitari gehieneko egunak azaroaren 20aren, hau da, Haurren Eskubideen Hitzarmena o
nartu zen egunaren urtemugaren ingurukoak izan ziren.
Gehien bisitatu diren edukiei dagokienez, jokoekin eta estekekin lotutakoak izan direla esan dezakegu, baita haurren eskubideei buruzko informazio zehatza ematen duten atalak ere: eskubide zehatzekin zerikusia dutenak ‑historia bizien bitartez‑ eta Hitzarmenarekin lotutakoak.